Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 1993ko otsailaren 25a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Lana eta Gizarte Segurantza
653

26/1993 DEKRETUA, otsailaren 9koa, Gizarteko Larrialdi Egoeretarako diru laguntzak ezartzen dituena.

Egungo gizarteak elkartasuna erakutsi behar die pobrezia, babesik eza eta bazterkeria jasatera behartuta dauden pertsonei. Administrazioari dagokio, hain zuzen ere, elkartasun horren antolaketa, eta egin ere, gizartean pertsonek horrelako zoria halabeharrez jasaten duteneko ideia arbuia dezan sena piztuz egin beharra dauka.

Gizarteko larrialdi egoerak konpontzeko dirulaguntza egitarauak eratzeko premia egungo errealitatea kontrastatze hutsetik sortzen da, gainean dugun ekonomi krisia eta langabezia larriagatik, une hauetan premia hori areagotu egin delarik.

1989an Pobreziaren Aurkako Osoko Plana jarri zen martxan, bere helburuetariko bat gizarteko larrialdi egoerei aurre egitea zelarik. Helburu hori zehaztearren, martxoaren 20ko 64/1989 eta ekainaren 26ko

178/1990 Dekretuak onartu ziren, horien indarraldia

1992ko abenduaren 31n amaitu zelarik.

Planarekin aurrera egitea erabaki ondoren, legezko luzapena egin beharra dago, Plan horren bigarren mailaren pentzutan emandako laguntzak legeztatzeko.

Horren ondorioz, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak

1993ko otsailaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

1. atala.- Dekretu honen xedea gizarteko larrialdi egoeretarako laguntzen esparru orokorra ezartzea da, laguntza horietan barneratu behar diren gutxienezko erizpideak arautuz eta Euskal Autonomi Elkarteko lurralde osoan eman ahal izateko betekizunak ezarriz.

2. atala.- Dekretu honen ondorioetarako, gizarteko larrialdi egoeretarako laguntza legez ulertuko dira Euskal

Autonomi Elkartean bizi diren pertsonei eta, horrela balitz, oinarrizko gastu zehatzei aurre egiteko nahiko ez diren baliapideak dituen bizikideen unitateko kideei bideratutako diru laguntzak; emanketa horren xedea gizartean dauden bereizkeria egoerak bigundu edo kentzea da.

3. atala.- Ekonomi unitate bakarra osatuz etxebizitza berean bizi diren bi pertsona edo gehiagokoa ulertuko da bizikideen unitatetzat.

4. atala.- Nolanahi ere, berariazko oinarrizko gastutzat honako hauek hartuko dira:

a) Ohizko etxeaz baliatu eta iraunarazteko beharrezko gastuak.

b) Etxea, bertan bizitzeko egokia bilaka dadin, eta oinarrizko hornidurarako beharrezko gastuak.

c) Onuradunaren edo bizikideen unitatearen oinarrizko premiei buruzko gastuak.

d) Aurreko a) eta b) idazatietan ezarritako kontzeptuei darizkiela, aurretik sortutako zorren gastuak.

5. atala.- 1.- Gizarteko larrialdi egoeretarako laguntzen onuradun izan daitezke, honako betekizunak betetzen dituztenak:

a) Gara adinekoa izatea.

b) Gutxienez laguntzaren eskabidea egin baino 6 hilabete lehenago, Euskal Autonomi Elkarteko edozein udaletan errolderatua egotea.

c) Dekretu honetako 4. atalean agertutako oinarrizko gastu zehatzei aurre egiteko nahiko dirusarrera ez izatea.

2.- Dekretu honen ondorioetarako, bizikideen unitate baten barruan kideetariko bat bakarrik izango da onuraduna aurreko atalean ohartemandako kontzeptu bakoitzerako.

6. atala.- 1.- Aipatutako premiei osoan edo zati batean aurre egiteko behar besteko dirusarrerarik ez dagoela ulertuko da honako kasuan: norbanakoaren eta, horrela balitz, bizikideen unitatearen urteko baliabideak, bai errentetan, lansaritan, pentsiotan edo beste edozein modutan, gizarteratzeko gutxienezko dirusarrerari buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legean nahiz horren ordezko araudiren batean ohartemandakoaren arabera, hilero aldizkakotutako bizikideen unitateko kideen kopuruaren arabera egokituko litzaiokeen gizarteratzeko gutxienezko dirusarreraren % 150 baino handiagoak ez direnean.

2.- Ezingo da eman laguntza hori honako kasuetan:

norbanakoa eta, horrela balitz, bizikideen unitateko kideetariko edozein, ondasun higigarri edo higiezinekoen jabe edo gozamendun denean, eta ondasun horienezaugarrien, balioespenaren, saltzeko gaitasunaren edo ustiaketarako beste edozein moduren baten bidez, Dekretu honetako xede diren gastuei aurre egiteko nahiko diren baliapide materialak badaudela argi eta garbi azalduko balitz.

7. atala.- Gizarteko larrialdi egoeretarako laguntzak emateko aurretik egiaztatu behar da premia begi bistakoa dela eta dirusarrerak gutxiegiak direla. Laguntza horiek, beti ere, lagungarriak izango dira eta, horrela balitz, onuradunari edo bizikideen unitateko edozein kideri dagokion laguntza publikoaren osagarri.

Xedapen honetan agertzen diren laguntzak helburu bat izango dute, eta helburu horretara bakarrik bideratuko dira emandako laguntzok.

8. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio

Nagusiaren Aurrekontu Orokorretan eta Lurralde

Historiko bakoitzeko Administrazioen Aurrekontuetan adierazitako aurrekontu programaketari erantzungo diote laguntza horiek finantzatzeko jarritako ekonomi baliabideek.

2.- Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Nagusietan egitarau hau finanzatzeko ezarritako aurrekontupartidak hiru Lurralde Historikoetan banatuko dira; horretarako, Foru Administrazio bakoitzarekin bidezko izan daitezen finantzaketarako lankidetza hitzarmenak izenpetuko dira, Euskal Autonomi Elkartearen lurralde osoan gizarteko larrialdi egoeretarako laguntzak emateko gutxienezko mailak finantzatzeko baldintzapean dauden trasferentziak eginez.

3.- Aurreko idazatian adierazitako finantzaketarako lankidetza hitzarmenek urtebeteko indarraldia izango dute eta hitzarmen horietan ezarriko dira Autonomi

Elkarteko Aurrekontu Orokorren kontura urte horretan gehienez emango diren zenbatekoak, baita, fondoen trasferentzietarako prozedura nola gauzatuko den eta, hala gertatuz gero, horiek nola itzuli, baita agiriak eta dagokien informazio euskarriak zeintzuk izango diren ere.

4.- Nola nahi ere, aurreko idazatian aipatutako baliapide ekonomikoen banaketa honela egingo da Lurralde

Historikoetan: baliapide horien guztizko kopuruaren ehuneko 80a biztanlegoari buruzko erizpideak kontuan izanik, eta beste ehuneko 20a eskabideen arabera banatuko da.

9. atala.- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren indarrez dagozkion gainerako egitekoen kaltetan izan gabe, Pobreziaren Aurkako Osoko Planeko Kudeaketa

Batzordeak ezarriko ditu aurreko idazatian adierazitako hitzarmenak eratzeko oinarrizko erizpideak.

Halaber, aldez aurretik, bizikideen unitatearen baliabideak eta portzentaiak zehazteko erizpideei buruzko informazioa emango dio Lan eta Gizarte Segurantza

Sailari; era berean egingo du, 6. atalean xedatutakoa ezarriz, Dekretu honen xede diren gastuei erantzuteko nahiko baliabide material badagoela adierazten duten ekonomi moduluak zeintzuk diren azaltzeko ere.

Halaber, laguntza horiek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez emateko, Euskal Autonomi Elkarteko udalekin

Hitzarmenak izenpetu beharra gertatzen bada, izenpetze hori arautu beharko duten erizpideei buruz informeak nahitaez ematea Planeko Kudeaketa Batzordeari dagokio.

10. atala.- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez, Euskal

Autonomi Elkarteko Udalei dagokie Dekretu honetan ezarritako laguntzen kudeaketa, horretarako beharrezko diren izapide eta iharduketak egin ondoren.

Laguntzen kudeaketak honelako eginkizunak izango ditu: eskabideak jaso eta administrazio espedienteak izapidetu eta erabakitzea, baita emandako laguntzen jarraipena eta kontrola ere.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lehenengoa.- Xedapen honen babespean eta maiatzaren

3ko 2/1990 Legearen nahiz horren ordezko araudiren baten babespean lor daitekeen ekonomi laguntzen urteko kopurua inoiz ere ez da izango onuradunari dagokion Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren gehienezko dirukopuruaren % 175 baino gehiagokoa.

Bigarrena.- Dekretu honetan ezarritakoa ez da izango

Foru Erakundeek eta Toki Korporazioek Gizarte Sorozpen gaietan gara ditzaketen beste ekintzen kaltetan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuari ahalmena ematen zaio, Dekretu hau garatu eta ezartzeko beharrezko xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek.

Vitoria-Gasteiz, 1993ko otsailak 9.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO

Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua,

PAULINO LUESMA CORREAS


Azterketa dokumentala