Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 1993ko abuztuaren 11, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza
2666

AGINDUA, 1993ko uztailaren 27koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuarena, landare, landare-gai eta beste gai batzuk Europako Elkartearen barruan zirkulatzeko landare-sanitatezko pasaporteen normalizazioa ezarri, eta pasaporte horiek luzatzeko prozedurak eta berak ordezteko baldintza eta prozedurak ezartzen dituena.

Kontseiluaren 1993ko apirilaren 19ko 93/19/EEE

Zuzentarauak azken aldiz aldatu zuen Kontseiluaren

1976ko abenduaren 21eko 77/93/EEE Zuzentarauak, zein Europako Elkartean landare edo landaregaietarako kaltegarriak diren organismoak sartzetik eta organismo horiek Europako Elkartearen barruan zabaltzetik babesteko neurriei buruzkoa baita, landare, landare-gai eta bestelako gai batzuek, Europako Elkartearen barruan zirkulatzeko, elkartearen landare-sanitatezko araubide berria Europako Elkartearen barneko gune mugarik gabekoan betetzen dela bermatuko duen landaresanitatezko pasaporte bat izan behar dutela ezartzen du, egun indarrean dagoen landare-sanitatezko nazioarteko ziurtagiria ordezteko.

Bestetik, Batzordearen 1992ko abenduaren 3ko

92/105/EEE Zuzentarauak landare-sanitatezko pasaporteen normalizazioa, eta pasaporte horiek luzatzeko prozedurak eta berak ordezteko baldintza eta prozedurak arautzen ditu.

Europako Elkarteko arau horiek Euskal Autonomi

Elkarteko legeriara aldatu beharra aintzakotzat harturik, eta Autonomi Estatutuko 10.9. atalak Euskal

Autonomi Elkarteari iratxikitako eskurantzak eta

27/1983 Legeak landare ekoizpen eta landare sanitatearen alorrean Lurralde Historikoei iratxikitakoak gogoan izanik, beti ere Estatuko Administrazio Zentralarekiko koordinazioa lortzeko tresnak ezarri beharra kontutan hartuz, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.- Kontseiluaren 77/93/EEE Zuzentarauaren

10. atalean zehaztutako landare-sanitatezko pasaportea normalizatu, luzatu eta ordezteko baldintzen ezarketa, honako agindu honetan xedaturikoaren arabera egingo da.

2. atala.- landare-sanitatezko pasaportearen kudeaketa eta kontrolaz arduratuko diren organismoak foru erakunde eskudunak izango dira, Eusko Jaurlaritzako

Nekazaritza eta Arrantza Sailak Europako Elkartearekiko duen erantzukizunaren kaltetan jo gabe.

3. atala.- landare-sanitatezko pasaporteak ondoko baldintza hauek bete beharko ditu:

1.- Osagaiak honako hauek izango dira:

- foru erakunde eskudunak onetsitako etiketa bat, non agertaraziko baitira honako agindu honen I. eraskinean aurrikusten diren datuak, edo - etiketa eta foru erakunde eskudunak, lehengoa bezala, onetsiko duen agiri osagarri bat, zeinetan ondoko hauek agertaraziko baitira:

* etiketan: I. eraskinean aurrikusten diren lehenego bost datuak, * agiri osagarrian: aipaturiko eraskinean aurrikusten diren guztiak.

Agiri osagarri hori, merkataritza helburuekin erabili ohi den edozein agiri izan daiteke.

2.- Etiketa lehenengo aldiz erabili beharko da eta gai egokiez egindakoa izango da, behar bezain gogorra, narria dezaketen faktoreei dagokienez.

3.- Aurreko 1. idazatian eskaturiko informazioa gazteleraz eta euskeraz agertuko da, inprimaturik hobe, eta idazkera ezabaezinezkoa izan beharko da.

4.- Agiri osagarriak I. eraskinean zerrendatzen direnez gaineko beste edozein datu adierazi ahal izango du,

Kontseiluaren 91/682/EEE, 92/33/EEE eta 92/34/EEE

Zuzentarauen arabera etiketatzerako baliogarria bada, beti ere aipatu eraskinean aurrikusitako informaziotik ondo bereizita.

4. atala.- 1.- Pasaportearen luzapenak ondoko zeregin hauek barnebilduko ditu: pasaportearen eraketa, aipaturiko informazioari dagozkion laukitxoak betetzea eta eskatzaileak pasaportea erabili ahal izateko behar diren izapideak. landare-sanitatezko pasaportea, landare, landaregai eta bestelako gai batzuk zirkulazioan jarri baino hamalau egun lehenago eman ahal izango da azkarren jota,

77/93/EEE Zuzentarauaren 7. ataleko 2. idazatian ezartzen den bezalaxe.

2.- Landare, landare-gai eta beste gai batzuen ekoizle, merkatari eta biltegiratzaileek bete behar dituzten eginbeharrak, hala nola erregistro ofizialean inskribatzeko arau zehatzak ere, ezartzen dituen Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 1993ko uztailaren 27ko

Aginduan aurrikusitako erregistroan inskribaturik egonik, landareei, landare-gaiei edo bestelako gai batzuei, edo beren enbalaketei, edo gai horiek garraiatzen dituzten ibilgailuei batzeko landare-sanitatezko pasaporteak luzatu nahi dituzten ekoizle, merkatari eta biltegiratzaileek, foru erakunde eskudunak zehaztuko duen tokian eskatu beharko dute baimena, eta etiketa eredu bat eramango dute edo, kasuan kasu, etiketa eredu bat eta agiri osagarri bat, aipaturiko erakundeak onets ditzan, erakunde horrek ematen dizkien etiketak erabili ezik.

Eskabide hori landare, landare-gai edo bestelako gai batzuei buruzkoa izan daiteke bakar-bakarrik, baita eskabidean zehazturiko gaiak destinatuko diren lurraldeei buruzkoa ere.

3.- Ekoizle, merkatari eta biltegiratzaileek makinaz edo, eskuz eginez gero, letra larriekin idatziko dute pasaporteko informazioa. Landare edo landaregaien botanika-izenak karaktere latindarrekin idatziko dira.

Baliozkotu gabeko emendakin edo harraskadurek pasaportea deuseztatuko dute.

4.- Landare, landare-gai edo bestelako gai bat, - babesturiko alde zehatz bat edo batzuetarako baimentzen denean, horrela agertaraziko da, bere izen edo kodea «ZP» (babesturiko aldea) bereizgarriarekin batera adieraziz; - jatorriz Europako Elkartetik kanpokoa denean, inguruabar hori agertaraziko da, jatorrizko herrialdearen edo, kasuan kasu, herrialde igorlearen izena adieraziz.

5.- Ekoizle, merkatari edo biltegiratzailearen erantzukizunpean, landare-sanitatezko pasaportearen osagai den etiketa, behin bakarrik erabil daitekeen eran batuko zaie landareei, landare-gaiei edo bestelako gai batzuei, edo beren enbalaketei, edo gai horiek garraiatzen dituzten ibilgailuei.

6.- Pasaporte eredua onetsia izanez gero, eskatzaileek pasaporteak egin, inprimatu eta biltegiratu ahal izango dituzte. landare-sanitatezko pasaporteak erabiltzeko baimena, aldez aurretik onetsitako ereduaren arabera, Kontseiluaren

77/93/EEE Zuzentarauean ezarritako landaresanitatezkobeharkizunak betetzen direla egiaztatu ondoren emango da, gaiak destinatzen diren alderako.

5. atala.- landare-sanitatezko pasaporte batek beste bat ordeztuz gero, eta ordezpen hori partidak zatitu, konbinatu edo beren landare-sanitatezko egoera aldatzen bada bakarrik burutu ahal izango da, aurreko atalean aurrikusitako prozedura berari jarraituko zaio, aldez aurretik erregistroan inskribaturik dagoen pertsona fisiko zein juridikoak eskatu ondoren.

Gainera, erregistraturiko ekoizle edo inportatzailearen kodea agertu beharko da, «RP» (ordezko pasaportea) bereizgarriarekin batera, zeinek adierazten baitu pasaporte horrek beste bat ordezten duela.

6. atala.- Foru erakunde eskudunek, honako xedapen honetan xedaturikoa behar bezala betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Honako agindu honek 1993ko ekainaren 1az geroztik izango ditu ondoreak.

AZKEN XEDAPENA

Honako xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko uztailak 27.

Nekazaritza eta Arrantza Sailburua,

JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.


Azterketa dokumentala