Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 1994ko urriaren 25a, asteartea


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Izurtzako Udala
3887

AKORDIOA, Udalbatzarena, Elkarte Zibilen Udal Elkartea sortzen duena.

Euskalerriko Gay eta Lesbianen eskubideen aldeko koordinatzaileak Udalbatza honi idazki bat bidaltzen dio. Izurtzako Elizatean Elkarketa Zibilen udal Erregistroa sortzeari buruzko udal ordenantza onartzeko.

Udalbatzak, Alkatetza dekretua ikusi ondoren, ahobatez, honako hau erabakitzen du:

1.- Elkarketa zibilen Udal erregistroa sortzea Elizate honetarako. Administrazio mailako izakera izango dute elkarketek, akordio hau eta honen garapenbide izango diren gainontzeko xedapenak izango dira araubide.

2.- 1. Ezkontzaz kanpoko, sexu berdineko edo ezberdineko bateraketen sorreradeklarazioak inskribatu ahal izango dira elkarketa zibilen udal erregistroan.

Bateraketa amaitu egin dela ere jaso ahal izango da bertan, dadina dadila horren zioa.

2. Elkarketa horien kideen arteko pertsona eta ondare mailako harremanak arautzen dituzten kontratuak ere inskribatu ahal izango dira erregistro horretan, hitzez hitzezko transkripzioa egingo dela bertan.

3. Ezkontzaz kanpoko elkarketa horien gain eragina duten gertakari edo zirkunstantziak ere inskribatu ahal izango dira.

3.- Elkarketa zibilen udal erregistroan egin daitezen inskripzioak, ezkontzaz kanpoko elkarketako bi kideek batera eskatuta egingo dira. Kideetariko batek behintzat, udalerri honetan enpadronatuta egon beharko du.

Elkarketa zibila amaitu egin deneran aipamena jaso dezaten inskripzioak kide batek bakarrik eskatuta egin ahal izango dira.

4.- Elkarketa Zibilen Udal erregistroan publizitateak, ziurtagiriak egiteko bakarrik balioko du, elkarketako edozein kidek, epailariak edo zuzentzako epaitegiek hori eskatu dezatenean.

5.- Elkarketa Zibilen Udal erregistroan inskribatuta dauden ezkontzaz kanpoko elkarketa guztiek eta ezkontzabidezko elkarketek harrera berdina izango dute Udal honetan, bai juridiko mailan eta bai administrazio mailan ere, elkarketa horiek osatzen dituzten pertsonak, nahiz sexu berdinekoak, nahiz sexu ezberdinekoak izan. Hori, beste froga moduren batzuren kaltetan gabe.

6.- Udaletxeko Idazkaritza Nagusiak izango du elkarketa zibilen udal erregistroaren ardura. Egin daitezen inskripzioak eta eman daitezen ziurtagiriak, doangoak izango dira.

Azken xedapena: Akordio hau Bizkaiko Lurralde

Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean. Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian ere argitaratu beharko da.

Izurtza, 1994ko urriak 13.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala