Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
5058

LEHIAKETA. Iragarpena, Euskal Estatistika-Erakaundeak (EUSTAT) 1996. urtean editatuko dituen liburuen irarpen-lanak eta irarpen­enkuadernazio lanak prozedura ireki bidez esleitzeko dena. (KBN C02/137/1995 esp.).

Xedea.- Iragarpen honen idazpuruan agertzen dena. Hamaika (11) lotetan banatuko da. Administrazio alorreko berariazko klausuklen eta betekizun teknikoen pleguan agertzen diren manuak jasotzen dituzte lote horiek. Ez da onartuko ez aldaerarik ez eta beste aukerarik ere.

Kontrataren gutxi gora-beherako orotariko aurrekontua hirurogeita sei milioi eta bostehun mila (66.500.000) pezetakoa da. Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan zehazten dira lotekako gutxi gora-beherako aurrekontuak.

Burutzeko epea.- Adminstrazioak hasteko ematen duen aginduaren egunetik 1996ko abenduaren 31ra arte.

EEEOra bidaltze-eguna.- 1995eko azaroaren 17a.

Behin-behineko fidantza.- Lizitazioaren gai diren loteen kontrata-aurrekontuaren ehuneko bia (%2a).

Sailkapena.- Lote bakar batera aurkeztuz gero, edo lizitazioak hartzen dituen loteen kontrataaurrekontuen batuketa 20.000.000 PTAtik beherakoa bada, ez da sailkapenik egiaztatu beharko.

Lizitazioak hartzen dituen loteen kontrataaurrekontuen batuketa 20.000.000 PTAkoa edo hortik gorakoa bada, honako sailkapena eskatuko da: III taldea, 8 azpitaldea.

Aurrekontuen batuketa 20.000.000 PTAkoa edo hortik gorakoa izan eta 25.000.000 PTAko zenbatekoa gainditzen ez badu: «A» kategoria.

25.000.000 PTAtik gorakoa izan, baina 50.000.000 PTA gainditzen ez baditu: «B» kategoria.

50.000.000 PTAtik gorakoa izan dadinean: «C» kategoria.

Bulegoak.- Betekizun teknikoen plegua, administrazio alorreko berariazko klausulen plegua eta kontratua hobeto ulertzeko ezagutu beharreko gainerako elementuak lehiatzaileen eskuragarri daude, Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan (Wellingtongo Dukea hirib. 2, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz).

Eskaintzak aurkezteko epea eta lekua.- Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren eraskinean agertzen den ereduari jarraituz beteko dira ekonomi eskaintzak. Aurkeztu eskutan aurkeztuko dira; edo postaren bidez, plegu horren 7.3. puntuan jasotako moduan. Lekua: Eusko Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan (Wellingtongo Dukea hirib. 2, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz). Epea: 1996ko urtarrilaren 9ko 10:00ak baino lehen.

Eskaintzak jendaurrean agertaraziko dira, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren bilera gelan, 1996ko urtarrilaren 10eko 12:00etan.

Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguaren 7.3. puntuko azken idazatian adierazten den moduan postaz bidalitako eskaintzarik jasotzen bada, 1996ko urtarrilaren 19ko 12:00etan agertaraziko dira.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 21.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala