230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Herrizaingoa
5066
LEHIAKETA, Mantenimendu Alorreko pertsonalak erabiltzeko den materiala eskuratzeko dena.
Expedientea: S-024/1996 zka.
Herrizaingo sailburuak aginduta, iragarpen hau jakinarazten da
Kontratuaren xedea: iragarpen honen izenburuan agertzen den kontratzazioa.
Presakotzat deklaratzea: ez dago.
Aurrekontua: lizitazio aurrekontua hamabost miloi (15.000.000) pezetakoa da.
Entregatzeko epea: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren karatulan zehaztutakoa.
Bulegoak: administrazio alorreko berariazko klausulen plegua, betekizun teknikoena eta lehiatzaileentzat interesgarri izan daitezkeen gainontzeko agiriak Ertzaintzari Laguntzeko Atal Teknikoko Kontratazio Alorrean daude eskuragarri. (Algorta hiribidea, 16, Neguri-Getxo, Bizkaia)
Behin-behineko fidantza: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguen karatulan zehaztutakoa, arauzko den edozein eratan.
Behin-betiko fidantza: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguen karatulan zehaztutakoa, arauzko den edozein eratan.
Aurkezteko epea eta lekua: Herrizaingoko Ertzaintzari Laguntzeko Atal Teknikoko egoitza nagusian, Kontratzio Alorrean, aurkeztu behar dira eskaintzak, 1995eko abenduaren 27ko 10:00ak baino lehen. (Algortako hiribidea, 16, Neguri-Getxo, Bizkaia). Aurkezteko erari dagokionez, azaroaren 28ko 2528/1986 E.D.ren bitartez aldatutako Kontratuetarako Arautegi Orokorraren 100. atalean ezarritako eran egingo da.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.
Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna: Ertzaintzari Laguntzeko Atal Teknikoko egoitza nagusian, Kontratazio Alorrean, irekiko dira eskaintzak (Algorta hiribidea, 16, Neguri-Getxo, Bizkaia).
Eskaintzak aurkezteko epearen barruan postaz bidalitakorik badagoela jakinarazten duen agirik jaso ez bada, 1995eko abenduaren 29ko 12:00etan izango da irekitzea.
Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 21.
Herrizaingo sailburua,
JUAN M. ATUTXA MENDIOLA.