Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1993ko abuztuaren 11, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Kultura
2668

ERABAKIA, 1993ko uztailaren 26koa, HABEren Zuzendaritza-Batzordearena, Bilboko eta Donostiako HABE Euskaltegietako zuzendarien karguuzteak eta dagozkion izendapen berriak egiten dituena.

Azaroaren 25eko 29/1983 Legearen 15-G artikuluaren arabera, HABEren Zuzendaritza-Batzordeari bakarrik dagokio Erakunde honi atxekitako Euskaltegietako zuzendariak izendatu eta kentzea, HABEren Zuzendari

Orokorrari entzun ondoren eta, izendapenei dagokienean, ikastetxeko irakaslegoaren proposamenez.

Bilboko euskaltegiko zuzendariak, arrazoi pertsonalak direla eta, dimisioa eskatu duenez, eta Donostiako euskaltegiko zuzendariak kargu horretan arauz ezarritako epealdia amaitua duenez, HABEren ZuzendaritzaBatzordeak

1993ko uztailaren 22ko bileran aipatu kideek beren karguak uzteko eskariak onartzea erabaki du eta, bertako irakaslegoaren proposamenez eta

Zuzendari Orokorraren eritzia entzun ondoren, izendapen berriak egitea.

Ondorioz,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Alberto Ugarriza Urrutikoetxea jauna,

Bilboko HABE Euskaltegian zuen zuzendari kargurik gabe uztea, berak hala eskatu duelako, Erakundeari eskainitako zerbitzuak eskertuz.

Bigarrena.- José Luis Arrondo Mujika jauna, Donostiako

HABE Euskaltegian zuen zuzendari kargurik gabe uztea, arauz ezarritako epealdia bete ondoren berak hala eskatu duelako, Erakundeari eskainitako zerbitzuak eskertuz.

Hirugarrena.- Bilboko HABE Euskaltegiko zuzendari

Jesús M. Barrutia Soraluza jauna izendatzea.

Laugarrena.- Donostiako HABE Euskaltegiko zuzendari Ixabel Zubeltzu Jaka anderea izendatzea.

Bostgarrena.- Kargu-uzte eta izendapen hauek

1993ko irailaren 1ean jarriko dira indarrean, ondorio guztietarako, eta izendapena, ekainaren 12ko 188/1984

Dekretuak bere 9.2 artikuluan arautzen duenaren arabera, hiru urteko epealdirako izango da.

Erabaki honek, Administrazio Jardupideko 1992ko azaroaren 26ko Legearen 109-C artikuluari jarraiki, administrazio bidea agortzen du.

Donostia-San Sebastián, 1993ko uztailak 26.

HABEren Lehendakaria,

JOSEBA ARREGI ARANBURU.


Azterketa dokumentala