Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 1994ko urriaren 20a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Lana eta Gizarte Segurantza
3827

405/1994 DEKRETUA, urriaren 18koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1995erako LAN-EGUTEGIA onartzeko dena.

Maiatzaren 19ko 11/1994 Legeaz aldatu zen Langileen

Estatutuaren 37. atalean ezarritakoarekin bat etorriz,

Jaurlaritzari dagokio 1995eko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontutan hartuz. Ondorioz, 11/1994

Legearen azken xedapenetatik hirugarrenean xedatutakoaren ondorioz urtebeteko indarraldia duen ekainaren

28ko 2001/1983 Erregeren Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Lan Harremanetako Kontseiluari txostena eskatu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak

1994ko urriaren 18an egindako bileran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Mila bederatziehun eta laurogeita hamabostean, urte osoko igandeak eta aipatzen diren egunak jaieguntzat hartuko dira, lan ondorioetarako. Egun horiek ordaindu egingo dira eta ez dira errekuperatu beharko. Hona hemen jaiegunak:

Urtarrilak 6, Errege eguna.

Apirilak 13, Ostegun Santua.

Apirilak 14, Ostiral Santua.

Apirilak 17, BazkoAstelehena.

Maiatzak 1, Langileen eguna.

Uztailak 25, Done Jakue Apostolua.

Abuztuak 15, Andra Mariaren Jasokundea.

Urriak 12, Estatuko jaia.

Azaroak 1, Domu Santu eguna.

Abenduak 6, Espainiako Konstituzioaren eguna.

Abenduak 8, Andra Maria Sortzez Garbiaren eguna.

Abenduak 25, Eguberri eguna.

2. atala.- Lan ondorioetarako, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosgarren urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere, jaiegun izango dira, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira errekuperatu beharko.

Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lurralde ordezkariek zehaztuko dituzte egun horiek eta Lurralde Historiko osokoak edo udalerri mailakoak izan daitezke.

3. atala.- Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari aginpidea ematen zaio, dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 18.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

PAULINO LUESMA CORREAS.


Azterketa dokumentala