Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 1994ko urriaren 20a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
3826

382/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen toki-mailako koordinaketa batzordeak arautzen dituena.

Euskal Autonomi Elkarteko segurtasunaren administrazioa arautzeko helburu nagusia duen Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak ezartzen du alde, batetik, horretarako aginpidedun diren erakundeen ihardueraeremuen diseinu orokorra eta, bestetik, poliziiharduera eraginkor, oso eta koordinatua lortzeko beharrezko tresnak zehazten ditu. Legearen kezkarik handienetako bat udaltzaingoen eta Ertzaintzaren arteko bateratzea eta koordinazioa lortzea da, segurtasunaren administrazio eraginkorra lortzeko ezinbesteko baldintza delakoan. Helburu hori lortzeko hartzen dituen neurrien artean aipatzekoa da, Euskal Autonomi Elkarteko poliziako funtzionario guztien hautaketa, trebakuntza eta estatutuarubidea bateratzeko ahalegina. Horrez gain, operazio arlora itzuliz, toki-mailako koordinaketabatzordeen eraketa aurrikusten da, toki berean polizi kidego ezberdinak egoteak lanihardueraren eraginkortasuna murriztu ez dezan.

Bestalde, azpimarragarria da Euskal Autonomia Elkarteko Estatutuaren 17. atalean ezarritakoaren arabera, elkartetik kanpo edo gain gelditzen diren aginpideak izan ezik, Euskal Autonomi Elkarteko segurtasunaren administrazioa Ertzaintzari dagokiola oso osorik. Arazo hori ezariezarian zehaztu eta baieztatu da, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen eta

Ertzaintzaren arteko zerbitzuak mugatzeko akordio ezberdinetan.

Horrexegatik, Ertzaintzaren eta tokian-tokiko udaltzaingoen iharduerak koordinatzean oinarritu beharko litzateke iharduera poliziala gure eremuan eraginkorra izateko. Hori dela eta, 4/1992 Legearen 22. atalean aurrikusitako toki-mailako koordinaketa batzordeen eraketa, zereginak, antolaketa eta iharduera arautzea da dDekretu honen xedea, gure arloan toki bakoitzean izaten diren berezitasunen arabera. Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, udaltzaingoen koordinaketa batzordeak txostena egin eta gero, eta Jaurlaritza Kontseiluak urriaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe ERABAKI DUT: 1. atala.- Ertzaintzaren eta udaltzaingoen tokimailako koordinaketa batzordeen eraketa, zereginak, antolaketa eta iharduera arautzea da dDekretu honen xedea. 2. atala.- 1.- toki-mailako koordinaketa batzordeak Bilbon, Donostia-San Sebastiánen eta

VitoriaGasteizen eratu ahal izango dira. 2.- Horiez gain, ertzainetxeen iharduera eremuan ere eratu ahal izango dira koordinaketa batzordeak, eta horietan ertzainetxearen iharduera eremuan kokaturik dauden udalerrietako ordezkariak izango dira kide, Udaltzaingoa duten udalerrietakoak hain zuzen. Batzordeak behar bezala eratzeko, ertzainetxearen iharduera eremuan daudenetatik Udaltzaingoa duten udalerrietako batek hartu beharko du parte gutxienez. 3.- Udaltzaingorik ez duten udalerrietan eta izanda ere eratutako inongo batzordetan parte hartzen ez dutenetan alkateari edo udalerri horri dagokion ertzainetxeko buruari izendatuko zaizkio zuzenean batzordeoi dagozkien zereginak. 3. atala.- Aurreko atalean ezarritakoarekin bat etorriz eratzen diren toki-mailako koordinaketa batzordeen egoitza dagokien ertzainetxean kokatuko da. 4. atala.- Tokierakundeek nahiz

Herrizaingo Sailak eskatuta eratuko dira koordinaketa batzordeak. Batzorde horiek behar bezala eratzeko polizien arteko lankidetzarako administraziohitzarmenak egingo dira. 5. atala.- 1.- Koordinaketa batzordeei dagokie, orohar, izendatuta dituzten zereginetan Ertzaintzaren eta udaltzaingoen polizizerbitzuen arteko koordinaketa eta lankidetza; horiek, batez ere, iharduerarako irizpide bateratuak finkatzean eta aurrehartze mailako segurtasun arloko eginkizunen banaketan dautza. Zeregin zehatzagoak dira: a) Bakoitzari dagokion lurraldeeremuko segurtasun publikoaren inguruan norbanakoek edo erakunde publiko eta pribatuek eginiko txosten edo proposamenak aztertu eta baloratzea. b) Segurtasunerako Euskal

Batzordean hartutako akordioetatik abiatuta, bakoitzari dagokion lurraldeeremuanekintza deliktiboak eragozteko plangintzak eta herritarren segurtasunari buruzko azterlanak eta txostenak egitea. c) Euskal Herriko

Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 117.2 atalean aipatzen diren kasuetan, tokierakundeek eginiko Ertzaintzaren laguntza eskariak ezagutu, horien berri eman eta bideratzea. d) Herrizaingo Sailak Euskal

Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 120. ataleko d) idazatian ezarritakoaren arabera finka ditzan informaziotrukaketaneta datuen koordinaketa sistemen aplikazioan sor daitezkeen arazoak konpontzea.

e) Batzordearen iharduera eremuko Euskal Herriko Polizia kidegoen arteko gorabeherak ezagutzea. f) Lanmahaiak eratzeko erabakia hartzea. g)

Orokorrean, segurtasun arloko arauak eta lankidetza prozedurak finkatzea.

2.- Aurreko idazatian zerrendaratutako zereginak beti ere Kidego bakoitzaren aginpideak errespetatuz burutuko dira. 6. atala.- 1.-

Koordinaketa batzordeak honela eratuko dira: a) 2. ataleko 1. idazatian agertzen direnak: - Alkatea; berau izango da lehendakari. - Herrizaingo

Saileko Herritarren Segurtasunerako zuzendaria, lehendakariorde izango dena. - Udalerriko herritarren babes eta segurtasunaren arduradun den zinegotzia. - Udalerriko Udaltzaingoaren arduraduna. - Ertzaintzako lurraldeburua. - Ertzainetxeko nagusia. b) Gainerako batzordeak: - Parte hartzen duten udalerrietako alkateak; batzordeko lehendakaria euren artean izendatuko dute, antolakuntza eta funtzionamendu arauak agintzen duten bezala. - Ertzaintzako lurraldeburua, lehendakariorde izango dena. - tokian-tokiko Udaltzaingo bakoitzeko nagusia. - Ertzainetxeko nagusia. -

Ertzainetxeko nagusiordea. 2.- Batzordeko lehendakariordea lehendakari legez arituko da horren tokia hutsik dagoenean, edo kanpoan edo gaixorik dagoenean edo baita, horretarako ziurtatutako beste arrazoiren bat dagoenean ere, kasu horretan lehendakariak dituen eginkizun berberak dagozkiolarik. Gainera, lehendakariak izendatzen dizkion beste eginkizun oro ere bete beharko du. 3.- Batzordeetako idazkari lana Herrizaingo

Saileko Herritarren Segurtasun zuzendariak izendaturiko funtzionario batek egingo du. Horrek hitza izango du baina botorik ez. 4.- Batzordeen bileretara aholkulari eta adituak ere joan daitezke, lehendakariordeari entzun ondoren lehendakariak deitzen dienean, eta hitza bai baina botorik ez dute izango. 7. atala.- 1.- Koordinaketa batzordeek ihardunerako arauen artean honako hauek ere sartu beharko dituzte, nahitanahiez: a) Batzordeen eraketak balioa izan dezan quorumak partaideen erdia gehi batekoa izan beharko du. b) Tokia hutsik dagoenean, edo norbait kanpoan edo gaixorik dagoelako edo bestelako arrazoiren batengatik hutsuneren bat gertatuz gero, koordinaketa batzordekideen tokia ordezkoek beteko dute, ordezkorik badago.

c) Hartzen diren erabakiek balioa izan dezaten, alde batetik toki administrazioko ordezkarien eta bestetik autonomi elkarteko ordezkarien erdia gehi baten baiezko botoa beharko da. 2.- Batzorde bakoitzak onartuko ditu, aurreko idazatian zerrendaratutakoez gain, Euskal Autonomi Elkarteko toki-mailako koordinaketa batzorde bakoitzaren ihardunerako arauak osatzen dituzten gainontzekoak. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Segurtasunerako

Euskal Batzordea eratzen duen urriaren 4ko 381/1994 Dekretuarekin bat etorriz, segurtasunerako azpibatzordeak eratu diren udalerrietan dekretu honen 5. ataleko lehenengo idazatiko a) eta b) hizkietan azaltzen diren zereginak azpibatzorde horiei izendatuko zaizkie eta ez toki- mailako koordinaketa batzordeei. Bigarrena.- 2. ataleko lehenengo idazatian ezarritakoarekin bat etorriz eraturiko koordinaketa batzordeek, alkateak eta ertzainetxeko buruak, aipatutako bigarren ataleko 2 eta 3 idazatietan agertzen diren kasuetan bat eginik ihardunez, euren gain hartuko dituzte

Ertzaintzaren zabalkuntza prozesuaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde-eremuan legeantolamendu orokorrak toki-mailako polizien arteko koordinaketarako erakundeei izendatzen dizkien zeregin eta aginpideak.

ALDIBATERAKO XEDAPENA Ertzaintzaren zabalkuntzak mugatuko du dekretu honen arabera toki-mailako koordinaketa batzordeak eratzeko aukera Euskal

Autonomi Elkarteko zein lurraldeeremutan dagoen. AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Herrizaingo sailburuak izango du dekretu honen garapenean eman daitezen xedapenak emateko ahalmena. Bigarrena.- Dekretu honek EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA

GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala