Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
5057

AGINDUA, 1995eko azaroaren 3koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko "GEOTEYCO, S.A." izeneko laborategiari ormigoi ore, zementu, harrixka eta uren alorrean aritzeko kreditazioa ematen diona.

Urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren bidez arautu zen eraikuntzaren kalitatea zaintzeko laborategiak kreditatzeko Euskal Autonomi Elkartearen esparruan erabili beharreko ihardunbidea (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1990eko martxoaren 21eko 58. alea).

GEOTEYCO S.A. delakoak ormigoi ore, zementu, harrixka eta uren alorrean aritzeko kreditazioaren eske egindako idazkia aurkeztu du eta Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak, bidezko ikuskaketak egin ostean, kreditaziorako eskakizunak betetzen direla egiaztatu du.

Horren ondorioz, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren proposamenez eta urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 16. atalari jarraituz, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Eraikuntzaren kalitatea zaintzeko «GEOTEYCO, S.A.» izeneko laborategiari kreditazioa ematen zaio ormigoi ore, zementu, harrixka eta uren alorrean aritzeko. Kodea: 10006 HC 95. Enpresaren egoitza: Zurrupitieta kalea, 26, Jundiz poligonoa, Vitoria-Gasteiz.

2. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen esparruan eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entseiu-laborategiak kreditatzeari buruzko urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren 19. atalean zehazten denez, kreditazioak, lehenago indargabetu badaiteke ere, bost urteko iraupenaldia izango du.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 3.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala