38. zk., 1993ko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Lana eta Gizarte Segurantza
652
25/1993 DEKRETUA, otsailaren 9koa, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legea garatzen duena.
Autonomi Elakartean gizarte-elkartasun egitarau bat planteiatu beharrak bultzatu zuen Eusko Jaurlaritza
1989an Pobreziaren Aurkako Osoko Plana prestatu eta martxan jartzera.
Horrekin bi gauza nabarmendu nahi ziren; alde batetik, pobrezia, mendebaldeko herrialde aurreratu guztiek duten arazoa izanik, ez dela gizartesorospidetzako ohizko politikak ezarriz baztertzerik lortu, eta bestetik, beste politika sozial batzuez baliatu beharra zegoela, arazo larri horri beste ikuspegi errealistago batetik aurre egiteko.
Pobreziaren Aurkako Osoko Planaren lehenengo mailan, maiatzaren 3ko 2/1990 Legeak Gizarteratzeko
Gutxienezko Dirusarrera eratu zuen Euskal Autonomi
Elkarterako, zeina Pobreziaren Aurkako Osoko Plana osatzen duten neurrien ardatz nagusi baita.
Aurrekontuen Legeak Gizarteratzeko Gutxienezko dirusarrerari buruzko 2/1990 Legearen indarraldia luzatzea ohartematen duenez, lege hori bera garatzeko ere araudi bat prestatu beharra dago.
Guzti horren ondorioz, Lan eta Gizarte Segurantza
Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak
1993ko otsailaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
/p>
I. ATALBURUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. atala.- Maiatzaren 3ko 2/1990 Legeak eratu duen
Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren ezarpena,
Legean bertan, Arautegi honetan eta bera garatzeko emango diren xedapenetan xedatutakoaren arabera burutuko da.
2. atala.- 1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera hori diruz osatzen den gizarte laguntza lez egituratzen da eta bizitzako oinarrizko premiei aurre egiteko beharrezko baliabide ekonomikorik ez duten pertsonak gizarteratu ahal izateko bideratzen da.
2.- Dirusarrera hau besterik ezean ematen dena da eta indarrean dagoen legedian ohartemandako beste edozein baliabide eta/edo gizartearen diruzko laguntzen osagarri, horrela denean; Gizarteratzeko Gutxieneko
Dirusarrera lortu baino lehen oso-osorik azaldu beharko dira beste laguntza horiek.
3.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera janaritarako ematen da eta eskualdatu ezinekoa da; beraz, ezingo da hortik bahitu edo atxiki, ezargarri den Estatuko legedi orokorrean ezarritako kopururik, ez eta zor-agirien bermetzat eskaini (Gizarteratzeko Gutxieneko
Dirusarrerari buruzko Legearen 2. atala.).
II. ATALBURUA
ONURADUNAK, BEHARKIZUNAK ETA BETEBEHARRAK
3. atala.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren onuradun izan daitezke, Legean eta Arautegi honetan ohartemandako baldintzapean, honako beharkizunak betetzen dituzten pertsonak:
a) Eskabidea aurkezteko eguna baino urtebete lehenago gutxienez, familia propioa osatuta izatea. Epe hori bete beharrik ez dute izango, beren kontura adinez ttikiak direnak edo ahalurriko legez sailkatutako pertsonak dituztenek (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 3.a) atala).
Ondorio horietarako, pertsona horiek onuradunarekin bizi direnean, orduan ulertuko da bere pentzutan bizi direla.
b) Eskaera aurkeztu baino hiru urte gutxienez lehenagotik,
Euskal Autonomi Elkarteko lurraldea osatzen duten edozein Udaletan bertako biztanle lez erroldan sartuta egotea (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 3.b) atala.).
Epe hori ulertzeko, Euskal Autonomi Elkarteko edozein udaletan egindako errolda guztiak bildu ahal izango dira, elkarren jarraikoak izan baldin badira.
c) Bakoitzari dagokion Gizarteratzeko Gutxieneko
Dirusarrera baino kopuru ttikiagoko eskuarteak izatea, beti ere hurrengo ataletan agintzen dena betez.
d) Eskatzaileak 25 urte eginda izan behar ditu eta zahartzaroko pentsio publikoa jasotzeko eskubidea izateko eskatzen den gutxieneko adina ezingo du gainditu (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen
3.c) atala).
Halere, 25 urtetik beherakoak ere onuradun izan daitezke, beste beharkizun guztiak bete eta beren pentzutan adinez ttikiak direnak edo ahalurriko legez sailkatutako pertsonak badituzte, atal honetako a) idazatian ezarritako moduan.
4. atala.- Arautegi honen ondorioetarako, familia propioa honela ulertuko da: pertsona bakar baten egoitza iraunkorreko eremu fisikoa edo, horrela bada, bi lagun edo gehiagorena, ezkontzaz edo ezkontzaren antzeko beste edozein harreman iraunkorrez elkartuta badaude, baita umeorde lez, odolkidetasunez eta ezkontzahaidetasunez ere, 4. eta 2. mailaraino hurrenezhurren.
Aurreko difiniziotik kanpo gelditzen dira adizkidetasunez edo komeni zaielako elkarrekin bizi direnen kasuak (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 4. atala).
5. atala.- 1.- Maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen ondorioetarako, familia propioaren eremu fisiko lez honako hauek hartuko dira:
a) Hotelen antzera ostatudun diren establezimenduak.
b) Harrerako zentru publikoak, edo irabazte xederik ez duten erakunde pribatuen menpekoak, behar bestean egiaztatu baditu Administrazioak.
c) Etxe partikularrak, bertan ostatua hartuta izan eta diruz ordaintzen baldin bada.
d) Etxe partikularrak, nahiz eta, premia gorrian daudelako, aurreko puntuan aipatutako diru ordainketarik egiten ez den, eta egoera hori egiaztatu ahal baldin bada.
2.- Aurreko lerroaldiko a), b) eta c) idazatietan finkatutako kasuetan, 4. atalean ohartemandako moduan elkarrekin bizi diren unitate bakoitzak familia propio bat osatzen duela ulertu behar da.
3.- Lehenengo lerroaldiko d) idazatian ohartemandako kasuetan, eremu fisikoan bizi diren lagun guztiek familia propioa osatzen dutela ulertu beharko da.
6. atala.- Bai Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren kopurua eta bai Legean eta Arautegi honetan ezarritako moduan ulertzen diren eskuarte guztiak zehazteko, aurreko atalaren lehenengo lerroaldiko a), b) eta c) idazatietan finkatutako elkarrekingo egoitzen kasuan, elkarrekin bizi direnen unitate bakoitzeko lagunak hartuko dira kontuan. Atal horretako d) kasuan, familia propioa osa dezaten kide guztiak hartuko dira kontuan.
7. atala.- Familia propio berean onuradun izan daitezkeen lagun bat baino gehiago badaude, horietariko bati baino ezingo zaio eman Gizarteratzeko Gutxieneko
Dirusarrera. Kasu horretan, lehenengo eskatu duenari izendatuko zaio dirusarrera.
8. atala.- Onuradunen betebeharrrak hauek dira:
1) Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera hori eman den helbururako erabiliko dute (Gizarteratzeko
Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 5.1 atala).
2) Idatziz aginduko dute, Arautegi honetan xedatutakoaren arabera bere garaian zehaztu daitezen ordainezko zerbitzuak beteko dituztela.
3) Maiatzaren 3ko 2/1990 Legean edo Arautegi honetan xedatutakoaren arabera Dirusarrera aldatu, eten edo iraungi dezaketen gertakizun berriak jakinaraziko dituzte gehienez hamabost eguneko epean (Gizarteratzeko
Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 5.3 atala).
4) Jaso behar ez ziren kopuruak itzuli egingo dituzte, baita behin-behinean emandakoak ere, horrela izan bada.
5) Ezingo dira eskean ibili.
6) Enplegu egoki baterako eskaintzarik ezingo dute baztertu; arauterian ohartemandako moduan ulertu beharko da enplegu hori.
7) Zuhur jokatu beharko dute, premiako egoera hori eta Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren xede eta helburu diren beste egoera guztiak larritu ez daitezen.
III. ATALBURUA
EKONOMIA ERREGIMENA
9. atala.- Familia bakoitzari ezarri ahal izango zaion
Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren hileko kopurua zenbat izango den ateratzeko, lagun bakarreko familientzako Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu
Orokorren Legean urtero finkatzen den kopuruari,
Lege berean finkatzen diren osagarriak gehituko zaizkio; onuradunarekin batera bizi den lagun bakoitzeko izendatutako osagarriak, alegia, familian beste lagunik baldin badago.
Esandako kopurua oso-osoan emango da, onuradunak inolako beste dirusarrerarik edo eskuarterik ez badu. Bestelakoetan, onuradunak dituen eskuarteak kendu egingo dira kopuru horretatik, 10. atalean xedatutakoaren arabera zenbatuta; kenketatik atera dadin kopurua izango da Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera lez ordainduko dena.
10. atala.- 1.- Eskuarteak zehazterakoan, eskabidea aurkezteko garaian, familia osatzen duten kide guztiek lortzen dituzten dirusarreren batuketa eginez zenbatutako dira, direla irabaziak, ordainketak, pentsioak edo beste edozein titulupekoak; horrek ez du kentzen Norbanakoen
Urteko Irabazien Zergaren aitorpena egin beharrik.
2.- Bai inoren kontura lan egiten dutenen irabaziak, zein merkaritza eta profesional ihardueretatik edo nekazalabelzaintza ustiaketetik lortzen direnak zehazteko, gizarte segurantzari derrigorrez ordaindu behar zaizkion ehuneko batzuk gutxituko dira dirusarrera gordinetatik.
Halaber, eskabidea egiten duenaren dirusarreretatik, eta bere kasuan bakarrik, horien ehuneko bat gutxituko da, irabaziak lortzeko beharrezko gastutzat hartuko baita. Arautegi hau garatuko duten xedapenen arabera finkatuko dira esandako ehuneko horiek.
3.- Familiaren ondarea baliostatzeko erizpideak ezarriko dira esandako xedapen horietan; ondare lez ulertuko dira, legezko jabetza, edukitze edo usufruktu tituluz izan daitezen ondasun higikor edo higikaitz guztiak.
Familiaren ondasunen artean ohizko egoitza legez erabiltzen den etxebizitza jabetza tituluz dutena bada, hori baliostatzeko sistema bat ezarriko da eta etxebizitzaren balioa eskuarte guztien multzotik kanpora utzi ahal izango da, bere balioa zenbateko zehatz batzuetatik gorakoa ez denean, katastroko balioen arabera.
Balioespenetik kanpo utziko dira, halaber, familiako deusak, horien artean, ohiz kanpoko baliodunak izanik, baliabide ekonomiko nahikoak adierazten dituztenak eta erraz saltzeko modukoak daudenean izan ezik.
Motordun ibilgailuei balioa emateko, merkatuko prezioak izango dira kontuan; halere, zenbait ibilgailu balio gabe utziko dira beren indar fiskalagatik, edo aintzinatasuna edo egoeragatik zahar utziak eta azken baliorik gabekoak direlako.
Dena dela, gutxieneko ondare bat finkatuko da; hortik behera, eskuarterik ez dagoela uste izango da.
4.- Eskuarteen zenbaketatik kanpo utzi ahal izango dira helburu jakin batzuk dituzten kopuru batzuk: hala nola, hezkuntza, lanbide heziketa eta gizarte laguntzetarako direnak. Gaisotasunak eragindako gastuak ere irabazien kopuru osotik kendu ahal izango dira, horrelakorik gertatu bada, baina arautegi honen garapenerako xedapenetan finkatu daitezen baldintzak bete behar dira.
11. atala.- Eskabidea egiten duenak Gizarteratzeko
Gutxieneko Dirusarrera emateko beharretsitako beharkizun guztiak betetzen baditu, eskabidea aurkeztutako hurrengo hilaren lehenengo egunetik ordainduko da
Dirusarrera hori (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 9. atala).
12. atala.- 1.- Bakoitzaren Foru Aldundiak ordainduko du laguntza hori, hila bukatu eta gero, ordaintzeko lehenengo egunetik aurrera, eta gehienez hamabi hilabeterako izango da.
2.- Onuraduna hiltzen bada, hil osoa ordainduko zaie familia propioko kide biziei.
IV. ATALBURUA
LAGUNTZAREN ERREGIMENA
13. atala.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera emateko egon diren arrazoiak dirauteno ordainduko zaio hori onuradunari. Aurrekoan esandakoaren kaltetan izan gabe, hasiera baten laguntzaren emakidak gehienez urtebete iraungo du, amaitzen denean berritu daitekelarik.
14. atala.- 1.- Emakidaren erabakian ezarritako epea bukatu aurretik, Udalek, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez, ebaluazio txosten bat jasoko diote bakoitzaren
Foru Aldundiari, lortu den gizarteratzeko maila azalduz. Besteak beste honakoak jasoko dira: ea bakoitzarentzat gizarteratze planean ohartemandako iharduerak nola bete diren eta zelako probetxua izan duten, dirusarrerak duen helburua, elikatzeko izanik, egoki erabili izan den eta, orokorrean, Legean, Arautegi honetan eta, horrela bada, emakidaren erabakian azaldutako beste betebeharrak ere ea bete diren.
2.- Txosten horretan jasoko da, edo Dirusarrerarekin jarraitzea komeni dela, batetik, horren kopurua eta zenbat denborarako izango den eta, horrela bada, ordainezko zerbitzuetarako plan berri bat zehaztuz, edo bestetik, alderantziz, gizarteratzeko helburua lortu delako edo doakionak bere gain dituen betebeharren bat bete ez duelako, horrekin jarraitzea bidegabekoa dela; kasu horretan, berari dagokion iraungipen prozedurari hasiera emango zaio.
3.- Era baterako edo besterako erabaki adierazirik ematen ez den bitartean, laguntza hori isilbidez berriztatu dela ulertuko da, kasu horretan gehienez hiru hileko ordainduko direlarik.
15. atala.- 1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren kalkulua egiteko oinarri legez erabili izan diren familiako kideen kopurua edo eskuarte ekonomikoak aldatzen badira, dirusarrera hori gutxitu edo gehitu egin ahal izango da (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 10. atala).
2.- Atal honen ondorioetarako, ezingo da ulertu familiako kideen kopurua gutxitu denik, horietariko norbaitek hilabete baino denboraldi ttikiagoetarako alde egiten duenean edo ikasketa ofizialak egiteko, sasoiko lanak egiteko, derrigorrezko soldaduzka edo horren ordezko zerbitzu zibila betetzeko gertatzen denean.
3.- Bakoitzaren Udalak hasiko du espedientea bai ofizioz, bai Foru Aldundiak edo doakionak eskatuta.
16. atala.- Emakida agintzeko orduan kontuan izan diren eskuarte ekonomikoek, denboraldi batez, izendatu den Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren hileko kopurua gainditzen dutenean, utzi egingo zaio hori ordaintzerari eta, egoera hori eragin duten inguruabarrak galtzen direnean, berriro hasiko da ordaintzen doakionak horrela eskatuta, berriz hasteko eskabidea egiten denean egon daitezen eskuarte ekonomikoak kontuan hartuko direlarik.
17. atala.- 1.- Ordainketa eteteko arrazoi izango da, emakidarako ezarritako ordainezko zerbitzuak betetzeko ezintasuna etortzen bazaio onuradunari, bai hurrengo idazatian ohartemandako zentruetan sartu delako, zein legeak ezgaitua dela deklaratuz esandako agintzak betetzeko eragozpenak baditu, edo onuradunari egotzi ezin zaion beste edozein arrazoi bitarteko bada.
2.- Onuradunari ezintasuna etorri zaiola ulertuko da, hilabetekoak baino epe luzeagoetarako sartzen bada eritegi publiko edo pribatuetan, zein gartzelan bada.
18. atala.- 1.- Aurreko atalean ohartemandako kasuren baten sartuta balego onuraduna eta 4. atalean zehaztuta datorren moduan anitz laguneko familia propioko partaide izango balitz, iharduteko lege gaitasuna duen beste kideren bati edo, adinez ttikiak edo ezgaituak direnen kasuan, babesa edo ordezkaritza legez dagokion pertsonari laguntza emateko akordioa hartu ahal izango litzateke, familia horrek dituen familiako erantzukizunak eta egoera ekonomikoa kontuan izanik.
2.- Aurreko idazatiko baldintzetan laguntza emateko akordiorik hartzen bada, familia osatzen duten kideen kopurutik bat gutxituz eta 9. atalean ohartemandako arau orokorrak ezarriz kalkulatuko da dagokion laguntza.
3.- Bigarren idazatian ohartemandakoak ez du ekarriko dirusarreraren titularra ofizioz aldatzerik, ez behintzat, gerora, era sinesgarriz egiaztatzen ez bada etenaldia sorarazi zuten arrazoiak baztertu ezinekoak direla, hurrengo atalean horiek iraungitzeko finkatutako denboran ezin badira kendu. Esandako kasu horretan, laguntzaren titularitatea dirusarrera jasotzen duen pertsonaren alde aldarrikatu ahal izango da, Legean eta
Arautegi honetan emakidarako ezarritako beharkizunak betetzen baditu.
19. atala.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera honelako kasuetan iraungiko da:
a) Dirusarrera izendatzeko beharresten diren beharkizunen bat galtzen denean (Gizarteratzeko Gutxieneko
Dirusarrerari buruzko Legearen 12.a) atala).
b) Onuraduna hiltzen denean (Gizarteratzeko Gutxieneko
Dirusarrerari buruzko Legearen 12.b) atala).
c) Onuradunari egotzi dakiokeen arrazoiren bat dela medio, 8. atalean ohartemandako edozein betebehar edo onuradunak bere gain hartutako konpromezuak ez betetzearren (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 12.c) atala).
d) 17. ataleko lehenengo idazatian aipatzen den baitezpadako etenaldia sorarazi duten arrazoiak urte t'erdi baino gehiago iraun dezatenean (Gizarteratzeko
Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 12.d) atala).
e) Irabazien aitorpenean faltsukeria egitean, edo Gizarteratzeko
Gutxieneko Dirusarrera lortzeko edo hori ez galtzeko egin dadin beste edozein iruzurrezko ekintza burutzean (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 12.e) atala).
Kasu horretan, behar ez den moduan jasotako kopuruak itzultzeko akordioa hartuko da, 30. atalean xedatutakoarekin bat etorriz (Gizarteratzeko Gutxieneko
Dirusarrerari buruzko Legearen 12.e) atala).
f) Euskal Autonomi Elkarteko lurraldetik kanpo kokatuta dagoen Udalen batera egoitza aldatzen denean (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen
12.f) atala).
20. atala.- 1.- Aurreko ataleko e) idazatian xedatutakoaren ondorioetarako, irabazien iturriak ezkutatzeak, nahiz horiek inoren kontura lan egitetik, pentsio bidez edo lanbide liberalak egin edo nekazalabelazkuntza, industria edo merkataritzako ustiaketetatoak izan, zein kapital higikaitz, funts, ibilgailu, tresna edo ondarezko beste gai batzuetakoak izan, laguntza ukatzea edo iraungitzea ekar dezake.
2.- Halaber, aitortu gabeko ondarezko gaiak izateak edo kanpotik ikusita baliabide ekonomikorik badagoela adierazten dituzten itxurak agertzen badituzte, irabazien iturriak ezkutatu egin direla ulertaraziko dute.
3.- Aurreko idazatietan aipatu den ezkutatze joko hori egon dela erakutsi ahal izango du Administrazioak edozein froga agiri erabiliz, eta batez ere edozein Administrazio
Publikoren eskutan dauden datuez baliatuz.
21. atala.- 19. atalean xedatutakoa horrela izan arren, atal bereko c) idazatian ohartemandakoa denean laguntza iraungitzeko arrazoia, laguntzarako eskubidea galdu duela aitortu aurretik, interesatuari galdakizuna egingo zaio bere gain hartu dituen iharduerak onar ditzan edo horiek egitera itzul dadin, edo gizarteratzeko dagokion planean ohartemandako neurriak bete ditzan; horretarako behar duen epe egokia emango zaio eta argi utziko zaio zelako ondorioak ekar ditzakeen berak hartutako jarreran jarraitzeak.
22. atala.- 1.- Elkarrekin ezkontide bezala bizi izateari benetan utzi zaiola agertu dadin kasuetan, interesatuak,
Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera eman aurretik, ezkontideen arteko elikagaien eskubidea agertuko beharko du indarrean dagoen legedian xedatutakoarekin bat etorriz; artean, eskabidea egiteko garaian legokiokeen laguntzaren emakida behinbehinekoa izango da.
2.- Era berean, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren
Behin-behineko emakida aginduko zaio interesatuari, ezkontzaren baliogabetze, banaketa edo dibortzio prozesuetan sartuta badago.
3.- Aurreko bi idazatietan ohartemandako balizko kasuetan, dagozkien pentsio kopuruak behin epaileak finkatu eta gero, kontuan hartuko da horien kopurua, bai laguntzaren zenbatekoa finkatzeko, emakida behinbetikoa baldin bada, eta bai hori ematea bidezko den edo ez erabakitzeko.
23. atala.- Ezkontza baliogabetze, banaketa edo dibortzio prozesuak amaitu ondoren sortutako eskubide ekonomikoak sor bazaizkio eskabidea egiten duenari, eskabidea aurkeztu aurretik edo batera, eskubideok epailaritza indarrez gauzatu daitezela eskatu beharko du; artean, behin-behinean ordainduko da laguntza.
Kasu honetan, esandako pentsio horiek gauzatu eta gero, lortu duen kopuruaren zenbateko berdina itzultzera behartuta geldituko da interesatua, baina gehienezko topea, jasotzen duen Gizarteratzeko Gutxieneko
Dirusarreraren muga izango du; hala ere, betebehar hau ordaintzeko epea luzatzeko akordioa har daiteke, onuradunarengan gerta daitezen inguruabar ekonomikoen arabera.
24. atala.- Foru Aldundiek, maiatzaren 3ko 2/1990
Legean xedatutakoarekin bat etorriz eta aurreko ataletan ohartemandakoa betetzeko asmoz, Udalen bidez interesatuen eskura jarriko dute horiek dituzten eskubideei buruzko informazioa eta eskubideok gauzatzeko beharrezko diren izapideak argituko.
V. ATALBURUA
JARDUNBIDEA
25. atala.- 1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera onartzeko, interesatuak aurrez eskabidea egin beharko du. Interesatuak egoitza duen udalerriko Udalean aurkeztu beharko du eskabide hori.
2.- Eskabidearekin batera, 3. atalean ezarritako beharkizunak betetzen direla ziurtatzeko beharrezko agiriak bidaliko dira, eta nolanahi ere hauek:
- Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren eta
Familiako Liburuaren fotokopiak. Nortasun Agiri Nazionalik ezean pasaportea edo beste agiri baliokide bat aurkeztuko da. - Familiako beste kide guztien Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopiak, ateratzera behartuta badaude. - Familiako kide guztien eskuarte eta dirusarrerak egiaztatzeko ziurtagiriak eta agiriak, eta horrela bada
Norbanakoen Urteko Izabazien Zergaren azken aitorpenaren kopia bat. - Familiako kideei dagokien erroldaren ziurtagira. - Familiako ondareari buruzko zinpeko aitorpena. - Udalak beharretsi eta espedientea osatzeko beharrezko den beste edozein datu edo agiri.
3.- Udalak zuzenean emango du eskatzailearen egoitzaren ziurtagiria eta, horrela denean, familiako kide guztiak elkarrekin bizi direla egiaziatuko du.
26. atala.- Udalak espedientea osatu eta gero, Foru
Aldundiari bidaliko dio erabakia har dezan. Espedientean aurkeztutako datuak erkatu ahal izango ditu Aldundiak eta egoki erizten dituen frogak egin, beste instituzio edo erakunde publiko eta pribatuei beharrezko izan daitezen datuak eta txostenak eskatuz.
27. atala.- Onuradunaren aldetik, Legean eta Arautegi honetan (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 20. atala), ezarritako beharkizunak bete direla ziurtatzeko ezinbesteko diren datuak eta txostenak baino ez dira izango aurreko atalean aipatu direnak.
Beti ere, eskuduntza duten erakundeek espedienteak izapidatzean lortu dituzten datuen isilpekotasuna bermatuta gelditzen da (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 20. atala).
28. atala.- 1.- Maiatzaren 3ko 2/1990 Legea eta
Arautegi hau ezartzeko instruitu daitezen espedienteen izapideak egiterakoan Administrazioak izango duen iharduera, Administrazioaren Jardunbideari buruzko
Legeari jarraituz, ekonomia, azkartasuna, eraginkortasuna eta interesatuei entzuteko manuak jarraituz burutuko da.
2.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera eman, aldatu, eten, iraungi edo uka ditzaten akordioen aurka, indarrean dagoen legerian ohartemandako administrazio-arekiko eta epaileen aurreko errekurtsoak tartejarri ahal izago dira (Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerari buruzko Legearen 21. atala).
29. atala.- Legean eta Arautegian denboraldi batean laguntza ordaindu gabe uzteko ohartemanda dauden kasuek, onuradunak, bai zuzenean, bai bere Udalaren bidez, Foru Aldundiaren jakinaren gainean jarri ditzan egunean bertan hartuko dute indarra. Onuradunaren erruz garai egokian ematen ez bada inguruabar horien berri, interesatua 19. ataleko e) idazatian ohartemandako iraungipen auzian sartuta dagoela ulertuko da.
30. atala.- 1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera iraungitzeko prozedura 19. atalean ohartemandako arrazoiengatik hasten bada, b) idazatian izan ezik, espedientea zabaldu zaiola eta hori oinarritzen duten arrazoiak zeintzuk diren jakinaraziko zaio onuradurani, bidezko erizten dituen alegazioak aurkez ditzan.
Iraungipen jardunbidea hastearekin batera, baitezpadan laguntza etetzeko erabakia har daiteke, etenaldi horren berri interesatuari emanez.
2.- Iraungipen jardunbideen izapideak egitean honakoak hartuko dira kontuan iraungipena bidezko den edo ez erabakitzeko: larritasuna, intentzioa, sortutako kalte ekonomikoak, interesatuak erizpideak izateko duen gaitasuna eta arazoaren inguruan gerta daitezen beste gorabeherak.
3.- Administrazioaren Jardunbideari buruzko Legearekin bat etorriz, iraungipen prozedura bat amaitzen duen erabakiak beti ere arrazoiak eman beharko ditu.
4.- Legean eta Arautegi honetan ohartemandako kasuetan, behar ez ziren moduan jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra deklaratuko du esandako Erabaki horrek. Aipatu kopuruok zuzenbide publikoko dirusarreratzat joko dira.
31. atala.- 1.- 19. ataleko a), b), d) eta f) idazatietan ohartemandako kasuetan laguntza jasotzeko eskubidea iraungitzen denean, automatiko hartuko du indarra.
2.- 19. ataleko c) eta e) idazatietan ohartemandako iraungipena, dagokion erabaki administratiboan zehatz dadin egunetik izango du indarra.
32. atala.- Interesatuak laguntzaren hilerokoa jasotzeko duen eskubidea eta, horrela bada, behinbehinean edo behar ez den moduan jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra indarrik gabe geldituko dira,
Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusiaren eskubideei eta betebeharrei ezartzen zaien arautegian ohartemandakoaren arabera.
VI. ATALBURUA
FINANTZAKETA
33. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu orokorretan horretarako izendatu daitezen dirukopuruen pentzutan finantzatuko da Gizarteratzeko Gutxieneko
Dirusarrera.
34. atala.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren ordainketei aurre egiteko beharrezko kopuruak bermatuko dizkie Foru Aldundiei Eusko Jaurlaritzak hileroko trasferentzien bidez, emakidari buruzko erabakien arabera eta honako jardunbidearekin bat etorriz:
a) Hileko lehenengo hamabostaldian, aurreko hilean onartutako eskabideei dagozkien agiriak bidaliko dizkiote Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazio Nagusiko Lan eta Gizarte Segurantza
Sailari; agiriekin batera gastuaren kalkulua eta horren aldizkotasuna azalduko dira, ordainketa egiteko egunaren arabera. Nolanahi ere, emakidei buruzko erabakien kopiak bidaliko dira.
b) Halaber, aurreko atalean ohartemandako epe barruan eta hileroko trasferentziak egiteko xedez, Gizarteratzeko
Gutxieneko Dirusarreraren onuradunen egoera-zerrenda bidali beharko dute Foru Aldundiek, bertan onuradunen zerrenda eta hauei dagozkien hilerokoak bilduko direlarik; laguntzen kopuruetan izandako aldaketak agertu beharko dira beti ere, baita laguntzak eten edo iraungi diren kasuak ere.
c) Aurreko idazatietan ohartemandako agiriak jaso eta bete ondoren, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio
Nagusiak, hilaren bigarren hamabostaldian,
Foru Aldundien esku jarriko ditu hilari dagozkion ordainketak egiteko beharrezko diren diru kopuruak.
35. atala.- Legean ohartemandako jarraipen eta ebaluaketa eginkizunak Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazio Nagusiko Lan eta Gizarte Segurantza
Sailari errazteko, hilero bidali beharko dituzte Foru Aldundiek
Dirusarreraren ukapen, aldaketa, etenaldi edo iraungipen erabakien kopiak, baita aurreko hilean onuradunei ordaindutako hilerokoen ordain agirien kopiak ere. Era berean, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera garatzean eta burutzean erabil daitezen agiri eta informazio guztiak erantsiko dira, beti ere, datu horien ustiaketa estatistikoa egitea ahalbideratuz.
36. atala.- Trasferitutako kopuruak Dirusarrera ordaintzeko erabiliko ez liratekeen kasuetan edo, Legean eta Arautegi honetan ohartemandako arrazoiak direla medio onuradunek kopururen batzuk itzultzeagatik,
Foru Aldundietan hondarrak egongo balira, Euskal Autonomi
Elkarteko Ogasuntza Nagusiari itzuli beharko dizkiote Foru Erakundeek, abenduaren 20ko 31/1983
Legean ohartemandako jardunbideen arabera.
VII. ATALBURUA
GIZARTERATZEKO IHARDUERAK
37. atala.- Pobreziaren aurkako Osoko Planeko Batzorde
Kudeatzaileak eta abuztuaren 31ko 200/1989
Dekretuan ohartemandako Sail desberdinen arteko Batzordeak planteiatu dituzten neurrietan oinarrituta
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiak
Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez taiutuko ditu
Gizarteratzeko Egitarauak. Eta, batez ere, gizarteko zerbitzuetan, etxebizitzan, hezkuntzan, heziketan, enpleguan, osasunketan eta orokorrean bizitza mailarekin zerikusia duten alderdietan izan beharko dute beren eragina.
Egitarauok honakoak finkatuko dituzte:
a) Bete beharreko helburuak.
b) Egitaruak ezartzeko tresnak, bereziki erakundeen arteko eginkizunen banaketa aipatuz.
c) Egitarauak ezartzeko beharrezko diren lankidetza mekanismoak.
38. atala.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren onuradunei ezar dakizkiokeen gizarteratzeko iharduerak burutzea ahalbideratzeko beharrezko bitartekoaksailkatu eta elkar lanean jarriko dituzte Euskal
Administrazio Publikoek.
39. atala.- Gizarteratzeko iharduerak zehazteko asmoz, honako hauek hortara zuzendutakoak direla ulertuko da:
a) Gizarteratzeko lagungarri diren ekintzak. Norbanakoek, gizarte eta familiako giroan, beren buruen garapen armoniotsua lor dezatela bermatzeko diren hezkuntza, osasuna eta elkarrekin bizi edo harremanetan jartzeko gaiak garatzera, indartzera eta finkatzera bideratutako ekintzak izango dira hauek.
b) Lan merkatura sartzeko gaituko duen hezkuntza edo laneko prestakuntzaren mailarik onena lortzeko jarreren, ohituren eta baliabideen garapena ahalbideratuko duten hezkuntza eta heziketako ekintzak.
c) Lan munduan sartzeko ekintzak; inoren konturako lanposturen batera iristea ahalbideratzeko edo norbere konturako beste lanbideren bat ahalbideratzeko.
40. atala.- 1.- Onuradunak gizartean sartzeko jardunbidea
Gizarteratzeko Bakarkako Plan baten bidez zehaztuko da. Erizpide tekniko eta profesionalez egingo da plana. Ahal den neurrian onuradunek berek hartuko dute parte proiektua egiteko.
2.- Bakarkako Plana egiteko xedez, onuradunen eta beren familiako kideen gizarte eta familiako giroaren diagnosia egin beharko dute udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuek; familiako kide guztien premia eta gabezi nagusiak zehaztuko ditu Plan horrek.
3.- Gizarte eta familiako giroaren diagnosian zehaztutako premia eta gabeziak horrela eska dezatenean,
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, bakarkako Plana egiteko, beste zerbitzu publiko eta pribatuetako zerbitzu batzuetara bideratu ahal izango dituzte onuradunak, egin beharreko ekintza berezien proposamena zehazteko asmoz.
4.- Bakarkako Planak, gizarte eta familiako egoeraren diagnosi horretan oinarritua izanik, lortu beharreko helburuak jaso beharko ditu, eta horiekin batera, erabiliko den metodoa, taldearekin harremanak izateko aldizkotasuna eta burutu beharreko ekintzen proposamena, hurrengo ataletan ohartemandako hitzarmenean egituratuko direlarik.
41. atala.- Dirusarreraren emakidari buruzko erabakian zehaztuko dira onuradun bakoitzak Gizarteratzeko
Bakarkako Planaren barruan bete beharreko baldintzak.
Hala ere, ordainezko zerbitzuak berei dagokien hitzarmenaren bidez egituratuko dira, baina inondik inora ez dute kontratu baliorik izango eta emakidarako baldintza legez sartuko dira erabakiaren beste puntu bat bezala.
42. atala.- 1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrera ematen denetik 3 hilabeteko epean gehienez ere, oinarrizko gizarte zerbitzuek onuraduna gizarteratzeko ekintzen hitzarmena egingo dute eta Bakarkako Planaren parte osagarria izango da. Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazio Nagusiaren Lan eta Gizarte Segurantza
Sailak homologaturiko eredua erabiliko da horretarako.
2.- Hitzarmen horretan zehaztuta utzi ahal izango dira, bai onuradunarentzat berarizko emaitza duten ekintzak, bai 39. ataleko a) idazatian ohartemandakoaren indarrez gizarte eta familiako giroan norbanakoaren garapen armoniotsua lortzeko bidea emango diotenak.
3.- Esandako hitzarmena egin ondoren, bakoitzaren
Foru Aldundiari bidaliko zaio, honek onarpena eman eta onuradunak izenpetu dezan.
4.- Kasu guztietan, hitzarmenak egin ondoren, Gizarteratzeko
Bakarkako Planaren beste agiri guztiekin batera, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren
Lan eta Gizarte Segurantza Sailera bidaliko dira.
43. atala.- Gutxienez eskatuko diren ordainezko zerbitzuak hauek dira:
a) Enplegu bila dabilen moduan inskribatu beharko da Instituto Nacional de Empleo -INEM- delakoaren bulegoren batean.
b) Oinarrizko gizarte zerbitzuek planteiatzen badiote behintzat, enplegua bilatzeko berariazko iharduerak burutu beharko ditu.
c) Administrazio Publikoek edo erakunde pribatuek interesatuari zuzenean planteiaturiko hezkuntza, heziketa edo birziklai eta lanbide gaikuntzarako ikastaroak.
44. atala.- Ordainezko zerbitzuak betetzetik iare utzi ahal izango dira, oinarrizko udal gizarte zerbitzuaren arauzko txostenaren iritziz, onuradunak lanik egin ezin duten pertsonak direnean, gizartean eta lan munduan sartzeko benetako aukerarik gabekoak direnez.
Kasu guztietan, eta hiru hilabete igaro aurretik, txosten hori Foru Aldundiei eraman beharko zaie, espedientean dauden txosten eta datuak ikusita, ebazpen egoki bat har dezaten.
45. atala.- Laguntza eman eta gero oinarrizko gizarte zerbitzuek nabarituko balute kasu batzuetan arazo pertsonalak edo sozialak gehitu egin direla eta onuradunak gizarteratzeko zailtasunak, eragozpenak edo trabak daudela, dagokion Foru Aldundiaren jakinaren gainean jarriko dute, berariazko egitarau bat zehazteko, baztertuta egoteko gehitu diren arrazoiak gainditu ahal izateko.
46. atala.- Gizarteratze prozesuaren jarraipen ekintzak oinarrizko gizarte zerbitzuek egingo dituzte. Ekintza batzuk horrela eska dezatenean, beste erakunde publiko edo pribatu batzuk egin ahal izango dute jarraipena, baina Bakarkako Planean jaso beharko da gorabehera hori.
47. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio
Nagusiaren Lan eta Gizarte Segurantza Sailak garatuko ditu lan munduan sartzea errazteko beharrezko ekintza bereziak, lanbidea eta prestakuntza lortzera zuzenduz eta bultzatuz. Helburu horrekin, eta Euskal Autonomi
Elkartearen Aurrekontu Orokorretan horretarako jarritako dirulaguntzen egitarauen barnean, lankidetza hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu beste administrazio batzurekin, erakunde publikoekin, enpresekin, enpresa eta sindikatuetako antolakuntzekin, gremioekin eta irabazte xederik gabeko erakundeekin.
48. atala.- 1.- Bi urte jarraian edo hiru urtez, jarraipenik gabe izanda, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarreraren onuradun direnek gizarteratzeko berarizko hitzarmen bat izenpetu beharko dute, egoera kroniko horri aterabidea aurkitzeko.
2.- Betebehar horretatik salbuetsita daude 44. atalean aipatutako onuradunak.
3.- Atal honetan ohartemandako gizarteratzeko hitzarmenaren proposamenak honako hauek jasoko ditu:
a) Egoeraren diagnosia, bereziki gizarte eta familia giroan sartzeko alderdiak, prestakuntza maila eta lan munduko aztura bilduko direlarik. Diagnosi horretan sartuko dira, halaber, laguntzaren hasieratik onuradunak hartutako aginduak zein mailatan burutu dituen ere.
b) Bien adostasunez erabakiko da eskuhartzeko proposamen zehatz bat, gizarteratzeko helburuak berariaz mugatuz.
c) Onuradunak eta Administrazioak, biok agintzen dituzten iharduerako baliabideak.
d) Hitzarmenean ohartemandako iharduera guztien egutegia.
49. atala.- Erizpideak bateratzeko asmoz eta Euskal
Autonomi Elkarteko herritar guztiei gizarteratzeko maila berdina bermatzeko, Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazio Nagusiaren Lan eta Gizarte Segurantza
Sailak gizarteratzeko jardunbideari buruzko eskuliburu bat eta ordainezko zerbitzuen hitzarmenaren eredua egingo ditu, Pobreziaren aurkako Planaren Batzorde
Kudeatzaileak, agindutako moduan, bere informea egingo dietelarik.
VIII. ATALBURUA
ERAKUNDEEN ANTOLAKETA
50. atala.- Euskal Autonomi Elkartean egonik, gizarteratzeko bideratu daitezkeen baliabide guztien koordinazioa indartu eta neurri bereziak taiutu eta martxan jarri ahal izateko, lan taldeak eratu ahal izango dira
Administrazio Publikoen eta gizarteratze prozesuan arduratuta dauden instituzio, erakunde eta elkarteen artean topagune izateko, Gizarteratzeko Lurralde eta Eskualde
Batzordeak izena hartuta.
51. atala.- Irabazte xederik gabeko elkarte pribatuek gizarteratzeko bideratutako egitaraua, azterlanak eta iharduerak egiten parte hartzea errazteko, lankidetza hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu Euskal Autonomi
Elkarteko Administrazio Nagusiaren Lan eta Gizarte
Segurantza Sailak esandako elkarte horiekin, baina aipatu Sailak aurrez homologatuak egon beharko dira. Edozelan ere, maiatzaren 20ko 6/1982 Legearen
7. atalean ohartemandako beharkizunak bete beharko dituzte aipatu elkarte pribatu horiek, baita gizarte zerbitzuetako lankide erakunde legez behar den moduan erregistratuta egon ere.
GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
Lehenengoa.- Onuradunaren heriotza dela-eta laguntza iraungitzen den kasuetan, Gizarteratzeko Gutxieneko
Dirusarreraren emakida familiako beste kide bati ematea onar daiteke, Legean eta Arautegi honetan ezarritako beharkizunak betetzen baditu.
Bigarrena.- Gizarteko Sorospidetza gaietan Foru
Ihardutesailek eta Toki Korporazioek gara ditzaketen beste ekintza batzuren kaltetan izan gabe ulertu behar da Dekretu honetan ezarritakoa.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
Oinarrizko gizarte zerbitzuak antolatu gabe dituzten
Euskal Autonomi Elkarteko Udaletan, gizarte zerbitzuei edo sorospidetzari buruzko eginkizunak aginduta dituzten zerbitzuek burutuko dituzte Gizarteratzeko
Gutxieneko Dirusarreraren izapideak.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta ezartzeko beharrazko izan daitezen Xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari.
Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.
Vitoria-Gasteiz, 1993ko otsailak 9.
Lehendakaria,
JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua,
PAULINO LUESMA CORREAS.