Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1994ko abuztuaren 1a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
2760

ERABAKIA, 1994ko ekainaren 20koa, Osasun sailburuordearena, Osakidetzak eskatuta, Sopelanako osasun zentrua irekitzeko eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena emateko dena.

Sopelanako osasun zentrua irekitzeko eta ihardunean jartzeko, administrazio eta osasun mailako baimena eskatuz Osakidetzak aurkeztu duen eskeidazkia aztertu da.

Dagokion zerbitzuak agiriak aztertu ditu eta Osasun

Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa zuzendariak proposamena egin du.

Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduen baimenei buruzko 206/1982 eta 271/1985 Dekretuetan eta Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko

217/1992 Dekretuko 7. atalean xedatzen denaren arabera, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Osasun zentru bat irekitzeko eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena ematea Osakidetzari. Zentruaren helbidea:

Sugurdialde kalea 1, Sopelana (Bizkaia).

Bigarrena.- Iñaki González Goti, medikua, zentru horretan egingo den ihardunaren arduradun izendatzea.

Hirugarrena.- Bost urtetik bost urtera berritu beharko da baimen hori; hala ere, zentru horren iharduera erabat aldatuko duen gorabeherarik badago, epe hori amaitu baino lehen berritu beharko da. Administrazio eta osasun mailako baimena eskatu beharko zaio Sailari, halaber, zentru horretan emango diren zerbitzuak gehitu, nahiz eraldatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko ekainak 20.

Osasun sailburuordea,

JAVIER SAENZ DE BURUAGA.


Azterketa dokumentala