Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
5053

AGINDUA, 1995eko azaroaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) "San José" ikastetxe pribatuaren izen espezifikoaren aldaketa egiteko baimena emateko dena.

Durangoko (Bizkaia) «San José» ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak ikastetxe horren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz hasiarazitako espedientea aztertu da.

Espedientea Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak erakusteko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EBO) eta gai horretan indarrean dauden eta erabilgarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

ERABAKI DUT:

1. atala.- Durangoko (Bizkaia) udalerriko Kurutziaga, 1ean dagoen, 48004155 kode zk. duen eta titulartzat Compañía de Jesús-Jesuitas duen «San José» ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da eta hemendik aurrera «San Jose-Jesuitak» izena izango du.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.- Euskal Herriko Auzitegi Nagusian eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadinetik aurrera bi hilabeteko epe baten barruan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da bere aurka.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 7.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala