203. zk., 1994ko urriaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3891
AGINDUA, 1994ko urriaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lanbide Heziketako Lekeitioko (Bizkaia) Sekzioa, Lanbide Heziketako Institutuan bilakatzen duena.
Lanbide Heziketako Lekeitioko (Bizkaia) Sekzioa,
Lanbide Heziketako Institutuan bilakatzea xedetzat duen espedientea aztertu da.
Hau honela: 1975eko irailaren 9ko Aginduz (urriaren
17ko EBO) sortu zen Lanbide Heziketako Lekeitioko
Sekzioa. Industri Maestriako Bilboko garai hartako
Eskolari atxikita zegoen. Lanbide Heziketako Bilboko
Institutu Politeknikoa du izena eskola horrek gaurregun.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren
1985eko urriaren 31ko Aginduz (azaroaren 13ko
EHAA) eman zitzaion baimena, Irakaskuntza Ertainen
Esperimentu mailako Erreformako Lehenengo Zikloa esperimentatu ahal izateko.
Hau honela: Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du espediente hori eta Ikuskaritza Teknikoaren eta
Unitate Teknikoaren arauzko txostenak erantsi zaizkio.
Gaiari aplika dakizkiokeen eta indarrean dauden legeak aztertu dira.
ERABAKI DUT:
/p>
Atal bakarra.- Lanbide Heziketako Lekeitioko (Bizkaia)
Sekzioa, Lanbide Heziketako Institutu bilakatzen da 1994/95 ikasturtetik hasita. Honako era honetan osatuta gelditzen da ikastetxea:
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Udalerria: Lekeitio.
Herria: Lekeitio.
Kode zk.: 48005895
Egoitza: Larrotegi auzoa, 5.
Titularitatea: Euskal Autonomi Elkartea.
Izena: Lanbide Heziketako Lekeitioko Institutua.
Gradua: lehenengoa.
Osakera: Lehenengo Graduko Lanbide Heziketa eta
Egokitutako Lanbide Heziketako eta Lanak egiten
Ikasteko Sekzioa. Sei talde hartzeko gaitasuna du eta
240 ikasle toki.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko urriak 10.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua
FERNANDO BUESA BLANCO.