200. zk., 1994ko urriaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3831
379/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, Eibarko HezkuntzaKonplexukoa den Industria Inginerutza Teknikorako Unibertsitate Eskola, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean integratzen duena.
Unibertsitatea Eraberritzeari buruzko abuztuaren
25eko 11/1983 Lege Organikoko 1. atalean, goi mailako hezkuntzako zerbitzu publikoa egitea unibertsitateari dagokiola xedatzen da. Eskuduntza argi eta garbi emate honek eta lege bereko gehigarrizko xedapenetatik bosgarrenean esaten dena kontutan hartzeak, zera ekarri dute: lege hori indarrean jarri zenean,
HezkuntzaAdministraziorenbaten pean egon eta Unibertsitate
Publiko bati atxikita zeuden zentruak, unibertsitateetan integratzeko prozesua bultzatzea hain zuzen.
Bestalde, uztailaren 28ko 23/1988 Legez aldatu zen
Funtzio Publikoa Eraberritzeko Neurriei buruzko abuztuaren
2ko 30/1984 Legean, lege horretan aipatzen diren baldintzak bete eta Irakasle Numerarioen eta Psikologoen,
Gai Tekniko Profesionalen Irakasleen eta Irakaskuntza
Integratuen Irakasleen Eskaletako funztionariak,
Unibertsitate-Eskoletako Irakasle Titularren
Kidegoan integratuko direla xedatzen da.
Unibertsitate Laboralaren, geroago Irakaskuntza
Integratuen Zentrua izena hartu zuenaren, ondorioa izan den Eibarko HezkuntzaKonplexuko Industria
Inginerutza Teknikorako Unibertsitate Eskola (aurrerantzean,
I.I.T.U.E.), Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailaren pean dago artez; baina bestalde, unibertsitateko titulua lortzeko irakaskuntzak ematen dituenez, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko
Unibertsitateari (aurrerantzean, UPV/EHU) adskribatuta dago.
Eskola honetan lana egiten duten hainbat irakasle lehen aipatu den Irakaskuntza Integratuetako Eskaletako funtzionari dira eta Unibertsitate-Eskoletako Irakasle
Titularren Kidegoan sartzeari dagokionetan legeetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzte.
Horiek horrela, bidezkoa da, aipatu diren arau horietan agintzen dena betetzea.
Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Universidad del País Vasco/
Euskal Herriko Unibertsitateko GobernuBatzordearen eta GizarteKontseiluaren akordioz eta Jaurlaritzaren
Kontseiluak 1994ko urriaren 4an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Eibarko HezkuntzaKonplexukoa den
Industria Inginerutza Teknikorako Unibertsitate Eskola,
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean integratzea. Eskola hori gaurregun Unibertsitateari atxikita dago. 1994ko urriaren 1etik hasita ekarriko ditu ondorioak integrazio horrek.
GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
Lehenengoa.- 1.- Uztailaren 28ko 23/1988 Legean eman zitzaion idazkeraren arabera Euskal Funtzio
Publikoa Eraberritzeko Neurriei buruzko abuztuaren
2ko 30/1984 Legeko gehigarrizko xedapenetatik hamabosgarreneko
8. lerroaldian xedatzen denaren arabera, ondoren aipatzen diren Irakasle-taldeak
UnibertsitateEskoletakoIrakasle Titularren kidegoan integratuta gelditzen dira: Irakasle Numerarioen eta Psikologoen,
Gai Tekniko Profesionalen Irakasleen eta Irakaskuntza
Integratuen Irakasleen Eskaletako funtzionariak alegia.
1988ko uztailaren 30etik hasita ekarriko ditu ondorioak integrazioak. Unibertsitate Eskola horretako gai berezien titular izan beharko dute data horretan eta unibertsitate mailako irakaskuntza horiek emateko eskatzen den tituluaren jabe izan.
2.- Mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko urriaren batetik hasita, hau da, eskola hori integratu zeneko egunetik aurrera, aurreko lerroaldian aipatu den integrazio horren aldeko aukera egin dezaten irakasleek,
UPV/EHUeko unibertsitate-eskolako Irakasle
Titularrei UPV/EHUean dagozkien soldatak eskuratuko dituzte eta hauen eskubide eta eginbehar berdinak izango dituzte.
Bigarrena.- 1.- Eibarko I.I.T.U.E. erakundeari atxikita egon eta Unibertsitate-Eskoletako Irakasle Titularren
Kidegoan integratzea ezinezkoa zaien Irakaskuntza
Integratuen Irakasleenak ez diren eskaletako funtzionariek,
UPV/EHUean lan egin ahal izango dute, legozkiekeen kategoriez eta soldatez.
2.- Legean aipatzen diren integraziobaldintzak bete ez eta Eibarko I.I.T.U.E. erakundean lan egiten duten irakasleen zerbitzuak baloratu ahal izango ditu
UPV/EHUak, eskola horren integrazioa egitea gerta dadinean aldibaterako bete beharreko lanpostuetarako agian izendatu ahal izateko.
Hirugarrena.- Zentru integratutako administrazio eta zerbitzuetako lanpostuak betetzeko UPV/EHUak egin ditzan deialdietan, Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazio Orokorreko funtzionariei deialdi horietan parte hartzeko bideak eman ahal izango zaizkie,
UPV/EHUak onartu ditzan lanpostuen zerrendetako edukinen arabera.
Laugarrena.- 1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Sailak, Eibarko Hezkuntza Konplexuaren barruan «Ikastetxe» izenaz ezagutzen den eraikinean, I.I.T.U.E. erakundearen egoitza izateko beharrezkoak izan daitezen aldaketak egin beharko ditu, UPV/EHUarekin batera lan eginez.
2.- 1997-98 ikasturtea amaitu arte, I.I.T.U.E.ko ikasleek eta unibertsitatez besteko mailako eta Eibarko
HezkuntzaKonplexuan ematen diren beste irakaskuntza batzuetako ikasleek, eraikin, ekipamendu eta material didaktiko berdinak erabiliko dituzte.
3.- Epe hori bete dadinean, Unibertsitateak hartuko du «Ikastetxe» horren titularitatea, Unibertsitatea Eraberritzeari buruzko Legean xedatzen denaren arabera.
4.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, gehigarrizko xedapenetatik lehenengoan aipatzen diren langileak integratzeko beharrezkoak diren aurrekontuhornidurak eta irakasleen plantilaren gastuetarako dirua jarri beharko ditu. Ondorio hauetarako, unibertsitateeskolako29 Titular eta unibertsitate-eskolako
2 Katedradun izango direla jotzen da. UPV/EHUak bere zentruetarako eginda dituen aurrikuspenen arabera egingo dira irakasle ez diren langileentzako aurrekontuhornidurak,ekipamenduak eta inbertsioak. Ikasleek zerbitzu akademikoak direlaeta ordaindu beharreko diruetatik kenketak egin ondoren beteko da hori. Diru horiek Unibertsitateko diru-sarreren aurrekontuei gehituko zaizkie.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Unibertsitatearen autonomiari buruzko printzipio eta arauen arabera eta indarrean dauden legeei dagozkienetan, UPV/EHUak, dekretu honetan agintzen dena betetzeko beharrezkoak diren xedapenak eman beharko ditu.
Bigarrena.- Dekretu hau 1994ko urriaren 1ean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 4.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
FERNANDO BUESA BLANCO.