Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
5050

ERABAKIA, 1995eko azaroaren 9koa, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, Elkarteen Erroldan joan den urrian egin diren sarrerak eta bertan jaso diren bestelako oharrak argitaratzen dituena.

Bazkuneei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legearen 9 eta 18. ataletan eta aldibaterako xedapenetatik bigarrenean agindutakoaren ondorioetarako, Elkarteen Errolda Nagusia sortarazten duen martxoaren 25eko 77/1986 Dekretuaren 3.1 atalean ohartemandakoari atxikiz, eta 1987ko martxoaren 2ko Erabakiak dioenaren arabera (martxoaren 9ko EHAA, 46 zk.).

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza honek, otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuak aitortzen dizkion ahalmenez baliatuz, honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.- Elkarteen Erroldan joan den urrian hartu diren elkarteak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, erabaki honen I eta II. eraskinetan agertzen diren eran. Eraskin horietan, halaber, elkartearen egoitza, elkarteak hartzen duen lurralde-eremua eta bakoitzari dagokion hurrenkera zenbakia adierazten dira.

Bigarrena.- Erroldak duen funtsezko oinarri bat argibideak ematea denez, dagoeneko erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte eta federazioen zerrendak argitaratzea, horrelako erakundeen zernolakoak guztiek jakin ditzaten. Aldaketak jadanik Erroldari jakinarazi zaizkio, bertan jasota gera daitezen edota, agian, inorekiko eragina izan dezaketelako. Zerrenda horiek aurreko idazatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte II, III, IV, V, VI, VII eta VIII. eraskinetan adierazten direnak hain zuzen ere.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 9.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

I. ERASKINA

ANEXO I

LEHENENGO SAILEAN ERROLDATUTAKO ELKARTEEN IZENA

RELACIÓN DE ASOCIACIONES INSCRITAS EN LA SECCIÓN 1.ª

(Ikus .PDF)

II. ERASKINA

ANEXO II

EZABATU DIREN ELKARTEEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASOCIACIONES DISUELTAS

(Ikus .PDF)

III. ERASKINA

ANEXO III

ESTATUTUAK ALDATU DITUZTEN ELKARTEEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASOCIACIONES QUE HAN MODIFICADO SUS ESTATUTOS

(Ikus .PDF)

IV. ERASKINA

ANEXO IV

ZUZENDARITZA BATZORDEA BERRITU DUTEN ELKARTEEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASOCIACIONES QUE HAN RENOVADO LA JUNTA DIRECTIVA

(Ikus .PDF)

V. ERASKINA

ANEXO V

EGOITZA ALDATU DUTEN ELKARTEEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASOCIACIONES QUE HAN CAMBIADO EL DOMICILIO SOCIAL

(Ikus .PDF)

VI. ERASKINA

ANEXO VI

FEDERAKUNDEETAN SARTU DIREN ELKARTEEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASOCIACIONES INCORPORADAS A UNA FEDERACIÓN

(Ikus .PDF)

VII. ERASKINA

ANEXO VII

FEDERAZIOETAN BAJA HARTU DUTEN ELKARTEAK

RELACIÓN DE ASOCIACIONES DADAS DE BAJA DE UNA FEDERACIÓN

(Ikus .PDF)

VIII. ERASKINA

ANEXO VIII

HERRI ONURARAKO DEKLARATU DIREN ELKARTEAK

RELACIÓN DE ASOCIACIONES DECLARADAS DE UTILIDAD PUBLICA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala