Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1994ko abuztuaren 1a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
2761

217/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Bizkaiko Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetza egiteko, "La CuestaSan Fuentes tartean, CN-639 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua" egiteak hartzen dituen ondasunak eta eskubideak berehala hartu behar dituela deklaratzen duena.

Bizkaiko Foru Aldundiko Herrilan Sailak 1994ko martxoaren 3an emandako foruaginduaren bidez, «La

CuestaSan Fuentes tartean, CN-639 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua» egiteak hartzen dituen ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, horien desjabetza egiteko. Horren ostean, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzaren eraginpean dauden ondasun eta eskubideak berehala hartu beharrekoak direla deklaratzeko eskatzea erabaki zen, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. atalean ezarritakoaren arabera.

Berehala hartu beharreko ondasun eta eskubideak zeintzu diren jakiteko, behar beste xehapenez zehaztu eta banakatu dira horretarako egin den eta espedientean dagoen zerrendan. Zerrenda hori jendaurrean egon zenean alegazioidazki bat aurkeztu zen eta administrazioespedienteanjasotzen den moduan erabaki zen.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko zerbitzu teknikoek aldeko erizpena eman dute, aukeratutako lurren erabilpenak eta indarrean dauden legeak bat datozela adieraziz.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da, La Cuesta auzoa eta San Fuentes lotgunearen arteko tartean, CN-639 errepidea hobetu ahal izateko, galtzada zabalduz eta trafikoarentzat egokiagoa den trazaketa geometriko bat jarriz.

Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) atalean xedatzen denaren arabera, lurraldearen hirigintzaantolaketari dagozkion sistema orokorretan edo antolaketa horren elementuren batean nahitaezko desjabetza erabiltzearen ondorioz eragindako ondasun eta eskubideak berehala hartu beharrekoak direla deklaratzea Eusko

Jaurlaritzaren eginkizuna da eta, lege horrek 26.2 atalean xedatzen duenari jarraituz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari dagokio horretarako proposamena

Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak

1994ko ekainaren 21ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

Atal bakarra.- Nahitaezko Desjabetzari buruzko

Legearen 52. atalean eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoaren arabera, «La CuestaSan Fuentes tartean, CN-639 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua» egiteak hartzen dituen ondasun eta eskubideak, horretarako espedientean zehaztu eta banakatu direnak, Bizkaiko Foru

Aldundiak berehala hartu behar dituela deklaratzen da.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 21.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,

JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA.


Azterketa dokumentala