Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1993ko abuztuaren 11, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Arabako Foru Aldundia
2673

263 zenbakiko FORU AGINDUA, 1993ko maiatzaren 27koa, Urizaharreko udalerriko Plangintzaren Arau Subsidiarioen espedienteari buruzkoa.

Dataren egunean Toki Erakundeekiko Harremanetarako eta Hirigintzako Saileko foru diputatuak goian aipatutako Foru Agindua eman du, agindu horren xedapenezko partea segidan argitaratzen den testua delarik:

Lehenengoa.- Urizaharreko udalerriaren Arau Subsidiarioen espedientea, udalerri horretako udalak eratu eta izapidetu duena, behin-betirako onestea, honako aldaketa hauek egiten bazaizkio:

/p>

I.- Araudi orokorrari buruz.

A.- Araudiaren artikulu guztiak esplizitoki agertzea eta ez «I. eraskina: Udalerri esparruko Plangintzaren

A.S.etarako araudi orokorraren eredua»ren erreferentzia gisa soilik.

B.- A.S.etako 7. artikuluaren 4. atala lehen aipatutako

I. eraskineko 7. artikuluaren 3. atalarekin ordezkatzea.

C.- 278/1983 Dekretuari egiten zaion aipamena kentzea, uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuak, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko ihardun babestuei buruzkoak, indargabetu baitzuen.

D.- Foru Arau honekin batera doan I. eraskinean

Hotsak eta Bibrazioak Igortzeari eta Jasotzeari buruz agertzen den araudi erregularizatzailea gaineratzea.

E.- Era berean Foru Arau honekin batera doan I. eraskinean establezimendu publikoen erakuntza alderdiei eta jolas ihardunbideei buruz agertzen den araudi erregularizatzailea gaineratzea.

II.- Lurzoru ez urbanizagarriari buruz.

A.- Ur bideak babesteko gune bat sortzea. Ibaien eta erreken kasuan, bi lur zerrendak osatuko dute, bi ur bazterretan jarriak; 100 m zabal izango dira ibaietan eta 25 m zabal erreketan. Urtegien kasuan, 300 mko lur zerrenda izango da haien ur bazterra inguratuko duena. Gune horietan eraikitzeko eta ez eraikitzeko erabilpenak Araba Lurralde Historikoaren Arau Subsidiarioek zehaztuko dituzte.

B.- «3. aldea. Erabateko babesa duten baso aldeak» izenekora lehen mailako interes ekologikoko eremuen barruan (ALHan, ekologia eta paisaiaren aldetik interesa izanik, artatu beharreko eremuen kartografian jasotakoa) eta Foru Agindu honi atxikitako II eraskinean agertzen diren 4. aldeko eremuak gaineratzea.

C.- Nekazaritza-abeltzantzako ustiategiei honako baldintzak ezartzea:

- Gutxienezko tarteak. Ustiategietatik:

. Ur hornidurako putzu eta iturbegietara: 300 m. . Babesgune eta jolas parkeetara: 200 m. - Gutxienezko tarteak. Gorotza biltzeko lekuetatik:

. Ur korronteetara eta edateko ur bideetara: 50 m. . Bainu tokietara: 50 m. . Herriguneetara: 50 m. . Ur hornidurako putzu eta iturbegietara: 300 m. - Foru Agindu honetako bigarren oinarrian ezarritako gainontzeko baldintzak gaineratzea.

III.- Bide-komunikazioen sistema orokorrari buruz.

A.- 9. aldea, bide komunikazioen babeserakoa, auzo-bideen sareko A-4129, A-4148 eta A-4155 errepideetara esplizitoki zabaltzea, eta aipatzen den 50 metroko distantzia galtzadaren kanpoko ertzetik kontatuko dela adieraztea.

B.- UAI-1 lurzoru urbanizagarrian 25 m-ko eraikuntza aldea jartzea, galtzadaren ertzetik kontaturik.

C.- Urizaharreko UR-2 hiri lurzoruan, finkatutako lerrokadurakoan, 10 m-ko eraikuntza aldea jartzea, A2124 errepidearen ardatzetik kontaturik.

D.- Urizaharreko UD-5 dotazio lurzoruan 25 mko eraikuntza aldea jartzea, galtzadaren ertzetik kontaturik.

E.- Sistema orokor gisa 3 metroko zerrenda hartzea, galtzadaren kanpoko ertzetik kontaturik eta errepide guztietan bi aldeetarako.

IV.- Gainerako sistema orokorrei buruz.

A.- Dauden eta planteiatu diren sistema orokor guztiak

Urizaharreko kalifikazio osoko planoan grafikoki markatzea.

B.- UD-5 aldeari Sistema Orokor izaera ematea, honako hirigintzako parametroekin:

* Gehienezko altura teilatu hegaletik edo estalperen beheko aldetik: 7 m. * Gehienezko solairu kopurua: 2. * Gehienezko eraikigarritasuna: 0,25 m.

2 s/m.

2

a. * Gehienezko okupazioa: %20.

V.- Hiri lurzoruari buruz.

A.- Honako baldintza hauek ezartzea hiri lurzoruko eremu guztiei:

* A.S. hauek hartzen duten lurralde osorako azpiegitura sareak jasotzen dituzten eskemak taiutzea. * Bide sare guztiaren taiuketa eta ezaugarriak adieraztea,

Plan Bereziren baten menpe ez dauden hiri lurzoruan lerrokadurak eta sestrak zehaztuz.

B.- UR1 - Urizaharreko herrigune historikoa izeneko aldeari buruz:

* Aurre aldean 6 m baino gehiago diren lursailak bertan familia bakarreko etxebizitza jartzeko ahalbidearekin lotzea.

C.- Urizaharreko UR2 aldeari buruz. * UE1 eta UE2 burutzapen unitateak esplizitoki mugatzea. * Finkak aldatzeko egitasmoa aipatzen den erreferentzian horren ordez birlursailketa edo konpentsaziorako egitasmoa dela jartzea. * 100 m.

2 ko lursail bakoitza familia bakarreko etxebizitza jartzeko ahalbidearekin lotzea.

D.- Urizaharra, Baroja, Faido, Loza, Montoria eta

Payuetako UR3 aldeei buruz. * Guztientzat adierazi:

. Debekaturik daudela lurzoruaren erabilerarekin loturik ez dauden abeltzantza ustiategiak. * Urizaharreko UR3 aldea. . Goardazabilaren koartela sistema orokorretan sartzea ala ez sartzea dela-eta dagoen egoera argitzea. . Burutzapen unitate bat eratzea Hiri Katastroko 30. kalearteko saileko 3. saila eta 22. kalearteko saileko 9,

10 eta 11.ak hartzen dituena. Xehetasun ikerketa, urbanizazio egitasmoa eta birlursailketa edo konpentsaziorako egitasmoak egitea beharrezkoa izango da. . UE2-UR2-an aipatutako bidea alde honekin lotzeko modua zehaztea. . Landa katastroaren 3. poligonoko 586. lursailaren sarbidea argitzea. * Baroja. . Hiri lurzoruaren mugapen osoa agiri grafikoetan jartzea. . Zumentoko herrigunea hiri lurzoruan jartzea. . Landa katastroaren 10. poligonoko 429. lursaila osorik desailkatzea. * Faido. . Hiri lurzoruaren mugapen osoa agiri grafikoetan jartzea. . Hiri lurzoruaren mugapena landa katastroaren 8. poligonoko 309, 310, 311, 312, 313, 314 eta 315. Lursailen errealitatera egokitzea. * Loza. . Landa katastroaren 9. poligonoko 206. Lursaila hiri lurzoruaren mugapenean osorik jartzea. * Montoria. . Hiri lurzoruaren mugapen osoa agiri grafikoetan jartzea. * Payueta. . III. eraskinean azaltzen diren lursailekin alde berri bat sortzea. UR5 izena jarriko zaio eta haren araudia

UR3koa izango da honako aldaketokin:

. . Etxebizitzetarako eraikigarritasuna: 0,10

m.

2 s/m.

2

a. . . Baimendutako beste erabilen eraikigar.: 0,10

m.

2 s/m.

2 a; . Lursailaren luze-zabalaren arabera baimendutako eraikuntza motak. . . 2. eta 8. motak: 4.000 m.

2 . . . 3. mota: debekaturik. . Lursailkatzeko lursailik txikiena. . . 3. eta 4. motak: debekaturik. . . 2. eta 8. motak: 4.000 m.

2 . . . Gainerako motak: 2.000 m.

2 .

VI.- Etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarriari buruz. * Etxebizitzetarako lurzoru urbanizagarriaren eremu osoa desailkatzea.

VII.- Industriguneetarako lurzoru urbanizagarriari buruz. * UAI-1 sektorean garatzeko erabilpena nekazaritza eta abeltzantza izango da, artisautzazko industriarako eta tailerretarako gehienez ere 1.500 m.

2 -ko azalera erabil daitekeelarik. * Hirigintza probetxamendurako parametroa 0,7

m.

2 s/m.

2 aetan finkatzea azalera osoari erreferentzia eginez. * Azpiegiturei eta Zerbitzuei eta horiek zerbitzu orokorrekin lotzeko moduei buruzko gutxienezko betekizunak zein diren adieraztea.

VIII.- Kultura ondareari buruz. * Euskal Herriko Ondare HistorikoArkitektonikoaren

Zerrenda Probintzialean agertzen diren interes arkitektonikodun ondasun higiezinak gaineratzea eta esplizitoki eta grafikoki non dauden adieraztea. * Babes erregimenari buruz zortzigarren oinarrian adierazten diren akatsak zuzentzea. * Hirigintza Arauen agirian adierazten diren Interes

Arkeologiko eta Kulturaleko Ondasun Higiezinak eta

Kultura Intereseko Alderdiak agiri grafikoetan esplizitoki agertaraztea.

Bigarrena.- Adierazi diren akatsek ez dute funtsezko zuzenketarik egin dadin eskatzen; beraz, Urizaharreko

Udalak zuzendu eta gero, espedientea berriz ere Aldundi honetara bidaliko da honek onar dezan jendaurrean jartzeko beharrik gabe, gero argitaratu eta eginbideratzeko.

Hirugarrena.- Foru Agindu hau Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoaren

Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Orok jakin dezan argitaratzen da, eta administrazio bideari amaiera ematen diola adierazten da. Agindu honen kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa egin daiteke bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunetik aurrera kontaturik, Euskal Herriko Auzitegi

Nagusian horrelako gaietan aritzen den aretoaren aurrean.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko maiatzak 27.

Toki Erakundeekiko Harremanetarako eta Hirigintzako Saileko Foru Diputatua,

JOSE MARIA GUERENABARRENA IRIARTE.


Azterketa dokumentala