Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
5052

ERABAKIA, 1995eko irailaren 6koa, Bizkaiko lurralde ordezkariarena, Amorebieta udalerrian industri erabilpenerako gas naturala bideratzeko, "Acometida a Procetex" proiektuari dagozkion instalazioak jartzeko Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari baimena emateko dena.

Errefa.: R8.4-1/2 jac/bll

Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresak (Albia eraikina, I -15, San Vicente k., 8, Bilbao 48001) eskatuta, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan hasiarazi den espedientea aztertu da. Amorebieta udalerrian industri erabilpenerako gas naturala bideratzeko, «Acometida a Procetex» proiektuari dagozkion instalazioak jarri ahal izateko administrazio alorreko baimena eskatzen da. Instalazio horiek Industrietarako Gas Naturala Banatzeko Sare Orokorretik «Red de Durango-Fase III» gasodiaz Arania, S.A.ri egindako estekaduran hasiko dira.

Bizkaiko Lurralde Historikoko industrietan gas naturala jartzeko zerbitzu publikoa eskaintzeko administrazio emakidaren titularra Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresa da. Ministerioaren 1981.02.25eko Aginduz Enagas enpresari eman zitzaion emakida eta Industri eta Energi Sailaren 1983.07.15eko Aginduz Euskadiko Gas Baltzuari transferitu zitzaion. Emakida hau zabaldu egin zen sail bereko 1984.06.01eko Aginduaren bitartez; horren ondorioz, beste herri batzuk hartu zituen, hala nola, Amorebieta. Baimenaren gai den proiektua Amorebietatik pasatzen da.

Proiektua jendaurrean jarrita egon da; EHAAn (1995.02.20) eta BAOn (1995.02.03) iragarri da, baita El Correo Español eta Deia egunkarietan ere (1995.01.12), eta Amorebietako Udaletxeko iragarkien oholean ere bai.

Amorebietako udalari txostena eta baldintzak eskatu zitzaizkion eta udalak 95.02.06an txostena eman zuen taiututako proiektuaren kontra ezer ere azaldu gabe.

Proiektua jendaurrean egon zen aldian, partikular batzuk alegazio batzuk aurkeztu zituzten. Hona hemen, laburtuta, aurkeztutako alegazioak:

- Antonio Pernas Alonso jaunak, Arania, S.A. enpresaren izenean eta ordez, hau adierazi zuen: 1) argitaratutako ondasunen eta eskubideen zerrenda ez dela zuzena BI-D3-AM-001 lur-saila aipatzen duenean. Lurzati hori Bedarra, S.A. enpresarena da eta Arania, S.A. enpresak errentan dauka, eta ondorioz, eraginpean dago aldi baterako okupazioarengatik. 2) Lur-saila, Ibaizabal arroaren erdigunea garbitzeko proiektuaren eraginpean dagoela, Amorebietako kolektore nagusia eraikiko denez gero. 3) Laguntzarako beste instalazio batzuk eta altzairuzko bobinen biltegi batzuk daudela eta ondorioz,gasodiaren proiektua onartzearen kontra dagoela, enpresaren ohiko iharduna betetzeko oso arriskutsua izan daitekeelako eta proiektua burutzea teknika eta ekonomiaren aldetik konplexua delako. Hori guztiagatik, beste taiuketa batzuk azter daitezela eskatzen du.

- Jose María del Canto Alonso jaunak, Bedarra, S.A. enpresaren izenean eta ordez, hau adierazi zuen: 1) BI-D3-AM-001 eta BI-D3-AM-002 lur-zatien titularra dela. 2) proposatutako taiuketaren aurka dagoela, arrisku handiko leku batetik pasatzen delako, Arania, S.A. enpresak erabiltzen dituen instalazioak eta altzairuzko bobinen biltegi bat daudenez gero. Esandakoagatik, eraginpean dauden ondasun eta eskubideen zerrendan egindako hutsak zuzen daitezela, proposatutako taiuketa ez dadila onartu eta taiuketa Ibaizabal ibaiaren beste aldeko ertzetik pasa dadila eskatzen du.

Arania, S.A. eta Bedarra, S.A. enpresek aurkeztutako alegazioak Euskadiko Gas Baltzua, S.A.ri bidali zaizkio. Baltzu horrek laburtuta hauxe esan du: batetik, proposatutako proiektuak 2" (5 zm) diametroko hodia duela eta Aldundiak aurrikusitako kolektorearekin paraleloan doala, horrela, bide-zorrak jarri ahal izango direla eta lur-zatienganako eragina txikiagoa izango dela. Bestetik, obrak konplexuak izan arren, dagoeneko beteta dauden beste industria guneetan egindako estekadurak ere halakotxeak izan direla. Eta azkenik, proposatu den taiuketak Ibaizabal ibaiarekin beste gurutzaketa bat egitea eskatzen duela eta industriarako ez den lurrean industriako instalazio bat jartzea eskatzen duela. Hori dela eta, lehenengo aurkeztu zen proiektuan jasotako taikuketa onar dadila eskatzen du.

Honako hauek ikusi dira: ekainaren 15eko 10/1987 Legea (87.06.17ko EBO), Gas-Erregaien HerriZerbitzuen Araudia, urriaren 26ko 2913/1973 Dekretuaren bidez onartua (73.11.21eko EBO), Gasezko Erregaien Sare eta Bide-adarren Araudia (74-11-18ko MinistroAginduan), 83.10.26ko M.A.k aldatua eta beste xedapen bateratsuak.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa arautzeko den urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretua ere ikusi da.

Ekainaren 15eko 10/1987 Legearen bidez, gasezko erregaien kanalizazio bidezko horniketa eta ekoizpen, bideraketa eta banaketa iharduerak herri onurakoak direla deklaratu zen eta aldi berean, iharduketa horiei zerbitzu publikoaren kalifikazioa eman zitzaien.

Taiuketa aldatzeko eskatuz egindako alegazioak aztertzerakoan erabilgarritasuna eta herritarren onura norberaren interesen aurretik jarri behar dira. Kontutan hartu behar da, halaber, aldaketakin beste pertsona edo erakundeei kalterik eragingo ote zaien eta, oro har, taiuketa zentzuzkoa den, bide-zorrak jarri nahi izan baitira lur-zatienganako eragina txikiagoa izateko.

Proiektuak aplikagarriak diren segurtasunerako arautegietan jasotako baldintza teknikoak betetzen dituenez eta gasezko erregaien arloko iharduerak koordinatuki garatzeko oinarrizko xedapenei buruzko ekainaren15eko 10/1987 Legean, Gasezko Erregaien Zerbitzu Publikoari buruzko Arautegian, urriaren 23ko 1775/1967 Dekretuan, Euskal Herriko Autonomi Estatutua onartzeko den abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoan eta aplikagarriak izan daitezkeen gainontzeko lege-arauetan xedatzen denaren arabera,

ERABAKI DU:

Euskadiko Gas Baltzua, S.A. enpresari «Acometida a Procetex» proiektuari dagozkion instalazioak jartzeko baimena ematea. Industrietarako Gas Naturala Banatzeko Gasodia, Red de Durango-Fase III izenekoa, Arania, S.A. enpresarekin estekatzeko balbulatik metro batera, gutxi gora-behera, hasiko da intalazioa eta Procetex, S.A. enpresarekin estekatzeko balbularekin amaituko. Erabiliko den hodia altzairuzkoa izango da, API-5L-GrB motakoa eta 2" diametrokoa, 3,58 mm. lodi eta 423 m. luze. Kanpoaldetik estrusionatutako polietilenoz estalita egongo da eta egungo sarekoari lotutako inprimaziozko babes katodikoa edukiko du. Zerbitzuko gehinezko presioa 16 kg/cm.2ko du.

Erabaki honen gai den instalazioa Acometida a Procetex, S.A. proiektuaren eta aurkeztutako gainerako agiri teknikoen arabera egin beharko da. Proiektua José Ignacio García Randez industri injineruak izenpetu zuen eta Industriako Bizkaiko Injineruen Kolegio Ofizialak sendetsi 94.05.04an 1067 zenbakiaz.

Instalazioak «Acometida a Arania de la Red de Durango-Fase III» proiektuari jarritako baldintza orokorrak bete beharko ditu, bai eta dagozkion erakundeek jarritakoak ere.

Instalazio hauei lotuta geratuko da:

A) - Sareko bidezor iraunkorra: 4 metroko zabalera duen lur-zatia (hodiaren ardatzaren alde bakoitzetik 2 m), hortik hodiak eta gainerako osagarriak pasatuko dira, eta honako erabilpen-mugaketa hauek edukiko ditu:

1.- Goldaketa lanak edo antzekoak debekatuta daude 50 cm-tik behera, bai eta zuhaitz edo zuhaixkak landatzea ere.

2.- Instalazioak mantentzeko beharrezkoak diren langile eta tesneriari pasabidea erraztuko zaio, eta kalterik sortzen bada, ordaindu egingo da.

B) - Instalazioen iharduera egokiari kalte egin edo instalazioa honda dezakeen edonolako lan edo ekintzak debekatuta daude, taiuketaren ardatzetik 5 m. baino gutxiagora, bai alde batetik bai bestetik. Tarte hori, bidezor iraunkorrarekin bat etorri arteraino murriztu daiteke, berariaz eskatu eta Lurralde Ordezkaritzak kasu bakoitzerako ezartzen dituen baldintzak betez gero.

C) - Lursailen aldi baterako erabilpena, lanak egiteko beharrezkoa izango da eta. Oztopo guztiak kenduko dira eta orube bakoitzaren erabilpena, sailen planoetan eta eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakatuan azaltzen dena izango da.

Lanak egiteko beharrezkoa baldin bada, baimen honetaz gain, udal, lurralde edo beste maila bateko baimen, lizentzia edo haizugoa lortu beharko da eta horiek eskuratzeko beharra edukiko du eskegileak.

Proiektua gauzatzen hasteko, lurralde ordezkaritza honetan aurkeztu beharko dira egindako proben agiriak eta Lan Zuzendaritzakoak.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzari. Hori hilabeteko epean egin beharko da, jakinarazten denetik kontatzen hasita, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. atalean eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera (92-11-27ko EBO).

Bilbao, 1995eko irailak 6.

Lurralde ordezkaria,

MANUEL FULGENCIO PÉREZ.


Azterketa dokumentala