Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 1994ko urriaren 20a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia
3837

AGINDUA, 1994ko urriaren 10ekoa, Zuzentza sailburuarena, "Giza-Eskubideak/Derechos Humanos" izenburuko idazketa, pintura eta argazki lehiaketarako deia egiten duena.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko

Zuzentza Sailak beti izan du sentikortasun berezia pertsona edo gizarte talde arbuiatuenekiko. Saila, bere eskuduntzen esparruan, behin eta berriz ahalegindu da zerbitzuak eta iharduerak babestu eta garatzeko bideak sortzen, horrelako egoerei bidezko erantzuna emateko.

Giza Eskubideak babestu eta sustatzea, bada, onarri bihurtu dira sail honen eginkizunetan.

Izan ere, xede horretarako ematen diren arauez eta burutzen diren iharduketez gainera, bidezko erizten zaio beste bide batzu sustatzeari gizartea estimulatu eta kontzientziatzeko. Bide horien artean hezkuntza aldian partehartzea funtsezko baliabide agertzen da, eskubide horien ezagupena eta errespetoa suspertzeko.

Lortu nahi diren helburuak horiek direla, giza eskubideei buruzko lehiaketarako deia egitea erabaki du

Eusko Jaurlaritzako Zuzentza Sailak, Euskal Autonomi

Elkarteko ikastegietako ikasleei zuzentzen zaiena.

Horiek horrela, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- «Giza Eskubideak-Derechos Humanos» izenpurua duen idazketa, pintura eta argazki lehiaketarako deialdia egiten da, 1994. urterako, agindu honen eraskinean agertzen diren oinarri arauetan zehazten denaren arabera.

Lehiaketak honako hauek ditu xede:

- Giza Eskubideen sustapen eta zabalkundean gazteen partehartzea suspertzea. - Gizartea gai horri buruz kontzientziatzeko suspertu eta horretarako laguntza ematea.

AZKEN XEDAPENA

EHAAn argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra Dekretu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko urriak 10.

Zuzentza sailburua,

JOSE RAMON RECALDE DÍEZ.

ERASKINA

OINARRIARAUAK

Lehenengoa.- «Giza-Eskubideak/Derechos Humanos1994» izenburua duen idazketa, pintura eta argazki lehiaketan Euskal Autonomi Elkarteko herri ikastetxeetako edo ikastetxe pribatuetako OHO (goi zikloa),

BBB, IEE eta LHko ikastaldeek partehartu ahal izango dute.

Bigarrena.- Aurkez daitezen lanek, dagozkien modalitatearen arabera, honako ezaugarriak izan beharko dituzte:

Idazketa modalitatea.

Idazlanak gehienez lau orrikoak izango dira, mekanografiatuak.

Hala ere, idazlana prestatzeko aurretik egindako lanari buruzko agiriak onartu egingo dira.

Pintura modalitatea.

1.- Dauden modalitateetatik edozein erabili ahal izango da aurkeztu beharreko lanak egiteko: akuarela, oleoa, argizaria etabar.

2.- Lan horiek gutxienez 50 x 80 cm-koak izango dira. Kartulinaren gainean aurkeztuko dira, lienzoaren gainean egin denean salbu, eta aldamenetan 5 cmko tartea utziko da.

Argazki modalitatea.

1.- Argitaratu gabeko argazki lanak bai bakanak bai sei aletik gora gabeko argazki multzoak izan daitezke.

2.- Kolorezko nahiz zuribeltzezko argazkiak aurkeztu ahal izango dira, eta, gutxienez, 18 x 24 cmkoak izango dira. Kartulinaren gainean aurkeztuztuko dira eta tartea utziko da aldamenetan.

3.- Argazkiak inoren planu hurbila jasotzen badu eta, bidezko gertatzen bada, argazkiak hartzen duen pertsonaren berarizko baimena aurkeztu beharko da horrekin batera, Ohorea, Norberaren eta Familiaren

Intimitatea eta Norberaren Irudia izateko Eskubidea babesteari buruzko maiatzaren 5eko 1/1992 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.- Lanek argitaratu gabeak izan beharko dute eta Giza Eskubideekin zerikusia duen edozein alderdi izango dute gai nahitaez. Deialdi honetan pakeak eta ez diskriminatzeak izango dute interes berezia.

Aurretik beste lehiaketaren batean saria jaso duten lanak ez dira honetan kontutan hartuko.

Laugarrena.- Aurkeztu beharreko lana ikasgela bateko ikasleek egingo dute, talde-lanean eta irakasle baten zuzendaritzapean. Lehiaketan aurkeztutako lanaren zuzendaritza daraman irakasleak egiaztatuko du lanaren jatorria eta dagokion ikastetxea eta ikasgela adieraziko ditu.

Bosgarrena.- Modalitate bereko lan batzuk aurkezteko dituzten ikastetxeetan bertako zuzendariaren ardura izango da, ikastetxeetako irakasleen laguntzarekin, espezialitate bakoitzeko onena edo onenak aukeratzea eta, gehienez, hiru izango dira.

Seigarrena.- Ikastetxeetako zuzendariek jatorrizko lanak igorriko dituzte, artez nahiz itundutako postaz,

Eusko Jaurlaritzako Zuzentza Sailera, Giza Eskubideen

Zuzendaritzara (Wellington Dukea Hiribidea, 2,

01011, Vitoria-Gasteiz). Kartazalaren kanpoko aldean modalitatea adieraziko da. Halaber, kartazal itxian lanen egileak egiaztatzen dituzten agiriak bidaliko dira.

Lanak aurkezteko epea 1994ko azaroaren 18an amaituko da.

Zazpigarrena.- Sari bat baino ez da emango lehiaketan onartutako modalitate bakoitzeko. Sariak honako hauek izango dira:

- Plaka oroigarri bat, Gabonetako Umeen Parkean eskuratuko zaiona irabazleari. - Egun bateko txangoa klase osoarentzat, beren lurralde historikoa ez den batetik eta ikasturtean zehar egingo dena.

Zortzigarrena.- Zuzentza Saileko Giza Eskubideen zuzendariari dagokio sariak esleitzea, horretarako izendatutako epaimahaiaren proposamenez. Honako pertsona hauek edo berek eskuemandakoek osatuko dute epaimahaia:

- Giza Eskubideen zuzendari and. t. a., lehendakari arituko dena, kalitateko botoa izango dute eta berak ebatziko du berdinketa gertatuz gero. - Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko lehendakari jaun txit gorena. - Giza Eskubideen Aldeko Euskal Herriko Elkarteko lehendakari jauna. - Nazioarteko Amnistiako Euskal Herriko Batzordeko lehendakari jauna.

Zuzentza Saileko teknikari batek egingo du idazkari lana.

Lanak baloratzerakoan honako hauek hartuko dira kontutan: lanen kalitatea, lehiatzaileen adina, ikuspegiaren originaltasuna, eta sortze lanari ikertze lanari baino balio handiagoa emango zaio.

Epaimahaiak esleitzeke utz dezake modalitate bat baldin eta egindako lanak kalitate aski ez duela erizten badio. Halaber, ohorezko aipamenak ematea erabaki ahal izango du lan batek merezi duela iritziz gero.

Bederatzigarrena.- Sarien esleipena saritutako ikastetxeetakozuzendariei jakinaraziko zaie, eta jendaurrean eskuratuko zaie esleipendunei horretarako antolatuko den ekintza batean. Bilbaoko Erakustazokan antolatuko den Umeentzako Gabonetako Parkean Eusko

Jaurlaritzako Zuzentza Sailak jarriko duen erakustokian eskuratuko dira.

Saritu gabeko lanen jatorrizkoak dagozkien ikastetxeei itzuliko zaizkie.

Hamargarrena.- Saridun suertatzen diren modalitate guztietako lanak eta horien ustiatze eskubideak Euskal

Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren eskupean geldituko dira eta bere ondarean sartuko.

Hamaikagarrena.- Lanak lehiaketan aurkezteak oinarriarauetanezarritakoa erabat onartzea dakar.


Azterketa dokumentala