230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
5059
LEHIAKETA PUBLIKOA, garbigeletarako elementu osagarriak, Eusko Jaurlaritzako hainbat egoitzetarako direnak, esleitzeko dena.
Espedientea.- KM96/065
Xedea.- Iragarpen honen idazpuruan zehazten dena.
Loteak:
1 lotea.- Higiene eta garbikuzirako gaiak.
2 lotea.- Ur hotzerako iturriak.
Aurekontua.- Gutxi gora-beherako aurrekontua hamar milioi (10.000.000) pezetakoa izango da, honako era honetan banatuta:
1 lotea.- 7.000.000 PTA
2 lotea.- 3.000.000 PTA
Urterokoak:
1995eko urtea
1 lotea.- 250.000 PTA
2 lotea.- 250.000 PTA
1996ko urtea
1 lotea.- 6.750.000 PTA
2 lotea.- 2.750.000 PTA
Aldaerak.- Ez dira onartuko.
Burutzeko epea.- Behin-betiko fidantza depositatu ondoren hasiko da eta, gehienez ere, 1996ko abenduaren 31ra arte iraungo du.
Behin-behineko fidantza.-
1 lotea.- 140.000 PTA
2 lotea.- 60.000 PTA
Behin-betiko fidantza.-
1 lotea.- 280.000 PTA
2 lotea.- 120.000 PTA
Bulegoak.- Administrazio eta teknika mailako agiriak Zerbitzu Nagusietako Kontratazio eta Homologazio Mahaiko Idazkaritzan daude lehiatzaileen eskuragarri (Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Wellingtongo dukea hirib. 2, Vitoria-Gasteiz).
Eskaintzaren eredua.- Pleguaren eraskin lez datorrena.
Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua.- Zerbitzu Nagusietako Kontratazio eta Homologazio Mahaiko Idazkaritzan aurkeztu beharko dira eskaintzak 1995eko abenduaren 15eko 11:00ak baino lehen.
Eskaintzak aurkezteko epearen barruan eskaintzaren bat postaz bidali dela jakinarazten duen agiririk jaso ez bada, 1995eko abenduaren 19ko 12:30etan irekiko dira plikak, jendaurrean, Eusko Jaurlaritzako egoitzan (Welingtongo dukea hirib. 2, Vitoria-Gasteiz).
Aurkeztu beharreko agiriak.- Administrazio alorreko berariazko klausuletan zehazten diren agiriak aurkeztu behar dituzte lehiatzaileek. Urriaren 14ko 223/1986 Dekretuaren bitartez sortutako Euskal Autonomi Elkarteko Kontratu eta Kontratisten Erregistroan izena emanda duten lehiatzaileek izen emate horren egiaztagiria aurkeztu ahal izango dute agiri juridiko guztien ordez.
Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 23.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
CARMELO ARCELUS MÚGICA.