Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1994ko abuztuaren 1a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
2758

ERABAKIA, 1994ko ekainaren 20koa, Osasun sailburuordearena, José Manuel Corres Rodríguez jaunak eskatuta, Eugamed medikuntzako zentrua irekitzeko eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena emateko dena.

Eugamed medikuntzako zentrua irekitzeko eta ihardunean jartzeko, administrazio eta osasun mailako baimena eskatuz José Manuel Corres Rodríguez jaunak aurkeztu duen eskeidazkia aztertu da.

Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa zuzendaritzak agiriak aztertu ditu eta Osasun Saileko

Arabako Lurralde ordezkariak proposamena egin du.

Osasun zentru, zerbitzu eta establezimenduen baimenei buruzko 206/1982 eta 271/1985 Dekretuetan eta Osasun Sailaren egitura organikoari buruzko

217/1992 Dekretuko 7. atalean xedatzen denaren arabera, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Eugamed medikuntzako zentrua irekitzeko eta ihardunean jartzeko administrazio eta osasun mailako baimena ematea José Manuel Corres Rodríguez jaunari. Zentruaren helbidea: Frantzia kalea 17. 1.ezk,

Vitoria-Gasteiz (Araba).

Bigarrena.- Emilio Guillermo Alava Solana, medikua, zentru horretan egingo den ihardunaren arduradun izendatzea.

Hirugarrena.- Bost urtetik bost urtera berritu beharko da baimen hori; hala ere, zentru horren iharduera erabat aldatuko duen gorabeherarik badago, epe hori amaitu baino lehen berritu beharko da. Administrazio eta osasun mailako baimena eskatu beharko zaio Sailari, halaber, zentru horretan emango diren zerbitzuak gehitu, nahiz eraldatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko ekainak 20.

Osasun sailburuordea,

JAVIER SAENZ DE BURUAGA.


Azterketa dokumentala