Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1994ko abuztuaren 10a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
2840

331/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, kasinotarako baimenak dituzten enpresek bete beharreko baldintzak eta kasinoak jarri eta irekitzeko baimenak emateko prozedura arautzen dituena.

Euskal Herriko Autonomi Elkartean Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeak, 11, 19 eta horiekin bat datozen gainontzeko ataletan, jokokasinotarako baimendun izateko enpresek eta kasinotan jar daitezkeen jokoek bete beharreko baldintzak ezarri zituen.

Bestalde, aipatu Lege horretako xedapenak betez, azaroaren 23ko 304/1993 Dekretua onartu zen, eta bertan finkatu ziren Euskal Autonomi Elkartean jarri ahal izango diren jokokasinoen kopurua, baimenak esleitzeko irizpideak eta izaera horretako enpresen titularitatean dauden mugak eta horietan izan daitekeen partaidetza.

Behar beharrezko egiten da, hortaz, alde batetik enpresei eskatzen zaizkien baldintzak eta bestetik

Herrizaingo sailburuaren Aginduz deituko den lehiaketa publikoa antolatzeko prozedura formala, araudiz garatzea.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez,

Euskal Joko Batzordeak txostena egin ondoren eta Jaurlaritzaren

Kontseiluak 1994ko uztailaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu eta gero, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.1.Euskal Herriko Autonomi Elkartean Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legez eta azaroaren

23ko 304/1993 Dekretuz ohartemandakoarekin bat etorriz, kasinotarako baimenak dituzten enpresek bete beharreko baldintzak eta kasinoak jarri eta irekitzeko baimenak emateko prozedura arautzea da Dekretu honen xedea.

2.- Jokokasinoen ustiakuntza iharduna Jaurlaritzaren

Kontseiluak ezarritako plangintzaren esparruan burutuko da eta administrazio baimena beharko du,

Herrizaingo sailburuaren Aginduz egin dadin lehiaketa publikorako deia egin ondoren.

2. atala.1.Jokokasinotarako lehiaketa publikoan parte hartzea nahi izateaz gain kasinoak jarri eta irekitzeko baimena lortzea nahi dutenek ondorengo azpiatalean eskatzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

2.- Zuzenbidezko pertsonen kasuan:

a) Indarrean dauden arauekin bat etorriz, merkatal elkarte edo kooperatiba eratu beharko dute, gutxienez berrehun milioi pezetako kapitalaz ustiatu nahi duten kasinoaren aforoa laurehun eta berrogeita hamar lagunetik gorakoa ez den kasuan, eta laurehun milioi pezetako kapitalaz aforoak kopuru hori gainditzen duenean.

Zenbateko horrek guztiz ordainduta egon beharko du eta izendun akzio edo partizipazioetan, eta horien kopurua ez da murriztuko baimenak indarrean dirauen artean eta eskualdatzeko aurrez Joko eta Ikuskizun

Zuzendaritzaren baimena beharko da.

b) Joko arloan aginpidedun den administrazio-arekiko harremanetarako Euskal Autonomi Elkartean izan beharko dute bizilekua.

c) Xede sozial bakartzat jokokasinoen ustiakuntza ihardunak burutzea izan beharko dute. Halere, xede sozialtzat izan dezakete, baita ere, Jokoa arautzeko azaroaren

8ko 4/1991 Legearen 11. atalean aipatzen diren joko eta zerbitzu osagarrien titularitatea.

d) Atzerriko kapitalaren partaidetzari dagokionez, atzerritarrek Estatu espainiarrean egin ditzaketen inbertsioei buruzko Estatu mailako arauek diotena bete beharko dute.

e) Bazkide edo partaideetako inor ez da Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 19. ataleko 4 eta

5 zenbakietan ezarritako inhabilitazio kasuetan egongo.

3.- Aurreko idazatian aipatzen den merkatal elkartea edo kooperatiba, gainera, kasinoa jartzeko baimena ematen duen erabakiaren jakinarazpen egunetik kontatzen hasi eta hogeita hamar eguneko gehienezko epean ere eratu ahal izango da.

4.- Pertsona fisikoek aurreko idazatiko b) eta e) puntuetan ezarritakoa bete beharko dute.

5.- Kasinoenpresetako partaidetza mugei dagokienez,

Euskal Autonomi Elkartean jokokasinoak jartzea eratzen duen azaroaren 23ko 304/1993 Dekretuaren 3. atalean xedatutakoa bete beharko da.

3. atala.1.Jokokasinoak jartzeko baimen eskaera Joko eta

Ikuskizun zuzendariari zuzenduko zaio, beti ere aurrez deialdia egin bada, eta Herri-Administrazioen Lege

Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 38. atalean jasotako bideetakoren baten aurkeztu beharko da.

Eskaerak aurkezteko epea deialdia egiten duen

Aginduan finkatzen dena izango da, eta inola ere ez da hilabetetik beherakoa eta ezta hiru hilabetetik gorakoa ere izango.

2.- Eskabidean honako hauek agertu beharko dira:

a) Eskabidea aurkezten duenaren Izen-abizenak, nazionalitatea, helbidea eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen zenbakia, eta baita enpresa edo erakundearekiko duen harremana.

b) Pertsona fisiko eskegilearen Izen-abizenak, nazionalitatea, helbidea eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen zenbakia.

c) Zuzenbidezko pertsonen kasuan, merkatal elkarte edo kooperatibaren izena eta helbidea eta kapital sozialaren zenbatekoa.

d) Elkartea osatzen duten edo osatuko duten bazkide edo partaideen zerrenda, nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen zenbakia eta bakoitzak elkartean duen partaidetza adieraziz. Bazkideen zerrendan zuzenbidezko pertsonarik balego, bazkide edo partaide bakoitzaren inguruan azpiatal honetan eskatzen diren datuak aurkeztuko dira.

e) Merkatal elkarte edo kooperatibaren administratzaile, zuzendari, kudeatzaile edo ahaldunen zerrenda, bakoitzaren nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen zenbaki eta guzti.

f) Kasinoa jarri nahi den areto edo establezimenduaren izen komertziala eta kokapen geografikoa, dituen azalera, aforoa eta ezaugarri orokorrak azalduz.

g) Jokokasinoa irekitzeko gehien jota aurrikusitako data.

h) Zein jokotarako baimena lortu nahi den, Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 11.1 atalean ezarritakoaren arabera.

3.- Eskaera ondorengo agiriekin batera aurkeztuko da:

a) Merkatal elkartearen eraketa agiriaren edo estatutuen aldakia edo eskribauaren egiaztagiria, eta Merkatal

Erroldan izenemanda egotearen egiaztagiria.

Elkartea eratzeke badago, eraketa agiriaren eta estatutuen proiektuak aurkeztuko dira.

b) Eskegilearen ordezkaritza ahalordearen ziurtagiria, legezko edo estatutuetako ordezkari legez ez diharduenean.

c) Pertsona fisiko eskegilearen edo elkarteetako bazkide edo partaideen aitorpena, Jokoa arautzeko azaroaren

8ko 4/1991 Legearen 19. ataleko 4 eta 5 zenbakietan jasotako inhabilitazio kasuetan ez daudela esanez.

Aitorpen hori Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan eskuragarri dagoen idatzi ereduari jarraituz egin beharko da.

d) Administrazio aginpidedunak luzatutako aurrekin penalen egiaztagiria, aurreko azpiataleko b), d) eta

e) puntuetan zerrendaratutako pertsonei buruzkoa.

Horrez gain, bizi den herrialdeko agintaritza aginpidedunak luzatutako agiri baliokidea ere aurkeztuko da,

Kanpo Arazoetarako Ministeritzako zerbitzu ofizialean itzulita.

e) Bai pertsona fisiko eskegileei eta bai eskaera aurkezten duten zuzenbidezko pertsonei dagokienez, bazkide edo partaideek beste kasino edo jokoenpresa batzutan izan dezaten partaidetzaren aitorpen zehatza.

f) Jabego Erroldaren Egiaztagiria, jokokasinoa jartzeko asmoa dagoeneko eraikin edo aretoari buruzkoa, edo eraikuntza hori erabilgarri dela behar bezala ziurta dezaten agiriak.

g) Kasinoan lan egingo duten langileen zerrenda, bakoitzaren maila eta lanpostua adieraziz.

h) Alde batetik Jokokasinoaren antolaketa eta iharduerak eta bestetik jendeari eskaini nahi zaizkion zerbitzu osagarriak azaltzeko txostena.

Txosten horretan, batez ere, kasinoko bezeroei sartzen uzteko jarritako kontrol sistemak eta teknologiaren azalpen zehatza egingo da, baina baita jokoaren nondik-norakoak kontrolatzeko sistema eta teknologiarena ere, langileen aukeraketa eta trebakuntza, jokomaterialaren fidagarritasuna eta aldian-aldiko ikuskapenak eta kontularitza eta kutxa sistemak ere zehaztuz.

i) Jokokasinoaren plano eta proiektuak, horien ezaugarri tekniko guztiak mugatuz, lan osagarri eta egokitze lan guztiak barne, beti ere teknikari aginpidedunak idatzita eta kasuan kasuko lanbide elkargoaren ikusonetsiaz.

j) Azterlan ekonomikofinantzieroa, gutxienez honako hauek jasoz: inbertsioaren azterketa, kapital soziala osatzen duten ekarpenen zehaztasuna eta banaketa, diruiturrien azalpena, eta ustiaketa eta errentagarritasunaren aldeko aurrikuspenak.

k) Aretoan jarri beharreko segurtasun neurrien zerrenda; horien artean derrigorrez azaldu beharko dira suteen aurkako babes neurriak, indarrean automatikoki sartzen den argindarraren sorrera autonomoa, segurtasunaren zaindariak eta dirukutxak.

l) Elkartean eta elkarteko kideen berme bai pertsonalak eta bai finantzieroak sendotzeko egokitzat jo ditzaten gainontzeko agiri guztiak.

4. atala.Eskeidatziakjaso ondoren, Joko eta Ikuskizun

Zuzendaritzak eragindako Udalei txostena eskatuko die, hirigintza aldetik instalazio hori egokia den argitzeko.

Txosten hori hogeita hamar eguneko epean eman beharko da, eta aldekoa dela ulertuko da epe hori igarota horren berri izaten ez bada.

5. atala.1.Arauzko txostenak egin ondoren, eta espedientearen erabaki zuzenagoa emateko eskegileengandik jaso beharreko agiri guztiak jaso ondoren, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabetetik lau hilabetera bitarteko epean, Joko eta Ikuskizun zuzendariak Erabakia hartuko du lehiaketa esleituz edo esleitzeke utziz.

Azken erabaki hori hartuko du, eskegileetatik batek ere ez baditu betetzen eskatutako baldintzak edo deialdiko oinarrietan ezarritako bermeak.

2.- Lehiaketa esleitzeko irizpideei dagokienez, azaroaren

23ko 304/1993 Dekretuaren 5. atalean ezarritakoez gain, honako hauek izango dira:

a) Kasinoko bezeroei sartzen uzteko eta jokoaren gorabeherak jarraitzeko jarritako kontrol sistemak eta teknologia.

b) Langileen aukeraketa eta trebakuntzaren hobekuntza.

c) Jokomaterialaren kalitatea eta aldian-aldiko ikuskapenak.

d) Kontularitza eta kutxa sistema.

e) Ustiaketa eta errentagarritasun aldeko aurrikuspenak.

f) Instalazioen segurtasuna bermatzeko gizabaliabideak eta baliabide materialak.

6. atala.1.Kasinoa jartzeko baimena ematen duen erabakiak honako zehaztasun hauek izanen ditu gutxienez:

a) Esleipendunaren Izen-abizenak pertsona fisikoa bada, edo izena, helbidea, kapital soziala eta elkarte titularrean dagoen atzerriko partaidetza, zuzenbidezko pertsona bada.

b) Kasinoaren izen komertziala, kokapena eta aforoa.

c) Onarpena, edo zerbitzu osagarrietan, segurtasun neurrietan edo organo agintedunak egokitzat jo dezan beste edozertan egin beharreko aldaketak.

d) Berez kasinokoak izaten diren baimendutako jokoak, «C» motako makinen aretoetakoak, Bingo Aretoetakoak eta Joko Aretoetakoak barne.

e) Kasinoa irekitzeko gehien jota aurrikusitako data, aurrez kasinoa irekitzeko baimena eskatu beharra dagoela adieraziz.

f) Elkartea eratu gabe badago, hogeita hamar eguneko gehienezko epean eratu beharra izango da, lehiaketa publikorako deialdia egin dezan Aginduan eskatzen den agirisorta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzara helaraziz.

2.- Beti ere pertsona edo erakunde esleipendunak, esleipen erabakiaren jakinarazpenetik hamabost eguneko epearen barruan, jakinarazi zaizkion aldaketekin ados dagoela azaldu beharko du; edo bestela, lehen zuen baimena lortzeko eskubidea galdu egingo du.

3.- Galdu egingo du baita ere baimena lortzeko eskubidea atal honetako 1 azpiatalean ezarritako epean elkartea eratzen ez badu.

7. atala.1.Kasinoa jartzeko baimena hamar urterako emango da. Epe hori beste hainbeste luzatu ahal izango da luzatzeko unean indarrean dauden arauetan ezarritakoa betetzen bada.

2.- Baimena errebokatzeko eta iraungitzeko arrazoiak

Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legean eta hori garatzeko arauetan ezarritakoak izango dira.

8. atala.1.Kasinoa jartzeko baimenean ezarritako epearen barruan, titularrak kasinoa irekitzeko baimena eskatuko dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari. Bigarren baimen hori beti egongo da kasinoa jartzeko baimenarekin lotuta.

Esleipendunak eskatuta, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak luza dezake kasinoa irekitzeko epea, hiru hilabeteko gehienezko eperako, bere iritziz, hori egiteko arrazoiak daudenean.

Adierazitako epe horretan esleipendunak kasinoa irekitzeko baimena eskatzen ez badu, kasinoa jartzeko baimena iraungita gelditu dela ulertuko da. Kasu horretan, Administrazioak lehiaketan parte hartu zuen beste enpresaren bati esleitu ahal izango dio, horretarako baldintzak betetzen baditu.

2.- Kasinoa irekitzeko baimen eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Merkatal elkartearen eraketa agiriaren edo estatutuen aldakia edo eskribauaren egiaztagiria, eta Merkatal

Erroldan izenemanda egotearen egiaztagiria, lehenago aurkeztu ez badira.

b) Kasinoa kokatzen deneko udalerriaren arabera aginpideduna den Udalaren egiaztagiria, areto edo establezimenduak irekitzeko beharrezko lizentziak badituela ziurtatzekoa.

c) Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusian, eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren eskuragarri, berrogeita hamar milioi pezetako fidantza -aforoa laurehun eta berrogeita hamar lagunetik gorakoa ez denean, edo ehun milioi pezetakoa -aforoa zenbateko hori baino handiagoa denean-, ezarri izanaren ziurtagiria. Fidantza eskudirutan edo Banketxean jarritako abalen bidez edo norbere kauzioko poliza bidez gauzatu daiteke eta bere hortan iraungo du oso-osorik baimena indarrean dagoen bitartean, joko arloko administrazio mailan ezarritako arauak beteko ez balira eratorriko liratekeen isunak derrigorrez ordaintzeko erabiliko litzatekeelarik.

d) Erakunde esleipenduna eta bertako langileak gizarte segurantzako sisteman alta emanda daudela egiaztatzen duen ziurtagiria, eta elkarteak luzatutako lan hitzarmenen aldakiak.

e) Joko bakoitzeko apostuen gutxieneko eta gehieneko muga eta jarri nahi den «C» motako makinen kopurua.

f) Joko materialaren enpresa hornitzaileen zerrenda.

3.- Lehiaketa publikorako deia egiteko Aginduan aurreko azpiatalean jasota ez datozen beste zenbait agiri aurkeztea ere eskatu ahal izango da.

4.- Aurreko azpiataletan aipatzen diren eskeidatzia eta agirisorta jaso ondoren, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ikuskapena egiteko agindua emango du, kasinoajartzeko baimena emateko erabakian ezarritako baldintzak eta legezko gainontzeko betebeharrak betetzen diren egiaztatzeko, horren agiria jasoz.

5.- Ikuskapen agiria eta dagozkion txostenak ikusita,

Joko eta Ikuskizun zuzendariak kasinoa irekitzeko baimena ematea edo ukatzea erabaki dezake; baimena ukatzea erabakiko du, agirian edo espedienteari erantsitako txostenetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira. Kasu horretan, erabakia hartu aurretik hamabost eguneko epea eman beharko zaio esleipendunari antzemandako akatsak zuzentzeko.

6.- Kasinoa irekitzeko baimena eman dezan erabakian honako hauek jasoko dira:

a) Esleipendunaren izena edo Izen-abizenak pertsona fisikoa bada.

b) Kasinoaren izen komertziala, kokapena eta aforoa.

c) Jokoaretoak irekita izateko ordutegia.

d) Baimendutako jokoen zerrenda eta horietarako mahai edo osagai kopurua.

e) Jarriko den «C» motako makinen gehienezko kopurua eta horiek jartzeko areto berezirik dagoen.

f) Apostuen gutxieneko eta gehienezko mugak.

7.- Kasinoa irekitzeko baimena ematen duen erabakian zehaztutako edozein aldaketa egin ahal izateko aurrez Joko eta Ikuskizun zuzendariaren baimena beharko da.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

1.- Dekretu honek indarra hartzen duenean indarrean dirauten kasinoak jartzeko baimenen titularrak bi urteko gehienezko epean egokitu egin beharko dira Dekretu honetan jasotako kapital sozialari eta fidantzei buruzko xedapenetara, eta bete egin beharko dituzte administrazio baimenen titularrak diren zuzenbidezko pertsonei edo pertsona fisikoei eskatzen zaizkien baldintzak ere.

2.- Aurreko azpiatalean ezarritakoa ez betetzeak baimenaren errebokazioa dakar, dagokion administrazio espedientea ireki ondoren.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Indargabe gelditzen da Dekretu honetan xedatutakoaren aurka doan maila bereko edo apalagoko arau oro.

Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 28.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala