Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 1994ko urriaren 25a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza
3897

370/1994 DEKRETUA, irailaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza iharduera adina baino lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen Dekretua aldatzen duena.

Euskal Autonomi Elkartean nekazaritzako iharduera adina baino lehenago lagatzea bultzatuko duten laguntzetarako araubidea martxoaren 30eko 82/1993 Dekretuan, zeinetan Euskal Herrian nekazaritzako iharduera adina baino lehenago lagatzeko dirulaguntzak ezartzen diren, xedatutakoak eta Foru Aldundiek hori garatzeko emango dituzten arauek eraenduko dute, ekainaren

30eko 2079/1992 Arautegiarekin (EEE) bat etorriz.

Martxoaren 30eko 82/1993 Dekretua ezartzearen ondorioz eta Europar Batasunak eman dituen gidalerroen ondorioz, martxoaren 30eko 82/1993 Dekretuaren zenbait atal aldatzea komenigarria erizten da Europar

Batasunak ezarri dituen arauei egokitzeko.

Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko irailaren

27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe.

XEDATU DUT:

1. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza iharduera adina baino lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen martxoaren 30eko

82/1993 Dekretuaren 5. atala honako modu honetan geratzen da:

«Laguntzak jasotzen diren epealdian zehar, onuradunak

Gizarte Segurantza ordaindu beharko du, Gizarte

Segurantzak araubide egokian alta egoeraren parekoa onartu eta gero».

2.- Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza iharduera adina baino lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen martxoaren 30eko 82/1993

Dekretuaren 7. atalaren a) idazatia ezabatuta geratzen da.

3.- Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza iharduera adina baino lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen martxoaren 30eko 82/1993

Dekretuaren 8. atalean ondoko aldaketak ematen dira:

a) 1. puntuko a) idazatian hauxe ezabatzen da:

«...eta Euskal Autonomi Elkartean egoitza edukitzea»

b) 2. puntuan a) letra ezabatzen da.

4.- Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza iharduera adina baino lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen martxoaren 30eko 82/1993

Dekretuaren 10. atalaren 1. puntuan, «...450.000

PTA...» dioenean, «...617.520 PTA...» esan behar du.

5.- Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza iharduera adina baino lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen martxoaren 30eko 82/1993

Dekretuaren 12. atalean a) idazatia ezabatzen da.

6.- Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza iharduera adina baino lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen martxoaren 30eko 82/1993

Dekretuaren 14. atalaren 1. puntuan, «...300.000

PTA...» dioenean, «...467.520 PTA...» esan behar du.

2. atala.- Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza iharduera adina baino lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen martxoaren 30eko

82/1993 Dekretuaren Azken Xedapenei hirugarren xedapen bat erasten zaie, honako hau alegia:

«Hirugarrena.- Dekretu honetan ezarritako 10 eta

14. ataletan zehaztutako dirulaguntzen zenbatekoak urtero berrikusiko dira, Gizarte Segurantzaren sisteman jubilazioaren ziozko gutxienezko pentsio indibidualentzat ezartzen den birbalorazioa kontutan harturik.»

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko irailak 27.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.


Azterketa dokumentala