151. zk., 1993ko abuztuaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Kultura
2669
ERABAKIA, 1993ko uztailaren 26koa, HABEren Lehendakariarena, Erakunde horretako Batzorde Akademikoko kideen legezko ordezkapenen berri jendaurrean ematen duena.
Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak eta berau garatzen duen ekainaren 12ko 188/1984 Dekretuak arautzen dute HABEren Batzorde Akademiko kideen zenbatekoa eta aipatu Batzordeko kide izateko zergatiak eta baldintzak.
HABEren Zuzendaritza-Batzordeari dagokionez Erakundearen
Batzorde Akademikoa osatzen dutenak izendatu eta kentzea, Bizkaiko Euskaltegi Publikoen ordezkaritza hutsik dagoenez eta Euskaltegi Pribatu Homologatuen ordezkariak bere ordezkaritzan legezko epea bete duelako bere lekua utzi duenez, Erakundearen
Zuzendaritza-Batzordeak, 1993ko uztailaren 22an eginiko ohizko bileran, aipatu kidearen ordezkaritza uztea eta dagozkion izendapenak onartzen ditu.
Horregatik, HABEren ZuzendaritzaBatzordeak,
Erakundearen Zuzendari Orokorraren proposamenez eta
Bizkaiko Euskaltegi Publikoetako Zuzendarien eta
Euskaltegi Pribatu Homologatuen eritzia jaso ondoren, honako erabaki hauek hartu ditu:
Lehenengoa.- José Angel Lores Pinedo jauna HABEren
Batzorde Akademikoko kide izendatzea, hutsik zegoen Bizkaiko Euskaltegi Publikoen ordezkari gisa.
Bigarrena.- Josu Muniozguren Etcheverry jaunari
HABEren Batzorde Akademikoan zuen ordezkotza kentzea, eskainitako zerbitzuak eskertuz.
Hirugarrena.- Asun Cestau Juantorena anderea
HABEren Batzorde Akademikoko kide izendatzea,
Euskaltegi Pribatu Homologatuen ordezkari gisa.
Laugarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.
Erabaki honen aurka kontentziosoadministratiboaren aurreko birjarpen-errekurtsoa tartejar daiteke, Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ager dadin biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Donostia-San Sebastián, 1993ko uztailak 26.
HABEren Lehendakaria,
JOSEBA ARREGI ARANBURU.