Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1993ko abuztuaren 11, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza
2667

AGINDUA, 1993ko uztailaren 27koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, landare, landare-gai eta beste gai batzuen ekoizle, merkatari eta biltegiratzaileek bete behar dituzten eginbeharrak, hala nola erregistro ofizialean inskribatzeko arau zehatzak ere, ezartzen dituena.

Kontseiluaren 1976ko abenduaren 21eko 77/93/EEE

Zuzentarauak, zein azken aldiz Batzordearen

93/19/EEE Zuzentarauak aldarazia izan baitzen, Estatu kideetan landare edo landare-gaietarako kaltegarriak diren organismoak sartzetik begiratzeko neurri saila ezartzen du, eta eratzen duen arauketa hain da zehatza, non ez baitu ia aukerarik bat ere uzten Estatu kideek beren herrietara nahi erara alda dezaten.

Batzordearen 1992ko azaroaren 3ko 92/90/EEE

Zuzentarauak, landare, landare-gai eta beste gai batzuen ekoizle eta inportatzaileek bete behar dituzten eginbeharrak, eta erregistro batean inskribatzeko arau zehatzak ezartzen ditu.

Beharrezkoa da aurreko idazatian aipaturiko zuzentaraua gurera aldatzea, berak ezarritakoa behar bezala betetzeko behar diren tresnak ezarriz.

Autonomi Estatutuaren 10.9. atalak Euskal Autonomi

Elkarteari iratxikitako eskurantzak eta 27/1983

Legeak landare ekoizpen eta landare sanitatearen alorreanLurralde Historikoei iratxikitakoak kontutan hartuz,

Estatuko Administrazio Zentralarekiko koordinazioa lortzeko tresnak ezarri beharra gogoan izanik, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- 1.- Landare, landare-gai eta beste gai batzuen ekoizle, merkatari eta biltegiratzaileek bete behar dituzten eginbeharrak, eta 77/93/EEE Zuzentarauaren

6. ataleko 4 eta 5. idazatietan aurrikusten den erregistro ofizialean inskribatzeko arauak ezartzea da honako agindu honen xedea.

2.- Ekoizle guztiak, talde-biltegiak, igorpen zentroak edota honako agindu honen I. eraskinean zerrendaturiko produkturik ekoitzi edo biltegiratzen duen beste edozein pertsona nahitaez inskribatu behar dira aipaturiko erregistroan.

Nahiz eta aipaturiko I. eraskinean zerrendaturik ez egon, 77/93/EEE Zuzentarauaren 6. ataleko 5 eta 7. idazatien arabera ezarri den prozedurari jarraituz zehaztuko diren landare, landare-gai edo beste gai batzuen ekoizpen-aldean kokatzen diren ekoizle, taldebiltegi edo igorpen zentroei ere exigitu ahal izango zaie erregistro ofizialean inskribatzea.

3.- Euskal Autonomi Elkarteko hiru Lurralde Historikoetan erregistro ofizial bana egongo da, lurraldean lurraldeko foru erakunde eskudunek kontrolatuko dutena.

Hiru erregistro horiek, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren

1989ko urriaren 6ko Aginduaren bidez sortu zen

Hazi eta Mintegiko Landareen Merkatarien Erregistroan aurretik bilduta dagoen informazioaz osatuko dira.

Hortaz, iadanik erregistraturik dauden establezimenduek aipaturiko erregistroan zuten identifikazio zenbakia gordeko dute eta berriek, lurraldeko erregistroak

Autonomi Elkarteko erregistroari kontsulta egin ondoren, zenbaki bat jasoko dute, guztien arteko koordinazioa lor dadin.

4.- Horrela, foru erakunde eskuduna izango da bere lurralde eremuko erregistroaren kudeaketaren arduraduna, atal honen 2. idazatian aipaturiko landaregaiak edo bestelako gaiak ekoitzi edo biltegiratzen dituzten pertsona edo erakunde guztientzat.

Erregistroan inskribatu behar diren eta establezimenduak

Lurralde Historiko bat baino gehiagotan dituzten pertsona edo entitateek lurralde horietariko guztietan inskribaturik egon beharko dute.

2. atala.- 1.- Foru erakunde eskudunek, Nekazaritza eta Landen Garapenerako Zuzendaritzarekin koordinaturik, ezarriko duten eredu normalizatuaren arabera aurkeztuko dira inskripzio eskabideak, foru erakundeek adieraziko duten lekuan.

2.- Foru erakunde horiek ekoizlea, taldebiltegia, igorpen zentroa edo beste edozein pertsona inskribatuko dute erregistro ofizialean, identifikazioa ahalbidetzen duen erregistro zenbaki batekin, behin guztiek agindu honen 3 eta 4. ataletan aurrikusitako eginbeharrak bete ditzaketela eta betetzeko prest daudela egiaztatu ondoren. Interesatua ezin izango da erregistroan inskribatu, harik eta beharkizun hori betetzen duela benetakotu arte.

Inskripzioa eta erregistro zenbakia edo, kasuan kasu, eskatutako inskripzioaren ukapena idatziz jakinaraziko zaizkio interesatuari.

3.- Erregistroa erregistratuaren identifikaziodatuez eta bere lanbide iharduerari buruzko datuez osatuko da, zein eskabidean agertzen baitira.

4.- Foru erakunde eskuduna arduratuko da erregistroa behar den guztian aldatu edo berriztatzeaz, ekoizleak, talde-biltegiak, igorpen zentroak edo beste edozein pertsonak, hasiera batean inskripzioaren xedea izan zirenei barik, beste iharduera gehigarri batzuei ekitea erabakitzen dutenean.

5.- Aurreko 1.2. atalean aipatutako landareen ekoizleek, erregistroan inskribatzeko eskabidearekin batera, laborearen aitorpena aurkeztuko dute II. eraskinean agertzen den ereduaren arabera. Laboreen aitorpen horiek urtean-urtean berriztatuko dira foru erakundeek zehaztuko dituzten datetan edota, urtean zehar, aurkezturiko azken aitorpenean adierazitakoaren edozein aldaketa gertatzen denean.

6.- Establezimendu, biltegi, laborategi edo antzekoen aldaketak foru erakunde eskudunari jakinaraziko zaizkio gertatzen diren unean.

3. atala.- Erregistroan inskribatzeak ondoko eginbehar hauek bete beharra ekarriko du:

a) Landare, landare-gai eta bestelako gaietan koarentenari loturiko organismo kaltegarrien edozein sumaketa foru erakunde eskudunari jakinaraztea.

b) Ekoizleak, talde-biltegiak, igorpen zentroak edo

1. ataleko 2. idazatian aipaturiko beste edozein pertsonak landare, landare-gai eta bestelako gaiak landu, ekoitzi, biltegiratu, gorde edo erabiltzen dituzteneko, edo gai horiek beste era batera daudeneko instalazioen plano eguneratua gordetzea.

c) Foru erakunde eskudunei informazio osoa eman ahal izateko, landare, landare-gai eta bestelako gaien erregistroak gordeko dituzte, honako hauenak alegia:

- instalazioetan biltegiratu edo landatzeko eskuratu dituztenak, - ekoizten ari direnak, - beste hirugarren batzuei igorri dizkietenak, eta zerrendaturiko agiriok gutxienez urtebetean gorde beharko dituzte.

d) Foru erakunde eskudunekin harreman iraunkorrak izateko pertsonalki gertu egotea, edo landareekoizpenaren eta haren inguruko landaresanitatezko

arazoen alorrean teknikoki gaitua den beste pertsona bat izeneztatzea.

e) Beharrezkoa denean, ikus-azterketak egitea laborantzaldianzehar, une egokian eta foru erakunde eskudunak gertuturiko gidalerroetan ezarritako moduan.

f) Foru erakunde eskudunen izenean iharduteko gaiturik dauden pertsonei sartzen uztea, batez ere ikuskapen eta laginketa lanak burutu ahal izan ditzaten; halaber,

1. ataleko 3. idazatian aipaturiko erregistroak eta erregistro horiei dagozkien agiriak utziko dizkiete foru erakundeei.

g) Aipaturiko organoei beste edozertan laguntzea.

h) Foru erakunde eskudunek ezar ditzaketen gainerako eginbehar osagarri eta orokorrak era berean betetzea, instalazioen landare-sanitatezko egoeraren ebaluazioa errazteko xedeaz. Eginbehar horiek kontutan hartu behar dituzte ekoizpen baldintzak, labore mota batipat, ustiategiaren neurriak, kudeaketa, langileria eta ekipoa.

4. atala.- Foru erakunde eskudunek eskaturik, ekoizlea, talde-biltegia, igorpen zentroa edo erregistraturiko beste edozein pertsona eginbehar zehatzei loturik geratuko da, zeinen funtsa instalazioen landaresanitatezko egoera ebaluatu edo hobetzea eta gaien nortasuna landare-sanitatezko pasaportea erantsi arte gordetzea izango baita.

Eginbehar zehatz horien artean iharduera ezberdinak sartuko dira, hala nola azterketa bereziak, laginketak, bakartzea, landare gaisoen ezabaketa, tratamendua, deusezketa eta markaketa (etiketatzea), baita

77/93/EEE Zuzentarauaren IV. eraskineko A zatiaren

II. sailean edo, kasuan kasu, IV. eraskinaren B zatian zehazki adierazten den beste edozein neurri ere.

5. atala.- Foru erakunde eskudunek 3. atalean aipatu diren eginbeharrak betetzen direla bermatuko dute

3. ataleko c letran jasotako erregistro eta agirien aldizkako azterketaren bitartez, zein urtean behin gutxienez burutuko baita.

6. atala.- Nekazaritza eta Landen Garapenerako

Zuzendaritzak eta foru erakunde eskudunek elkarren arteko informazio eta koordinaziorako behar diren

bideak ezarriko dituzte, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan erregistroko datuen etengabeko egunerapena ahalbidetzeko xedeaz, agindu honen xedearen arabera.

7. atala.- Lehengo 3. ataleko eginbeharrak eta, hala behar denean, 4. atalekoak betetzen ez badira, foru erakunde eskudunak martxoaren 30eko Hazi eta Mintegiko

Landareei buruzko 11/1971 Legea eta kontsumitzailearen defentsa eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren alorreko zehapenak arautzen dituen ekainaren 22ko

1945/1983 Erret Dekretua aplikatuko ditu, azken hori

Kontsumitzaile eta Erabiltzailearen Defentsarako uztailaren

19ko 26/1984 Lege Orokorraren azken xedapenetariko bigarrenak gaitzen baitu.

8. atala.- Foru erakunde eskudunek honako xedapen honetan ezarritakoa behar bezala betetzeko behar diren neurriak hartuko dituzte.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Honako agindu honek 1993ko ekainaren 1az geroztik izango ditu ondoreak.

AZKEN XEDAPENA

Honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko uztailak 27.

Nekazaritza eta Arrantza Sailburua,

JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.


Azterketa dokumentala