151. zk., 1993ko abuztuaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura
2672
AGINDUA, 1993ko abuztuaren 2koa, Kultura Sailburuarena, 1993ko ekainaren 23an Kultura Sailburuak emandako Aginduan ezarritako epea aldatzen duena.
1993ko uztailaren 15ean agertu zen argitaratuta
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Kultura
Sailburuak 1993ko ekainaren 23an emandako Agindua,
Euskal Autonomi Elkarteko Udalei beren Artxibo Sistema martxan jarri edo/eta sendotzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.
Xedapen horren seigarren atalean, dirulaguntza horietakoren bat jaso nahi izanez gero interesatuek aurkeztu behar duten dokumentazioa zein den zehazten da eta, bertan, Udalak proiektuaren zati bat ordainduko duela hitz emanez Udal Erabakiaren Egiaztagiria aurkeztea (d lerroaldia) jotzen da beharrezkotzat.
Aipatutako konpromezu hori onartzen duen Udal
Erabakia hartuta egotea beharrezko izanik eta, bestetik, argitaratutako xedapenaren argibide objetiboaren arabera, dirulaguntzetakoren bat lortu ahal izateko emandako epearen zati handi batek abuztua hartzen duenez gero, egoki jotzen da eskabideak aurkezteko epeak berriz aztertzea.
Horrenbestez,
XEDATU DUT:
/p>
Atal bakarra.- Euskal Autonomi Elkarteko udalei beren Artxibo Sistema martxan jarri edo/eta sendotzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen 1993ko ekainaren 23ko Aginduaren 7. atala moldatzea eta, aurrerantzean, beste era honetara idatzita geratzea:
«7. atala.- Epea.
Eskabideak aurkezteko epea, urte honetako irailaren
15era artekoa izango da.»
AZKEN XEDAPENA
Honako Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1993ko abuztuak 2.
Kultura Sailburua,
JOSEBA ARREGI ARANBURU.