200. zk., 1994ko urriaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3833
AGINDUA, 1994ko irailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Musikakontserbatorio Profesionalari, Musika-Eskola bilakatzeko baimena emateko dena.
Musika-Eskola bilakatzeko eta irakaskuntza arautua bukatzeko baimena eskatuz Donostia-San Sebastiángo
Musika-Kontserbatorio profesionalak egindako eskabidea aztertu da.
Hau honela: Hezkuntza Sistemaren Antolamendu
Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren
39.5 atalean xedatutakoa garatuz, arautu gabeko musikairakaskuntzaespezifikoko, ikastetxeen eta musikaeskolen sorrera eta iharduna Euskal Autonomi
Elkarteanaraupidetzeko argitaratu zen urriaren 27ko
289/1992 Dekretua.
Hau honela: nahiz kontserbatorioak izan, nahiz eta aitortutako edo baimendutako ikastetxe ezofizialak izan, MUSIKA-IRAKASKUNTZA arautzeko ikastetxeek beren birmoldaketarako- bete beharreko ihardunbidea ezartzen dute urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren aldibaterako xedapenek (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), hau
ERABAKI DUT:
1. atala.- 1994/95 ikasturtetik aurrera Musikaeskola bilakatuz, honen ondoren adierazten den ikastetxearen birmoldaketari baimena ematen zaio:
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Egoitza: Easo, 45.
Udalerria: Donostia-San Sebastián.
Izena: «Donostia-San Sebastiángo Udal Musikaeskola».
Titularra: Donostia-San Sebastiángo Udala.
2. atala.- 2.,3. eta 4. maila eman ahal izango ditu eskolak eta, baimendurik izango dituen adar eta adarra osatzen ez duten espezialitateak, birmoldaketaren unean baimendurik zituen espezialitateak izango dira.
Vitoria-Gasteiz, 1994ko irailak 29.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
FERNANDO BUESA BLANCO.