200. zk., 1994ko urriaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Industria eta Enerjia
3828
391/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkotza egiteko kide bat kendu eta beste bat izendatzeari buruzkoa.
Energiaren Euskal Erakundeari buruzko azaroaren
24ko 9/1982 Legeko 8. eta 9. ataletan ezartzen denez, erakunde horretako lehendakariaz eta horri atxikita dauden baltzuetako lehendakariez gain, Euskal Autonomi
Elkarteko Administrazioaren ordezkotza egingo duten bost kontseilarik eta industri eta energi arloetan izen handia duten pertsonen artetik aukeratutako beste hainbestek osatuko dute erakunde horretako Zuzendaritza
Kontseilua.
Ondorioz, Industri eta Energi sailburuaren ekimenez eta Ekonomi Batzordearen proposamenez, Jaurlaritzaren
Kontseiluak 1994ko urriaren 4an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. atala.- Ondoren aipatzen denak, Energiaren Euskal
Erakundeko Kontseiluan Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazioaren izenean egiten zuen ordezkotzari utz diezaiola,
Javier Retegui Ayastuy jaunak.
2. atala.- Ondoren aipatzen dena, Energiaren Euskal
Erakundeko kontseilari izendatzea Euskal Autonomi
Elkarteko Administrazioaren ordezkotza egin dezan,
Unai Arteche Zubizarreta jauna.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitatzen den egunaren biharamunetik ekarriko ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 4.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Industri eta Energi sailburua,
JON IMANOL AZUA MENDIA.