Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 1993ko otsailaren 25a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hirigintza eta Etxebizitza
656

AGINDUA, 1993ko otasailaren 5ekoa, Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuarena, Elantxobeko hirigune zaharra (lehenengo zedarriketa handiagotzea) Osoan Bereoneratzeko Eremutzat aldarrikatzeko espedientea hasiarazten duena.

Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruz Eusko Jaurlaritzak emandako uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuak, bere 11. atalean,

Osoan Bereoneratzeko Eremutzat aldarrikatzeko espedienteen hasiarazpenari dagokion jardunbidea ezartzen du. Beraz, atal horren babespean, Alkateak Sail honetara 1992ko abenduaren 18an igorritako idazkiaren bidez, Elantxobeko hirigune zaharraren lehenengo zedarriketari atxikitako aldea Osoan Bereoneratzeko

Eremutzat aldarrikatzea eskatu zuen Elantxobeko Udalak.

Idazki horrekin batera Dekretu horren 11. atalaren

2. azpiatalean zehaztutako agiriak igorri ziren, horiek baitira aldarrikapena egiteko eskatzen direnak. Sail honetako

Teknika-Zerbitzuek agiri horiek aztertu ondoren adierazi dutenez, eremu horretan «osoan bereoneratzeko eremutzat» aldarrikatzeko eskakizunak biltzen dira, interesa baitu hirigintzari begira; beraz, behin eta berriz aipatu den Dekretuaren 9. atalaren 1. puntuan ezarritakoari atxikiz, Administrazioak iharduera berezia egin beharko du eremu hori babestu, iraunarazi eta hobetzeko.

Lurzoruaren Jaurbide eta Hiri Antolakuntzari buruzko

Legearen Bateratutako Idazkia (ekainaren 26ko

1/1992 Legegintzazko Errege Dekretuaren bidez onartua), hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruz Eusko Jaurlaritzak emandako uztailaren 17ko 189/1990 Dekretua eta gai horretan erabilgarri diren gainontzeko araubideak ikusita, honako hau

XEDATU DUT:

1.- Elantxobeko Hirigune Zaharra Osoan Bereoneratzeko

Eremutzat aldarrikatzeko espedientea hasiaraztea.

Agindu honen I. eraskinean azaltzen da Eremuaren lehenengo zedarriketako planua.

2.- Bereoneratzeko Egitamu Berezia gertatzeko epea hamaika hilabetekoa izango da. Agindu hau Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da epe hori.

3.- Hasierako onarpena emateko gehienezko epea hamabi hilabetekoa izango da eta hamabost hilabetekoa behin-betiko onarpenarena. Agindu hau Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko dira epeak.

4.- Uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuaren 11. atalaren

3. azpiatalean agidutakoa betez, Elantxobeko Udalak

Sail honetara igorritako agiriak Agindu honen

Eraskinetan agertuko dira. Eraskinak honako hauek dira:

- I. eraskina: Eremuaren lehenengo zedarriketako planua. - II. eraskina: Hasiarazpena azaldu eta zuritzen duen txostena. - III. eraskina: Eremuari buruzko azterlana, gizarte eta hirigintza alderdiez aritzen dena.

5.- Hasiarazteko Agindua eta Eremuaren lehenengo zedarriketako planua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko otsailak 5.

Hirigintza eta Etxebizitza Sailburua,

JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA.


Azterketa dokumentala