Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
5061

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarpena, eskolumeak garraiatzeko laguntzaile-zerbitzua esleitzeko dena. (KBN C02/141/1995 esp.).

Xedea.- Iragarpen honen idazpuruan agertzen dena. Ez da onartuko ez aldaerarik ez eta beste aukerarik ere.

Orotariko aurrekontua.- Berrehun eta laurogeita hamar milioi (290.000.000) pezeta. Lote bakoitzerako gehienezko aurrekontuak:

1 lotea. Araba Lurralde Historikoa: 87.000.000 PTA

2 lotea. Bizkaia Lurralde Historikoa: 113.000.000 PTA

3 lotea. Gipuzkoa Lurralde Historikoa: 90.000.000

Burutzeko epea.- Esleipenaren berri ematen denetik 1996ko abenduaren 31ra arte.

Sailkapena:

1 lotea: III taldea, 8 azpitaldea eta C kategoria.

2 lotea: III taldea, 8 azpitaldea eta D kategoria.

3 lotea: III taldea, 8 azpitaldea eta C kategoria.

Lote baterako baino gehiagorako eginez gero eskaintza, lehiatzailearen sailkapena honakoa izango da: III taldea, 8 azpitaldea eta D kategoria.

Bulegoak.- Betekizun teknikoen plegua, administrazio alorreko berariazko klausulen plegua eta kontratua hobeto ulertzeko ezagutu beharreko gainerako elementuak lehiatzaileen eskuragarri daude, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan (Wellingtongo Dukea hirib. 2, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz).

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia.- Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren eraskinean agertzen den ereduari jarraituz beteko dira ekonomi eskaintzak eta eskutan edo plegu horren 7.3. puntuan jasotako moduan aurkeztuko, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan (Wellingtongo Dukea hirib. 2, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz), 1995eko abenduaren 14ko 10:00ak baino lehen.

Eskaintzak jendaurrean agertaraziko dira, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren bilera gelan, 1995eko abenduaren 14ko 12:00etan.

Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren 7.3. puntuko azken idazatian adierazten den moduan bidalitako eskaintzarik jasotzen bada, 1996ko abenduaren 26ko 12:00etan agertaraziko dira.

Presakotzat deklaratzea,- Kontratazio organuaren 1995eko azaroaren 15eko erabakiz, presaz izapidatu beharrekotzat deklaratu da espediente hau.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 24.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala