Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 1994ko urriaren 20a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
3825

381/1994 DEKRETUA, urriaren 4koa, Segurtasunerako Euskal Batzordea eratzen duena.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 21. atalean sortzen da Segurtasunerako Euskal Batzordea, topaketarako eta ideia nahiz esperientzien elkartrukaketarako organo gisa, eta segurtasunpolitikarekinzerikusia duten edo hark eragiten dien erakunde eta instituzioen iharduketen koherentzia errazteko. Batzordea erakundeen arteko koordinaziorako eta herritarren partehartzea bideratzeko organoa izateko sortzen denez, legeak, alde batetik segurtasunpolitika alorrean interesa duten administrazio guztien eta bestetik Batzordearen helburuetarako interesgarriak diren gizabanako eta erakunde publiko nahiz pribatuen partehartzea aurrikusten du, beti ere nahibadakoa. Ildo horretatik, eta

4/1992 Legearen 21. ataleko 2. azpiatalean jasota datorren agindua betez, dekretu honek Segurtasunerako Euskal Batzordearen eraketa, osakera eta iharduerarako arauak ezartzen ditu. Horrela, Batzordearen egitura zehazteaz gain, nortzuk osatuko duten eta batzordekideon eginkizunak ere finkatzen dira, baita bertan partehartu ahal izango duten administrazioen ordezkariak ere. Azkenik, iharduerarako arauak ezartzen ditu, ihardunerako bi bide jasoz, Osoko Batzordea eta Azpibatzordeak hain zuzen. Azken horien helburua, udalmailako segurtasun egoera zehatza aztertu eta argibidetzeaz gain, arlo horretako politika eta planak hezurmamitzea da, Segurtasunerako Euskal

Batzordeko Osoko Bilkuraren ihardunerako laguntza eskaintzeaz gain.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako

Kontseiluak urriaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. 1.- Topaketarako eta ideia nahiz esperientzien elkartrukaketarako organo gisa, eta segurtasunpolitikarekin zerikusia duten edo hark eragiten dien erakunde eta instituzioen iharduketen koherentzia errazteko Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legez sortutako Segurtasunerako Euskal Batzordearen eraketa, osakera eta iharduera arautzeko xedea du dekretu honek. 2.-

Segurtasunerako Euskal Batzordea Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailari atxikita gelditzen da. 2. atala.- Batzordearen antolaketa eta osakera. 1.-

Honako hauek osatuko dute Segurtasunerako Euskal Batzordea: a)

Lehendakaria. b) Lehendakariordea. c) Idazkaria. d) Bokalak. 2.- Honako hauek izango dira batzordekideak: a) Lehendakari: Eusko Jaurlaritzako

Herrizaingo sailburua. b) Lehendakariorde: Herrizaingo Saileko Segurtasun sailburuordea. c) Bokalak: - Herrizaingo Saileko Herritarren

Segurtasunerako zuzendaria; bera izango da idazkari ere. - Eusko

Jaurlaritzaren Zuzentza Saileko ordezkari bat, bere sailburuak izendatua. -

Estatuko Administrazioko ordezkari bat, Gobernuak Euskal Autonomi Elkartean duen ordezkariak izendatua. - Toki-Administrazioko ordezkari bat, Euskal

Autonomi Elkarteko herri garrantzitsuenek osatzen duten Euskal Udalen

Federazioak edo Elkarteak alkateen artean izendatua. - ForuAdministrazioko ordezkari bat, Lurralde Historikoetako ahaldun nagusiek forudiputatuen artean izendatua. - Euskal Autonomi Elkarteko Justizi Administrazioko ordezkari: Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko lehendakaria eta Euskal

Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko fiskalburua. - Abokatuen Euskal

Kontseiluko lehendakaria. - Euskal Autonomi Elkarteko Merkataritza

Ganbaretako ordezkari bat, Ganbaretako lehendakariek euren artean izendatua. - Ararteko erakundeko ordezkari bat, Arartekoak berak izendatua.

3.- Era berean, haren bilkuretan parte hartu ahal izango dute Batzordearen helburuetarako interesgarriak diren gizabanako eta erakundeek, publikoak nahiz pribatuak direla. 4.- Segurtasunerako Euskal Batzordekide izateagatik ez da dirua jasotzeko eskubiderik izango. Batzordekideek jasoko duten bakarra joan-etorrien ordainsaria izango da, indarrean dauden arauen arabera. 3. atala.- Lehendakaria. Segurasunerako Euskal Batzordeko lehendakariari dagozkion eginkizunak dira: a) Batzordearen ordezkari eta zuzendari izatea. b) Osoko Bilkurarako deiak egin eta gaizerrenda erabakitzea. c) Bileretako buru izan, eztabaidak bideratu eta, horretarako arrazoiak izanez gero, bertan behera uztea. d) Batzordeak hartutako erabakien egiaztagiriak eta aktak ikusonestea. e) Osoko Bilkuraren iritziekin bat etorriz, lantaldeen osakera onartu eta aldibaterako horietako kide izan daitezkeen adituak izendatzea. f) Dekretu honetan eta bere garapenean ematen diren arauetan xedatutakoa betetzeko neurriak hartzea. g) Batzordeko lehendakari denez gero, dagozkion beste eginkizun guztiak. 4. atala.- Lehendakariordea. Batzordeko lehendakariordea lehendakari legez arituko da horren tokia hutsik dagoenean, edo kanpoan edo gaixorik dagoenean edo baita, horretarako ziurtatutako beste arrazoiren bat dagoenean, lehendakariak dituen eginkizun berberak dagozkiolarik. Gainera, lehendakariak izendatzen dizkion beste eginkizun oro ere bete beharko du.

5. atala.- Idazkaria. 1.- Idazkaritza da Segurtasunerako Euskal

Batzordearen teknika eta administrazioko organoa, eta horri dagozkio administrazio mailako arazoen kudeaketa eta Batzordeari laguntza teknikoa ematea. 2.- Idazkariari dagozkion eginkizunak dira: a) Lehendakariak onartu ondoren, Batzordearen bilerarako gaierrenda prestatu eta batzordekideei deia luzatzea. b) Batzordekideen idatziak jasotzea eta, beraz, jakinarazpen, datueskaera, ziurtagiri edo beronek ezagutu beharreko beste edozein idatzi. c) Batzordeko bokalei behar dituzten argibideak eta laguntza teknikoa ematea. d) Ordezkaria duten Administrazioei eta horietako organoei

Batzordeak hartzen duen erabaki, txosten edo proposamen ororen berri ematea. e) Gaien azterketa prestatzea eta bilkuretako aktak idatzi eta baimentzea. f) Erantzundako kontsulta, emandako irizpen eta hartutako erabakien inguruko egiaztagiriak luzatzea. g) Batzordearen ihardunei buruzko urteko txostena idatzi eta Osoko Bilkurari aurkeztea, horrek onar dezan. h) Batzordearen aktak, erabakiak eta gainontzeko agiriak zaintzea eta segurtasunerako azpibatzordeen akten eta erabakien fitxategia sortzea.

i) Batzordeko idazkari denez gero, dagozkion beste eginkizun guztiak. 3.-

Harremanetarako, Segurtasunerako Euskal Batzordearen Idazkaritza Eusko

Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Herritarren Segurtasunerako

Zuzendaritzaren egoitzetan dago kokatuta. 6. atala.- Bokalak. 1.-

Segurtasunerako Euskal Batzordeko bokalei dagozkien eginkizunak dira: a)

Osoko Bilkurako bileretan parte hartzea, baita, kide badira, azpiatal edo lan-taldeen bileretan ere. b) Botoa emateko eskubideaz baliatzea eta, gehiengoaren iritziarekin bat ez datozenean, boto partikularra ematea.

Azken hori dagokion aktan ezarrita utziko da, baita akta hori jasotzen duten txosten eta irizpenetan ere, egon izanez gero. c) Edozein bileratan, galderaerantzunak egitea. d) Parte hartu behar duten gaien inguruko aurrekinak, argibideak edo agiriak eskatzea, bide arruntetik. e)

Proposamenak eta mozioak idatziz aurkeztea, gaizerrendan sartzeko. f)

Idazkaritzaren eskutan dauden agiri eta artxibategietarako sarrera izatea.

g) Agintzen zaizkien lanak egin eta idaztea. Txostengile gisa lehentasuna izanen dute beren irizpen eta txostenak kasuan kasuko bileretan aurkezteko.

2.- Bokalek isilean egon beharko dute aztertutako gaien inguruan, gaion izaerak horrela eskatzen duenean eta bereziki Konstituzioaren 18.1 atalean aldarrikatutako eskubideei dagokienean. 3.- Bokalak behartuta daude

Batzordearen bileretara joatera, arauetan jasotako eran deitu bazaie. 7. atala.- Batzordearen iharduera. 1.- Segurtasunerako Euskal Batzordeak Osoko

Bilkuran edo Azpibatzordean ihardungo du. 2.- Osoko Bilkuraren erabakiz eta hala nahi izanez gero, lan-taldeak eratu ahal izango dira, aztertu beharreko gaietan adituak direnek parte hartu ahal izango dutelarik horien baitan. 8. atala.- Osoko Bilkuraren eginkizunak eta bileretarako araubidea.

1.- Segurtasunerako Euskal Batzordearen Osoko Bilkuraren eginkizunak dira:

a) Euskal Autonomi Elkartean egiten diren delituei buruzko datuak aztertzea. b) Euskal Autonomi Elkarte mailan herritarren segurtasunarekin zerikusia duten gaien inguruko ihardunerako proposamen zehatzak egitea, aurrehartze, asmogabetze nahiz zuritze eta bultzatze mailan. c) Uztailaren

17ko 4/1992 Legearen 23.4 atalean ezarritakoarekin bat etorriz, Herrizaingo

Sailaren zerbitzuak hobetzeko ekimenbulegoan zerbitzuen iharduna hobetzeko jasotzen diren ekimen guztiak ezagutzea. d) Euskal Autonomi Elkarte mailako herritarren segurtasunaren egoerari buruzko balorazio orokorra jasotzen duen urteroko txostena egitea, kideek emandako datuetan oinarrituta. e)

Bileretarako egutegia eta segurtasunerako azpibatzordeen ihardunerako araubidea onartzea. f) lan-taldeak eratzeko erabakia hartzea, lantaldeon xedea eta egutegiak finkatzea, baita adituak aukeratu eta horiei deitzeko irizpideak zehaztea ere. g) Izendatzen zaizkion beste guztiak. 2.- Osoko

Bilkura ohizko bilkuran bilduko da, urtean birritan gutxienez. Horietaz gain, ohizkanpoko bilkuran ere bildu ahal izango da, lehendakariak, bai bere ekimenez edo bai kideen heren batek eskatu duelako, deituta. 9. atala.- Osoko Bilkura eratzea. Osoko Bilkura eratu ahal izateko quoruma kideen erdia gehi batekoa izango da. Quorum hori lortzen ez bada, Batzordea ordubete geroago geldituko da eratuta, Osoko Bilkurako kideen herena bertan bada. 10. atala.- Bileretarako gai-zerrenda eta aktak. 1.- Bilera guztiak hasiko dira azken aktaren onarpenaz. Ondoren, idazkariak gai-zerrendako gaiei buruzko argibideak emango ditu, eztabaidatu ondoren behar diren erabakiak har daitezen. Lehendakariak zuzenduko ditu eztabaidak eta proposatuko ditu botazioak. 2.- Osoko Bilkuraren erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira. 3.- Ezingo da erabakirik hartu gai-zerrendan jasota ez datozen gaien inguruan, organo kolegiatuaren kide guztiak bertan daudenean izan ezik; kasu horretan, gai hori presazkotzat jo beharko dute botoen gehiengoz. 4.- gai-zerrendan ezarritako gairen bat bertatik kentzea ere eska daiteke, erabakiren bat hartu aurretik, aurrekinak, agiriak edo txostenak erantsi dakizkion, beti ere botoen gehiengoz egiten bada. 5.-

Bilkura guztietako akta jasoko da, nortzuk bildu diren, non eta noiz egin duten, eztabaidagai nagusiak, botazioaren nondik-norakoak eta erabakien edukia azalduz. 6.- Idazkariak jaso eta sinatuko ditu aktak, lehendakariarenikusonetsiaz, eta hurrengo bilkuran onartuko dira. 7.-

Quorumik izan ez delako edo beste edozein arrazoirengatik, bilkura egiterik ez badago, idazkariak eginbidea beteko du berak sinatuta aktaren ordez, bertan behera uztearen arrazoia eta bertaratuak eta bertaratzerik izan ez dutenak nortzuk izan diren azalduz. 11. atala.- Segurtasunerako udalmailako azpibatzordeak. 1.- Segurtasunerako Euskal Batzordearen baitan Bilbaoko,

Donostia-San Sebastiángo eta Vitoria-Gasteizko udalmailako azpibatzordeek ihardungo dute. 2.- Segurtasunerako Euskal Batzordearen helburuetan laguntzeko asmoz, segurtasunerako udalmailako azpibatzordeek batez ere informazio, kontrol eta aurrehartzeari dagokienez dute eragina, baita udalerri horietako herritarren segurtasunarekin zerikusia duten gaien inguruan Batzordeak egindako proposamenak bakoitzaren lurraldeeremura egokitzeari dagokionez ere. Zehatzago, ondorengo eginkizun hauek ere izango dituzte: a) Udal mailako kriminalitate egoera aztertzea. b) Udalerri bakoitzaren eremuan herritarren segurtasunerako eta delituei aurrehartzeko planak eta politikak gauzatzea. c) Segurtasunerako Euskal Batzordeari

Elkarte osoari dagozkion herritarren segurtasunari buruzko arazo orokorren inguruko eremu zabalagoko proposamenak helaraztea. d) Bere ihardun eremuan ezargarri diren aurrehartze arloko eginkizunak, herritarren segurtasuna eta heziketa lortzeko helburua dutenak. 3.- Honako hauek osatzen dituzte segurtasunerako udalmailako azpibatzordeak: a) Lehendakari: alkatea. b)

Idazkari: Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen tokimailako Koordinaketa

Batzordeak arautzen dituen urriaren 4ko 382/1994 Dekretuan aurrikusitakoarekin bat etorriz, udalean eratutako koordinaketa batzordeko idazkaria bera izango da. c) Bokalak: - Eusko Jaurlaritzako Herritarren

Segurtasunerako zuzendaria. - Ertzaintzaren lurraldeburua. - Herritarren segurtasunaren edo babesaren ardura duen udaleko zinegotzia. - Foru

Administrazioko ordezkari bat, ahaldun nagusiak izendatua. -

ProbintziAuzitegiko lehendakaria. - Probintzi Auzitegiko fiskal burua. -

Merkataritza, Industri eta Nabigazio Ganbarako lehendakaria. Era berean, azpibatzordeko kide izan daitezke azpibatzordearen helburuetarako interesgarriak diren gizabanako eta erakundeak, publikoak nahiz pribatuak direla, ahokulariak eta adituak. 4.- Segurtasunerako udalmailako azpibatzordeek eurek prestatuko dute bileretarako egutegia eta ihardunbidea,

Segurtasunerako Euskal Batzordearen Osoko Bilkurak onartu beharko dituelarik. 5.- Azpibatzordeko lehendakariak bilkura bakoitzeko aktaren kopia bidali beharko du Segurtasunerako Euskal Batzordearen Idazkaritzara, onartu ondoren. 12. atala.- lan-taldeak. Eraketa eta osakera. 1.-

Segurtasunerako Euskal Batzordearen Osoko Bilkurak lanaldeak eratzeko erabakia har dezake, gai jakin batzuk aztertu, txosten eta proposamenak prestatu edo irizpenak emateko. 2.- lan-taldeen osakera izendatzen zaien lan motaren araberakoa izango da, eta Osoko Bilkurak proposatutako irizpideen arabera lehendakariak izendatzen dituen bokalez osatuko da. 3.-

Lantaldeetako kide izan daitezke lehendakariak aurreko puntuan adierazitakoari jarraituz izendatzen dituen adituak. 4.- lan-talde guztietan izango da zuzendaribateratzailea, lehendakariak taldea osatzen duten bokalen artetik izendatua. Bere egitekoa Batzordearen Idazkaritzari aldian-aldian lanak nola doazen, epeak betetzen diren, burutzeko epeak eta gainontzeko gorabeherei buruzko argibideak ematea izango da. 5.- Ordezkaria duten herri-administrazioek, Batzordearen Osoko Bilkurako lehendakariak hala egiteko eskatu ondoren, administrazio bakoitzeko funtzionarioak atxiki ditzakete aldibaterako baina egun osoko lanean lantaldeetara, gai jakin batzuk aztertu edo horien inguruko txostenak egiteko. 6.- Taldeek, kideetako edozeinek eskatuta, dituzten helburuak lortzeko beharrezko aurrekin eta txostenak eska ditzakete Idazkaritzaren bitartez. 13. atala.- lan-taldeen iharduera. 1.- Behin eratu ondoren, lan-taldeak Taldeko zuzendaribateratzaileak Batzordeko Idazkaritzaren bidez bideratutako deialdiz bilduko dira. Deialdiarekin batera bilerarako gai-zerrenda, agiriak eta aurrekinak joango dira. 2.- lan-taldeen txosten, azterlan eta proposamenak Osoko Bilkurara eramango dira eta horrek lanok aldatzea agindu dezake edo baita, egokitzat jotzen badu, gaia berriz taldekideen esku uztea ere, azterlan zabalagoa egin dezaten. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.-

Herrizaingo sailburuak du dekretu honen garapenean eman daitezen xedapenak emateko aginpidea. Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko

AgintaritzarenAldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1994ko urriak 4. Lehendakaria, JOSE ANTONIO

ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala