203. zk., 1994ko urriaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Herrizaingoa
3886
392/1994 DEKRETUA, urriaren 11koa, Ertzaintzako funtzionarien ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren osaketa eta talde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen Dekretua aldatzen duena.
Administrazio Publikoen zerbitzura diharduten langileen ordezkaritza organoetarako araudia aldatzen duen ekainaren 30eko 18/1994 Legeak nabarmenki aldatzen du ekainaren 12ko 9/1987 Legean ezarritako hauteskundeetarako prozedura eredua. Araudi berriaren berrikuntzarik adierazgarriena, hauteskundeetarako deialdi bateratuaren ordez zenbateko ordezkaritza duten neurtzeko etengabeko sistema bat ezartzea da, benetako legitimitatea dutenen hauteskundeak bultzatuz, agintaldiak bukatu ahala. Ondorioz, hauteskundeatal bakoitzean data ezberdinean izan daitezke hauteskundeok.
Aipatu 18/1994 Legean aurrikusitako araubide sustantiboa ezin zaio ezarri ez Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko III idazpuruko
VIII atalburuan ezarritako Ertzaintzako funtzionarien ordezkaritza araubideari, ezta Ertzaintzako funtzionarien ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako
Kontseiluaren osaketa eta talde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen martxoaren
16ko 50/1993 Dekretuan ezarritako Ertzaintzako funtzionarien ordezkaritza araubideari ere.
Aurrekoaren kaltetan gabe, ez dago baieztatzerik
18/1994 Legean agertzen den araudiak Ertzaintzako funtzionarioena bakarrik den ordezkaritza araubidean eraginik ez duenik, denboraldi batean behintzat. Euskal
Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992
Legearen aldibaterako xedapenetatik hamaikagarrenaren
2. puntuan ezarritakoaren arabera, 1993ko maiatzean izan ziren Ertzaintza barruan eginiko lehenengo hauteskundeetan aukeratutako ordezkarien agintaldia
Legea indarrean jartzen denetik Administrazio
Publikoaren zerbitzurako dauden langileen ordezkaritza organoen hautaketarako egiten den lehenengo deialdiarekin batera bukatuko da.
Aldibaterako xedapena hitzez-hitz hartzen bada,
Administrazio Publikoen zerbitzura diharduten langileen ordezkaritza organoak hautatzeko egiten den «lehendabiziko deialdia»z hitz egiten duenez, eragozpenak sortzen ditu Ertzaintzako funtzionarioen ordezkariei dagozkien hauteskundeak egiteko eguna finkatzeko orduan oinarri hartu nahi bada, zeren eta lehen esan bezala, ekainaren 30eko 18/1994 Legean ezarritako hauteskunde prozeduran deialdia baztertu eginda ekintza bakar eta osotasuneko bezala.
Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen aipatu aldibaterako xedapenak hitzez-hitz dioena kontuan hartu gabe, 50/1993 Dekretuaren aldibaterako xedapenetatik bigarrenean funtsean errepikatzen den xedapena hain zuzen, garbi dago xedapen hori ematerakoan legegile autonomikoak jarraitzen zuen helburua, hain zuzen: Ertzaintzako funtzionarioen ordezkariak hautatzeko hauteskundeak Administrazio Publikoaren zerbitzurako dauden langileen ordezkaritza organoen hurrengo hauteskundeekin batera egin behar zirela, eta hori arrazoi argi batengatik. Poliziari buruzko Legearen xedapen gehigarrietatik hamabosgarrenak ezartzen duenez
Ertzaintzaren barruan egindako hauteskundeetan hautatuak kontuan hartuko dira bai Euskal Autonomi
Elkarteko Administrazioko funtzionarioen lan baldintzak erabakitzeko negoziazio mahai orokorra osatzerakoan, baita Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan langilegoaren ordezkariak finkatzeko ere. Bi hauteskunde horien arteko lotura ukaezina da, Ertzaintzaren eremuan izan duen ordezkaritzak gero duen hedadura kontutan hartzen bada, eta horregatik hauteskunde horiek garai berean egin beharra dago, ordezkarien zenbatekoak gizartearen islada izan daitezen edozein kasutan.
Kontuan izanik aipatutako 18/1994 Legearen aldibaterako xedapenetatik lehenengoak Lege horrek indarra hartu aurreko aldian hautatutako funtzionario publikoen ordezkaritza berritzeko hauteskundeak
1994ko irailaren 15 eta 1995ko abenduaren 15 bitartean ospatu ahal izango direla dioela, esan daiteke Ertzaintzako funtzionarioen ordezkarien agintaldiaren bukaera, 1993ko maiatzean izandako hauteskundeetan hautatuak izan zirenena, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkarien hurrengo hauteskundeen deiarekin batera izango dela eta horrez gain ekainaren 30eko 18/1994
Legearen aipatutako aldibaterako xedapenetatik lehenengoak dioen epean ospatuko direla.
Guzti hori dela eta, Ertzaintzako funtzionarien ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako
Kontseiluaren osaketa eta talde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen martxoaren
16ko 50/1993 Dekretuaren aldibaterako xedapenetatik bigarrena aldatu beharra dago, bertan aurrikusitakoa
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko
4/1992 Legearen aldibaterako xedapenetatik hamaikagarreneko
1 puntuan egin den interpretazioari egokitzeko.
Ondorioz, Ertzaintzako Kontseiluari entzunda,
Herrizaingo sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza
Kontseiluak 1994ko urriaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Ertzaintzako funtzionarien ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren osaketa eta talde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen martxoaren 16ko
50/1993 Dekretuaren bigarren aldibaterako xedapena aldatzen da. Hona nola gelditzen den aurrerantzean hitzezhitz:hitz:
«Bigarrena.- Aldibaterako xedapenetatik lehenengoan aipatzen den sindikatuetako ordezkarien, Ertzaintzako
Kontseiluko ordezkarien eta sindikatuetako delegatu edo ordezkarien agintaldia Ertzaintzako funtzionarien ordezkari sindikalak hautatzeko egiten diren hurrengo hauteskundeen deialdirartekoa izango da.
Hauteskundeok uztailaren 19ko 7/1990 Legeak gerora aldatu zuzen ekainaren 12ko 9/1987 Legez onartutako
Administrazio Publikoen zerbitzura diharduten langileen ordezkaritza organoetarako araudia aldatzen duen ekainaren 30eko 18/1994 Legearen aldibaterako xedapenetatik lehenengoan aipatzen den epealdian egingo dira».
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 11.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Herrizaingo sailburua,
JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.