Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1994ko abuztuaren 10a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2838

289/1994 DEKRETUA, uztailaren 12koa, "Leopoldo Boado" marina zibileko Bilbaoko Goi-eskola Euskal Herriko Unibertsitatean integratzeko dena.

Marina zibileko goiirakaskuntzetako egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskualdatzeari buruzko uztailaren 8ko 1546/1994 Erregeren Dekretuak eta bere eraskinak ezartzen duten era berdinean transferentzietarako bitariko batzordearen akordioa onartzeko den uztailaren 12ko 292/1994 Dekretuak,

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari adskribatu zion «Leopoldo Boado» izeneko Bilbaoko marina zibileko Goi-eskola, sail horrek Euskal Herriko Unibertsitatean integra zezan eskola hori, marina zibileko goieskolak integratzeko den abenduaren 2ko

1522/1988 Erregeren Dekretuarekin bat etorriz, dekretu horretan aurrikusten baita marina zibileko goieskolak, irakaskuntza gaietan eskuduntza duten autonomi elkarteei Estatuak dagozkien egitekoak eta zerbitzuak traspasatu ondoren, eskola horiek dagozkien unibertsitateetan benetan integratzea.

Ondorioz, aipatutako eskualdaketa hori burutu ondoren, bidezkoa da Bilboko marina zibileko goieskola

UPV/UHUn integratzea.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren poposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak

1994ko uztailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Portugaleten (Bizkaia) dagoen «Leopoldo

Boado» marina zibileko Bilbaoko Goi-eskola Euskal

Herriko Unibertsitatean integratzea.

2. atala.- Integratzen den eskola horri atxiki ahal izango zaion araubide juridikoa Unibertsitatearen Erreformarako

Abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren

6. atalean ezarritakoa izango da.

3. atala.- 1994ko uztailaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak integrazio horrek.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Unibertsitatearen Erreformarako

11/1983 Legeak eta Unibertsitateko Estatutuek ezartzen dituzten kategorietan jarraituko dute betetzen

UPV/EHUn marina zibileko goieskolako langileek.

Bigarrena.- Uztailaren 28ko 23/1988 Legez aldatutako

Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurrien

30/1984 Legearen hamabosgarren gehigarrizko xedapenaren bederatzigarren idazatian agindutakoarekin bat eginik, Nautikako Eskola Ofizialetako Irakasle Numerarioen

Kidegoko funtzionariak diren, 1993ko uztailaren

29a baino lehenagotik doktoradutza tituluaren jabe izan, eta zerbitzu aktiboko egoeran izanik eskola horretan lanpostu baten jabetza dutenek, ondorio guztietarako,

Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegoan integraturik gelditzen dira, ondorioak 1989 urtarrilaren

9tik direla egun hori baino lehenagotik lortu bazuten doktoradutza titulua eta geroztik lortu badute, titulu hori lortu duten egunetik aurrera.

Hirugarrena.- Marina zibileko Bilbaoko goieskolan lanpostu baten jabetza duten nautikako eskola ofizialetako irakasle numerarioen kidegoko funtzinariek, aurreko xedapen horretan integraziorako adierazten diren beharrezko baldintzak ez betetzeagatik «iraungitzeko» deklaratutako jatorrizko kidegoan geratu behar dutenek, zerbitzuak UPV/EHUn betetzera pasako dira eta daudeneko kidegoari dagozkion eskubide guztiak gorde egingo dituzte.

Laugarrena.- Gainerako irakaslegoa UPV/EHUra pasako da, horrek bereak bihurtuko ditu eta, jatorrizko lekuan zituen eskubideak errespetatu egingo ditu unibertsitateak.

Bosgarrena.- Unibertsitateak dagozkien ezagutzaarloetara adskribatuko ditu marina zibileko goieskolako irakasleak eta indarrean dauden legeen arabera, dagozkien sailetan jarriko ditu.

Seigarrena.- Tailerreko maisu/maistra funtzionariak

UPV/EHUra pasako dira, horrek bereak bihurtuko ditu edo dagokien egoerara parekatuko ditu eta, jatorrizko lekuan zituzten eskubideak errespetatu egingo ditu.

Zazpigarrena.- Irakaskuntzakoa ez den langilego funtzionaria UPV/EHUra traspasatua gelditzen da, horrek dagokien funtzionarien plantilan integratuko ditu jatorrizko egoeran zituzten eskubideak errespetatuko dituela.

Zortzigarena.- Lan itunepeko araubidean dagoen langilego irakaslea, UPV/EHUra pasako da zerbitzuak betetzera eta indarrean dauden legeen arabera dagozkion eskubideak errespetatu egingo zaizkio.

Bederatzigarrena.- Uztailaren 8ko 1546/1994 Erregeren

Dekretuaren 2 zk. duen zerrendan ageri direnak dira eskola UPV/EHUn integratzeak eragiten dieten langile irakasle eta ez irakasleak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Euskal Herriko Unibertsitateari entregatuko dizkio eskualdatutako langilegoari buruzko espedienteak.

Hamargarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Sailak unibertsitateari eskualdatuko dizkio gaur eskola horretan zerbitzuak betetzen ari den langilego irakasle eta ez irakaslea integratzeko beharrezko diren aurrekontu diruizendapenak, halaber, Euskal Autonomi

Elkarteko aurrekontuetan horretarako ageri diren ondarea eta kredituak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Bigarrena.- UPV/EHUk, unibertsitateautonomiaren printzipioen esanera eta indarrean dauden legeak errespetatuz, dekretu hau betetzeko beharreko diren xedapenak eman beharko ditu.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 12.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

FERNANDO BUESA BLANCO.


Azterketa dokumentala