Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 1993ko otsailaren 25a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza
654

AGINDUA, 1993ko otsailaren 23koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan eta nekazaritza-azaleren alorrean Europako Elkartearen laguntzen erregimenak kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratua ezartzen duena.

Kontseiluaren 1992ko azaroaren 27ko 3508/1992

Arautegiaren bidez (EEE), Europako Elkartearen laguntzaerregimenbatzuk kudeatu eta kontrolatzeko sistema integratua ezarri zen.

Batzordearen 1992ko abenduaren 23ko 3887/1992

Arautegiaren bidez (EEE), Europako Elkartearen laguntzaerregimenbatzuei dagokien kudeaketa eta kontrol sistema integratua aplikatzeko arauak ezarri ziren.

Kontseiluaren 1992ko ekainaren 30eko 1765/1992

Arautegiaren bidez (EEE), zenbait belarlaboreren ekoizleentzako laguntza erregimena ezarri zen.

Batzordearen 1992ko uztailaren 31ko 2293/1992

Arautegiaren bidez (EEE), Kontseiluaren 1765/1992

Arautegia (EEE) aplikatzeko xedapenak ezarri ziren, 7. atalean jasotako lur-kenketari dagokionez.

Batzordearen 1992ko abenduaren 7ko 3529/1992

Arautegiak (EEE) eta Batzordearen 1992ko urriaren

2ko 2890/1992 Arautegiak (EEE) aldatu zuten Batzordearen

1992ko uztailaren 31ko 2294/1992 Arautegiaren bidez (EEE), Kontseiluaren 1765 Arautegian (EEE) aipatutako olio-landareen hazien ekoizleei laguntzeko erregimena aplikatzeko xedapenak ezarri ziren.

Batzordearen 1992ko azaroaren 24ko 3368/1992

Arautegiaren bidez (EEE), olio-landareen hazien ekoizleei laguntzeko erregimena aplikatzeko arauei buruzko neurri iragankorrak ezarri ziren.

Batzordearen 1992ko urriaren 2ko 2891/1992 Arautegiak (EEE) aldatu zuen Batzordearen 1992ko uztailaren

31ko 2295/1992 Arautegiaren bidez (EEE), Kontseiluaren

1765/1992 Arautegiko (EEE) 6. atalean aipatutako proteinadun hazien ekoizleei laguntzeko erregimena aplikatzeko xedapenak ezarri ziren.

Batzordearen 1992ko urriaren 9ko 2941/1992 Arautegiak (EEE) aldatu zuen Batzordearen 1992ko uztailaren

31ko 2.296/1992 Arautegiaren bidez (EEE), ekoizpenetik kendu diren lurrak, zeinetan gehienik gizaki edo abereen kontsumorako ez diren produktuak Elkartean gertutzeko gaiak lortzen baitira, erabiltzeko aplikazioxedapenbatzuk ezarri ziren.

Batzordearen 1992ko irailaren 24ko 2780/1992

Arautegiaren bidez (EEE), belar-labore jakin batzuen ekoizleei laguntzeko erregimenaren eremuan konpentsazioordainketakemateko baldintzak ezarri ziren.

Batzordearen 1992ko abenduaren 23ko 3738/1992

Arautegiak (EEE) aldatu zuen Batzordearen 1992ko abuztuaren 25eko 2467/1992 Arautegiaren bidez (EEE), 1765/1992 Arautegiko (EEE) belar-laboreen zerrenda zabaltzea ezarri zen.

Kontseiluaren 1992ko uztailaren 30eko 2064/1992

Arautegiak (EEE) aldatu zuen Kontseiluaren 1989ko martxoaren 20ko 762/1989 Arautegiaren bidez (EEE), aletarako zenbait lekadunen aldeko neurri berezi bat ezarri zen.

Batzordearen 1989ko uztailaren 28ko 2353/1989

Arautegiaren bidez (EEE), zein Batzordearen 1992ko azaroaren 6ko 3242/1992 Arautegiak (EEE) eta Batzordearen

1992ko uztailaren 31ko 2232/1992 Arautegiak (EEE) aldatu baitzuten, aletarako lekadun batzuentzako laguntzen emakida aplikatzeko arauak ezarri ziren.

Kontseiluaren 1968ko ekainaren 27ko 805/1968

Arautegiaren bidez (EEE), betabereen haragiaren sektoreko merkatuaren antolaketa amankomuna ezarri zen, zeinen azkeneko aldaketa, betabereen haragiarentzako sarien erregimenerako arau orokorrak eta dentsitatearenfaktorea ezarri zituen Kontseiluaren 1992ko ekainaren 30eko 2066/1992 Arautegia (EEE) baita.

Batzordearen 1992ko abenduaren 23ko 3886/1992

Arautegiaren bidez (EEE), betabereen haragiaren sektoreko merkatuen antolaketa amankomuna ezarri zuen

805/1968 Arautegian (EEE) aurrikusitako sarierregimenei buruzko aplikazio-xedapenak ezarri ziren, eta

1244/1982 eta 714/1989 Arautegiak (EEE) indargabetu.

Kontseiluaren 1991ko uztailaren 15eko 2328 Arautegiaren bidez (EEE), nekazaritzako egituren eraginkortasuna hobetzeko xedapenak ezarri ziren, eta bereziki mendiko konpentsazio-kalteordainei buruzko araupeketa.

Hori dela eta, Euskal Autonomi Elkarteko arauak adierazi diren Europako Elkarteko arauei egokitzeko beharraz jabetuta, bidezko da kudeaketa eta kontrol sistema integratua ezartzea elkartearen laguntzaerregimen batzuetarako, aurrerantzean «azalerak» laguntza izenarekin bilduko diren hauetarako alegia:

- belar-labore batzuetarako konpentsazioordainketak:

zerealak, olio-landareak eta proteinadunak; - aletarako zenbait lekadunetarako azaleraren ziozko laguntzak: dilistak, garbantzuak, zalkeak eta eruak; - zuhain-azaleraren frogaketa, abereen dentsitatearen faktorea kalkulatzeko, betabereen sektorean ezarritako sariak eskuratu ahal izateko eratu baitzen kalkulu hori; - ustiaturiko azaleraren frogaketa, mendiko konpentsaziokalteordainakkalkulatzeari dagokionez.

Hori dela bide, Autonomi Estatutuko 10.9. atalak

Euskal Herriko Autonomi Elkarteari iratxikitako eskumena kontutan hartuz, eta 27/1983 Legeak nekazaritzaazalerenalorrean lurralde historikoei iratxiki zizkien eskumenak gogoan izanik, baita, bakoitzari dagozkion eskumenak zuzentasunez erabiltzeko xedeaz, Estatuko

Administrazio Zentralarekiko koordinaziorako bideak ezarri beharra ere, eta guzti hori Europako Elkartearen arautegien zuzeneko aplikazioaren kaltetan jo gabe, hauxe

XEDATU DUT:

/p>

I. KAPITULUA.- XEDAPEN OROKORRAK.

1. atala.- Honako agindu honen helburua, zenbait belar-laborerentzako konpentsazio-ordainketak eta aletarako lekadun batzuentzako azaleraren ziozko laguntzak eskatu eta emateko prozedura arautzea da, baita, abereentzako sariak lortzeko xedeaz, dentsitatearen faktorea zehazteko zuhain-azaleren aitorpena eta mendiko konpentsazio-kalteordainak kalkulatzeko azaleren aitorpena egiteko ere; alderdi horiei 3508/1992 Arautegian (EEE) aurrikusitako kudeaketa eta kontrol sistema integratua aplikatuko zaie.

Lau erregimen horiek, aurrerantzean, «azalerak» laguntza izenarekin bilduko dira.

2. atala.- 1.- Nekazaritza ustiategi guztien titularrek, agindu honetan ezartzen diren era eta epeetan, «azalerak» izeneko laguntzarako eskabide bakarra aurkeztu beharko dute aginduak ukitzen dituen laguntzen onuradun izateko.

2.- Betebehar horretatik salbuetsiko dira jarraian adieraziko diren onurak bakarrik eskatzen dituzten ekoizle edo ustiategien titularrak:

- betabere arren ziozko sari berezia edo behi inudeen ziozkoa, baldin eta, ustiategi bakoitzeko, ekoizleen abelgorri nagusien kopurua hamabost abelburutik beharakoa bada, eta ekoizleek sari horien zenbateko osagarria eskatzen ez badute; - ardi edo ahuntzen ziozko saria;

3.- Belar-laboreei buruzko 1765/1992 Arautegiari (EEE) heltzen dioten ekoizleek, sistema erraztua (lur kenketarik gabe) ala adierazitako arautegian aurrikusitako sistema orokorra aukeratzen duten adierazi beharko dute «azalerak» laguntzarako eskabidean.

3. atala.- 1.- Agindu honi dagokionez, ondoko definizio hauek hartuko dira kontutan:

- «Ustiategiaren titularra»: ustiategia Euskal Herriko

Atonomi Elkartean duen nekazaritza-ekoizle indibiduala, pertsona fisiko edo juridikoa, zein pertsona fisiko edo juridikoen elkartea, dagokion erregimen juridikoa kontutan hartu gabe. - «Ustiategia»: Euskal Herriko Autonomi Elkartearen lurraldean dauden eta ustiategiaren titularrak kudeatzen dituen ekoizpen-guneen multzoa. - «Nekazaritza-lursaila»: titular bakar batek labore bat edo gehiago lantzen dueneko katastroko lursaila.

Titular batek baino gehiagok lantzen badute katastroko lursaila, haietariko bakoitzari dagokion zatia hartuko da nekazaritzalursailtzat.

Aldi berean zuhaitzak eta 3508/1992 Arautegiko (EEE) 1. ataleko laboreetariko bat dituen lursaila nekazaritzalursailtzathartuko da, baldin eta alde berean dauden eta zuhaitzik ez duten lursailetako baldintza beretsuetan landu ahal bada adierazitako laborea. Kasu honetan eta konpentsazio-ordainketa eta laguntzei dagokienez, lursailaren azalera osoa gutxitu egingo da. - «Zuhain-azalera» Aurtengo martxoaren 31z geroztik eta, gutxienez, urte bakoitzeko zazpi hilabetetan zehar, betabere, artabere eta ahuntzabereen hazkuntzarako erabil daitekeen ustiategiko azalera hartuko da tzat, amankomunean erabilitakoak eta ohizko lugorriak barne. Mendiko konpentsazio-kalteordainen kalkulurako ukitutako zuhain-azaleren kasuan, zazpi hilabeteko epe hori ez da kontutan hartuko; aitziktik, onuradunaren abelgorri nagusiek talde-bazkan ematen duten denboran oinarritutako kalkulu bat egingo da.

Azalera honetan ondoko hauek ez dira kontabilizatuko:

eraikuntzak, basoak, uhaskak, bideak eta elkartearen laguntza-erregimen baten onuradun diren beste ekoizpen batzuetarako erabiltzen diren azalerak, edota labore iraunkor edo barazkien hazkuntzarako edo zenbait belar-laboreren ekoizleentzat ezarri den erregimen bera aplikatzen zaien laboreetarako erabiltzen direnak, edota lurrak kentzeko den baina 2328/1991 Arautegiko (EEE) 2. ataleko 3. puntuko hirugarren lerroaldeko

a) letran jasotakoa ez den egitarau nazional edo Europako

Elkartearen egitarau baten xede diren azalerak.

2.- 1992ko ekainaren 30az geroztik ustiategietan egindako zatiketa ez-errealen bidez zuzenbidearen araberaegoki den baino laguntza handiagorik jaso ez dadin, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta foru erakunde eskudunak bidezkoesten dituzten neurriak hartuko dituzte.

II. KAPITULUA.- LAGUNTZAESKABIDEAK

4. atala.- 1.- «Azalerak» laguntzarako eskabideak foru erakunde eskudunak horretarako eratuko dituen inprimakietan egingo dituzte interesatuek, Nekazaritza eta Landen Garapenerako Zuzendaritzarekin koordinatuta.

2.- Inprimaki horietan ustiategiko lursail guztiak agertarazi beharko dira, baso-aprobetxamenduetara bakarrik destinatzen direnak salbu.

3.- Nekazaritza-lursail bakoitzari buruz honako hau adieraziko da:

- azalera; - kokalekua; - erabilera; labore zein landareen mota edo laborerik eza hartuko dira erabileratzat.

Amankomunean erabilitako zuhain-azaleren kasuan, entitate jabeak ondoko hauek jakinaraziko ditu lursail bakoitzerako, talde-bazkaren azalera osoa, bazka hori halako kanpainan erabiltzen duten abelgorri nagusien kopurua, abeltzain indibidualen araberako banaketa, eta abere horiek talde-bazkan ematen duten denbora.

Datu guzti horietan oinarrituta, foru erakunde eskudunak banaketa egingo du interesatutako ekoizleen artean, azaleren erabileraren proportzioz.

4.- Salbuespenez, nekazaritza-lursailak, zuhainazalerei dagozkienak barne, inguruabar jakin batzuengatik katastroko lursail batekin guztiz bat ez badatoz, ekoizleek nekazaritza-lursailak kokatzeko balioko duten krokis hagatuak ekarriko dituzte eskabideekin batera; nekazaritzalursailekzati batez atzematen dituzten katastroko lursailen azalera hamar hektareatik beherakoa denean, ekoizleak betebehar horretatik salbu geratuko dira.

5.- Edozeik kasutan ere, eskabidearekin batera, adierazitako kontua eskatzaileari dagokiola benetakotuko duen bankuko ziurtagiri egokia ekarriko da.

6.- Zenbait belar-laborerentzako konpentsazioordainketen kasuan, «azalerak» laguntza jasotzeko eskabideek, gutxienez, 0,30 hektarea ukitu beharko dute produktu multzo bakoitzerako (zerealak, oliolandareak, proteinadunak), Kontseiluaren ekainaren 30eko

1765/1992 Arautegiko (EEE) 8. atalaren arabera sistema erraztua aukeratzen duten ekoizle txikien kasuan izan ezik, sistema horretan 0,30 hektareako gutxienezko kopurua belar-laboreen hiru produktu-taldeen multzoari aplikatuko baitzaio, Batzordearen 2890/1992 eta

2891/1992 Arautegietan (EEE) xedatutakoaren arabera.

Nolanahi ere, laguntza-eskabideari dagokion zenbatekoa

50 ecu edo gutxiagokoa bada, laguntza ukatu ahal izango da.

Konpentsazio ordainketak eskatzen diren nekazaritzalursailetarakoedozein izari onartuko da, erregimen orokorrean laborantzatik kendu diren lurrei doakieneanizan ezik, lur horiek, Batzordearen uztailaren

31ko 2293/1992 Arautegiko (EEE) 3. atala dela bide,

0,30 hektareako azalera eta 20 metroko zabalera eduki beharko baitute gutxienez.

5. atala.- 1.- «Azalerak» laguntzarako eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik 1993ko martxoaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, foru erakunde eskudunak zehaztuko dituen tokietan.

Zuhain-azalerei buruzkoak epe horretan zehar edo sarirako eskabidea egitean aurkeztu ahal izango dira, beti ere 1993ko uztailaren 31 baino lehen. Foru erakunde eskudun bakoitzak, bere lurralde historikoaren eremuan, eskabideak aurkezteko epea ezar dezake, egokitzat jotzen duen moduan eta, beti ere, lehen aipatutako epeak errespetatuz. «Azalerak» laguntzarako eskabidea bakarra izango da ustiategi bakoitzeko, eta azaleraren zatirik handiena dagoen edo ustiategiko eraikuntza edo instalazio nagusiak dauden lurralde historikoko foru erakunde eskudunari aurkeztu ahal izango zaio.

2.- Ezinbestekoetan salbu, eskabidea atzerapenez aurkezteak, eman beharreko laguntzen zenbatekoen %1eko txikipena ekarriko du astegun bakoitzeko.

Aurreko puntuan adierazitako muga-egunetik zenbatzen hasita, 20 egunetik gorako atzerapena gertatuz gero, eskabidea ez da onartuko, eta ez du inolako laguntzarik ekarriko.

Ezinbestekoak gertatzen direnean -ekoizlearen heriotza, lanbide-ezgaitasun luzea, ekoizlearen ustiategiko nekazaritza-azaleraren zati garrantzitsu baten desjabetzapena, beti ere inguruabar hori eskabidea aurkezterakoan ezin aurrikus daitekeenean, natur hondamendi larria edo antzerako inguruabarrak-, ezinbestekook idatziz jakinarazi beharko dira froga egokiekin lagunduta, foru erakunde eskudunak nahi erara, 10 asteguneko gehienezko epean, ustiategiaren titularrak horrela egin dezakeen unetik zenbatzen hasita.

6. atala.- 1.- ne-kazaritza-ustiategien titularrek adierazitako eran eta epeetan aurkeztutako «azalerak» laguntzarako eskabideak aldatu ahal izango dituzte, beti ere foru erakunde eskudunak, 1993ko maiatzaren 5ean beranduenik, aldaketen berri zehatza eta behar bezalako bidezkoketa idatziz jasotzen duenean, honako balizko hauetan:

a) Foru erakunde eskudunak horrela aintzatetsitako oker materiala gertatzen denean.

b) Nekazaritza-lursailei dagokienez, behar bezala frogatutako kasu partikularretan -heriotza, ezkontza, salmenta edo erosketa, errentamendu kontratu baten eraketa, edo antzeko inguruabarrak.

Hala ere, ekoizpenetik kendutako lursail gisa edo

Zuhain-azalera gisa aitortutakoei ezin izango zaie lursailik gehitu, aplikatzekoak diren xedapenen arabera behar bezala frogatzen diren kasuetan salbu. Edonola ere, lursail horiek ekoizpenetik kendutako lursail gisa edo Zuhain-azalera gisa onartuta egon beharko dute beste ustiatzaile baten laguntza-eskabidean, azkeneko laguntza hori, horrenbestez, aldatu egingo delarik.

c) Sektorekako arautegietan aurrikusitako gainerako kasuetan.

2.- Aurrekoa gorabehera, foru erakunde eskudunari aldaketa jakinaraztea nahikoa izango da, eta ez da aldaketa bidezkotu beharko jarraian adieraziko diren balizkoetan:

- Laguntzaren erregimenari edo erabilerari buruzko aldaketei dagozkienak. Nolanahi ere, nabarmentzekoa da ekoizpenetik kendutako lursail gisa aitortu direnei ezin izango zaiela lursailik erantsi. - Sistema integratuak ukitzen ez duen labore baterako erabilitako lursail bati dagozkionak, nekazariak labore hori, 1993ko maiatzaren 15era bitarteko epean zehar, sistema integratuak ukitzen duen beste batez ordeztu nahi duenean.

III. KAPITULUA.- KONTROLAK

7. atala.- Foru erakunde eskudunek, laguntzen emakidarako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko administrazio kontrolak eta «in situ» egin beharrekoak burutuko dituzte. Beharrezkoa denean, telesumaketasistemen eta satelite bidezko irudien bitartezko egiaztapenak ere burutuko dira.

Administrazio kontrola, aitortutako lursailei buruzko uztarturiko egiaztapenez osatutako sistema informatiko batean oinarrituko da, laguntza bikoitzik eman ez dadin.

Horrez gain, konpentsazio-ordainketak eta azaleraren ziozko laguntzak eskatzen direneko nekazaritzalursailak ustiategiko abereen dentsitatearen faktorea kalkulatzeko, sari bereziaren zioz eta behi inudearentzako sariaren zioz diruz lagun daitekeen gehienezko abere kopurua begiztatzeko xedeaz, ez direla aitortzen eta ez direla aintzat hartzen egiaztatuko da, 805/1968 Arautegiko (EEE) 4. octies atalean ezarritakoaren arabera; era berean, egiaztatuko da lursail horiek ez direla kontutan hartuko ustiategiko Zuhain-azalera kalkulatzeko, abereen ekoizpenen ziozko mendiko konpentsaziokalteordainen ordainketari dagokionez.

8. atala.- 1.- «In situ» egin beharreko kontrolak, gutxienez, eskabide guztien adierazgarri den lagin bati egingo zaizkio; lagin horrek, gutxienez, «azalerak» laguntzarako eskabideen %5 bildu beharko du.

Edonola ere, kontrol horiek irregularitate mamitsurik azalarazten badute, kontrol gehigarriak egin ahal izango dira urtean zehar, eta kontrolatu behar diren eskabideen portzentaia handiagoa izango da hurrengo urtean.

2.- Foru erakunde eskudunak zehaztuko du zeintzuk eskabide kontrolatu beharko diren «in situ», arriskuen eta Baztordearen abenduaren 23ko 3887/1992

Arautegiko (EEE) 6. ataleko 4. puntuan xedatutakoaren arabera aurkeztutako laguntza-eskabideen ordezkaritasunaren azterketan oinarrituta.

3.- «In situ» egin beharreko kontrolak ustegabean burutu ahal izango dira, eta ustiategien titularrei orohar

48 ordutik gorakoa izango ez den epean aurreabisua eman ahal izango zaie.

9. atala.- 1.- Benetan begiztaturiko azalera, «azalerak» laguntzarako eskabide batean aitortutakoa baino handiagoa dela egiaztatzen denean, aitortutako azalera hartuko da kontutan laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko.

2.- Aitortutako azalera begiztaturikoa baino handiagoa denean, kontrolean benetan zehaztutako azaleran oinarrituta kalkulatuko da laguntzaren zenbatekoa.

Hala ere, ezinbestekoetan salbu, benetan begiztaturiko azalera honela gutxituko da:

- egiaztaturiko soberakinaren halako bia, soberakin hori %2 edo 2 hektareatik gorakoa bada eta begiztatutako azaleraren %10etik gorakoa ez bada; - %30, egiaztaturiko soberakina %10etik gorakoa denean eta begiztaturiko azaleraren %20tik gorakoa ez denean.

Egiaztaturiko soberakina begiztaturiko azaleraren %20tik gorakoa denean, ez da azalerari lotutako laguntzarik emango.

Hala ere, ondoko kasuok hartu behar dira kontutan:

- arduragabekeria astunaz egindako aitorpen aizuna bada, ukitutako ekoizlea laguntza-erregimenetik baztertuko da kontutan hartutako urte zibilerako; - nahita egindako aitorpen aizuna bada, ukitutako ekoizlea 3508/1992 Arautegiko (EEE) 1. ataleko 1. puntuan aipatutako laguntza-erregimen guztietatik baztertuko da, kontutan hartutakoaren ondorengo urte zibilerako eta ukatu zaion eskabidean agertzen zenaren berdina den azalera baterako.

Azalera zehazteko, nekazariak frogatzen badu foru erakunde eskudunak aintzatetsitako datuetan zuzen oinarritu dela, ez dira txikipen horiek aplikatuko.

3.- Aurrean ezarritakoari eta konpentsazioordainketa eta azaleraren ziozko laguntzei dagokienez, ereindako edo ekoizpenetik kendutako azalera hartuko da laguntzaren xedetzat, beti ere lursail bakoitzari doakiola, eta ez katastroko azalerari.

Foru erakunde eskudunak, kasu bakoitzeko zantzu ekonomiko eta juridikoak direla bide, egiaztatzen duenean ustiategiaren titularrak 3.2. atalean bildu direnetariko zatiketarik egin duela, iharduketa hori erauzteko behar diren neurriak hartuko ditu.

10. atala.- 1.- Foru erakunde eskudunek ezarriko dute zeintzuk diren agindu honetan aurrikusitako laguntzak jasotzeko eskubidea duten azalerak.

Azalera horiek zehazteko, aitortutakoak edo jarraian adieraziko diren arauekin bat etorriz gutxitutakoak hartuko dira kontutan, hots:

- 1765/1992 Arautegiko (EEE) 2. atalekoak, herrialdeko oinarrizko azalera gainditzen bada; - lurrak kentzeari buruzko Baztordearen 2293/1992

Arautegiko (EEE) 5. ataleko 2. puntukoak; - kontrolari dagozkionak, Kontseiluaren 3508/1992

Arautegian (EEE) eta Batzordearen 3887/1992 Arautegian (EEE) ezarritakoak alegia; - Batzordearen 2353/1992 Arautegian (EEE) ezarritakoak, aletarako zenbait lekaduni dagokienez (dilistak, garbantzuak, zalkeak eta eruak); - Kontseiluaren 2328/1991 Arautegiko (EEE) VI. tituluan ezarritakoak, mendiko nekazaritza eta alde beharstuentzako konpentsazio-kalteordainari dagokionez

Aldi berean, foru erakunde eskudunak bere eremukoak diren, eta aplika daitezkeen arautegietan, eta bereziki kudeaketa eta kontrol integratuei buruzkoetan, aurrikusitako zioengatik bat ere laguntzarik jasoko ez duten eskabideen zerrenda osatuko du.

2.- Foru erakunde eskudunek proposamen egokiak igorriko dituzte Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta

Arrantza Saileko Nekazaritza eta Landen Garapenerako

Zuzendaritzara, zeinek emango baitu ebazpen egokia; ondoren, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administrazio

Orokorrak egingo du ordainketa.

IV. KAPITULUA.- ORDAINKETAK.

11. atala.- 1.- Ordainketak honako epe hauetan gauzatuko dira, aldez aurretik Europako Elkarteko erakundeetatik fondoak jasotzen baldin badira:

a) Olio-aleei dagozkien ordainketak ondoko honen arabera egingo dira:

- zenbatekoaren %50erainoko aurrerakinak, 1993ko irailaren 30a baino lehen; - zenbatekoaren gainerako zatiaren likidazioak,

1994ko otsailaren 1etik martxoaren 31ra bitartean.

b) Zereal eta proteinadunetarako konpentsazioordainketak, sistema orkorrean lurrak kentzeko obligazioaren ziozko konpentsazioa, aletarako lekadunetarako laguntzak eta sistema erraztua aukeratzen duten ekoizle txikientzako konpentsazio-ordainketak, aldi bakar batean gauzatuko dira 1993ko urriaren 16tik abenduaren 31ra bitartean.

2.- Ekoizleek behar ez bezala jaso badute zenbatekorik, itzuli egin beharko dute diru hori, dagozkion legezko korrituak gehituta, zein kalkulatuko baitira ordainketatik onuradunak itzulketa gauzatu arte igarotako epearen arabera.

Aurrekoaren kaltetan jo gabe, foru erakunde eskudunaren oker batengatik egindako bidegabeko ondainketen ondorioz exigitzen diren itzulketetan ez da korriturik exigituko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.- Ahalmena emana zaio Nekazaritza eta Landen

Garapenerako zuzendariari agindu hau garatzeko ebazpenak eta aginduan xedatutakoa aplikatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.- Honako xedapen hau Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko otsailak 23.

Nekazaritza eta Arrantza Sailburua,

JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.


Azterketa dokumentala