Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
5054

AGINDUA, 1995eko azaroaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Munitibar­Arbatzegi Gerrikaitz (Bizkaia) "Arbacegui" ikastetxe publikoaren izen espezifikoaren aldaketa egiteko baimena emateko dena.

Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz (Bizkaia) «Arbacegui» ikastetxe publikoaren izen aldaketarako proposamena aztertu da.

Espedientea Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du eta espediente horri indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Horretan erabili beharreko legeak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.- Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz (Bizkaia) udalerriko San Pedro plazan dagoen «Arbacegui» ikastetxe publikoaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da eta hemendik aurrera «Munitibar» izena izango du.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 7.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala