248. zk., 1994ko abenduaren 30a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Gipuzkoako Foru Aldundia
4821
AKORDIOA, Ogasun eta Finantza Departamentuko Foru Auzitegi EkonomikoAdministratiboko Kideen bi lanpostu izendapen librearen sistemaz betetzeko deialdia egiteko baimena emateko dena.
Diputatuen Kontseiluak, 1994ko abenduaren 7an eginiko bilkuran, ondorengo akordioa hartu zuen:
Ogasun eta Finantza Departamentuan gaur egun hutsik daude Foru Auzitegi EkonomikoAdminsitratiboko
Kideeen izendapen libreko bi postu.
Horregatik, proposatzen dute deialdia egitea postu horiek betetzeko, 1994ko abuztuaren 30eko Diputatuen
Kontseiluko erabakiaren bidez (1994ko irailaren
19ko 177 zk.ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) onartutako
Lanpostuen Zerrendan aurrikusitakoarekin bat etorriz.
Horren indarrez, Lehendakaritza eta Araugintza
Departamentuko eta Ogasun eta Finantza Departamentuko diputatuen proposamenez, Diputatuen Kontseiluak.
ERABAKI DU
Lehen.- Baimena ematea Ogasun eta Finantza Departamentuko
Foru Auzitegi EkonomikoAdministratiboko
Kideen bi postu izendapen librearen sistemaz betetzeko deialdia egiteko.
Bigarren.- Deialdiko oinarriak onartzea, Erabaki honen Eraskinean azaltzen diren bezala.
Hau guztia denen jakinetara jartzen da.
Donostia-San Sebastián, 1994ko abenduak 26
Departamentuko idazkari teknikoak,
JORGE BALERDI GIL DE GÓMEZ.
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUKO
FORU AUZITEGI EKONOMIKOADMINISTRATIBOKO
BI MAHAIKIDE LANPOSTUREN IZENDAPEN
LIBRE BIDEZKO HORNIDURARAKO
DEIALDIA
OINARRIAK
Erref.: B94/L04
Lehena: Lanpostuen ezaugarriak.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko
6/1989 Legearen 47. artikuluan ezarritakoari jarraiki, jarraian aipatzen diren ezaugarriak dituzten lanpostuak
Izendapen Librearen sistemaren bidez hornitzeko deialdi publikoa iragartzen da:
- Izendapena: Ogasun eta Finantza Departamentuko
Foru Auzitegi EkonomikoAdministratiboko 2 mahaikide.
440.75.3 eta 440.75.4 zenbakiak lanpostuen zerrendan. - Maila: 25 - Dedikazio erregimena: Dedikazio berezia.
Izendatzen diren pertsonak zuhurtziarako izaeraz lanpostuz aldatu eta beste lanpostu batera lekualdatu ahal izango dira -bai eta beste Departamentu batekoa izanik ere- Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurriei buruzko 30/1984 Legearen 21. artikuluko bermeen barruan. - Euskara: 3. hizkuntz eskakizuna, derrigortasun datarik gabe.
Bigarrena: Beharkizunak:
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuko karrerako funtzionari izaera edukitzea eta «A» edo «B» sailkapen taldean barne hartuta egotea. - Goiko edo erdiko mailako unibertsitate-titulu bat edukitzea.
Hirugarrena: Balorazio irizpideak:
1.- Ogasun eta Finantza Departamentuan lan egin izana.
2.- Esperientzia edo titulazioak, ikastaroak, masterrak, etab. ondoko gaietariko batean edo batzuetan:
- Tributu itunduak: Zeharkako Zergak. - Tokiko tributuak. - Kontabilitatea. - Zuzenbide Administratiboa: Hirigintza, Toki
Administrazio- aren Kontratazioa, Toki Korporazioetako
Ogasuna. - Tributuen Kudeaketa, Ikuskaritza eta Bilketa.
Laugarrena: Instantzien aurkezpena:
Interesatuek beren eskaerak Lehendakaritza eta Araugintzako
Foru Diputatu jaunarengana bidali eta Gipuzkoako
Foru Aldundiko Erregistroan aurkeztu ahal izango dituzte hogei asteguneko epean iragarki hau Euskal
Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, galdatutako beharkizunak eta alegatzeko modukotzat hartzen dituzten merezimendu guztiak biltzen direla adieraziz, nolanahi ere behar bezala justifikaturik egon beharko dutelarik.
Bosgarrena: Ebazpena:
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Gobernu eta
Administrazioari buruzko maiatzaren 30eko 3/84 Foru
Arauaren 5.20.b) artikuluan aurrikusitakoari jarraiki,
Diputatuen Kontseiluari dagokio deialdiari buruzko ebazpena ematea Lehendakaritza eta Araugintza Departamentuko
Foru Diputatu titularraren eta Ogasun eta
Finantza Departamentuko Foru Diputatuaren elkarren arteko proposamenez. Dena den, deialdia hutsik deklaratu ahal izango da.