230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
5055
AGINDUA, 1995eko azaroaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilbaoko (Bizkaia) "Ceinmark" ikastetxe pribatuaren titularitate aldaketari baimena emateko dena.
«Ceinmark» ikastetxe pribatuaren titularitatea «Bilsan S.L.ren alde aldatzeko baimena eskatuz erakunde horren titularraren legezko ordezkariak hasiarazitako espediente ikusi da.
Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkitzak izapidetu du espediente hori eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak eman dio bere informea.
Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak erakusteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO) eta indarrean dauden eta gai horretan erabiltzekoak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
ERABAKI DUT:
1. atala.- Bilbaoko udalerriko (Bizkaia) Iturribide kalean, 20-22, dagoen «Ceinmark» ikastetxe pribatuaren titularitatea, «Ceinmark S.A.» delakoak duena, aldatzeko baimena ematea eta aurrerantzean «Bilsan S.L.» delakoak izango duela eta erakunde horrek ordezkatuko ditu bere titularitatea aitortzen zaieneko ikastetxe horren obligazio eta zama guztiak.
2. atala.- Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da titularitate-aldaketa hori eta ikastetxe horren arauzko ihardunean ez du eraginik izango.
Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 7.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.