Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 1994ko abenduaren 30a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ekonomia eta Ogasuna
4819

AGINDUA, 1994ko abenduaren 23koa, Ekonomi eta Ogasun sailburuarena, zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargua ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarriaren 1995 urterako eredua onartzen duena.

Urriaren 16ko 6/1992 Legearen bidez ezarri zen zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargua, zein 1993ko urtarrilaren 1ean jarri baitzen indarrean.

Lege horrek, gainera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Ogasun sailari ematen zion bai hori kudeatzeko agindua bai lurralde historikoetako foru aldundiekin kudeaketa burutzeko beharrezko diren zerbitzuak eskaintzeko hitzarmenak izenpetzeko ahalmena. Ondorioz, horretarako itunak izenpetu ziren eta Lehendakaritza,

Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren

1993ko urtarrilaren 13ko aginduaren bitartez Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren.

Ekonomi eta Ogasun sailburuaren abenduaren 27ko

Aginduaren bidez onartu zen zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren errekargua ordaindu dela egiaztatzeko ezaugarriaren 1994. urterako eredua; ustez horrela makina horiek hobeto kontrolatuta egongo zirela eta arlo horretan diharduten enpresek zergabetebeharrak hobeto beteko zituztela.

Aurretik xedatutakoaren ondorioz eta 1995. urterako ezaugarrien ereduak jartzea derrigorrezko ikusten denez, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Zorizko jokoetarako makina eta tresna automatikoen bitartez egiten diren jokoen gaineko tasaren 1995ko errekargua ordaindu dela egiaztatzeko, agindu honen eraskinean jasotzen diren ezaugarriereduak onartzea.

2. atala.- 1. Zergatutako makina kokatzen den lurralde historikoko Foru Aldundiak luzatuko ditu agindu honetan onartutako ezaugarriereduak, diru sarrera egin dela egiaztatu ondoren.

2. Ezaugarria makinari itsatsita jarriko da, ondo ikusteko eta behar beste irauteko moduan. Behar hori ez betetzea zerga arauen hauste arintzat joko da, bai makina edo tresna ustiatzeko baimena duen enpresa titularraren aldetik bai tresna hori instalatuta dagoen toki edo lokalaren enpresariaren aldetik.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko abenduak 23.

Eskonomi eta Ogasun sailburua,

JOSÉ LUIS LARREA JIMÉNEZ DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala