203. zk., 1994ko urriaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ekonomia eta Ogasuna
3893
373/1994 DEKRETUA, irailaren 27koa, Eusko IrratiaRadiodifusión Vasca, S.A. Baltzu Anonimo Publikoaren kapital-gehiketan parte hartzeko, Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca Baltzu Publikoari baimena ematen diona.
Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983
Legeko 44.2. atalean, honako hau xedatzen da: edozein eratako baltzu bat sortzeko edo beroietan parte hartzeko baimena eman ahal izango diela Jaurlaritzak Zuzenbide
Pribatupeko Izaiki Publikoei. Bakoitzak dituen aurrekontuen pentzutan egin beharko da hori eta Ekonomi eta
Ogasun sailburuaren eta aipatu diren izaiki instituzional horiek haren pean daudeneko Saileko sailburuaren baterako proposamena ezinbestekoa izango da horretarako.
Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S..A. Baltzu Anonimo
Publikoko Guztien Batzar Orokorrak, hamaika milioi (11.000.000) pezetatan bere kapitala gehitzeko akordioa hartu zuen. Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca
Izaiki Publikoa da Baltzu horretako kide bakarra. Eta ondorioz, baliatu egin behar du baltzu horretako kide bakarra izateak ematen dizkion eskubideez eta, aurreko lerroaldian xedatu denaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da horretarako.
Ondorioz, Ekonomi eta Ogasun sailburuak eta Kultura sailburuak baterako proposamena egin ondoren eta
Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko irailaren 27an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca,
S.A. Baltzu Anonimo Publikoaren kapitalgehiketan hamaika milioi (11.000.000) pezetakin, hau da, gehiketaren %100eko zenbatekoarekin, parte hartzeko,
Euskal Irrati Telebista-Radio Televisión Vasca, S.A.
Baltzu Publikoari baimena ematea. Kapitalaren gehiketa honetan parte hartu ondoren, Euskal Irrati TelebistaRadio
Televisión Vasca Baltzu Publikoak baltzu horretan izango duen partaidetza, seiehun eta berrogei milioi berrehun eta berrogeita hamar mila (640.250.000) pezetakoa izango da, gero izango duen kapital sozialaren %100ekoa alegia.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek, onar dadin egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 1994ko irailak 27.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ekonomi eta Ogasun sailburua,
JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.
Kultura sailburua,
JOSEBA ARREGI ARANBURU.