Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 1994ko irailaren 19a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraioak eta Herrilanak
3371

AGINDUA, 1994ko abuztuaren 29koa, Garraio eta Herrilan sailburuarena, "Lemoa-Amorebieta trenbidearen bikoizketaren proiektu berritu eta eguneratua"k eta haren 1. aldaketak hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria onartu eta haiek lehenbailehen okupatu beharra deklaratzeko dena.

1992ko azaroaren 10eko Aginduz «LemoaAmorebieta trenbidearen bikoizketaren proiektu berritu eta eguneratua» onartu zen. «Lemoa-Amorebieta trenbidearen bikoizketaren 1. proiektu aldatua», zeinak hasieran aurrikusitako trazaduraren hainbat aldaketa jasotzen baititu, 1994ko abuztuaren 22ko Agindu bidez onartu da behin-betiko, Lurretikako Garraioen Antolaketari buruzko Legearen Arautegiak, irailaren 28ko

1211/1990 Erret Dekretu bidez onartuak, 228. atalean xedatutakoari jarraikiz, jendaurrera atera eta Lemoa eta

Amorebietako Udalek informazio publikoa burutu ondoren.

Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 10. atalean xedatutakoaren arabera «Euskal Autonomi Elkarteko trenbide alorreko iharduketa plana»k, Euskal

Herriko Jaurlaritzaren Kontseiluak 1989ko apirilaren

11n onartuak, berekin dakar onura publikotzat deklaratzea eta, Lurretikako Garraioen Antolaketari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 153. atalean ezarritakoaren arabera, kasuan kasuko proiektua eta haren aldaketak onartzeak lineak edo handitze nahiz hobetze lanek hartutako lurren onura publikoa edo interes soziala eta desjabetza ondorioetarako haiek lehenbailehen okupatu beharra deklaratzea dakar.

1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 18. ataletik 20.era bitartekoetan eta

108.2an xedatutakoari jarraikiz, «LemoaAmorebieta trenbidearen bikoizketaren proiektu berritu eta eguneratua» k hartzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda berria jendaurrera atera zen 1994ko apirilaren 20ko

Aginduaren bidez eta hori maiatzaren 20ko 95. zk.ko

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta maiatzaren

19ko 95. zk.ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta maiatzaren 20ko «El Correo» eta «Deia» egunkarietan eman zen argitara eta Lemoako Udaletxeko iragarkioholeanjarri zen ikusgai legeak ezarritako hamabost egunez.

Aipatu epe horretan alegazioak aurkeztu dituzte

Imanol Atucha Echebarria Jaunak, Aislamientos Eléctricos,

S.A.ren eta haren Industrialdeko Jabeen Elkartearen izenean, Antonio Atucha Echebarria Jaunak,

Sebastián Zalbidegoitia Echebarria Jaunak eta Maite

Arana Bilbao Andreak. Era berean, ukitutakoekin bilkurak eta elkarrizketak izan dira argitara emandako zerrendan okerrik zegoen jakiteko.

Kontutan izanik, Nahitaezko Desjabetzari buruzko

Legearen 19.2 atalari jarraikiz, ihardunbide honetan gertatzen den bezalaxe, lanen proiektuak okupatu beharreko ondasun eta eskubideak material eta juridikoki deskribatzen dituen zerrenda zehatz eta banakakoa jasotzen duenean, zerrendan gerta daitezkeen okerrak zuzentzeko bakarrik onartuko direla alegazioak.

Kontutan izanik Nahitaezko Desjabetzari buruzko

20., 108.2 eta 111.2 ataletan xedaturikoa, hauxe

XEDATU DUT:

1) banan-banako ebazpenak ematen dituzten agindu erabakitzaileetan jaso bezala, Antonio Atucha Echebarria

Jaunak, Sebastián Zalbidegoitia Echebarria Jaunak eta Maite Arana Bilbao Andreak aurkeztutako alegazioak onartzea eta Imanol Atucha Echevarria Jaunak,

Aislamientos Eléctricos, S.A.ren eta haren Industrialdeko

Jabeen Elkartearen izenean aurkeztutakoa zati batetan onartzea; eta, beraz, «Lemoa-Amorebieta trenbidearen bikoizketaren proiektu berritu eta eguneratua»ren eta «Lemoa-Amorebieta trenbidearen bikoizketaren 1. proiektu aldatua»ren desjabetza eta aldibaterako okupazioei buruzko eraskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrenda zuzentzea, honekin batera doan zerrendan jaso bezalaxe. Zerrenda proiektuei erantsiko zaie.

2) Lurretikako Garraioen Antolaketari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 153. atalean ezarritako ondorioetarako haiek okupatu beharra deklaratzea.

3) Agindu honetan erabakitzen denaren berri banan banan eman dadila eta argitara dadin agintzea.

Agindu honek administrazio bidea agortzen du eta bere kontra jakinarazpen edo, kasuaren arabera, argitarapen egunean kontatzen hasi eta bi hilabeteko epean

Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko administrazio-arekiko auzietarako Salan administrazioarekiko auzierrekurtsoa jar daiteke soilik.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko abuztuak 29.

Garraio eta Herrilan sailburua,

JOSU BERGARA ETXEBARRIA. (1994ko uztailaren 26ko Aginduz emandako delegazioz)

Herrilan sailburuordea,

JOSÉ FÉLIX BASOZABAL ZAMAKONA.


Azterketa dokumentala