230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
5056
AGINDUA, 1995eko uztailaren 20koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, EB2-1651/90-EE espedientean jarritako errekurtso arruntari ebazpena emateko dena.
Juan Antonio Blanco Camaño jaunak EB2-1651/90-EE espedientean jarritako errekurtso arrunta erabakitzeko honako Agindua eman da gaur.
Ortuellan dagoen 170 etxebizitzako taldea esleitzeko espedientea ikusi da.
Etxebizitza horiek arauzko balditzak ondoen betetzen zituzten eskegileei esleitzeko administrazio prozedura hasi zen, aipatutako espedientearen babesean, eta merezimenduen araberako erabakiari beharrezko publizitatea eman zitzaion.
1995eko maiatzaren 2an Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariak emandako Erabakiaren bitartez, aipatutako prozeduran onartu eta baztertu zirenen zerrendak onetsi ziren.
Bere egoera zela-eta etxebizitza bat behar zuela alegatuz, Juan Antonio Blanco Camaño jaunak errekurtso arrunta jarri zuen aipatutako erabakiaren aurka >1995eko ekainaren 8an. Horren bitartez, erabakia berrikus zedila eskatzen zuen.
Errekurtso arrunt hori erabakitzeko eskumena Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak du, Eusko Jaurlaritzaren 176/1995 eta 356/1985 Dekretuen arabera, eta errekurtsoa jartzerakoan azaroaren 26ko 30/1992 Legean zehaztutako betekizun formalak bete dira.
Etxebizitza sozialei buruzko finantza neurriak eta araubide juridikoa ezartzen dituen apirilaren 20ko 109/1993 Dekretuan eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren etxebizitza sozialak esleitzeari buruzko 1994ko apirilaren 29ko Aginduan jasotzen den araubide juridikoa aplika daiteke kasu honetan.
1994ko apirilaren 29ko Aginduaren 3.3 b) 2 atalak eta 7.ak diotenez, etxebizitza bat ez da egokia baldin eta azalera erabilgarria kontutan hartuta, eskegilearen familiako kide bakoitzari 10 m.2tik behera badagozkio edo etxearen azalera erabilgarri osoa 33m.2tik beherakoa bada.
Kasu honetan, etxebizitzak 33 m.2 baino gehiago ditu eta familian bi kide dira; beraz, goiko idazatian aipatutako baldintzen arabera etxebizitza egokia da eta, ondorioz, ezin da aurkeztutako errekurtsoa onetsi.
Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen edo horien osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe
XEDATU DUT:
EB2-1651/90-EE espedienteari buruz sail honetako Bizkaiko lurralde ordezkariak 1995eko maiatzaren 2an emandako Erabakiaren aurka Juan Antonio Blanco Camaño jaunak jarritako errekurtso arrunta ezestea. Ondorioz, erabaki hori bere horretan uzten da, zuzenbidearekin bat baitator.
Erabaki honek administrazio bide amaitzen du. Bere aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazio-arekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpen hau jasotzenden egunaren biharamunean kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 1995eko uztailak 20.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.