Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 1994ko abenduaren 30a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
4824

ERABAKIA, 1994ko abenduaren 14koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusiarena, abuztuaren 3ko 238/1993 Dekretuaren aldi baterako bigarren xedapenean ezarritakoaren arabera, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko 1994ko martxoaren 11ko deialdiari jarraiki, konparaziozko frogetan azterketa gainditu duten azterketarien Behin-behineko zerrenda behin-betiko egiten duena.

1994ko azaroaren 10eko Erabakiaren bidez (EHAA,

1994-11-18; 220. zk.), konparaziozko frogetan hizkuntza eskakizunen bat egiaztatu dutenen behinbehineko zerrenda argitaratu da. Zerrenda honen kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztu direnak aztertu eta ebatzi ondoren, deialdiko 10.5 atalarekin bat etorriz, gainditutakoen behinbehineko zerrenda behin-betiko egiten da erabaki honen bitartez.

Erabaki honetan xedatutakoaren kontra errekurtso arrunta ipini ahal izango da Herri-Arduralaritzaren

Euskal Erakundeko zuzendariaren aurrean, berau argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko abenduak 14.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia,

JOSU ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala