Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1993ko abuztuaren 11, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa
2671

ERABAKIA, 1993ko uztailaren 8koa, Lege Araubideko Zuzendariarena, Euskal Herriko Zuzentza Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzitarako Sailean eta Euskadiko Unión General de Trabajadores (U.G.T.)-k bultzatuta, urriaren 27ko 295/1992 Dekretuaren aurka jarraitzen den 360/1993 zenbakiko Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoan interesa izan dezaketenei dei egiteko dena.

Euskadiko Unión General de Trabajadores (U.G.T.)k urriaren 27ko 295/1992 Dekretuaren (abenduaren 17ko

245 zenbakiko EHAA) aurka administrazio-arekiko

Auzi Errekurtsoa (360/93 zenbakiko A.A.E.) jarri ondoren eta jatorriko administrazio espedientea igortzea eskatu delarik, Jurisdikzio KontentziosoAdministratiboaren

Legearen, apirilaren 30eko 10/1992 Legean egindako idazketan, 64. atalean ohartemandakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen ekainaren 18ko 372/1991 Dekretuaren

7.h) atalak Lege Araubideko Zuzendaritza honi ematen dizkion eskuduntzetan oinarrituta, honen bidez aipatu espedientean interesa izan dezaketen guztiei dei egiten zaie, Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bederatzi eguneko epean, euren bidezko interesen alde egiteko, Euskal Herriko Zuzentza Auzitegi

Goreneko Administrazioarekiko Auzitarako Sailean aipatu errekurtsoan bertaratu daitezen, egokitzat jotzen badute.

Izan ditzan ondorioetarako egiten dut hori.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko uztailak 8.

Lege Araubideko Zuzendaria,

JOSE LUIS AURTENETXE GOIRIENA.


Azterketa dokumentala