Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 1994ko abenduaren 30a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia
4825

ERABAKIA, 1994ko abenduaren 14koa, Zuzentza Saileko Kabinete Teknikoko zuzendariarena, Elkarteen Erroldan joan den azaroan egin diren sarrerak eta bertan jaso diren bestelako oharrak argitaratzen dituena.

Bazkuneei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legearen

9 eta 18. ataletan eta aldibaterako xedapenetatik bigarrenean agindutakoaren ondorioetarako, Elkarteen

Errolda Nagusia sortarazten duen martxoaren 25eko

77/1986 Dekretuaren 3.1. atalean ohartemandakoari atxikiz, eta 1987ko martxoaren 2ko Erabakiak dioenaren arabera (martxoaren 9ko EHAA, 46 zk.).

Kabinete Teknikoko Zuzendaritza honek, martxoaren

31ko 75/1992 Dekretuak aitortzen dizkion ahalmenez baliatuz, honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.- Elkarteen Erroldan joan den azaroan egin diren sarrerak Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratzea, erabaki honen I. eraskinean agertzen diren eran. Eraskin horretan, halaber, elkartearen egoitza zein herritan dagoen, elkarteak hartzen duen lurralde-eremua eta bakoitzari dagokion hurrenkera zenbakia adierazten dira.

Bigarrena.- Erroldak duen funtsezko oinarri bat argibideak ematea denez, dagoenekoz erroldatuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte eta baterakundeen zerrendak argitaratzea, elkarteen zernolakoak guztiek jakin ditzaten. Aldaketak honez gero Erroldari jakinarazi zaizkio, bertan erasota gera daitezen edota, agian, inorekiko eragina izan dezaketelako. Zerrenda horiek aurreko idazatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte II, III, IV, V, VI eta VII. eraskinetan adierazten direnak hain zuzen ere.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko abenduak 14.

Kabinete Teknikoko zuzendaria,

B.O. (martxoaren 31ko 75/1992 Dekretuaren

3. Gehigarrizko Erabakia)

Zuzentza Administrazioko sailburuordea,

MIKEL ELORZA URBINA.


Azterketa dokumentala