203. zk., 1994ko urriaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Lana eta Gizarte Segurantza
3894
AGINDUA, 1994ko urriaren 14koa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Autos Zabálburu, S.A.ren legezko ordezkariak aurkeztu duen 1078/1992 zanbakidun administrazioarekiko auzierrekurtsoan, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salak eman duen epaia betetzeko dena.
Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak 1991ko urriaren
15ean hartu zuen erabakian 500.001 PTAko isuna jarri zion errekurtso Egileari. Erabaki horren aurka aurkeztutako gorajotze errekurtsoa ezetsi egin zuen Eusko
Jaurlaritzako Lan sailburuordeak 1992ko martxoaren
17an hartu zuen erabakiaren bidez. Erabaki horren aurka,
Autos Zabálburu, S.A.ren legezko ordezkariak aurkeztu duen 1078/1992 zanbakidun administrazio-arekiko
AUZI-ERREKURTSOA ikusi ondoren, Euskal Herriko
Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako
Salak epaia eman du 1994ko irailaren 1ean. Epaiaren xedatze-zatiak hau dio:
«Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak 1991ko urriaren
15ean hartu zuen erabakian 500.001 PTAko isuna jarri zion errekurtso gileari. Erabaki horren aurka aurkeztutako gorajotze errekurtsoa ezetsi egin zuen Eusko
Jaurlaritzako Lan sailburuordeak 1992ko martxoaren
17an hartu zuen erabakiaren bidez. Erabaki horren aurka,
Autos Zabálburu, S.A. legez ordezkatuz, Apalategui
Arrese prokuradore andreak aurkeztu duen administrazio-arekiko
AUZI-ERREKURTSOA onartu egin dugunez, aurkatutako erabakia ez zaiela legeei egokitzen deklaratu behar dugu eta deklaratu egiten dugu, eta, ondorioz, indarrik gabe eta baliorik gabe uzten. Errekurtso honen kostuei buruzko ezarketarik ez dugu egingo».
Horiek horrela, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, maiatzaren 14ko 315/1991 Dekretuaren
4. atalean eta Administrazioarekiko Auziaren
Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103. atalean eta hurrengoetan xedatzen denarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko urriak 14.
Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
PAULINO LUESMA CORREAS.
HABE