Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1994ko abuztuaren 1a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
2759

ERABAKIA, 1994ko ekainaren 20koa, Osasun sailburuordearena, Hipólito Yañiz Eguilaz jaunak eskatuta, Laserdental odontologiako klinika irekitzeko eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena emateko dena.

Laserdental odontologiako klinika irekitzeko eta ihardunean jartzeko, administrazio eta osasun mailako baimena eskatuz Hipólito Yañiz Eguilaz jaunak aurkeztu duen eskeidazkia aztertu da.

Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa zuzendaritzak agiriak aztertu ditu eta Osasun Saileko

Arabako Lurralde ordezkariak proposamena egin du.

Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduen baimenei buruzko 206/1982 eta 271/1985 Dekretuetan eta Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko

217/1992 Dekretuko 7. atalean xedatzen denaren arabera, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Laserdental odontologiako klinika irekitzeko eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena ematea Hipólito Yañiz Eguilaz jaunari. Klinikaren helbidea: Manuel Iradier kalea 11, behea, Vitoria-Gasteiz (Araba).

Bigarrena.- Hipólito Yañiz Eguilaz jauna, mediku estomatologoa, klinika horretan egingo den ihardunaren arduradun izendatzea.

Hirugarrena.- Bost urtetik bost urtera berritu beharko da baimen hori; hala ere, klinika horren iharduera erabat aldatuko duen gorabeherarik badago, epe hori amaitu baino lehen berritu beharko da. Administrazio eta osasun mailako baimena eskatu beharko zaio Sailari, halaber, klinika horretan emango diren zerbitzuak gehitu, nahiz eraldatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko ekainak 20.

Osasun sailburuordea,

JAVIER SAENZ DE BURUAGA.


Azterketa dokumentala