Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
5060

LEHIAKETA PUBLIKOA, ohizko lekualdaketa-zerbitzuak gertatzearen kontratazioari buruzkoa.

Espedientea.- KM96/015

Xedea.- Iragarpen honen idazpuruan zehazten dena.

Aurrekontua.- Gutxi gora-beherako aurrekontua bederatzi milioi (9.000.000) pezetakoa izango da.

Aldaerak.- Ez dira onartuko.

Burutzeko epea.- Behin-betiko fidantza depositatu ondoren hasiko da eta, gehienez ere, 1996ko abenduaren 31ra arte iraungo du.

Behin-behineko fidantza.- Ehun eta laurogei mila (180.000) pezeta.

Behin-betiko fidantza.- Hirurehun eta hirurogei mila (360.000) pezeta.

Bulegoak.- Administrazio eta teknika mailako agiriak Zerbitzu Nagusietako Kontratazio eta Homologazio Mahaiko Idazkaritzan daude lehiatzaileen eskuragarri (Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Wellingtongo dukea hirib. 2, Vitoria-Gasteiz).

Eskaintzaren eredua.- Pleguaren eraskin lez datorrena.

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua.- Zerbitzu Nagusietako Kontratazio eta Homologazio Mahaiko Idazkaritzan aurkeztu beharko dira eskaintzak 1995eko abenduaren 15eko 12:00ak baino lehen.

Eskaintzak aurkezteko epearen barruan eskaintzaren bat postaz bidali dela jakinarazten duen agiririk jaso ez bada, 1995eko abenduaren 19ko 13:00etan irekiko dira plikak, jendaurrean, Eusko Jaurlaritzako egoitzan (Welingtongo dukea hirib. 2, Vitoria-Gasteiz).

Aurkeztu beharreko agiriak.- Administrazio alorreko berariazko klausuletan zehazten diren agiriak aurkeztu behar dituzte lehiatzaileek. Urriaren 14ko 223/1986 Dekretuaren bitartez sortutako Euskal Autonomi Elkarteko Kontratu eta Kontratisten Erregistroan izena emanda duten lehiatzaileek izen emate horren egiaztagiria aurkeztu ahal izango dute agiri juridiko guztien ordez.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 23.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala