Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 1995eko abenduaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
5049

11/1995 ERABAKIA, azaroaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egin dituen eta ondoko zerrendan aipatzen diren hitzarmenak argitaratzen dituena.

Eusko Jaurlaritzak hainbat hitzarmen izenpetu dituenez eta, bidezkoa denez, horien berri emateko, hauxe

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ondoko hitzarmenen testua:

- Segurtasun Nuklearraren Kontseiluarekin egindako Akordioa apirilaren 22ko 15/1980 Legean zehaztutako egitekoen manuari buruzkoa. I. eraskina.

- Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko Akordioa, Estatuko Liburutegi Publikoen Bibliografi Erregistroak erabiltzeko. II. eraskina.

- Lau Haizetako Parkea Antolatzeko Plan Bereziaren Jarraipen-Batzordea Eratzeko Lankidetza-Hitzarmena. III. eraskina.

- Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin egindako hitzarmena, «Bilbo Hirialdeko Trenbideko I. lineako sarreretan aterpeak eta barandak jartzeko proiektua» burutzeko. IV. eraskina.

- RENFErekin egindako hitzarmena, «eskualdeko tren-zerbitzuak eskaintzeko». V. eraskina.

- Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako hitzarmena, Derioko udalerriko bi etxe botatzeko lanen epea, 1994ko abenduaren 29ko hitzarmenean ezarritakoa, luzatzeko. VI. eraskina.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko azaroak 15.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

ENRIQUE LUCAS MURILLO DE LA CUEVA.

I. ERASKINA

Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren eta Euskal Autonomi Elkartearen arteko Akordioa apirilaren 22ko 15/1980 Legean zehaztutako egitekoen manuari buruzkoa.

Vitoria-Gasteiz, Ajuria-Enea Jauregian, 1995eko ekainaren 28an.

BILERAN PARTE HARTU DUTE

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, José Antonio Ardanza Garro jaunak, Euskal Autonomi Elkartearen izenean eta ordez.

Bestetik, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluko presidenteak, Juan Manuel Kindelán Gómez de Bonilla jaunak, erakunde horren izenean eta ordez.

AZALPENAK

Segurtasun Nuklearraren Kontseilua sortu zuen apirilaren 22ko 15/1980 Legearen hirugarren xedapenean zehaztuta dagoenez, «Kontseiluak autonomi elkarteen esku utz ditzake bere egitekoak Kontseiluak berak erabakitako irizpide orokorrekin bat etorriz».

Apirilaren 20ko 1157/1982 Errege-Dekretuak onartutako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren Estatutuko 11. atalean jaso denez, «Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak arauak ezarri eta autonomi elkarteen esku utzitako egitekoak ikuskatuko ditu, beti ere, horiek berreskuratzeko edo ezeztatzeko ahalmena izango duela».

Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak eta Euskal Autonomi Elkarteak lan-bilera teknikoak izan dituzte Kontseiluak Euskal Autonomi Elkarteari emandako manuan zehaztutako egitekoei buruz, eta horien ondorioz honako hau erabaki dute:

ERABAKIA

Ondoren adierazten diren egitekoen manuagiria izenpetzea zehaztutako baldintzak betez. Agiri horretan Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (aurrerantzean: Kontseilua) Euskal Autonomi Elkarteari agindutako egitekoak jasotzen dira. Euskal Autonomi Elkarteak, bere aldetik, manua eta baldintzak onartu ditu.

1. Akordioaren xedea.

15/1980 Legearen bigarren ataleko b), c), d) eta f) zatietan adierazitako egitekoak zehazten dituen manua Kontseiluak Euskal Autonomi Elkarteari ematea da Akordio honen xedea. Egiteko horiek Autonomi Elkartean burutuko dira segidan zehazten den hedamena eta baldintzak betez.

2. Manuak baitan dakartzan egitekoak.

Kontseiluak Elkarteari emandako manuan ondorengo egitekoak jasotzen dira, norberak dituen aginpideen mugak eta kasu bakoitzean zehaztutako baldintzak betez.

2.1. Instalazio erradioaktiboak ikuskatzea.

Bigarren eta hirugarren mailako instalazio erradiaktiboak (medikuntza-diagnostikorako erabiltzen diren X izpiak barne) kontrolatzeko beharrezkoak diren ikuskapenak egitea eraikuntza-aldian, abian jartzerakoan, ihardunean, aldatzerakoan (baita hedatzerakoan ere) eta ixterakoan.

Ikuskapen horiek I. eraskinean zehaztutakoaren arabera burutuko dira, eta Autonomi Elkarteak ikuskapen bakoitzaren akta bidaliko dio Kontseiluari.

Elkarteak, bestalde, arrazoi bereziengatik edo salaketagatik beharrezkoak diren ikuskapenak egingo ditu, bai eta Kontseiluak berariaz agintzen dizkionak ere.

2.2. Instalazio erradiaktiboekin lotutako analisiak eta ebaluaketak.

a) 2.1. atalean aipatutako ikuskapenen akten analisiak egitea, bai eta analisi horien ondorioz sortutako iharduketa zuzentzaileak ere. Kontseiluari iharduketa zuzentzaile horien berri emango zaio.

b) Beharrezkoa izanez gero, zigortzeko proposamenak egitea eta Kontseiluari bidaltzea.

c) Bigarren eta hirugarren mailako instalazio erradioaktiboak Euskal Autonomi Elkartean eraikitzeko, abian jartzeko, aldatzeko (baita hedatzeko ere) eta ixteko baimen-eskabideak ebaluatzea, bai eta eskatzaileari buruz eska daitezkeen iharduketak ere, dagokion txosten teknikoaren proposamena guztiz prestatu arte. Ondoren, Kontseiluari bidaliko zaio proposamen hori.

Analisi eta ebaluaketa horiek II. eraskinean zehaztutakoaren arabera egingo dira.

2.3. Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean zehar erregai nuklearrak eta beste gai erradioaktiboak (hondakin erradioaktiboak ere) garraiatzen dituzten ibilgailuak ikuskatzea, hala badagokio. Ikuskapena III. eraskinean zehaztutakoaren arabera egingo da.

2.4. Kontseiluak baimendutako eta Elkartean dauden instalazio erradioaktiboetako Erradiologiaz Babesteko Zerbitzuak ikuskatzea. IV. eraskinean zehaztutakoaren arabera burutuko da.

Zerbitzu horien analisia eta ebaluaketa bi alderdiek egin beharreko hitzarmen batean zehaztutako baldintzetan burutuko da.

2.5. Ingurugiroko erradiologia zaintzea.

a) Euskal Autonomi Elkartean ingurugiroko erradiologia zaintzea, horretarako zehaztutako edo Kontseiluak Espainia osorako onartutako programekin bat etorriz, elkar hartuta erabakitako baldintzen arabera.

b) Elkarteak, bere kabuz, arlo horretan programa bereziak egitea erabakitzen badu, Kontseiluak parte hartu ahal izango du programa horietan elkar hartuta erabaki beharreko baldintzen arabera.

Aipatutako egitekoen manua Akordio honetan eta honako legeotan zehaztutakoaren menpe egongo da: apirilaren 29ko 25/1964 Legean, apirilaren 22ko 15/1980 Legean eta xedapen baterakorretan eta Herri-Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 21eko 30/1992 Legearen 15. atalean.

3. Manuak gauzatzeko baliabideak.

Manuan jasotako egitekoak betetzeari begira, Elkarteak honakoak izan beharko ditu:

a) Ikuskatzaileak; instalazio erradioaktiboak, medikuntzan diagnostikorako erabiltzen diren X izpien sorgailuak, garraioak, eta Erradiologiaz Babesteko Zerbitzuak ikuskatzeko. Ikuskatzaile horiek Euskal Autonomi Elkarteko Herri Administrazioko langileak izan beharko dute, hau da, funtzionarioak.

b) Giza eta gauzazko baliabideak, norberarenak eta hitzartutakoak, ingurugiroko erradiologia zaintzeko eta manuan zehaztutako gainontzeko egitekoak burutzeko.

Kontseiluak baliabide horiek egokiak diren ala ez egiaztatu beharko du eta, hala badagokio, aldezko txostena egin. Horretarako, bai a) atalean aipatutako ikuskatzaileek, bai Autonomi Elkartearen edo Autonomi Elkartearekin hitzartutako erakunde zientifikoteknikoen menpeko langileek, titulazio eta prestakuntza egokia izan beharko dute, hau da:

- Ikuskatzailetzak sortutako beste egitekoen ardura daukaten ikuskatzaileek eta teknikariek goi edo erdi mailako titulazio teknikoa izan beharko dute. Gainera, beharrezkoa izango da egiteko horiek burutzeko egoki den prestakuntza berezia izatea, horretaz Kontseiluak erabakiko duela.

- Ingurugiroko erradiologia zaintzeko izendatutako langileentzat 2.5.a)zatian zehaztutakoaren arabera:

. «In situ»ko langileak, laginak hartzeko eta erradiaziomailakneurtzeko; langile horien prestakuntzari dagokionez «erradiazioko begirale» kategoria izan beharko dute.

. «Laborategiko» langileak, laginak irakurri, aztertu eta neurtzeko; erradiazio-fisika edota erradiokimikako espezialitatea.

Akordio hau izenpetu eta indarrean jarri arte, Akordio honen 7. puntuaren arabera, agindutako egitekoetan parte hartzen duten langileen kualifikazioa egiaztatzeko ihardunbideak zehaztuko dira.

Agindutako egitekoen garapenean parte hartzen duten langileen eta Kontseiluaren artean sor daitezkeen harremanetatik ez da inolako eskubiderik sortuko.

4. Manuak gauzatzeko ihardunbideak.

Agindutako egitekoak Akordio honetan eta bere eraskinetan zehaztutako irizpide orokorren arabera burutuko dira.

Kontseiluak, bere Estatutuaren 11. atalean zehaztutakoarekin bat etorriz, agindutako egitekoak ikuskatuko ditu, eta ikuskapen-lanak egiteko behar diren arauak, jarraibideak, orientabideak, zuzenketak edo zuzendaritza eta kontrolerako beste baliabide batzuk erabili ditzake. Izan ere, Kontseilua sortu zuen Legearen arabera, bera da erakunde aginpidedun bakarra segurtasun nuklearraren eta erradiologi babesaren arloan.

Horretarako, Kontseiluak, 2. puntuan aipatutako agiriak jasotzeaz gain, eginkizun horrekin zerikusia duten pertsona, instalazio eta lanen berri jasotzeko eskubidea dauka, eta gorabeheraren bat gertatuz gero, berehala jakinaraziko zaio.

Kontseiluak eta Euskal Autonomi Elkartea, V. eraskinean adierazitakoaren arabera, behartuta daude segurtasun nuklearraren eta erradiologi babesaren arloko gertakizun eta gai interesgarriei buruzko informazioa elkarri ematera. Kontseiluak, bereziki, agindutako egitekoekin lotutako Segurtasun-Gidaliburuak jarriko ditu Euskal Autonomi Elkartearen esku.

5. Langileen prestakuntza.

5.1. Ikuskatzaileen prestakuntza.

Kontseilua eta Elkartea elkarlanean arituko dira Kontseiluak agindutako egitekoetan parte hartzen duten langileak prestatzeko. Horretarako, langile horiek Kontseiluarekin lan egin dezakete egokia irizten den aldian instalazio erradioaktiboen ikuskatzailetzan eta instalazio horiei buruzko gainontzeko egitekoetan behar den esperientzia hartzeko. Atxikipen horrek dirauen bitartean, Euskal Autonomi Elkarteko langileak Kontseiluko langileen barne-araudiaren menpe egongo dira.

5.2. Instalazio erradioaktiboetako langileak.

Euskal Autonomi Elkartean medikuntza-diagnostikorako X izpiak dituzten instalazioak erabiltzeko baimenak lortzeko eta instalazio erradioaktiboetarako operadore eta ikuskatzaile lizentziak eskuratzeko, Kontseiluak, ahal den neurrian, laguntza emango du izangaiak trebatzeko, eta -Elkarteak proposatuta- Kontseiluaren ustetan lan hori egiteko gaitasuna daukaten irakaskuntza-erakundeak bultzatuko ditu. Horretarako, Kontseiluak jarraibideak, adituak eta bestelako baliabideak eskuratuko ditu, Kontseilutik beretik edo Kontseiluarekin lan egiten duten erakundeetatik eskuratuz.

Kontseiluak eta Elkarteak, bestaldetik, Lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dezakete Manu-Akordio honen 2.1. atalean aipatutako instalazio erradioaktiboetako langileen prestakuntza, lizentzia-emanketa eta egiaztapenen arloan.

6. Ekonomi araubidea.

6.1. Manu-Akordio honen esparruan eta Euskal Autonomi Elkartearen eremuan agindutako egitekoen ondorioz sortutako diru-sarreren zati bat Autonomi Elkarteari hartzeko bide emateko, Kontseiluak Elkartearen esku uzten ditu zerbitzuengatiko tasa kudeatu, kitatu eta biltzeko -legez eta araubidez bere dituen-aginpideak. Estatuaren eta Autonomi Elkartearen arteko lankidetza-tresna den uzte hori agindutako egitekoen erregimen beraren menpe dago, eta ez dakar inoiz ere jabetza edo tasaren etekinak Elkartearen eskuetan uztea. Elkarteari utzi dion partehartze bakarra hurrengolerroaldietan zehazten da.

6.2. Aurreko lerroaldian aurrikusitakoa oinarritzat harturik, Elkarteak instalazio erradioaktiboak baimentzeko txosten teknikoen proposamenak prestatzeari eta ihardunean dauden instalazio erradioaktiboen ikuskatzailetzari eta hortik datozen analisiei eta garraioen ikuskatzailetzari dagozkion zergagaiak dituzten tasen ordainarazpenak egingo ditu. Elkarteak tasa horien bitartez benetan jasotako diru-kopuruen ehuneko laurogeia eskuratuko du.

Garraio berean autonomi elkarte bi edo gehiagoren iharduketak elkargaintzen badira, bi elkarteek arlo horretan ardurapeko egitekoak dituztelarik, jasotako tasaren kitapenean batean izandako partehartzea ezingo da tasaren ehuneko laurogeiaren gainekoa izan.

Ingurugiroko erradiologia zaintzea 2.5.b) atalaren arabera: hitzartutakoari jarraiki Autonomi Elkarteak urtean zehar burutu behar dituen ekintzetarako urteko aurrekontua zehaztuko da. Aurrekontu hori Kontseiluak eta Elkarteak ordainduko dute elkar hartuta erabakitakoaren arabera.

6.3. Elkarteak, egoki diren izapide ekonomiko-administratiboak egin eta gero, hiruhilabeteka ordainduko ditu Akordio honen 6.2 ataleko lehen lerroaldian aurrikusitako diru-kopuruak, eta horri buruzko argibide guztiak emango dizkio Kontseiluari.

6.4. Akordio honek eragindako tasa, Akordioan bertan jasota ez dagoenari dagokionean, bere araudiaren, Zerga Lege Orokorraren eta gainontzeko xedapen osagarrien menpe egongo da.

7. Akordioa indarrean sartzea eta berraztertzea.

Akordio hau 3. puntuan aipatutako ihardunbideak zehaztu eta gero sartuko da indarrean, Elkarteak, Kontseiluaren ustetan, agindutako egitekoak gauzatzeko behar diren baliabideak dituenean. Azken horretarako, egiteko bakoitza garatzeko giza eta material baliabideen dotaziorako proposamen zehatzak igorriko dizkio Elkarteak Kontseiluari, eta Kontseiluak ez baditu onartzen ezin izango da hasi. Proposamen horien arabera Elkarteak erakunde zientifiko-teknikoekin izenpetzen dituen kudeaketa-hitzarmenek agerian adierazi beharko dute indarra izateko beharrezkoa dela Kontseiluak onartuak izatea.

Akordio hau mailaka sar daiteke indarrean, agindutako egitekoak edo horietan zehaztutako hainbat lan banan banan sartuz, aurreko lerroaldian aipatutako ihardunbideak egin eta proposamenak onartzen diren neurrian.

Akordio hau indarrean sartu eta hiru urteetara berraztertu eta aldatu ahal izango da agindutako ekintzaeta egitekoak gauzatzerakoan izandako esperientzia kontuan izanda.

Epe hori pasa baino lehen, eta esperientziaren arabera bidezkoa bada, Akordioaren eraskinak aldatu ahal izango dira Kontseiluaren eta Elkartearen arteko hitzarmen berezi baten bitartez.

8. Akordioa amaitzea.

Akordio honen iraupena mugagabea da, eta beraz, ez da amaituko Kontseiluak bere Estatututaren 11. atalak ematen dizkion ahalmenak erabiltzen ez baditu, edo Elkarteak amaitutzat jotzen ez badu; kasu horretan Kontseiluari jakinarazi beharko dio modu sinesgarriz, urtebete lehenago gutxienez.

9. Erantzukizunak.

Kontseiluari, agindutako egitekoen titularra den aldetik, dagokion erantzukizuna alde batera utzirik, Elkarteak iharduketen erantzukizun osoa hartuko du bere gain, bai Kontseiluari dagokionez, bai eta Elkartearen menpe dauden langileek (funtzionarioak edo kontratupekoak) egindako egintzei dagokienez ere.

10. Akordioari jarraitzea.

Akordioa jarraitzeko asmoz Kontseiluak eta Elkarteak osatutako batzorde bat eratuko da eta horren buruak Kontseiluko zuzendari teknikoa eta Euskal Autonomi Elkarteko zuzendari nagusia izango dira. Batzordearen osakera Akordioa indarrean sartzeko aktan zehaztuko da. Batzordea, bestetik, alderdi batek eskatuta elkartuko da, eta, beti ere, urtean behin.

11. Azken xedapena.

Kontseiluak eta Elkarteak ihardunbide egokia zehaztuko dute bi administrazioetako ordezkaritzen arteko koordinazio eta harreman-beharrei aurre egiteko. Izan ere, bigarren eta hirugarren mailako instalazio erradioaktiboei buruzko uztailaren 8ko 1549/1994 Errege-Dekretuaren arabera, Estatuko Administrazioaren zerbitzuak Elkarteari eskuz aldatzerakoan sortu dira behar horiek.

Lankidetza egokia lortzeko, Elkarteak erabakitako edo proposatutako xedapen-proiektuak, zuzenean edo zeharka Akordio honen ezarpen-esparruari eragiten badiote, Kontseiluari jakinaraziko zaizkio indarrean sartu baino hogeita hamar egun aurretik, gutxienez.

Akordio hau Segurtasun Nuklearraren Kontseiluko presidenteak eta Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak izenpetu dute beren erakundeak ordezkatuz.

Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren aldetik,

JUAN MANUEL KINDELÁN GOMEZ DE BONILLA.

Euskal Autonomi Elkartearen aldetik,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

I. ERASKINA

INSTALAZIO ERRADIOAKTIBOAK IKUSKATZEA

A) Baimentze-aldi zehatz bati dagozkion ikuskapen-lanak.

Instalazioak, baimentze-ihardunbidean zehaztutakoaren arabera eraiki direla eta aurrikusitako egiaztapen-emaitzak betetzen direla egiaztatu beharko da.

Ezargarri diren kasuetan, B atalean jasotako egiaztapenak ere egin beharko dira.

Ikuskapen-lan horiek une egokietan burutuko dira.

B) Iharduera kontrolatzeko ikuskapenak.

Besteak beste, honako hauek egiaztatuko dira:

* Eragiketako langileen kontrola. Horrekin batera, Kontseiluak langileei emandako egiaztagiri edo lizentziak kontrolatuko dira.

* Kontrol erradiologikoa, erradiologiaren eraginpean dauden instalazioko langileek jasotako dosien erregistroa eginez eta urteko erradiologi mugak gainditu diren aztertuz. Muga horiek gainditu badira, zergatia bilatu eta horren arabera jokatuko da. Eragiketako langile horien osasun-xehetasunak ere egiaztatuko dira.

* Gai erradioaktiboak zokoratzeko eta erabiltzeko ekipoen eta sistemen kontrola, segurtasun nuklearraren eta erradiologi babesaren aldetik egokiak diren egiaztatuz. Bestetik, instalazioak behar bezala egokituta dauden egiaztatu beharko da.

* Bilketa eta deuseztapenerako sistemak eskatzen dituzten hondakin erradioaktiboak behar bezala baimendutako erakunde baten bitartez kudeatzea.

* Instalazioek erradiazioa somatzeko, neurtzeko eta kalibratzeko ekipoak dituzten kontrolatuko da.

* Lan egiteko guneak seinale egokiekin nabarmentzea.

* Abian jartzeko baimenetan eskatutako dokumentazioa berraztertzea (kutxetan itxitako iturri erradioaktiboen iharduera- eta hermetikotasun-egiaztagiriak, hala badagokio etab.).

* Eragiketa-egunkaria, artxiboak eta txostenak behar bezala beteta daudela egiaztatzea.

* Kalte nuklearrengatiko arriskuaz babesteko poliza eta horri dagokion ordainketa eguneratuta dagoen egiaztatzea.

Kontrol-ikuskapen horiek urtean behin egingo dira, baina maizago ere egin daitezke baldin eta erradiologi arriskua badago edo beste berezitasun batzuk horretarako bide ematen badute. X izpien bidezko erradiodiagnostikorako instalazioetan, ordea, ikuskapenak zenbatero egin Kontseiluak erabakiko du.

Bi kasuotan, ikuskapen-aktetatik datozen desbideratze-agiriak egingo dira.

II. ERASKINA

ANALISIAK ETA EBALUAKETAK

A) Ikuskapen-akten analisiak.

Edozein baimen eman baino lehen egin beharreko akten analisia baimen horiei buruzko txostenetan sartuko da.

Abian jartzeko baimena daukaten instalazio erradiaktiboen iharduera kontrolatzeko ikuskapenakten analisia bat etorriko da baimenaren ondoriozkoarekin eta ihardun egokia lortzera bideratutako iharduketekin.

Arrazoi bereziengatik edo salaketengatik burututako ikuskapen-akten analisiak dagozkion iharduketen proposamena eskatuko du somatutako arrisku potentzialarekin bat etorriz.

B) Zigortzeko proposamenak prestatzea.

Zigortzeko proposamenak prestatzerakoan indarrean dagoen Energi Nulearrari buruzko Legearen XIV. atalean eta xedapen osagarrietan zehaztutakoa hartuko da kontuan.

C) Baimena emateko eskabideen ebaluaketa.

Instalazioen mota eta ezaugarriak zein diren, besteak beste, honako alderdiok hartuko dira kontuan:

* Tresneria eta babesteko baliabideak: beirarasak, kamarak, detektagailuak, egurasketa, suitzalgailuak, estaldura, jantziak etab.

* Hondakin erradioaktiboak biltzeko eta biltegiratzeko sistemak.

* Eragiketa-segurtasuna.

* Iharduera-arauak, bai ustiaketa-baldintzak normalak direnean bai eta arazoak daudenean ere.

* Guneak sailkatzea. Seinaleak jartzea. Langileen egonaldia.

* Erradiazioa eta kutsadura zenbatekoa den zaintzea.

* Dosimetria. Erregistroak eta artxiboak.

* Aldian-aldiko egiaztapenak. Iturri erradioaktiboak eta erradiazio ionizatzaileak sortzen dituzten ekipoak. Detektagailuak eta bestelako babespideak.

III. ERASKINA

ERREKIN NUKLEARREN ETA GAI ERRADIOAKTIBOEN GARRAIOAK IKUSKATZERAKOAN EGIN BEHARREKO EGIAZTAPENAK.

Garraiatzeko baimenean zehaztutako baldintza guztiak bete behar dira, baldin eta garraio mota horrek bete beharreko baditu.

Bidaltzailearen egiaztagiriak eskura egon beharko du eta egiaztagiri-xehetasunak bat etorriko dira fardeletan agertzen direnekin.

Garraioa B motako fardeletan egiten bada, fardel mota, indarraldia eta fardelarekiko korrespondentzia onartzeko egiaztagiriak eskura egon beharko du.

Zamaketa-lanak egiteko egoki diren baliabideak izan beharko dituzte.

Fardelen errotuluek eta etiketek egokiak izan beharko dute, bai eta zigiluek ere.

Garraiatzeko ibilgailuek egokiak izan beharko dute honako hauei dagokienez:

* Salgai arriskutsuak garraiatzeko baimena (7. mota).

* Kabinan bateria-etengailuak egon beharko du.

* Larrialdietarako telefono-zerrendak kanpotik ikusteko moduan egon beharko du.

* Gidariek baimen berezi bat izan beharko dute ibilgailuak gidatu ahal izateko.

* Garraiatzearekin zerikusi daukan pertsonalak dosimetroak izan beharko ditu.

* Larrialdietarako baliabide egokiak egon beharko dira.

* Fardel eta kabinan erradiazioaren intentsitatea neurtzeko bide egon beharko du.

* Fardeletan egon daitekeen aldi baterako kutsadura erradioaktiboa zehaztea.

* Kalte nuklearrengatiko arrisku-bermea izatea.

IV. ERASKINA

ERRADIOLOGIAZ BABESTEKO ZERBITZUAK IKUSKATZEA

Antolakuntza eta Ebz-ren menpeko iharduera

Iharduera-esparrua

* Dagokion osasun-esparrua.

Giza baliabideak

* EBZ-ren burua. Postu horretarako beharrezkoa den diploma.

* EBZ-ko pertsona-kopurua, bakoitzaren kualifikazioa eta egitekoak.

Baliabide teknikoak

* Erradiazioak detektatzeko eta neurtzeko ekipoak.

* Azaleko kutsadura detektatzeko gailuak.

* X izpiak erabiltzen dituzten ekipoen kalitatea kontrolatzeko ekipoak eta proben testak.

* Kalibrazio-egiaztagiriak.

* Egiaztapen-ziurtagiriak. Egiaztapen-iturriak dauden egiaztatzea.

Ebz-ren partehartzea material erradioaktiboa eta ekipo sorgailu ionizatzaileak erosterakoan.

Hondakin erradioaktiboen kudeaketa

* Ebaluaketa, ihardueraren eta ezaugarri fisiko-kimikoen arabera.

* ENRESAk jasotzea. Kontratua erakunde horrekin.

Barruko kutsaduraren kontrola. Aldizkotasuna.

Azaleko kutsadura somatzea eta neurtzea. Kutsadura ezabatzeko prozedurak.

Kutxetan sartutako iturrien itxieraprobak.

Gune erradiologikoen eta pertsonalaren sailkapena.

Txostenak eta egiaztagiriak.

* Erradiodiagnostikorako gelen proiektu eta egiaztapenari buruzko ziurtagiriak.

* Erradiazioa zenbatekoa den zaintzeko ziurtagiriak.

* X izpiak erabiltzen dituzten ekipoen urteko kalitate-kontrolei buruzko ziurtagiriak.

* Erradiodiagnostikorako instalazioetarako babes erradiologikoen oinarrizko arauak.

Prestakuntza

* Ikastaroak, mintegiak etab.

Zaintza dosimetrikoa

* Dosimetroen kudeaketa.

* Behin-behineko eta sartuberriko langileei dosimetroak ematea.

* Txosten dosimetrikoak berraztertzea.

Osasuna zaintzea

* Langileen osasuna nork zaintzen duen egiaztatzea (gehienetan Aurrezaintzarako MedikuntzaZerbitzua izango da). SME gisa baimenduta dagoen egiaztatzea.

* Osasun-esparru osoa betetzen den egiaztatzea.

* EBZ eta Aurrezaintzarako Medikuntza-Zerbitzua koordinatzea.

* Medikuntza-protokoloak berraztertzea.

Baldintzapekoaren jarraipena

* Arau orokor gisa, EBZ baimentzeko SNKren Erabakian zehaztutako guztiak egiaztatzea.

* Epe baterako baldintzak egonez gero, horiek bete diren egiaztatzea.

V. ERASKINA

SEGURTASUN NUKLEARRARI ETA BABES ERRADIOLOGIKOARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA.

1. Eragin edo garrantzi handiko berehalako gorabeherei buruzko informazioa: Kontseiluak eta Elkarteak egintza eta erabakien berri emango diote elkarri ahal den azkarren, telefono, telex, telekopia etab. erabiliz.

2. Komunikabideek zabaldutako albisteei buruzko informazioa, herritarrengan eragina edo kezka sortzen badute: bai Kontseiluak bai Elkarteak telefono edo telex bidez jarriko dira harremanetan eta, ahal dela, erantzun bakarra emango dute biek batera, eta ondoren, beharrezkoa izanez gero, informazio zehatzagoa emango dute.

3. Gertaera tekniko garrantzitsuei buruzko txostenak, Autonomi Elkartean eragina duten instalazio nuklearren eta erradioaktiboen iharduera eta segurtasunari eragiten badiote: Kontseiluak gertatutakoaren eta onartutako edo onartu beharreko neurrien berri emango du idatzizko txosten baten bitartez.

4. Kontseiluak eta Autonomi Elkarteak segurtasun nuklearrari eta babes erradiologikoari buruzko argitalpen eta bestelako agirien berri emango diote elkarri, bai eta gai horiei buruz, beren aginpideak erabiliz, prestatutako erabaki-proiektuena ere.

II. ERASKINA

Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko Akordioa, Estatuko Liburutegi Publikoen Bibliografi Erregistroak erabiltzeko.

I. Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiak Estatuko liburutegi publikoetatik datozen bibliografi erregistroak, ordenadore bidez irakur daitezkeenak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari (Liburu eta Liburutegi Zerbitzua) ematea erabaki du.

Akordioaren helburuak honako hauek dira:

- Liburutegi-zerbitzuak informatizatzeko planetan elkarlanean aritzea.

- Liburutegiak katalogatzeko kostuak murriztea.

- Ordenadore bidez irakur daitekeen informazioa elkartrukatzeko bide ematea.

II. Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburu eta Liburutegi Zerbitzuaren betebeharrak.

- Eusko Jaurlaritzaren barne-erabilerarako baino ez ditu erabiliko Estatuko Liburutegi Publikoetatik datozen erregistroak. Kontsultarako banaketa Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionaleko liburutegien bitartez egingo da, Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legeak adierazitakoaren arabera.

- Erregistro horiek erabilita bibliografiak argitaratzen direnean, jabego intelektuala adierazi beharko du.

- Urtero, Estatuko Liburutegi Publikoen erregistro-zerbitzuen erabiltzaile diren liburutegi-izenen berri emango dio Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiari.

- Halaber, jasotako erregistroen erabilpenari buruzko urteko estatistika-txosten bat bidaliko du.

- Ez du ordainketarik jasoko erregistroak erabiltzaileen artean bereziki birbanatzeagatik.

- Erregistroen jabego intelektuala Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiarena dela dioen adierazpena agertarazteko hitza ematen du, B eraskinean adierazten den bezala.

III. Baldintza ekonomikoak.

- Akordioaren baldintza ekonomikoak A eraskinean ezarri dira.

IV. Indarraldia.

Akordio honek, izenpetu bezain laster izango du indarra, eta horrela jarraituko du 1995 urte osoan.

Akordioaren baldintzak edo hitzarmenkideen asmoa, berariaz eta idatziz adierazitakoa, aldatzen ez diren bitartean, akordio honen indarraldia besterik gabe luzatu ahal izango da urtetik urtera.

Nolanahi ere, erakunde izenpetzaileek akordioa indarrean sartu eta 60 eguneko epea izango dute akordioa salatzeko. Hori gertatuz gero, epe hori amaitu eta akordioa bertan behera geratuko da.

V. Akordio honen izenpetzaileak, 1995eko apirilaren 5ean:

Kultura sailburuordea,

JOSÉ MARÍA AGIRRE ESKISABEL.

Liburutegiak Koordinatzeko zuzendariorde nagusia,

ROSA CATALÁN PALOMINO.

A ERASKINA

Iharduera-baldintzak

1) Akordioa betetzeko ardura daukaten sail edota zerbitzuak:

Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiaren aldetik:

Liburutegiak mekanizatzeko zerbitzua

Telefonoa ...............................................................

Telekopia ...............................................................

Eusko Jaurlaritzaren aldetik: Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburu eta Liburutegi Zerbitzua.

Kultura sailburuordea.

2) Bidalketak

Liburutegiak Mekanizatzeko Zerbitzuak bibliografi erregistroak jasotzen dituzten zintak bidaliko dizkio Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Liburu eta Liburutegi Zerbitzuari (Wellingtongo Dukea, 2, 4. solairua. 01010 Vitoria-Gasteiz), garraio-sariak jasotan ordaintzeko eta garraio-agentzia berak aukeratuta.

3) Kostuak

- Zerbitzua dohainik izango da.

- Kultura Saileko Liburu eta Liburutegi Zerbitzuak zinten kostua ordainduko du.

B ERASKINA

Jabego intelektuala

1) Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiak egindako erregistroak eduki ditzaketen zintako zerbitzu guztietan, Liburu eta Liburutegi Zerbitzuak begiz irakurtzeko moduko etiketa bat jarri beharko du zintaren kanpokaldean, bai eta zintaren idazpuruan ere.

2) Eraskin honetako 1. puntuan zehaztutako zerbitzuei buruzko publizitate edota dokumentazio guztietan argi azaldu beharko da aipatutako erregistroen jabetza intelektuala Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiarena dela.

3) Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiaren jabetza intelektualaren adierazpenak honelakoa izan beharko du:

«Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusia da bibliografi erregistroen jabea. (Urtea)».

4) Ezin izango da egin eskuratutako erregistroen %20 baino gehiago jasotzen duen argitalpenik, edozein euskarri duela ere.

III.ERASKINA

Lau Haizetako Parkea Antolatzeko Plan Bereziaren Jarraipen-Batzordea Eratzeko Lankidetza-Hitzarmena

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua, Francisco José Ormazabal Zamakona jauna.

Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia, Román Sodupe Olaizola jauna.

Bestetik, Donostiako Udaleko alkate-udalburua, Odón Elorza González jauna.

Bestetik, Errenteriako Udaleko alkate-udalburua, Miguel Buen Lacambra jauna.

Bestetik, Astigarragako Udaleko alkate-udalburua, Mikel Zabala Arregi jauna.

Eta bestetik, Lau-Haizetako Parkeko Koordinakundeko burua, Mikel Telletxea Aizpuru jauna.

ELKARTURIK

Eta euren karguei dagozkien funtzioak beteaz, hitzarmen hau sinatzeko gaitasun osoa aitortu diote elkarri, eta asmo hori bideratzeko, honako hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.- Gipuzkoako Lurralde Historikoko iparrekialdean dagoen eta Donostia, Astigarraga eta Errenteriako udalerriak hartzen dituen Lau-Haizeta izeneko eremuan administrazio batzuek eta besteek bultzatu dituzten ekintzak bateratzea da emaile guztien helburua.

Bigarrena.- Lau-Haizetako Parkea Antolatzeko Plan Berezia egitea bultzatu dute Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Lau-Haizetako Koordinakundeak eta bertako udalek, horrela, Lau-Haizetaren lurralde-garapenean denek parte hartuaz, ekintza bateratuak aurrera eramateko abiaburua izan dezaten.

Hirugarrena.- Lau Haizetako Parkea Antolatzeko Plan Bereziaren aukera, honako puntu hauen plangintza eta antolamendu zehatzaren beharretik sortu da:

- Komunikabide-sistema orokorra eta bere babeslekuak, parke publiko eta berdeguneetarako tokiak eta zentru nahiz zerbitzu publikoetarako hornikuntza-sistemak.

- Urbanizatzeko ez den lurzoruan egin beharreko eraikuntza.

- Naturguneak, paisaia, baserri-giroa, inguru fisikoa eta komunikabideak babestu, sailkatu, gorde eta hobetzea.

- Urbanizatzeko ez den lurzoruan behar diren babesguneak ezartzea bere ezaugarri bereziak kontuan hartuta.

Laugarrena.- Lau-Haizetako Parkearen helburu orokorrak honako hauek dira:

- Inguruko biztanleei aisialdirako tokia eskaintzea, inguru horrek 50. eta 60. hamarkadan izan zuen hirihazkunde eta industri garapen handiaren ondorioz egun duen erabileren presio eta okupazio trinkoaren ordain izan dezan.

- Edozein metropoli-area garatzeko eta aurrera egiteko beharrezko diren erabilera eta inpaktu handiko iharduera gehiegi metatu zirenez gero, presio antropiko gogorra izan zuen nekazaritza-bokazioa duen inguru horrek egun atzera egin ez dezan saiatzea.

- Bizitzan zehar ingurugiro-kalitatea izateko eskaria egiten dutenez gaur egun herritarrek, euren beharrak asebete nahian, etxetik hurbil eta naturguneen barruan, denbora librean erabili eta gozatzeko guneak sortzea.

- Herritarraren esku jartzea hurbileko ingurugiroa ezagutzeko aukera, orain arte askotan ezezaguna izan dena, eurena denaz gozatzeko eta gordetzeko interesa pizten duen aisialdia, kultura, historia eta hezkuntza lantzen dituen eskaintzaren bidez, ingurugiro-kultura bultzatu eta garatuz.

- Parke-eredu horretatik abiatuta, ekonomiaren aurrerapena eta ingurugiroaren babesa bateragarriak direla ulertzea, une eta toki berean jar daitezkeela, bertako iharduerak, herritarrek eta inguruak berak eskatzendituzten ingurugiro-beharrekin lotuz gero.

Bosgarrena.- Plan Bereziaren Jarraipen-Batzordea sortzea erabaki da, Lau-Haizeta Parkeko Plan Berezia onartu aurreko zein ondorengo aldian, dokumentu hau sinatu duten erakundeen esku-hartze bateratu eta koordinatuaren barruan, finkaturiko helburuak behar bezala betetzeko aukera eta bermea eskaintzeko.

Seigarrena.- Azaldutakoaren ondorioz, Lankidetza-Hitzarmena formalizatzeko erabakia hartu da, honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.- Hitzarmen honen helburua honako erakunde hauen arteko lankidetza da: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lan Hidrauliko eta Ingurugiro Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Naturgune Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura Saila, Donostiako Udala, Astigarragako Udala, Errenteriako Udala eta LauHaizetako Koordinakundea; Lau-Haizetako eremuan burutzen diren ekintzak ahalik eta modurik koordinatuenean egin daitezen, bai Parkea Antolatzeko Plan Berezia onartu aurretik bai ondoren, horrela, eragin ekonomikoa duten ekintzen arrazionaltasuna eta errentagarritasuna bultzatzeko.

Bigarrena.- Hitzarmen honen helburua bete nahirik eratu dugu Jarraipen-Batzordea hurrengo klausuletan azaltzen diren kide eta funtzioekin.

Hirugarrena.- Aurreko klausulan aipatu dugun Jarraipen-Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua.

Batzordekideak:

* Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro sailburuordea.

* Gipuzkoako Foru Aldundiko Lan Hidrauliko eta Ingurugiro diputatua.

* Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Naturgune diputatua.

* Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura diputatua.

* Donostiako alkatea.

* Astigarragako alkatea.

* Errenteriako alkatea.

* Lau Haizetako Parkeko Koordinakundeko burua.

Jarraipen-batzorde horrek «batzorde teknikoa» sortzeko ahalmena izango du. Batzorde teknikoak aholkularitza-lanak egin beharko ditu eta bertako langileak Jarraipen-Batzordea osatzen duten erakundeek izendatuko dituzte.

Laugarrena.- Jarraipen-Batzordearen funtzioak honako hauek izango dira:

- Ekintza-esparru bateratua osatzea, Lau Haizetako eremuaren garapenean parte hartuko duten udalek elkarrekin planifikatutakoaren arabera eta ingurugiroa babesteko irizpideak kontuan hartuta.

- Eragin ekonomikoa duten ekintza zehatzak aztertzea Lau Haizetako Plan Bereziak hartzen duen eremuan zer inbertsiok duen lehentasuna erabakitzeko eta, horrela, Parkea garatzeko konpromisua hartu duten erakundeek aurrekontuetan aurrikusi ahal izateko.

- Lau Haizetako Plan Berezia behin-betiko onartzeko izapideak jarraitzea, batik bat, indarrean dagoen legediak jendaurrean jartzeko agintzen dituen epeetan azaltzen diren arrazoibide eta iritziak jarraitzea.

- Lau Haizetako Parkea kudeatu eta bertako Plan Berezian jasotzen diren neurriak aurrera eramango dituen elkarte edo erakundea sortzeko beharrezko diren lan, azterketa eta proposamenak egitea.

- Lau Haizetako Parkeko Partzuergoa sortu ahal izateko beharrezko tresnak martxan jartzea, behin parke horretako Plan Berezia onartu eta gero.

- Plan Berezia behin-betiko onartu ondoren Jarraipen-Batzordeak izendaturiko teknikariek Lau-Haizetako arkea Kudeatzeko Planari buruz idazten dituzten proposamenak aztertzea.

- Sinatzen duten erakundeetako ordezkariek aukezturiko proposamenak aztertzea.

Eta hitzarmen honetako klausulak zehazten dutenarekin ados daudela adierazteko, bertaratuek izenpetu egin dute idazpuruan agertzen den tokian eta egunean.

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA JAUNA.

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia,

ROMÁN SODUPE OLAIZOLA.

Donostiako Udaleko alkate-udalburua,

ODON ELORZA GONZÁLEZ JAUNA.

Errenteriako Udaleko alkate-udalburua,

MIGUEL BUEN LACAMBRA JAUNA.

Astigarragako Udaleko alkate-udalburua,

MIKEL ZABALA ARREGI JAUNA.

Lau-Haizeta Parkeko Koordinakundeko burua,

MIKEL TELLETXEA AIZPURU JAUNA.

IV. ERASKINA

Hitzarmena Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herri-Lan Sailaren eta Bizkaiko Garraio-Partzuergoaren artekoa, «Bilbo Hirialdeko Trenbideko I. lineako sarreretan aterpeak eta barandak jartzeko proiektua» burutzeko.

Bilbo, 1995eko apirilaren 10ean.

BILDUTA:

Alde batetik, JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA jauna, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herri-Lan sailburua.

Eta bestetik, JOSE ALBERTO PRADERA JAUREGI jauna, Bizkaiko Garraio-Partzuergoko lehendakaria.

PARTE HARTU DUTE:

Lehenengoak, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herri-Lan sailburua denez, eta horren ordez, Gobernu-Kontseiluak horretarako gaitasuna eman diola 1995eko apirilaren.4ko bilkuran.

Bigarrenak, Bizkaiko Garraio-Partzuergoko lehendakaria denez, erakunde hori legez ordezkatuz.

Bi alderdiek elkarri onartu diote hitzarmen hau izenpetzeko legezko gaitasun nahikoa eta honako hau adierazi dute:

ADIERAZITAKOAK:

I. Abenduaren 30eko 44/1975 Legearen 1.2 eta 4. ataletan; ekainaren 18ko 1769/1976 Errege-Dekretuaren 4.3 eta 45. eta 46.ataletan eta 1980ko ekainaren 9ko Eusko Jaurlaritzaren Dekretuaren 20.a) eta 24. ataletan zehaztutakoaren arabera (urtarrilaren 3ko 1/1995 Dekretuaren 15.1.b) atalari dagokionez), Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herri-Lan Sailari dagokio Bilbo hirialdeko trenbideko azpiegiturak kontratatzea, zuzentzea eta ikuskatzea, bai eta behar diren nahitaezko desjabetzeko ihardunbideak bideratzea. Bestetik, Bizkaiko GarraioPartzuergoaren ardura da iharduerak finantzatzea, eta horretarako, Garraio eta Herri-Lan Sailari beharrezko dirukopuruak zehaztutako eran emango dizkio, aipatutako legeetan aurrikusitakoa hautsi gabe.

II. Bilbo hirialdeko Trenbideko I. lineako geltokien sarreran jarri beharreko atariak eta barandak egiterari begira, beharrezkoa da Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herri-Lan Sailaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren iharduerak koordinatzea, dagokion proiektua finantzatu eta kontratatzeko. Horren aurretik, Bizkaiko Garraio-Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak proiektuaren aldeko txostena egin beharko du eta, ondoren, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herri-Lan Sailak onartu.

Horiek horrela, bi alderdiok bat etorri dira honako baldintza hauek dituen hitzarmen honekin.

BALDINTZAK:

A.- IHARDUERAK FINANTZATZEARI DAGOKIONEZ.

Lehena.- Hitzarmen honen helburua Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herri-Lan Sailaren eta Bizkaiko Garraio-Partzuergoaren iharduerak koordinatzea da «Bilbo Hirialdeko Trenbideko I. lineako sarreretako aterpeak eta barandetarako proiektua»n zehaztutako azpiegitura-lanak finantzatu eta kontratatzeari begira. Proiektu hori egiteko orotariko aurrekontua laurehun eta hogeitamabi miloi ehun eta hogeita hemeretzi mila bostehun eta berrogeita zazpi (432.139.547) pezetakoa da.

Bigarrena.- Kontratazio-espedienteari hasiera eman baino lehen, Garraio-Partzuergoak bere organo kontuhartzaileak egindako egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu. Horietan, Partzuergoaren aurrekontuetako diruizendapenak eta aurrikuspenak egiaztatu beharko dira, zehaztutako ihardueren diru-zenbatekoari erantzuten diotenak. Eta urte-anitzerako inbertsioak direnez, beharrezkoa izanez gero, ordainketa-kredituak eta gerora lotzezko kredituak bereiztuko dira, obraren planarekin bat etorriz.

Hirugarrena.- Egiaztagiriak aldian-aldian ordaintzea bermatzen duen finantza-egitura egokirik antolatzeari begira, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak obra-egiaztagiriei buruzko seihilabeteko aurrikuspenak jasotzen dituen zerrenda bidaliko dio Bizkaiko Garraio-Partzuegoari, horrek bere diruzaintzaren planetan kontuan har dezan. Partzuergoak, bere aldetik, aurreratutako hiruhilabetekoz, aipatutako zerrendan dagokion hiruhilabeteka zehaztutako fondoak transferituko dizkio Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari.

Nolanahi ere, errealitatearekiko egokitzapena bermatzeko, hiru hilabetero obra-egiaztagiriei buruzko aurrikuspenetan somatutako okerrak zuzentzeari ekingo zaio.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak fondoak zein banketxetan eta zein kontu korrontetan sartu behar diren zehaztuko dio Garraio-Partzuergoari.

Laugarrena.- Kontratazioan sor litezkeen gorabeherak (berrikuntzak, aldaketak, obra osagarriak, gaindikakoa kitapenetan, prezioak berraztertzea, etab.) kontratazioaren diru-kopuruan eragina badute, Partzuergoari jakinaraziko zaizkio, zerbitzu tekniko eta ekonomikoei entzun eta gero Kontseilu Nagusiak edo Batzorde Betearazleak egoki diren neurriak eta erabakiak har ditzan, beharrezkoak diren aurrekontu-diruizendapenetarako bide emateko.

Bosgarrena.- Nolanahi ere, transferitu bai baina inbertitu ez diren diru-kopuruengatik sortutako interesak Bizkaiko Garraio-Partzuergoarenak dira, eta berari ordaindu beharko zaizkio seihilabetero, indarrean dagoen finantza-hitzarmenan ezarritako tasaren arabera.

Seigarrena.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak diru-sarrera eta gastuak eta besteekin eta finantza-erakundeekin izandako harremanak kontrolatzea bermatzen duen sistema bat ezarriko du, hitzarmen honen helburu den iharduerarako fondoak egoki inbertitzen direla bermatzeko. Halaber, Partzuergoak lanaren eta egindako ordainketen jarraipen zehatza egin dezan, uneoro Garraio eta Herri-Lan Sailak onartutako egiaztagiriak bidaliko dizkio hiruhilabetez behin.

B.- IHARDUERAK KONTRATATZEARI BURUZKOAK.

Zazpigarrena.- Garraio eta Herri-Lan Sailaren eta erakunde esleipendunaren artean gerora izenpetuko den hitzarmenaren baldintzetan hitzarmen honetako zehaztapenak jasoko dira hitzarmen-harremanean eragina izan dezaketelako.

Zortzigarrena.- Kontratazioa behin-betiko esleitu eta gero, Garraio eta Herri-Lan Sailak zein erabaki hartu duen jakinaraziko dio Bizkaiko Garraio-Partzuergoari, eta horrekin batera honakoak zehaztuko ditu:

- Zein proiekturen barruan dagoen.

- Hitzarmenaren titulua eta helburua.

- Zein programari dagokion.

- Lanak hasteko eta amaitzeko aurrikusitako epea.

- Enkantean lehiatzeko eta esleitzeko prezioa.

- Esleitzeko eguna.

- Esleipenduna.

- Kontratazioa egiteko erabilitako sistema.

- Ordaindu beharreko zenbatekoa.

Bederatzigarrena.- Garraio eta Herri-Lan Sailari dagokio proiektua idaztea eta zuzendaritza teknikoa egitea. Horrezaz gain, iharduera zuzendu, ikuskatu eta zaindu egingo du lana guztiz amaitu arte. Partzuergoak ordezkari bat izenda dezake horren jarraipenean eta zaingoan parte har dezan.

Hamargarrena.- Hitzarmen honetan aipatutako azpiegitura-lanak amaitu eta gero, Garraio eta Herri-Lan Sailak Partzuergoari emango dizkio, Saila eta Partzuergoak horretarako baimendutako funtzionarioek izenpetutako harrera-agirien bitartez.

C.- BESTE KONTU BATZUEI BURUZKOAK.

Hamaikagarrena.- Hitzarmen honek administrazio-izaera dauka eta, beraz, parte hartu duten Herri-Administrazioen legezko araudia ezarriko zaio.

Eta hitzarmen honekiko adostasuna erakutsiz bi alderdiek izenpetu dute, lau aletan, idazpuruan adierazitako leku eta egunean.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Garraio eta Herri-Lan sailburua,

JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA.

Bizkaiko Garraio-Partzuergoko lehendakaria,

JOSE ALBERTO PRADERA JÁUREGUI.

V. ERASKINA

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eta RENFEk «eskualdeko tren-zerbitzuak eskaintzeko» egin duten hitzarmena.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko uztailak 21.

BILDU DIRA:

Alde batetik, JOSÉ ANTONIO MATURANA PLAZA jauna, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailburua, Autonomi Elkartearen izenean eta ordez.

Eta beste aldetik, MERCÉ SALA I SCHNORKOWSKI andrea, Red Nacional de los Ferrocarriles Españolesko (RENFE) lehendakaria, erakunde horren ordez.

Biek dute beren ordezkatuak behartzeko ahalmen juridikoa.

AZALPENA:

Lehena.- 1994ko urriaren 27an Estatuaren eta RENFEren artean 1994-1998 bitarterako egitarau-hitzarmena izenpetu zen. Hitzarmen hori Gobernuaren garraio-politikaren barruan kokatuta dago eta politika horrek tren-zerbitzuari agintzen dizkion betekizunei erantzuteko egin zen. Eskualdeko tren-zerbitzuak, beti ere, Estatuak eskaintzen dizkion baliabideen araberako zerbitzu-maila eman beharko du. Hori dela eta, eskaintzak 1994-1998 bitartean izan bide duen bilakaera kontuan hartuta, Euskal Autonomi Elkarteko zerbitzuak eskariaren neurrira egokitu behar dira, Eusko Jaurlaritzak berak erabakitako zerbitzuei eusteko elkar-akordiora iristeko eragozpenik egongo ez bada ere.

Bigarrena.- Lurraldea uztartzeko, eskualdeen arteko aldeak berdintzeko eta euskal herritarren bizimaila hobetzeko balioko duen tren-garraio eraginkorra lortzeko, Eusko Jaurlaritzak Autonomi Elkarteko eskualdeetako tren-zerbitzuak RENFErekin negoziatzea erabaki du.

Hirugarrena.- Horretarako egin dira hitzarmen honen aurreko negoziazioak. Hona hemen hitzarmeneko

KLAUSULAK:

Lehena.- Helburua

«Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles»ek hitzarmen hau indarrean den bitartean Euskal Autonomi Elkartean honako tren-zerbitzu hauek eskaintzeko hitza eman du:

. Bost bidaia astean, Gasteiztik Altsasura.

. Bidaia bat igandeetan, Gsteiztik Altsasura.

. Bidaia bat larunbatetan, Altsasutik Gasteiza.

Hitzarmenean jasotako zerbitzu horiek Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioak baimena emandakoez gainera eskainiko dira beti ere.

Ordutegiak eta geltokiak agiri honekin batera doan I. eraskinean kasurik kasu jasotakoak izango dira.

Hortaz, hitzarmen honek ez du zerikusirik RENFEk autonomi elkarte honetako beste zerbitzu batzuk jarri, aldatu edo kentzeko behar bada hartuko dituen erabakiekin.

Bigarrena.- Baldintza teknikoak.

Aurreko klausulan zehaztutako zerbitzu guztiak betetzeko, bere kasako propultsioko material elektrikoa erabiliko da, egin beharreko bidea nolakoa den gorabehera.

RENFEk, hala ere, zerbitzu horietan beste trenmota batzuk erabiltzeko ahalmena izango du, arrazoi teknikoak edo erabilerakoak direla eta.

Hirugarrena.- Ekonomi baldintzak.

Eusko Jaurlaritzak RENFEri hitzarmenean ageri diren zerbitzuak eskaintzeko gastuen eta bidaiariek utzitako diru-sarreren arteko aldea ordaintzeko hitza eman du.

Estatuaren eta RENFEren arteko 1994-1998rako egitarau-hitzarmenaren arabera, hitzarmena indarrean izango den lehen urtean, hau da, 1995ean, hitzarmeneko km eta tren bakoitzeko zerbitzu-gastua 895 PTAkoa izango da.

1996, 1997 eta 1998. urteetarako, km eta tren bakoitzeko zerbitzu-gastua 922, 932 eta 959 PTAkoa izango da, egitarau-hitzarmeneko Jarraipen-Batzordeak aldaketak egiteko eragozpenik izango ez duen arren.

Zerbitzu-gastuen desglosea

Zerbitzu horiek eskaintzeak 1995ean eragingo dituen gastuen desglosea II. eraskinean jaso da.

Laugarrena.- Ordaintzeko modua.

Eusko Jaurlaritzak dagokion urteko kopurua dirutan eta lau zatitan ordaindu beharko dio RENFEri. Horretarako, RENFEk, ekainaren 1ean, irailaren 1ean, abenduaren 1ean eta martxoaren 1ean, dagozkion diru-kopuruak fakturatu beharko dizkio Eusko Jaurlaritzari. Hala ere, ez da Jaurlaritzak benetan zenbat diru jarri behar duen jakiteko urtealdi-amaiera guztietan behinbetiko azken kitapena egiteko eragozpenik izango.

Bosgarrena.- Beste ekonomi baldintza batzuk.

RENFEk Eusko Jaurlaritzaren eskuetan utzi beharko du hitzarmen honetan zehaztutako tren bakoitzeko toki guztien %50, horretarako bonoen bidez.

Bono horiek bertan zehaztuko den hilerako balioko dute, Euskal Autonomi Elkartean banatuko dira eta astelehenetik ostiralera erabili ahal izango dira, non eta ez den estatuko, eskualdeko edo herriko jai-eguna egokitu. Gasteiz eta Altsasu arteko edozein geltoki edo apeadero artean erabili ahal izango dira, baina hitzarmenean zehaztutako trenetan besterik ez. Bonoak erabiltzeko xehetasun teknikoak bi aldeek elkarrekin erabakitakoak izango dira. Xehetasun horiek hitzarmen honi erantsiko zaizkio, III. eraskin modura.

Seigarrena.- Jarraipen-Batzordea.

Hitzarmen honetan hartutako erabakiak zehatz-mehatz eta zentzuz bete daitezen, alde bakoitzeko bi ordezkarik batzorde bat osatuko dute, sei hilean behin jarraipen-lanak egiteko bilduko dena.

Batzorde horrek erabaki beharko du, urteko dagozkion datuak kontuan hartuta, Jaurlaritzak azkenean zenbat diru jarri behar duen.

Zazpigarrena.- Noiztik eta noiz arte izango den indarrean.

Hitzarmen honen ondorioak Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministerioak zerbitzuak egokitzeko emandako baimen-egunetik aurrera izango dira indarrean, denboran atzera egin behar bada ere. Beste alde batetik, hitzarmenak 1998ko abenduaren 31ra arte balioko du, orduan bukatzen baita, hain justu, Estatuaren eta RENFEren arteko 1994-1998rako egitarau-hitzarmena. Hitzarmena bi aldeetako edozeinek jar dezake haustekotan. Salaketa egin eta hiru hilabetera hautsiko da.

Zortzigarrena.- Hitzarmena aldatzea.

Bi aldeak ados jarriz gero, hitzarmena aldatzeko aukera izango dute. Hitzarmena aldatzeak, beti ere, klausuletan jaso ez diren gorabeherak neurri handi batean aldatzea esan nahiko du. Hitzarmena aldatzeko nahitaezkoa da idatzizko akordioa egitea, eta akordio hori hitzarmena izenpetu dutenek izenpetu beharko dute.

Bederatzigarrena.- Hitzarmen hau Herrilan, Garraio eta Ingurugiro Ministeriora bidali beharko da.

Eta horrela jasota gera dadin, agiri honen hiru kopia izenpetu dituzte, hasieran zehaztu den toki eta egunean.

GARRAIO ETA HERRILAN SAILBURUA.

RENFEKO LEHENDAKARIA.

I. ERASKINA

Hitzarmenean jasotako zerbitzuetako ordutegiak eta geltokiak

VITORIA-GASTEIZ - ALTSASU

Tren zk. 6613 36615 36200

21:40 22:30 Vitoria-Gasteiz 7:40

Estibalitz - Oreitia (Apd.) 7:33

21:48 22:38 Alegría-Dulantzi 7:29

21:55 22:45 Agurain 7:22

22:00 22:50 Araia 7:16

Egino (Apd.) 7:12

Ziordia (Apd.) 7:09

Olazti (Apd.) 7:06

22:12 23:02 Altsasu 7:00

(1) (2) (3)

(1) Astelehenetik ostiralera

(2) Igandeetan

(3) Larunbatetan.

II. ERASKINA

Zerbitzu-gastuen desglosea (95-03-05etik 95-12-31ra arte)

GASTEIZ-ALTSASU

6613 trena - 43 km x 215 egun/urtean = 9.245 km

36200 trena - 43 km x 43 egun/urtean = 1.849 km

36615 trena - 43 km x 44 egun/urtean = 1.892 km

GUZTIRA = 12.986 km

Gastuak: 12.986 km x 895 pta/km = 11.622 M. pta.

VI. ERASKINA

Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako hitzarmena, Derioko udalerriko bi etxe botatzeko lanen epea, 1994ko abenduaren 29ko hitzarmenean ezarritakoa, luzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko irailaren 8an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Francisco José ORMAZABAL ZAMAKONA jauna, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua.

Bestaldetik, Josu BERGARA ETXEBARRIA jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusia.

PARTE HARTU DUTE:

Lehenak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua denez eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordez.

Bigarrenak, Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusia denez.

Bi alderdiek legezko gaitasun nahikoa aitortu diote elkarri LANKIDETZA-HITZARMEN hau izenpetzeko, eta horretarako honako hau

ADIERAZI DUTE:

I.- 1994ko abenduaren 29an Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Derioko udalerriko bi etxe botatzeko hitzarmena izenpetu zuten.

II.- Hitzarmen horren bigarren baldintzan ezarritakoaren arabera, aipatutako etxeak botatzeko epea hitzarmena izenpetu eta sei hilabetera amaitzen zen.

III.- 1995eko ekainaren 22an Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren barruan dagoen Lurralde Antolamendu Zuzendaritzan Bizkaiko Foru Aldundiaren Herrilan Sailak bidalitako idazkia jaso zen aurretik aipatutako hitzarmenean aurrikusitako epea zabaltzeko eskatuz.

Idazki horretan zehazten denez, lanak maiatzaren 9an esleitu baziren ere enpresa esleipendunak behar baino beranduago burutu zuen kontratua Foru Administrazioaren gogoaz bestera. Hori dela eta, epea zabaltzeko eskatzen du.

Era berean, botatzekoak diren etxeen barruan babestutako hegaztiren kabiak daudela jakinarazi nahi dizuegu. Horri dagokionez, aditu batekin jarri gara harremanetan etxeak arazorik gabe hutsik uztea berma dezan. Horiek horrela, lanak 1995eko abenduaren amaierarako bukatuko lirateke.

IV.- Bizkaiko Foru Aldundiak egindako oharrak ikusita, Lurralde Antolamendu Zuzendaritzako zerbitzu teknikoak Derioko udalerriko bi etxe horiek botatzeko epea luzatzearen alde azaldu dira, bi hitzarmenkideek 1994ko abenduaren 29an izenpetutako hitzarmenaren bigarren baldintza aldatuz.

V.- Aipatutako gorabehera guztiak kontuan izanik bi hitzarmenkideek honako hau

ERABAKI DUTE:

Lehenengoa.- 1994ko abenduaren 29an Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean izenpetutako hitzarmenaren bigarren baldintza aldatzea, Derioko udalerriko bi etxe horiek botatzeko lanen epea 1995eko abenduaren 29ra arte luzatuz lehen aipatutako arrazoiak direla medio.

Eta hori izenpetu dute bi hitzarmenkideek lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Eta Ingurugiro sailburua,

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.

Bizkaiko Foru Lurralde Antolamendu, Aldundiko Diputatu nagusia,

JOSU BERGARA ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala