Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1994ko abuztuaren 1a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
2756

ERABAKIA, 1994ko uztailaren 6koa, Hezkuntza Administraziorako zuzendariarena, prozedurari amaiera emateko eta unibertsitate mailakoak ez diren ikasleak eskolatzeko ikasketako 1993/94 ikasturterako laguntzak konbokatzeko zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1993ko irailaren 3ko Aginduaren babespean beka eman zaien ikasleen zerrendak argitaratzeko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren

1993ko irailaren 3ko Aginduz, unibertsitate mailakoak ez diren ikasleak 1993/94 ikasturterako eskolatzeko ikasketako laguntzak konbokatu ziren.

Honen aurrean aipatu den deialdi-aginduaren 42. atalean xedatutakoarekin bat eginik, hau,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- 1993/94 ikasturterako laguntza emateko

Behin-behineko erabakiak behinbetikoratzea.

Bigarrena.- Hezkuntzako dagozkien Ordezkaritzetan erabaki hau eta ikasketako laguntza eman zaien eske egileen izen-zerrendak argitara daitezela agintzea, zerrenda horiek, erabaki hau EHAAn argitara dadineko egunaren biharamunetik aurrera 15 eguneko aldi batean zehar jendaurrean egongo direla. Zerrenda horietan ageri ez diren eskabideak ezetsiak izan direla ulertuko da.

Hirugarrena.- Administrazio bidea agortzen ez duen erabaki honen aurka, beren eskubideei kalte egin zaiela uste dezaten ikasketarako laguntza eskatu zutenek, dagozkien ordezkaritzetan zerrenda horiek argitaratzen direnetik aurrera hilabeteko epe batean zehar, ohizko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza

Administraziorako sailburuordeari.

Laugarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko uztailak 6.

Hezkuntza Administraziorako zuzendaria,

VICENTE REYES MARTÍN.


Azterketa dokumentala