38. zk., 1993ko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
INDARGABETUTAKO XEDAPENA
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
651
2/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoa.
Eusko Legebiltzarrak ondoko Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:
/p>
OTSAILAREN 19KO 2/1993 LEGEA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMI
ELKARTEKO UNIBERTSITATEKOEZ KANPOKO IRAKASKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOEI BURUZKOA
Zioen adierazpena <P ALIGN="JUSTIFY">Kalitatezko irakaskuntza funtsean irakasleengan oinarritu behar da, gazte-jendea prestatzeak berarekin dakarren erronka irabazteko gauza izan dadin irakaslegoan, alegia. <P ALIGN="JUSTIFY">Ildo horretatik, hezkuntza-sistema publikoak dituen oinarrizko euskarrietako bat irakaslegoa dela esan daiteke. Langile horiek bi alderdi dituzte; batetik, funtzionariak dira, hitzaren zentzu zabalean ulerturik, herri-administrazioaren zerbitzura dauden pertsonak diren aldetik; baina, bestetik, irakasleak dira, eta beraz, beren eguneroko egitekoak markatzen du izen horren esanahia, bai beren lana eta bai lan horren hartzaile zuzenak bereziak direlako. <P ALIGN="JUSTIFY">Soziologiak egiazta dezakeen berezitasun horrek araubidezko adierazpena izan du irakasleen legezko jaurbidea arautzerakoan. Nabarmentzekoak ditugu, azken urteotako legeei dagokienean, Funtzio Publikoaren Berrikuntzarako
Neurriei buruzko apirilaren 2ko 30/84 Legeak bere ezarpen-eremuan zein erabaki gehigarrietako hamabosgarrenean zenbait berezitasun jasotzen zuela irakaslegoarentzat eta Hezkuntza Sistema Antolatzeko urriaren 3ko 1/1990 Lege organikoak, sail baterako lege izanik, irakaskuntzako herri-langileentzat araudi-jaurbidearen oinarriak jasotzen dituela. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Euskal Herriko Autonomi Elkarteak aginpide zabalak ditu hezkuntza-gaietan, Autonomi Estatutuak 16. atalean ezartzen duenez, eta, 10.4 atalaren arabera, bere funtzio publikoa antolatzeko aginpide bakarra du, aginpide hori Espainiako Konstituzioak 149.1.18 puntuan esandakoarekin baldintzatzen badu ere. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aginpide horretaz baliatuz, Eusko Legebiltzarrak uztailaren
6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa, onartu zuen. Horren bidez funtzio publikoko jaurbide homogeneoa eratu zen, baina, bai 2.3 atalean, bai erabaki gehigarrietako hamahirugarrenean, irakaskuntzako funtzio publikoaren berezitasuna nabarmendu zen berriz ere. Erabaki gehigarri horrek, unibertsitatekoez kanpoko irakaskuntzako funtzio publikora sartzeko modua, lanbide-heziketa eta barne-igoera, eta haren kidego eta mailen berrantolaketa gauzatzea Eusko Legebiltzarrak lege bidez egin behar zuela ezartzen zuen. <P ALIGN=“JUSTIFY”>E.H.A.E.ko Unibertsitatekoez kanpoko Irakasleen Kidegoei buruzko Legea Euskal Funtzio Publikoaren legeak aipatzen zuen lege-hutsune hori betetzera dator, alde batetik, eta, bestetik, autonomi elkarte honek bere irakasleen kidegoak sortuz irakaskuntzako funtzio publikoa modu egonkor batez antolatzeko duen bidezko asmo-nahiari erantzuten dio. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Ezin da alde batera utzi lege honen lege-esparrua estua dela, baina ez litzateke zuzena izango irakasleen egoera pertsonalean eta, ondorioz, irakaskuntzaren kalitatean eragin gaiztoa izaten zuten mugiezin-egoera horiek sortu zituen zehazkabetasun-egoerari amaiera ematen diola ez onartzea. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Legeak irakaskuntzako funtzionariei buruzko malgutasun-hatsapena ezartzen du; hatsapen horrek hiru puntutan hartzen du oinarri:
1.- Kidegoen egiturak Estatuko oinarrizko legedian ezarritako kidego-antolakuntzari jarraituko dio.
2.- Ikastetxeetan dauden lanpostu hutsak betetzeko Estatu mailako lehiaketak egingo dira, eta horrek ez du galarazten autonomi elkarteak bere lehiaketa itxiak egiterik ez beharrezko diren betebehar bereziak izendatzerik.
3.- E.H.A.E.ko irakasleek eta Euskal Herriko ikastetxeetan lanpostu hutsak bete ditzaten beste administrazioren bateko irakasleek eskubide eta betebehar berberak izango dituztela bermatzen da. <P ALIGN="JUSTIFY">Autonomi elkarteko administrazioaren zerbitzura dagoen
Langilegoaren Erroldan Unibertsitatekoez kanpoko Irakasleen Errolda atala eratzen da. Atal horrek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikita egonik, tresna azkar eta hurbilekoa izan nahi du langilego-kudeaketa arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Lanpostuak betetzeari doakionez, legeak irakasleen lanpostuetarako araupetze orokorra egiten du eta berariazko lanpostuen betetzea azpiataletan arautzen du, erdi ilun edo zehaztasunik gabe erabili diren hainbat gairi argitasuna emanez. Horrela, hezkuntza-administrazioko eta Administrazioko
Zerbitzu Ikuskaritzako lanpostuak direla eta, osoan Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legera jotzea aukeratzen du, eta, Ikertzeko eta Irakaskuntzari
Laguntzeko zerbitzuetako lanpostuak direla eta, ikuskatze-zereginean oinarritzen den lanpostuak betetzeko sistema berri bat ezartzen du, zenbait zuzenketarekin: lehen aldi batean jatorrizko lanpostua gorde eta aldi baterako atxikidura izango da, eskema onargarri bat zeharo hautsi gabe postu horien ezaugarri bereziek eskatzen duten arreta izan dezaten. <P ALIGN=“JUSTIFY”>V. idazpuruan, "Hizkuntza-normalkuntza"ri buruzkoan, hautatzen den eskema homogeneoa da Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen eskemarekin eta, beraz, lanpostu bakoitzari hizkuntza-eskakizun bat izendatuko zaio. Hala ere, geroztik sartuko den langilegoari dagokionez, dagokion hizkuntza-eskakizuna hasieratik egiaztatu beharrezkotzat jotzen da erabaki gehigarrietako hamabosgarrenean jasotzen den moduan. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Hezkuntza-administrazioak bere zerbitzura dagoen langilegoaren hizkuntza-trebakuntza egokia bultzatzeko eta irakasleak euskalduntzeko zenbait urtetako plana burutzeko konpromezua hartzen du. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aldi baterako erabakien artetik bi nabarmentzen dira ukitzen dituzten arazoen oihartzunagatik:
<P ALIGN=“JUSTIFY”>1.- Aldi baterako erabakietako lehenengoa: bitarteko irakasleak funtzionari bihurtzeko jaurbidea zein den ezartzen du.
Hautespen-sistema baten bidez egingo da. Sistema horrek berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-hatsapenei zor zaien begirunea eta bitarteko langileek edozein hezkuntza-administraziotan egindako zerbitzuen ondorioz egiazta daitezkeen merezimenduen onarpena bateratzen ditu, eta indarrean jartzen denetik hurrengo lehenengo hiru lanpostu-eskaintzetatik datozen deialdietan ezarri ahal izango da. <P ALIGN=“JUSTIFY”>2.- Aldi baterako erabakietako bigarrena: ikastolen zerbitzura dauden irakasleak funtzio publikora sartzeko modua arautzen du. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Aukera hori, bai Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak, bai Hezkuntza Sistema Antolatzeko lege organikoak, jasotzen dute. Hartzen den neurri hau irakasle horiek egindako lanaren aitorpena da eta horrela, gainera, ikastolak eskola publikora sartzeko bidea errazten dela ulertzen da. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Ildo horretatik, ikastoletatik euskal administrazio publikora sartzen diren irakasleak euskal herri-administrazioaren zerbitzuko langile gisa geldituko dira, eta aukera izango dute edo funtzionari bihurtzeko, hautaketa-froga mugatu bat eginik, edo orain duten legezko lan-jaurbideari eusteko. <P ALIGN=“JUSTIFY”>3.- Aldi baterako erabakietako hirugarrena: ikastolen zerbitzura dauden irakaskuntzakoaz besteko langileak herri Administrazioan sartzea araupetzen du. Euskal Herriko Autonomi Elkarteko toki mailako administrazioarentzat eta administrazio orokorrarentzat legez ezarritako betebeharren indarrez, langilego hau, egiten ari den lanen arabera, batean edo bestean txertatzen da. <P ALIGN=“JUSTIFY”>I. IDAZPURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>EUSKAL HERRI ADMINISTRAZIOAN DIHARDUTEN UNIBERTSITATEKOEZ
KANPOKO IRAKASLEAK <P ALIGN=“JUSTIFY”>I. ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>ERABAKI OROKORRAK 1. atala.- Lege honen helburua unibertsitatekoaz kanpoko irakaskuntzako euskal funtzio publikoa, bere kidegoek osatzen dutena, eta bere langilegoaren lege-jaurbidea antolatu eta arautzea da. 2. atala.- 1.- Honako lege hau Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administrazio orokorraren zerbitzuan lan egiten duten irakasleei ezarriko zaie,
eta zehazkiago esanda, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren peko ikastetxeetan, Hezkuntza Ikuskaritza Teknikoko zerbitzuetan eta Ikerketa eta
Irakaskuntzari Laguntzeko zerbitzuetan lan egiten dutenei, lege honen 32. eta
38. ataletan ezarritakoaren kaltetan joan gabe. 2.- Lege honen itzalean dauden irakasleek honako hauek izango dituzte arau:
a) Irakasle funtzionarien estatutu-jaurbidearen oinarriak arautzen dituzten arauak. b) Lege honetako erabakiak eta berauek garatuko dituzten arauak. c) Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989
Legearen 2.3 atala betetzeko emango diren arauak. d) Aurreko atalen haritik emandako arau berezirik ez balego,
Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen erabakiak eta berauek gara ditzaten arauak. 3.- Lan-legepeko irakasleak lan-zuzenbideko arauen eta aurreko atalkian jasotako arauetan irakaslego hori espreski aipatzen duten aginduen menpe egongo dira. 3. atala.- Lege honen bidez sortuko diren kidego eta mailetako karrerako funtzionariak, bitarteko funtzionariak eta lan-legepeko hitzarmendunak izango dira unibertsitatez kanpoko Euskal Herriko funtzio publikoko irakasle. <P ALIGN=“JUSTIFY”>II. ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>ORGANOAK ETA BEREN AGINPIDEAK 4. atala.- 1.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, irakaskuntzako funtzio publikoari dagokionez, honako aginpideok izango ditu:
a) Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapeneko
Sailarekin batera, irakaskuntzako funtzio publikoari buruzko lege aurregitasmo eta dekretu egitasmoak egitea.
b) Karrerako irakasle funtzionaria edo lan-legepeko behin-betiko irakaslea izan ahal izateko hautaproben oinarri-arauak, egitarauak eta edukiak finkatu, deialdiak egin, proben epaimahaikideak izendatu eta probak gainditu dituztenak izendatu eta lanpostua ematea edo, hala behar badu, kontratatzea.
c) Irakasle funtzionarientzat gordetako lanpostuak betetzeko merezimendu-lehiaketetarako oinarri-arauak finkatu, deialdia egin eta, ondoren, erabakitzea.
d) Funtzionarien administrazio-egoerak aldarrikatzea eta horiei berriz lanean sartzeko baimena ematea.
e) Arrazoi objetiboengatik edo zigorbidezko iraizpena dela eta, lan-legepeko behin-betiko irakasleen hitzarmenei amaiera ematea eta, hala behar duenetan, indar gabe uztea erabakitzea.
f) Lanpostuei aldi baterako atxikitzea eta zerbitzu-eginkizunetan iharduteko izendatzea, baita beste herri-administrazioetan ere. Atxikipen edo zerbitzu-eginkizunak sailez aldatzea baldin badakar, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapeneko Sailaren txostena jaso ondoren egingo da.
g) Ohiz kanpoko zerbitzuengatiko lansariak ematea,
Jaurlaritzak onartutako banaketa-irizpideekin bat.
h) Bitarteko irakasleak izendatu eta horiei lanpostua kentzea eta lan-legepeko aldi baterako langileak kontratatzea.
i) Lanpostuen bateragarritasunari buruzko espedienteez erabakitzea.
j) Hauta-izendapeneko lanpostuak betetzea, aldez aurretik jendaurreko deialdia eginda.
k) Nahitaezko erretiroak eta ezinduen erretiroak aldarrikatzea.
l) Lanpostu-zerrendak proposatzea.
m) Irakasle funtzionarien eta lan-legepeko langileen ordezkariekin izan beharreko negoziazioetarako sailaren ordezkaritza izendatzea.
n) Zigortzeko ahalmenaz baliatzea, indarrean dagoen legedian oinarrituta, funtzionariak zerbitzutik bereizi eta lan-legepeko langileak kaleratzea izan ezik.
ñ) Hirurtekoen ondorioak jasotzeko, administrazioan betetako zerbitzuak aitortzea.
o) Baimenak ematea.
p) Orokorrean, langilegoaren buruzagitza eta ohizko administrazio- eta kudeaketa-egintzak, eta indarrean dagoen legediak bere esku uzten dituen gainontzeko egitekoak aurrera eramatea. <P ALIGN="JUSTIFY">Aurreko atalkietan aipatutako aginpideak Saileko organoek gauzatuko dituzte, zehaztuko den banaketaren arabera eta araudi bidez ezarriko diren ihardunbide-arauei loturik. <P ALIGN="JUSTIFY">Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapeneko Sailak
b) eta c) letretan aipaturiko deialdien oinarri-arauei buruzko txostena emango du derrigorrez, baita txostena eman ere lan-legepeko aldi baterako langileak hitzartzeko zein bitarteko funtzionariak hautatzeko erabiltzen diren irizpide eta ihardunbideei buruz. 2.- Herri-ikastetxeek langilegoaren kudeaketan honako ahalmen hauek izango dituzte:
a) Euskal eskola publikoari buruzko Legearen 66 eta 67. ataletan eta lege hori garatzen duten arauetan aitortzen zaizkienak.
b) Euskal eskola publikoari buruzko Legean ikastetxeei aitortzen zaien burujabetasuna indartzeko, atal honetako 1 zenbakian jasotakoen artetik lege honen garapenerako arauetan aitortzen zaizkienak.
c) Atal honetako 1 zenbakian jasotakoen artetik, helburu bererako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko dagokien ihardutze-sailek ikastetxeen esku utzi ditzaketenak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>II. IDAZPURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>IRAKASKUNTZAKO FUNTZIO PUBLIKOAREN EGITURA ETA ANTOLAKETA <P ALIGN=“JUSTIFY”>I. ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>LANPOSTUEN ZERRENDAK <P ALIGN="JUSTIFY">5. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">1.- Irakasle-lanpostuen zerrendak, lanpostu bakoitzari buruzko honako zehaztasunok jaso beharko ditu:
a) Lanpostuaren izena.
b) Lanpostua atxikita duen ikastetxea, ikuskaritza teknikoko zerbitzua edo ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua eta, hala balegokio, hezkuntza-administrazioaren lurralde-esparrua.
c) Lanpostua betetzeko beharrezko diren baldintzak, eta horien artean, nahitaez, izendatutako hizkuntza-eskakizuna, eta, hala badagokio, derrigortasun-eguna.
d) Lanpostu bakoitzari zein talde, kidego edo maila edo lan-arloko kategoria dagokion. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Funtzionarientzat gordetako lanpostuak izanez gero, aipaturikoez gain honako hauek ere adieraziko dira:
a) Lanpostuari dagokion berariazko osagarria.
b) Lanpostua betetzeko bidea. <P ALIGN="JUSTIFY">6. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">1.- Irakasle funtzionariek beteko dituzte orohar irakasle-lanpostuak. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Aurreko atalkian erabakitakoa hala bada ere, lan-legepeko langilegoak honako lanpostuok bete ahal izango ditu:
a) Lanpostuen ezaugarriak direla eta, gaur egun dauden ikas-titulazioei egokitzen ez zaizkienak.
b) Aldi baterako hezkuntza-egitarauak gauzatzeko sortutakoak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>II. ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>LANGILE ERROLDA <P ALIGN="JUSTIFY">7. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">1.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administrazioaren zerbitzuan diharduen langilegoaren erroldan, Unibertsitatez kanpoko Irakasleen sail bat egongo da, eta bertan administrazioaren zerbitzupeko irakasle guztiek agertu beharko dute. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Aurreko atalkian aipatzen den Erroldaren sail horretan, bertan jasotako langileen administrazio-iharduerari eragiten dioten gorabehera guztiak bilduko dira, baina ezin izango da arraza, erlijio edo iritziei buruzko daturik jaso. <P ALIGN="JUSTIFY">3.- Lansarian ezin izango da inolako ordainsaririk gehitu, ordainsariok onartu dituen egintza edo erabakia aldez aurretik langile-erroldan jasotzen ez bada. <P ALIGN="JUSTIFY">4.- Erroldan jasotako datuak erabiltzea, Konstituzioaren 18. ataleko 4. atalkian ezartzen diren mugen menpe egongo da. Erroldatutako langileek nork bere espedientea ikusteko aukera osoa izango dute, eta baita bertan ageri diren datuei buruzko egiaztagiriak eskuratzekoa ere. <P ALIGN="JUSTIFY">5.- Unibertsitatez kanpoko irakasleen erroldako saila
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikita egongo da. Araudi bidez eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Lehendakaritza, Lege
Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren proposamenez zehaztuko da erroldak zein antolaketa, jarduera eta eduki izango dituen. <P ALIGN=“JUSTIFY”>III. IDAZPURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>UNIBERTSITATEZ KANPOKO IRAKASLE FUNTZIONARIAK <P ALIGN=“JUSTIFY”>I. ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>IRAKASLE FUNTZIONARI IZAERA IRISTEA ETA GALTZEA 8. atala.- Euskal herri-administrazioko karrerako irakasle funtzionari-izaera iristea eta galtzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen III. idazpuruko II. Atalburuan erabakitakoak arautuko du. Aipatutako legearen erabaki gehigarrietako hamahirugarrenaren bosgarren puntuan erabakitakoaz bat, irakasle funtzionariek
65 urte beteko dituzten ikasturtearen amaieran hartu ahal izango dute erretiroa. <P ALIGN=“JUSTIFY”>II. ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>IRAKASKUNTZAKO FUNTZIO PUBLIKOAREN ANTOLAKETA 9. atala.- Irakasle funtzionariak kidegoka banatuko dira, haietako bakoitzak diharduen irakasgaiaren eta kidego horietara iristeko eskatzen den titulazioaren arabera. Ondoren, kidegoaren barnean, espezialitateka banatuko dira, irakaskuntzaren antolamenduaren baitako gaiak eta arloak aintzat harturik eta irakasle bakoitza sar dadin espezialitateari edo hautatzebidean parte hartu ondoren iritsi dezanari atxikita, Hezkuntza Sistema Antolatzeko urriaren 3ko
1/1990 Lege Organikoaren 16. atalean ezarritakoaren kaltetan joan gabe. 10. atala.- 1.- Jaurbide orokorreko irakaskuntzan ihardungo duten funtzionariak irakaskuntzako kidegootakoak izango dira:
a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Maisu-maistren
Kidegokoak.
b) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Bigarren mailako
Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoak.
c) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Lanbide Heziketako
Irakasle Teknikoen Kidegokoak. 2.- Jaurbide orokorreko irakaskuntzari dagokionez, Euskal
Herriko Autonomi Elkarteko maisu-maistren Kidegoak haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan ihardungo du; Euskal Autonomi Elkarteko Bigarren mailako Hezkuntzako
Erakasleen Kidegoak, derrigorrezko bigarren mailako hezkuntzan, batxilergoan eta lanbide-heziketan. Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Lanbide Heziketako
Irakasle Teknikoen Kidegoak, berriz, berariazko lanbide-heziketan eta, finkatuko diren baldintzak betez, derrigorrezko bigarren mailako hezkuntzan eta batxilergoan. 11. atala.- 1.- Musika eta arte eszenikoko irakaskuntza emango duten funtzionariak kidegootakoak izango dira:
a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Musika eta Arte
Eszenikoko Irakasleen Kidegokoak.
b) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Musika eta Arte
Eszenikoko Katedradunen Kidegokoak. 2.- Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoak, eta irakasle bakoitzak bere espezialitatearen arabera, musika eta dantzako oinarrizko eta erdiko mailei dagokien irakaskuntza emango du, baita arte dramatikoari dagokiona ere, eta kasu berezietan, musika eta dantzako goi-mailako irakasgaiak baina hauek zehaztu egin behar dira. 3.- Musika eta Arte Eszenikoko Katedradunen Kidegoak, eta irakasle bakoitzak bere espezialitatearen arabera, musika eta dantzako goi-mailako irakasgaiak emango ditu, eta baita arte dramatikoko goi-mailari dagozkionak ere. 4.- Atal honetan aipatzen diren funtzionariak jaurbide orokorreko irakasgaietako irakasle izan ahal izango dira, erabakiko den baldintza eta denbora tartean. 12. atala.- 1.- Arte plastiko eta diseinuko irakaskuntza emango duten funtzionariak kidego hauetakoak izango dira:
a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arte Plastiko eta
Diseinuko Irakasleen Kidegokoak.
b) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arte Plastiko eta
Diseinu Tailerreko Maisuen Kidegokoak. 2.- Atal honetan aipatzen diren funtzionariak jaurbide orokorreko irakasgaietako irakasle izan ahal izango dira, erabakiko den baldintza eta denbora tartean. 13. atala.- Eskola ofizialetan hizkuntza-irakasle diren funtzionariak
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen
Kidegokoak izango dira. 14. atala.- Irakaskuntzako euskal funtzio publikoa osatzen duten kidegoak talde hauetan sailkatuko dira:
a) "A" taldea. Talde honetakoak izango dira honakook: Euskal
Herriko Autonomi Elkarteko Musika eta Arte Eszenikoko Katedradunen Kidegoa,
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Bigarren mailako Hezkuntzako Irakasleen
Kidegoa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Musika eta Arte Eszenikoko
Irakasleen Kidegoa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arte Plastiko eta
Diseinuko Irakasleen Kidegoa eta Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Hizkuntza
Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa.
b) "B" taldea. Talde honetakoak izango dira honakook: Euskal
Herriko Autonomi Elkarteko Maisu-maistren Kidegoa, Euskal Herriko Autonomi
Elkarteko Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa eta Euskal Herriko
Autonomi Elkarteko Arte Plastiko eta Diseinuko Tailerreko Maisuen Kidegoa. <P ALIGN=“JUSTIFY”>III. ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>LANGILEEN HAUTABIDEA 15. atala.- Unibertsitatekoaz kanpoko irakaskuntzako euskal funtzio publikoan sartzeko ihardunbideek zabalkunde-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-hatsapenak bete beharko dituzte. 16. atala.- 1.- Karrerako funtzionari irakasleak hautatzeko sistema deialdi irekiko azterketa eta lehiaketa-norgehiagoka bidezkoa izango da.
Lehiaketa-aldian, beste merezimendu batzuen artean, ikasketa-maila eta irakaskuntzan lehenago izandako esperientzia balioetsiko dira. Azterketa-aldian, irakasle iharduteko nahitaezko diren ezagupen bereziak izatea, gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan iharduteko beharrezko teknikak menperatzea hartuko dira kontutan. Probetarako deialdia, beti ere, bakoitzaren curriculuma osatzen duten arlo eta gaiak kontutan izanik egingo da. Hautagaiak aukeratzeko, lehiaketa-norgehiagokaren bi aldietako balioespenak izango dira kontutan, baina dagozkien saioak gainditu beharko dira. Bestalde, praktika-aldia ere izan daiteke, eta bertan prestakuntza berezirako ikastaroak sar daitezke. Ikastarook hautabideko parte bat izango dira. 2.- Irakaskuntzako lan-legepeko langile finkoak hautatzeko bideak norgehiagoka, lehiaketa-norgehiagoka edo lehiaketa izango dira, Euskal
Funtzio Publikoari buruzko Legearen 27. atalean ohartemandakoarekin bat etorriz. 17. atala.- Lege honetan sortutako kidegoetan sartzeko, honako baldintzok bete beharko dira:
1.- JAURBIDE OROKORREKO IRAKASKUNTZA:
a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Maisu-maistren Kidegoan sartzeko, ezinbestekoa izango da magisteritzako titulua izatea eta hautabidea gainditzea.
b) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Bigarren mailako
Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko, espezializazio didaktikorako profesionalen tituluaz gainera, doktore, injeniari, arkitekto, lizentziatu edo irakaskuntzako beste titulu baliokide bat izan eta hautabidea gainditu behar da.
Aurreko lerroaldian erabakitakoa hala bada ere, oinarrizko edo berariazko lanbide -heziketerako aparteko garrantzia duten zenbait ikasgai edo arlo irakasteko, injeniari tekniko, arkitekto tekniko edo unibertsitateko diplomatu tituluak baliokidetzat hartuko dira.
c) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Lanbide Heziketako
Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko, espezialtze didaktikorako profesionalen tituluaz gainera, diplomadun, arkitekto tekniko, injeniari tekniko edo irakaskuntzako beste titulu baliokide bat izan eta hautabidea gainditu behar da.
Zenbait irakasgai edo arlo praktikotan iharduteko, irakasgaien ezagupen egokia bermatzen duten beste titulazio batzuk irakaskuntzarako baliokide direla onartzen bada ere, irakatsi nahi den irakasgai edo arlo horrekin zerikusia duen lanpostu batean lanbide-esperientzia izatea ere eskatu ahal izango da. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- MUSIKA ETA ARTE ESZENIKOEN IRAKASKUNTZA:
a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Musika eta Arte
Eszenikoko Irakasleen Kidegoan sartzeko, ezar daitezen hautaprobak gainditzeaz batera ezinbestekoa izango da doktore, injeniari, arkitekto, lizentziatu edo irakaskuntzako titulu baliokidea izatea eta ezarriko diren ikasketa pedagogikoak eginda izatea.
b) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Musika eta Arte
Eszenikoko Katedradunen Kidegoan sartzeko, beharrezkoa izango da doktore, injeniari, arkitekto, lizentziatu edo irakaskuntzako titulu baliokidea izatea, ezarriko diren ikasketa pedagogikoak eginda izatea eta dei egiten diren hautaprobak gainditzea. Probok egitean, irakaskuntzan izandako esperientzia eta bere garaian gainditutako probak ere kontutan hartuko dira, eta baita Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoan karrerako funtzionari gisa lehian dagoen ikasgaiaren titularra izatea, gutxienez 8 urtez. Bestalde, kidego honetan sartu ahal izango dira, kasuan kasuko hautabidearen bidez, lehenago aipaturiko titulazioaren jabe izanik, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen
Kidegokoak ez direnak. Hori lortu asmoz, sarrerarako deialdietatik lanpostu-kopuru bat gorde egin ahal izango da. 3.- ARTE PLASTIKO ETA DISEINUAREN IRAKASKUNTZA:
a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arte Plastiko eta
Diseinuko Tailerreko Maisuen Kidegoan sartzeko, ezar daitezen hautaprobak gainditzeaz batera, diplomadun, arkitekto tekniko, injeniari tekniko edo irakaskuntzako titulu baliokidea izan beharko da.
Zenbait irakasgai edo arlo praktikotan iharduteko, ikasgaiaren ezagupen egokia bermatzen duten beste titulazio batzuk irakaskuntzarako baliokide direla onartzen bada ere, irakatsi nahi den irakasgai edo arlo horrekin zerikusia duen lanpostu batean lanbide-esperientzia izatea ere eskatu ahal izango da.
b) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arte Plastiko eta
Diseinuko Irakasleen Kidegoan sartzeko, doktore, lizentziatu, arkitekto, injeniari edo irakaskuntzako titulu baliokidea behar izango da, eta ezar daitezen hautaprobak ere gainditu egin beharko dira.
Aurreko lerroaldian erabakitakoa hala bada ere, arte, plastika eta diseinuaren prestakuntza berezirako aparteko garrantzia duten gaiak injeniari tekniko, arkitekto tekniko edo unibertsitateko diplomadunek ere irakatsi ahal izango dituzte, horretarako baliokideak direla onartzen bada. <P ALIGN="JUSTIFY">4.- HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA:
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Hizkuntza Eskola
Ofizialetako Irakasleen kidegoan sartzeko, doktore, lizentziatu, arkitekto, injeniari edo irakaskuntzako titulu baliokidea behar izango da eta ezar daitezen hautaprobak ere gainditu egin beharko dira. 18. atala.- 1.- Euskal herri-administrazioan irakasle funtzionari edo lan-legepeko behin-betiko irakasle sartzeko egingo diren hautaprobetarako deialdietan, honakook agertu beharko dute, derrigorrez:
a) Hutsik dauden lanpostuen kopurua, eta zein talde, kidego eta, balego, zein espezialitate edo zein lan-mailatakoak diren.
b) Hautagaiek bete beharreko baldintzak.
c) Probak, egitarauak eta, hala badagokio, merezimenduen zerrenda eta balioesteko arauak.
d) Epaimahaia edo hautaketarako organo teknikoa nortzuk osatuko duten.
e) Egingo balira, praktika-aldia edo prestakuntza-ikastaroa nolakoak izango diren, eta horien iraun-aldia. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Barne-mailetan gora egiteko eta maila beretik higitzeko gorderik eta hutsik dauden lanpostuak, txanda irekitik eskainitakoei gehituko zaizkie. <P ALIGN="JUSTIFY">19. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">1.- Epaimahaia edo hautaketarako organo teknikoa osatzen dutenek iharduteko autonomia osoa izango dute, ihardunbidearen objetibitatearen arduradunak izango dira eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko dute. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Epaimahaiak osatzerakoan, epaimahakideak arlo horretan adituak direla ziurtatuko da. Epaimahaia osatzen dutenen erdiak gutxienez, lanpostuan sartzeko eskatzen den ezagupen arloari dagokion titulazioa izan beharko du, eta epaimahaia osatzen duten guztiek maila bereko edo handiagoko ikasketak. Kideetariko bat sindikatuen ordezkaritzak izendatuko du. <P ALIGN="JUSTIFY">3.- Epaimahaikoek, beren lanean, aholkulariez baliatzea erabaki ahal izango dute, hautabidean dagoen probaren batean laguntzeko, baina aholkulariok beren espezialitate teknikoan baino ez dute ihardungo. <P ALIGN="JUSTIFY">20. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">1.- Epaimahai edo hautaketarako organo teknikoek ezin izango dute, hautagaien artean, eskainitako lanpostu-kopurua baino pertsona gehiago aukeratu, eta hori gaindituko balute, erabat eta berez baliogabe izango lirateke proposamenok. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Epaimahai edo hautaketarako organo teknikoen erabakiak behartze-indarrezkoak izango dira izendapena egitea dagokion organoarentzat, baina organo horrek erabakia berraztertzeko aukera izango du, Administrazioaren
Jardunbideari buruzko Legean erabakitakoaz bat. 21. atala.- Irakaskuntzako bitarteko funtzionariak eta lan-legepeko aldi baterako irakasleak hautatzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, Jaurlaritzak araudi bidez ezarritako jardunbidea beteko da, eta zabalkunde-, berdintasun-, merezimendu- nahiz gaitasun-hatsapenak kontutan izango dira, ahalik eta azkarren egiteaz gainera. Dena den, bitarteko funtzionariek nahiz lan-legepeko aldi baterako irakasleek, aldi batez bete behar duten lanposturako edo egin behar dituzten egitekoetarako beharrezko diren titulazioaren baldintza orokorren eta gainontzeko eskakizunen jabe izan beharko dute. <P ALIGN=“JUSTIFY”>IV. ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>IRAKASLEEN KARRERA 22. atala.- Lehiaketa edo hauta-izendapenaren bitartez, barne-mailetan gora egin edo maila beretik higitzearen bidez lanpostuz aldatzeko aukeran eta, hala badagokio, katedradun izateko paradan oinarritzen da irakasle funtzionarien karrera. <P ALIGN=“JUSTIFY”>LEHENENGO SAILA <P ALIGN=“JUSTIFY”>LANPOSTUAK BETETZEA 23. atala.- 1.- Lanpostuen zerrendetan ezarritakoaren arabera, irakasle funtzionarientzat gordetako lanpostuak lehiaketaren eta hauta-izendapenaren bidez beteko dira. 2.- Salbuespenez eta lanpostu horiei darien erantzukizun berezia dela eta, lanpostuen zerrendan hala ezarrita daudenak baino ez dira gordeko hauta-izendapenaren bidez betetzeko. 3.- Lanpostuak betetzeko ohizko bidea lehiaketa da eta bertan balioetsiko dira, bete beharreko lanpostuari dagokionez, deialdian ohartarazitako merezimenduak, eta horien artean, gainditutako prestakuntza eta hobekuntza-ikastaroak, ikasketa-merezimenduak, antzinatasuna eta, hala badagokio, katedraduna izatea eta lanpostu horretan emandako denbora. Bete beharreko lanpostuen izaera dela eta, hautagaiak lanpostuen ezaugarri berezietara zenbateraino egokitzen diren aztertzeko bide ematen duten proba praktiko, txosten edo elkarrizketak eginarazi ahal izango dira dagokion deialdian, ekintza hori jardunbidearen beste atal bat izango dela. 4.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko bertarako egindako lehiaketez gain, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko hezkuntza-administrazioak, beste hezkuntza-administrazio aginpidedunekin batera, Estatu mailako lehiaketetarako deialdiak egingo ditu aldian-aldian, ikastetxeetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko. Irakasle funtzionari guztiak aurkeztu ahal izango dira Estatu mailako lehiaketa horietara, zein hezkuntza-administrazioren menpeko diren edo zeinen bidez izan zuten sarbidea kontutan izan gabe; beti ere, baldintza orokorrak eta lanpostuen zerrenden arabera euskal hezkuntza-administrazioak ezarritako baldintza bereziak betetzen badituzte.
Ondorio horietarako, irakaskuntzako funtzionariek, zein hezkuntza-administrazioren pean dauden edo zein izan duten sarbideko administrazioa berdin diolarik, bete ditzakete Euskal Herriko Autonomi
Elkarteko ikastetxeen irakaskuntzako lanpostuak. 5.- Hona hemen lehiaketetarako deialdietan jaso beharrekoak:
a) Lanpostuaren izena, tokia eta berariazko osagarria.
b) Lanpostua betetzeko baldintzak, lanpostuen zerrendetan
ezarritakoak baino jasoko ez direla.
c) Eskabidea aurkezteko epea. <P ALIGN="JUSTIFY">6.- Lehiaketarako deialdietan, merezimenduen balio-taula, izango diren proba bereziak, eta hautaketa-batzordekideak ezagutarazi beharko dira. Hautaketa-batzorde honetan sindikatuek izendatutako langileen ordezkari batek izan beharko du. <P ALIGN="JUSTIFY">Lehiaketarako deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratuko da eta estatu mailako lehiaketak direnean, Estatuko
Agintaritza Aldizkarian ere emango da argitara. 24. atala.- 1.- Lanean, zerbitzu berezietan edo beste herri-administrazioren baten zerbitzuan diharduten funtzionariek parte hartu ahal izango dute lanpostuak betetzeko deialdietan. Halaber, borondatezko lan-utzialdian daudenek ere aurkezterik izango dute, eta, hori dela eta, lanean berriro hasi, baldin eta lan-utzialdian gutxieneko epea bete badute. 2.- Aldi baterako lantokia edo derrigorrezko lan-utzialdia duten irakasle funtzionariek eta egitekoez gabetuak izan direnek, zigorra sei hilabete baino luzeagoa izan bada eta bete badute, beren kidegoko, eta hala izanez gero titular diren espezialitateko lanpostuak betetzeko dei egindako lehiaketetan parte hartu beharko dute, egoera horretan dauden bitartean. 3.- Lehiaketa bidez lanpostua lortu duten irakasle funtzionariek ez dute parte hartzerik izango ondorengo bi urteetan dei egindako ondorengoetan. Lege honen 25. atalaren 3. puntuan eta 4. puntuko a) letran ezarritakoaren ondorioz muga-eguna baino lehenago galtzen badu funtzionariak lanpostuaren atxikipena, ez da kontutan hartuko gorago esandako urte biko aldia. 4.- Lehiaketan, hezkuntza-administrazioak erabaki ditzan hutsak beteko dira. Dena dela, eskolako plangintzan horien aribidea ohartemanda dagoeneko lanpostuei dagozkienak sartu beharko dira. 25. atala.- 1.- Araudi mailako harremana iraunkorra izango da, baina lanpostua betetzea ez da irakasle funtzionariak irabazitako eskubide izango. 2.- Hauta-izendapenaren bidez lanpostu bati atxikirik dauden funtzionariak lanpostuz aldatuak izan daitezke nahi denean. 3.- Uste gabeko arrazoiak direla eta, lehiaketa bidez lanpostua eskuratu duten funtzionariak lanpostuz aldatuak izan daitezke.
Ustegabeko arrazoi horiek, batetik, lanpostuen zerrendetan ohartarazita edo horien bitartez deialdiaren oinarri izan zen lanpostuaren edukia aldatzea eta, bestetik, funtzionari horrek lanpostuari darizkion egitekoak behar bezala betetzeko nahiko gaitasunik ez duela argi eta garbi egiaztatzea izan daitezke.
Guzti horretarako izapidetutako espedientearen eta langileen ordezkaritza-organoaren txostenaren ondoren, izendapena egin zuen organoaren erabaki arrazoitu bidez gauzatuko da lanpostu-aldaketa. 4.- Halaber, ondoko hauek dira lanpostu batekiko atxikidura galtzeko arrazoi:
a) Lanpostua kentzea.
b) Beste lanpostu baterako izendatzea.
c) Lanpostuari uko egitea, izendapena egin zuen organoak onartuz gero.
d) Lana uztea, zerbitzu berezietara igaro direnek, beren egitekoak, gehienez ere, sei hilabetez kendu zaizkienek edo seme-alabaren bat zaintzeagatik borondatezko lan-utzialdiko lehenengo urtean daudenek izan ezik. <P ALIGN="JUSTIFY">5.- Lanpostuen betetze-modua aldatu arren, lanpostuok betetzen dituzten funtzionariek lanpostu horietan jarraituko dute eta, lana uzteari dagokionez, beraiek izendatzeko sistemaren arauez arautuko dira. <P ALIGN="JUSTIFY">6.- Aurreko lerroaldietako 2, 3 eta 4 a) eta c) atalkietan ezarritakoarekin bat etorriaz lanpostua uzten duten irakasle funtzionariak beren kidegoko edo, hala badagokie, jabetzakoa duten espezialitateko beste lanpostu batera atxikiko dira aldi baterako.
<P ALIGN="JUSTIFY">26. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">1.- Irakasleek lanpostuan behin-behingoz diharduten artean, lanpostu horri dagozkion ordainsari osagarriak jasoko dituzte. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Aurreko atalkian ezarritakoaren kaltetan joan gabe, behin-behingo atxikipenaren arrazoia lehengo lanpostuaren ezabapena bada eta postu berriaren ordainsariak galdurikoarenak baino txikiagoak badira, bien arteko aldea aldi baterako osagarri bidez jasoko du funtzionariak. Osagarri hori funtzionariak harez geroztik parte har dezan nahiz parte hartzeko aukera izan dezan lehenengo lehiaketa ebatzi arte ordainduko da. <P ALIGN="JUSTIFY">27. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">Lehenago betetzen zuten lanpostua iraungi eta, horren ondorioz, beste lanpostu bati aldi baterako atxikirik dauden irakasle funtzionariek, arauz finka dadin moduan, lehentasuna izango dute iraungitako lanpostua kokatuta zegoen herrian bertan edo eskola-bilgunean hutsik egon daitezen lanpostuak betetzerakoan. <P ALIGN="JUSTIFY">28. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">Berritan sartu diren irakasle funtzionariei edo, lanpostua lehendik gordeta izan gabe, lanean berriro hasten direnei, beren kidegoan hutsik dagoen lanposturen bat emango zaie aldi baterako, lehiaketa edo hauta-izendapenaren bidez behin-betiko lantokia lortu bitartean. <P ALIGN="JUSTIFY">29. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">Berritan sartu diren irakasle funtzionariak hutsik dauden lanpostuei aldi baterako atxikitzeko, hautaketaren behin-betiko sailkapenaren hurrenkerari begiratuko zaio, irakasle horiek adierazitako lehentasun-hurrenkerari jarraituz, 40.2 eta 43. ataletan eta lege honen erabaki gehigarrietako hamalaugarrenean ezarritakoaren kaltetan joan gabe. <P ALIGN=“JUSTIFY”>1. AZPISAILA <P ALIGN=“JUSTIFY”>IKUSKARITZA <P ALIGN="JUSTIFY">30. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">1.- Doktore, lizentziatu, arkitekto edo injeniari titulua izan, lanean ihardun, irakasleen kidego edo mailetan egon eta irakasle funtzionari direnetik gutxienez bost urteko antzinatasuna egiaztatzen duten funtzionariek gauzatuko dituzte hezkuntza-ikuskaritza teknikoari dagozkion eginkizunak. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Lege honen 23.2 atalean ezarritakoaren kaltetan joan gabe, hezkuntza-ikuskaritza teknikoko lanpostuak hezkuntza-administrazioak dei egindako lehiaketa bidez beteko dira, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-hatsapenekin bat etorriaz, eta horretarako, ikasketa-merezimenduak zein lanbidekoak, irakasleen kidegoetan karrerako funtzionari emandako urteak eta ikuskaritzan burututako zerbitzuak balioetsiko dira. Aukeratutako funtzionariek espezializazio-ikastaro bat gainditu beharko dute eta ikastaro hori egin bitartean, ikasturtea hasi aurretik irakasle funtzionariak ziren aldetik zegozkien ordainsariak jasoko dituzte. <P ALIGN="JUSTIFY">3.- Lanpostuan hiru urte emango dituzte eta beste hiru urtez ere egon daitezke bertan. <P ALIGN="JUSTIFY">Ikuskaritzan hiru edo sei urte igaro ondoren, funtzionariek dagokien lehiaketetan parte hartu eta beren kidego edo mailetako lanpostuetan sartuko dira, irakasle izan ziren azkenengo herria edo eskola-bilgunea aukeratzeko lehentasuna aitortuko zaielarik. <P ALIGN="JUSTIFY">4.- Hezkuntza-ikuskaritzan sei urte jarraian igaro ondoren eta araudi bidez zehaztuko diren irizpide eta jardunbideekin bat etorriaz, egindako lanaren balioespenak bide emango du ikuskaritzari dagozkion lanpostuetan epe-mugarik gabe jarraitzeko. Nolanahi ere, funtzionaria irakaskuntzara itzuli daiteke bere borondatez, lanpostuak betetzeko ohizko lehiaketen bitartez. <P ALIGN="JUSTIFY">31. atala.- <P ALIGN="JUSTIFY">1.- Hautagaiak hezkuntza-ikuskaritzan jardun ahal izateko gainditu beharreko espezialtze-ikastaroak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Sailak antolatuko ditu. 2.- Aurrekoetan araututako zehaztasunen eta berariazko araudietan ezarriko direnen kalterik gabe, Hezkuntza Ikuskaritza Teknikoari dagozkion lanpostuei irakaskuntzako funtzio publikoaren arauak ezarriko zaizkie eta, haien ezean, funtzio publikoari buruzko araubide orokorra. 32. atala.- 1.- Administrazioko Zerbitzu Ikuskaritzari dagozkion postuak irakasle-kidegoetako funtzionariek edo Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administrazio orokorreko A eta B taldeen kidegoetako funtzionariek bete ditzakete berdinean. 2.- Irakasle funtzionariek horrelako postuetan lan egindako aldia ez da kontutan hartuko norbanakoaren maila finkatzearen ondorioetarako, diharduten Administrazioko Zerbitzu Ikuskaritzaren lanpostuari dagozkion ordainsariak jasoko badituzte ere. 3.- Administrazioko Zerbitzu Ikuskaritzaren postuak betetzerakoan, lege honen 38. atalaren 3, 4, 5 eta 6 atalkietan ohartemandakoa hartuko da aintzat. 4.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak,
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin lankidetzan, hautagaiek
Administrazioko Zerbitzu Ikuskaritzan iharduteko gainditu beharreko espezializazio-ikastaroak antolatuko ditu. <P ALIGN=“JUSTIFY”>2. AZPISAILA <P ALIGN=“JUSTIFY”>IKERKETA ETA IRAKASKUNTZAREN LAGUNTZARAKO ZERBITZUEN
LANPOSTUAK BETETZEA 33. atala.- 1.- Ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuei dagozkien eginkizunak, irakaskuntzako kidego eta mailetako funtzionariek gauzatuko dituzte, baldin eta lanpostu bakoitzerako araudi bidez ezar daitezen baldintzak betetzen badituzte. 2.- Lege honen 23.2 atalean ezarritakoaren kaltetan joan gabe, Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko zerbitzuen lanpostuak, hezkuntza-administrazioak dei egindako lehiaketen bidez beteko dira; lehiaketa horietan, bete nahi den lanpostuari dagokionez, irakaskuntza nahiz lanbide-merezimenduak, gaikuntza- eta hobekuntza-ikastaroak eta karrerako funtzionari gisa irakaste-lanetan emandako urteak hartuko dira kontutan bereziki. Bete behar diren lanpostuen izaera ikusita, dagokien deialdian, prozeduraren beste urrats baten moduan, froga praktiko, txosten edo elkarrizketak eginaraztea sar daiteke, izangaiak lanpostuaren ezaugarrietara egokitzen diren ala ez ikusi ahal izateko. 3.- Lanpostuan iharduteko aldia hiru urtekoa izango da.
Epealdi horretan zehar funtzionaria Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko zerbitzuaren lanpostuari egongo da atxikita behin -behingoz, baina jakinda plaza-gordeketa eta behin-betiko norakoa jatorrizkoan mantenduko dituela. Aipaturiko hiru urteak iragan ondoren, aldi baterako atxikipena beste hiru urtez luza daiteke. Harrez geroztik, ordea, aurreko pasartean aipatzen den lanpostu-gordeketa galduko dute funtzionariek eta beren kidego eta mailei dagozkien lanpostuak bete ditzakete lehiaketa bidez eta irakasle gisa arituriko azken herrira eta eskola-bilgunera joateko lehentasunezko eskubidea aitortuko zaie. Aldi baterako atxikipenaren lehenengo hiru urteak iraganda, haren luzapena eskatu ez, edo eskatu arren, lortu ez duten funtzionariek ezin izango dute parterik hartu Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko zerbitzuen lanpostuen banaketan, atxikipenaren amaieratik hasita beste hiru urte igaro arte. 4.- Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko zerbitzuetan sei urte jarraian igaro ondoren eta araudi bidez zehaztuko diren irizpide eta ihardunbideekin bat etorriz egindako lanaren balioespenak bide emango du horrelako zerbitzuen lanpostuetan, epe-mugarik gabe jarraitzeko. Nolanahi ere, funtzionaria irakaskuntzara itzuli daiteke bere borondatez, lanpostuak betetzeko ohizko lehiaketen bitartez. 5.- Aurrekoetan arauturiko zehaztasunen eta berariazko araudietan ezarriko direnen kaltetan joan gabe, Ikerketa eta Irakaskuntzari
Laguntzeko zerbitzuen lanpostuei irakaskuntzako funtzio publikoaren arauak ezarriko zaizkie eta, haien ezean, funtzio publikoari buruzko araubide orokorra. <P ALIGN=“JUSTIFY”>3. AZPISAILA <P ALIGN=“JUSTIFY”>IKASTETXEETAKO ZUZENDARITZA 34. atala.- Ikastetxeetako zuzendari, zuzendariorde, ikasketaburu eta idazkari postuak Euskal Eskola Publikoaren Legean ohartemandakoaren arabera beteko dira. 35. atala.- Aipaturiko postuek beren baitan dakarten erantzukizunaren trukean ordainsari bat emango da, berariazko osagarri bidez. 36. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, eta araudi bidez, zehaztuko dira administratzaile-postuen jaurbide, eraketa eta betetze-era; horrelako postuetara hezkuntzako kidego eta mailetako funtzionariek izango dute sarbidea. Lanpostu hauetarako deialdietan, ikastetxeen administrazio-eginkizunak burutzeko berariazko gaitasun-ikastaroak aurrikusiko dira. <P ALIGN=“JUSTIFY”>4. AZPISAILA <P ALIGN=“JUSTIFY”>HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOKO POSTUETAN LAN EGITEN DUTEN IRAKASLE
FUNTZIONARIAK 37. atala.- 1.- Irakasle funtzionariek hezkuntza-administrazioko lanpostuak bete ahal izango dituzte lanpostuen zerrendetan ezarritako kasu eta baldintzetan, eta lanpostu horietan emandako denbora ez da zenbatuko norbanakoaren maila finkatzearen ondorioetarako. 2.- Langile horien ordainketak hezkuntza-administrazioan betetzen ari diren lanpostuaren neurrikoak izango dira. 3.- Lanpostu horiek betetzea Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen III. idazpuruaren IV. atalburuaren hirugarren sailean eta lege hori garatzen duten arauetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da. Aipatu legearen 6.1.j) eta 10.1.c) ataletan zehaztutako organoak izango dira lanpostu-betetze horiek deitu eta erabakitzeko aginpidedun. 4.- Hezkuntza-administrazioan betetako lanpostua jabetzan izango dute eta aurrekoan zeukaten irakasle-lanpostua hutsik geratuko da. 5.- Dagokion lekualdatze-lehiaketan parte hartu eta ikastetxe batean lanpostu bat bete ahal izango dute berriro. 6.- Irakasleen karreraren ondorioetarako, hezkuntza-administrazioan lanpostu bat betetzea, karrera horren arauetan ezarritako modu eta neurrietan balioetsiko da. <P ALIGN=“JUSTIFY”>II. SAILA <P ALIGN=“JUSTIFY”>BARNE MAILETAN GORA EGITEA, MAILA BERETIK HIGITZEA ETA
KATEDRADUN IZAERA LORTZEA 38. atala.- Hezkuntza-administrazioak, barne-mailetan gora egitea, irakasleen kidegoen arteko mugikortasuna eta katedraduna izatera heltzea bultzatuko ditu. Horretarako beharrezko deialdiak egingo dira, ondorengo ataletan ezarritako arauekin bat etorriaz. 39. atala.- 1.- Bigarren mailako Hezkuntzako eta Arte Plastiko eta
Diseinuko Irakasleen Kidegoetan sartzeko deialdietan, beteko diren lanpostuen ehuneko berrogeita hamar B taldeko irakasleen kidegoetako funtzionarientzat gordeko dira. Irakasle horiek, kidego horietan sartzeko behar den titulazioa edukitzeaz gain, gutxienez zortzi urteko antzinatasuna izan beharko dute karrerako funtzionari lanetan, beren jatorrizko kidegoetan. 2.- Funtzionari hauentzako deialdietan hautagaien merezimenduak balioetsiko dira, eta horien artean, egindako lana, gainditutako prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak eta ikasketa-merezimenduak hartuko dira kontutan. Halaber, lanerako lortu nahi den espezialitatearen ingurukoa den gai bat azaldu eta horri buruz eztabaidatzea izango da beste proba bat eta proba hori gainditzeko gaiaren gaineko ezaguerari zein hautagaien didaktika- eta pedagogia-baliabideei begiratuko zaie. Ihardunbide honen bitartez sartzen direnek ez dute praktika-aldirik egin beharko eta hutsik dauden lanpostuak aukeratzerakoan, dagokion deialdian txanda irekiaren bidez sartzen direnen eta erabaki gehigarrietako hamalaugarrenean aipatzen den ihardunbideari jarraiki sartzen direnen aurretik egongo dira. 40. atala.- 1.- Atal honetan ezarritako modu eta neurrietan, Bigarren mailako Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionariek Bigarren mailako
Hezkuntzako katedradun izateko aukera edukiko dute; Arte Plastiko eta Diseinuko
Irakasleen Kidegoko funtzionariek, Arte Plastiko eta Diseinuko katedradun eta
Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleek, hizkuntza-eskola ofizialetako katedradun izateko. 2.- Katedraduna izateko, dagokien kidego eta espezialitatean gutxienez zortzi urteko antzinatasuna eduki eta horretarako egiten diren deialdietan aukeratua izan behar da. Deialdi horietan hautagaien merezimenduak balioetsiko dira, eta horien artean, egindako lana, gainditutako prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak eta ikasketa-merezimenduak hartuko dira kontutan.
Halaber, hautagaiek bere kabuz aukeratutako eta bere espezialitatearen inguruko gai bat azaldu eta horri buruz eztabaidatzea izango da beste proba bat. 3.- Katedradun-izaera, dagozkion ondorioetarako, norbere-norberarena izango da. Kidego bakoitzeko funtzionarien ehuneko hogeita hamarri aitortu ahal izango zaio izaera hori eta, ondorio guztietarako, irakasleen berariazko merezimendutzat hartuko da. 41. atala.- Musika eta Arte Eszenikoen Katedradunen Kidegoan sartzeko era, lege honen 17.2.b) atalean ezarritakoaren arabera gauzatuko da. 42. atala.- Lege honetan jasotako irakasle funtzionariak talde eta lantoki-osagarriaren maila bereko kidego batean sartu ahal izango dira antzinatasuna kontutan hartu izango ez dela eta, hala badagokio, katedradun-izaerarik galdu gabe; beti ere, eskatutako tituluak izan eta dagozkion hautaprobak gainditzen badituzte. Horretarako, beren irakasle-esperientzia eta bere garaian gainditu zituzten probak izango dira kontutan eta ez dute praktika-aldirik egin beharko. Funtzionari horiek, txanda irekiaren edo lege honetan ezarritako bestelako txanden bidez sartutako beste funtzionariekin batera kidego batean sartzen direnean, lehentasuna izango dute lantokia aukeratzerakoan. <P ALIGN=“JUSTIFY”>IV. IDAZPURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>BITARTEKO FUNTZIONARIAK ETA LAN LEGEPEKO IRAKASLEAK <P ALIGN=“JUSTIFY”>I. ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>BITARTEKO IRAKASLE FUNTZIONARIAK 43. atala.- 1.- Izendapena izanda eta presazko arrazoiak direla eta, karrerako irakasle funtzionariek bete bitartean hutsik dauden lanpostuetan aldi baterako dihardutenak edo karrerako funtzionari horien aldi baterako kanpoaldia dela eta, ordezko jarritakoak dira bitarteko irakasle funtzionari. 2.- Bitarteko irakasle funtzionari jardun izateak ez du lehentasunik ekarriko irakasle funtzionari edo lan-legepeko behin-betiko irakaslea izateko. 44. atala.- 1.- Bitarteko irakasle funtzionariak bere izaera galduko du karrerako funtzionari batek hutsik zegoen lanpostua bete edo ordezkatua berriro lanean hasten bada eta, beti ere, bitarteko horren izendapena ekarri zuten beharrezko edo premiazko arrazoiak bertan behera geratzen badira. 2.- Bitarteko irakasle funtzionariek betetako lanpostuak administrazioak onartutako hurrengo lan-eskaintzan sartu beharko dira, irakasle horien izendapenaren arrazoia lanpostua gordeta zeukaten funtzionariak ordezkatzea izan ezean. Aipatutako eskaintzan lanpostua sartzen ez bada, hutsik zegoen lanpostua berez eta besterik gabe iraungiko da eta, horren ondorioz, lanpostu hori betetzen ari zen bitarteko irakasleak lana utzi beharko du. 45. atala.- Bitarteko irakasleei irakasle funtzionarien legebidea zaie ezargarri, hitzarmenak horretarako aukera ematen duen guztietan. Dena den, beteko duten lanpostuari dagozkion lansari osagarriak eta beren titulazio-taldearen oinarrizkoak jasoko dituzte. <P ALIGN=“JUSTIFY”>II. ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>LAN LEGEPEKO IRAKASLEAK 46. atala.- 1.- Lan-legepeko irakasleak behin-betikoak eta aldi baterakoak izan daitezke. 2.- Lan-hitzarmen bidez lanpostu-zerrenden arabera behin-betikoak diren lanpostuak betetzen dituztenak dira lan-legepeko behin-betiko irakasle. 3.- Iraupen jakineko lanak egiteko hitzarmena dutenak dira lan-legepeko aldi baterako irakasle; beti ere, lan-legedian indarrean diren hitzarmen-motekin bat etorriaz. 4.- Atal honetan aipatu diren hitzarmen guztiak idatziz egin beharko dira beti. 47. atala.- 1.- Ezin izango da epe-mugarik gabeko lan-hitzarmenik egin lan-eskaintzan ageri ez diren lanpostuak betetzeko, eta ezin izango dituzte halako lanpostuak bete lege honek erabakitako jardunbideen arabera aukeratu ez diren langileek. 2.- Lan-legepeko irakasleek ezin izango dituzte irakasle funtzionarientzako diren lanpostuak bete. <P ALIGN=“JUSTIFY”>V. IDAZPURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>HIZKUNTZA NORMALKUNTZA 48. atala.- Euskal Eskola Publikoaren Legeko 12. atalean erabakitakoarekin bat, euskal eskola publikoan ikasle guztiek hezkuntza-maila guztietan euskaraz nahiz gazteleraz ikasteko duten eskubidea bermatuko da.
Eskubide hori eta arlo honetan herri-agintariek egin beharrekoa, lege horren
III. idazpuruan eta Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezko azaroaren 24eko 10/1982
Oinarrizko Legean gauzatzen dira. 49. atala.- 1.- Aurreko atalean jasotakoaren ondorioetarako, euskal hezkuntza-administrazioaren zerbitzupeko irakasle-lanpostu guztiek hizkuntza-eskakizuna zehaztuta izango dute. Hizkuntza-eskakizunak erabakiko du zein maila behar den izan euskaraz, lanpostua bete eta bertan aritzeko.
Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ez bada, euskaraz jakiteari merezimendu modura zenbaterainoko balioa eman behar zaion zehazteko balioko luke. 2.- Derrigortasun-egunetik aurrera, nahitaez bete beharko da hizkuntza-eskakizuna lanpostua bete eta bertan aritzeko. Halere, oso kasu bereziak eta arrazoi nabarmenak direla eta, Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza
Politikarako Idazkaritzaren proposamenez, araudi bidez erabakiko du zein kasutan lanpostuaren jabeak utzi dezakeen bete gabe horri dagokion hizkuntza-eskakizuna, eta hala dagokionean, eskakizun bereko izan daitezen besteak. Euskera irakaskuntzarako hizkuntza gisa erabiltzeko behar hainbateko hizkuntz gaitasuna nahitaezkoa duten edukiaren kariaz hizkuntz eskakizuna izendatua duten lanpostuetan diharduten irakasleak ez da inoiz ere hizkuntz eskakizuna betetzetik jare uzterik izango. 3.- Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko bete behar den hizkuntza-eskakizuna, lege honen erabaki gehigarrietako hamabosgarrenean ezarritakoaren arabera gauzatuko da. 50. atala.- 1.- Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren eta
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzak zehaztuko ditu hizkuntza-eskakizunak eta eskakizun horiek lanpostuei ezartzeko irizpideak. 2.- Hizkuntza-ereduren bat sortu, aldatu edo ezabatuez gero, hizkuntza-eskakizunak ere egokitu egin beharko dira. 51. atala.- Aurreko atalean jasotako irizpideekin bat etorriaz eta
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren proposamenez, Jaurlaritzaren
Kontseiluak hizkuntza-eskakizuna eta bere derrigortasun-eguna izendatuko dio euskal hezkuntza-administrazioko irakasle-lanpostu bakoitzari. 52. atala.- 1.- Hizkuntza-eskakizuna eta, hala badagokio, derrigortasun-eguna, lanpostuen zerrendetan nahitaez agertu behar duten zehaztasunen artean izango dira. 2.- Hizkuntza-eskakizunak derrigorrez betearazteko irizpideek lanpostu guztiak berdin eta proportzio berean hartuko dituzte, eta eginkizunari dagokion kidego, maila edo titulu-talde batekoa edo bestekoa izateak ez du inolako eraginik izango. 53. atala.- 1.- Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzearren, kasuan kasu jakin behar den euskara maila balioesteko probetan zer eskatu eta nola eskatu behar den erabakiko du hezkuntza-administrazioak. Horretarako eratuko diren epaimahaietan Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari bana izango da. 2.- Aurreko idazatian ezarritakoa horrela izanik ere, lege honetako 50.1 atalean aipatzen den araupidean Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerkuntza Sailak han ezarri daitezen eskakizunekin emango dituen hizkuntz-egiaztagiriak baliokidetzeko eta parekatzeko sistema ezarriko da. 3.- Aurreko idazatian esaten den araupidea indarrean jarri dadinetik aurrera, hizkuntz eskakizunak eman, atal honetako 1 zenbakian ohartemandako ihardunbidez emango dira, beste inola ere ez. 54. atala.- 1.- Euskal hezkuntza-administrazioak bere zerbitzupeko langileen hizkuntza-gaitasuna bultzatuko du eta horretarako beharrezko neurriak hartuko ditu. 2.- Aurreko atalkiak dioenaz bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak urte anitzerako egitamua prestatuko du irakasleak euskalduntzeko. Egitamu hori gauzatzeko, irakasleen borondatezko onarpena lortu nahi da, irakasle horien lan-baldintzak kontutan hartuko dira, malgua izango da eta urtero-urtero berraztertuko da. Egitamua eta haren berrazterketari buruzko txostena egingo ditu Euskadiko Eskola Kontseiluak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>ERABAKI GEHIGARRIAK LEHENA.- 1.- Lege honetako atal batzuetan irakasle funtzionarien legebidearen oinarriak arautzen dituzten aginduak jaso badira oso-osorik edo zatiren batean, lege-jardunak hala eskatzen duelako izan da; ondorioz, aipatu den oinarrizko araubidean aipatutako agindu horiek berritu bezain laster, aldatutzat hartuko dira atal horiek. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko irakaskuntzako funtzio publikoaren kidegoen egitura, bat etorriko da bete-betean Estatuko oinarrizko legedian ezarri dadin kidegoen egiturarekin. Lege honen bidez araututako langileei Hezkuntza Sistema
Antolatzeko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren erabakiak ezarriko zaizkie, irakaskuntzako funtzio publikoa arautzeari dagokionez. BIGARRENA.- Lege hau indarrean jartzean, autonomi elkartearen esku diren irakasle funtzionariak lege honen bidez autonomi elkartean sortutako irakasleen kidego eta mailetan sartuko dira, berez eta besterik gabe. Euskal Herriko Autonomi Elkarteko irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten funtzionari guztien berdintasuna bermatuko da, administrazio batetik edo bestetik etorri, eta integratzeko nahiz sartzeko bide bat edo bestea erabilita ere. Lege honen 23.4 atalak aipatzen dituen lehiaketen ondorioz,
Euskadiko ikastetxeetan hutsik dauden lanpostuak betetzen dituzten beste hezkuntza-administrazioetako irakasleek, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko irakasleek dituzten eskubide-betebehar berak izango dituzte, zerbitzutik behin-betiko bereiztea izan ezik, hori jatorrizko administrazioaren eskudun organoak erabaki beharko baitu. HIRUGARRENA.- Iraungitzeko diren kidego edo mailetatik datozen funtzionari transferituak bertako egituran sartzeko asmoz eta, aldi berean, oinarrizko antolamendua gorde nahian, Estatuan dauden bezainbeste kidego eta maila eratzen da Euskal Herriko Autonomi Elkartean ere, izen eta eginkizun berberak dituztela, eta besteak bezala iraungitzekoak. Kidego horiek dagozkien taldeetan sartuko dira, kidego horietan sartzeko eskatutako titulazioaren arabera, eta beren berariazko arauez arautuko dira, mugikortasunaren ondoriotarako, lege honen 40. eta 43. ataletan jasotakoa ezarriko zaielarik. LAUGARRENA.- Hezkuntza-administrazioak aldian-aldian egingo ditu lehiaketa-deialdiak, Hezkuntza-Ikuskaritza Teknikoko lanpostuak betetzeko eta haietako ehuneko hogeikoa Hezkuntza-Administrazioaren Zerbitzuan diharduten
Ikuskarien Kidegoko funtzionarientzat gordeko da, Funtzio Publikoa Eraldatzeko
Premiazko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/84 Legearen erabaki gehigarrietako hamabosgarreneko 7. atalkian arautzen duenaren arabera, eta betetzen ez direnak, irakasle funtzionariek betetzeko direnei gehituko zaizkie. Funtzionari horiek ez dute lege honen 30.2 atalean aipatutako ikastaroa gainditu beharrik izango, ez eta atal horretan aipatutako amaiera-epeak bete beharrik ere. Nolanahi ere, ezin izango dute ikuskaritzako lanpostuak lehiaketa bidez betetzeko egindako deialdietan parte hartu, azken lanpostuaz jabetu eta bi urte pasa arte. BOSGARRENA.- Unibertsitatea Aldaberritzeko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege
Organikoan ezarritakoaren esparruan, hezkuntza-administrazioak irakasleak prestatzeko goi-mailako ikastetxeak sortzearen alde egingo du, hezitze-jardueraren inguruan sortutako lan-tituluak lortzeko eskolak eman ditzaten. Irakasleek uneoro behar bezalako prestakuntza izan dezaten antolatutako ekintzak ere bultzatuko ditu. Ikastetxe horiek pedagogiaren inguruan sortu litezkeen titulazio berrien ikasketak antolatu ahal izango dituzte. SEIGARRENA.- Lege honen III. idazpuruaren IV. atalburuaren lehendabiziko sailean ohartemandakoaren kaltetan joan gabe, ikastetxeetan, hezkuntza-ikuskaritzan eta Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko zerbitzuetan, lanpostuen zerrenden xehetasunen arabera, administrazio eta zerbitzuetako lana duten lanpostuak, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administrazio orokorreko langileez beteko dira, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989
Legearen III. idazpuruaren IV. atalburuaren hirugarren sailean eta lege hori garatzen duten arauetan ezarritakoaren arabera bete ere. Aipatu legearen 6.1.j) eta 10.1.c) ataletan zehaztutako organoak izango dira lanpostu-betetze horiek deitu eta erabakitzeko aginpidedun. ZAZPIGARRENA.- Irakaskuntzako funtzionariek lan-baldintzak zehazterakoan hartuko dute parte, Ordezkaritza Organoak, Lan Baldintzen Zehaztapenari eta
Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Partehartzeari buruzko ekainaren
12ko 9/1987 Legearen III. atalburuan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen VI. idazpuruan esaten den moduan. ZORTZIGARRENA.- Euskadiko hezkuntza-administrazioa Unibertsitateekingo hitzarmenak sinatzearen alde azalduko da, lege honetan aipatzen diren irakaskuntza-kidegoetako irakasleak Unibertsitate-sailetan sar daitezen erraztasunak eskaintzeko. BEDERATZIGARRENA.- Hezkuntza-administrazioan eta Administrazioko Zerbitzu
Ikuskaritzan lan egiten duten irakasleen maila ez dela finkatuko esanez lege honen 32.2 eta 38.1 ataletan erabakitakoa, irakaskuntzatik at dagoen administrazio-karreran azaltzen den mailak dakarren bermearen kaltetan izan gabe ulertu behar da, lanpostu horietan diharduten denboran administrazioan irakaskuntzakoa ez den langilegoak duen tratu berdina izango dutela ziurtatzeko ezar dakiekeelako. HAMARGARRENA.- 1.- Berariazko lanbide-heziketako alor nahiz gai jakin batzuk irakasteko, beren gaitasuna eta sistemaren beharrak kontutan izanik, beren ekintza lan-eremuan aurrera eramaten duten profesionalak irakasle espezialdu gisa akuratu ahal izango dira. Herri-ikastetxeetan, profesional hauekin aldi baterako akuraketak administrazio-legepeko jaurpidean egin ahal izango dira. 2.- Aurreko lerroaldian esandako irakasleek, ezarri daitezen baldintzetan, salbuespenez, beren profesional mailako azturarekin zer ikusirik duten aukeran hartzeko gaiekikoan, batxilerreko irakaskuntzak eman ahal izango dituzte. HAMAIKAGARRENA.- 1.- Aurreko erabaki gehigarriko 1 zenbakian araututako baldintzetan, musika eta arte eszenikoen irakaskuntzarako irakasle espezialduak akuratu ahal izango dira. 2.- Musika eta arte eszenikoen goi-mailako irakaskuntzari buruzkoan, aldi batean nahiz etenik gabe aritzeko, aurreko erabaki gehigarriko
1 zenbakian araututako baldintzetan, nazioz atzerriko diren espezialduak akuratu ahal izango dira. Esandako akuraketa etenik gabe aritzeko erakoa egiten bada, hori lan-legepeko izango da. HAMABIGARRENA.- Gaitasun Pedagogikoaren Egiaztagiria, lege honen 17.1 atalean aipatzen den espezializazio didaktikoaren lanbide-tituluaren pareko izango da. Lanbide-titulu hori eskuratzeko dagoen beharretik salbuetsiko dira maisu-maistrak eta Pedagogian lizentziatuak. HAMAHIRUGARRENA.- Itzal handiko pertsonak, nor bere lanbide-esparruan, merezimendu-lehiaketa bidez Musika eta Arte Eszenikoko Katedradunen Kidegoan sartzeko onartuko dira, arlo horri buruzko oinarrizko araubideak orokorrean ezartzen duenarekin bat. HAMALAUGARRENA.- Lege honen bidez sorturiko kidegoetara sartu edo iritsiriko irakasleak atxikitzeko diren espezialitateak behin zehaztu ondoren, irakasle funtzionariek, nor bere kidegoaren barnean, beste espezialitate batera aldatzeko aukera izango dute, araudiz jarritako bideei jarraiki, eskaturiko titulazioa edukita eta hautabidea gainditurik. Ihardunbide honetatik sartzen direnek lehentasuna izango dute destino hutsak hautatzerakoan dagokion deialdi irekiaren bidez sartzen direnen aurretik. HAMABOSGARRENA.- Araudi bidez zehaztuko diren salbuespenak salbuespen, irakaskuntzako funtzio publikoan lehenengo aldiz sartzen direnek aipaturiko arauan ezarritako hizkuntza-eskakizuna betetzen dutela egiaztatu beharko dute. HAMASEIGARRENA.- Lege honek barne hartzen dituen irakaskuntzako funtzionariek
Hezkuntza Ikuskaritza Teknikoko zerbitzuan eta Ikerketa eta Irakaskuntzari
Laguntzekoan legez aurrikusita dauden zioengatik lanpostu baterako atxikipena galtzearen ondorioak arauz finkatuko ditu Jaurlaritzak horietako bakoitzerako. HAMAZAZPIGARRENA.- Berarizko lanbide-heziketan diharduten herri-ikastetxeetan lantokiak dituzten funtzionariak, araudiz ezarri dadinarekin bat etorriz, arautu gabeko lanbide-gaikuntzan aritu ahal izango dira. Arautu gabeko lanbide-heziketan aritzea irakaslearentzat borondatezkoa izango da eta araututako gaikuntzaren antolakuntzari, ez eta horren garapenari ere, ez dio kalterik egin beharko. Irakaslea arautu gabeko lanbide-heziketan aritzea herri-administrazioaren zerbitzuan diharduen langilegoarentzako bateraezinei buruzko araupidetzaren menpe egongo da. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak, Herri
Administrazioaren Zerbitzuko Langilegoaren Bateraezinei buruzko irailaren 26ko
53/84 Legearen 3. atalean ezarritakoaren arauera, herri-zuduzko kariak direla eta, bigarren aribide hau bateragarri dela adierazi ahal izango du. <P ALIGN=“JUSTIFY”>ALDI BATERAKO ERABAKIAK LEHENA.- 1.- Bitarteko irakasleek, irakaskuntzako euskal funtzio publikoa berriro antolatzearen ondorioz sortutako kidego eta mailei dagozkien lanpostuetan ari badira, funtzionari maila lortu ahal izango dute, hautaketa-sistema baten bidez; batetik, hautatutako izangaiek irakatsi beharko dituzten ikasketa-edukiei buruzko ezagupenak eta, bestetik, baliabide didaktiko eta pedagogikoak nola menderatzen dituzten balioetsiko dira, ikasketa-merezimenduekin batera. Hauen kasuan lehentasunezko balioa izango dute irakaskuntza publikoan egindako zerbitzuek, eta puntuazio hori hautaketa-aldian lor daitekeen puntuaziorik altuenaren ehuneko berrogeita bost izan daiteke, gehienez ere. Izangaiak hautatzeko bi idazatietako haztatutako eta erabateko balioespena izango dira kontutan. Lege hau indarrean jarri ondoren izango diren lehen hiru lan-eskaintzen ondorioz egindako deialdietan halako balioespena izango da ezargarri. 2.- Maisu-maistren Kidegoan sartzeko lege honetan eskatzen den berariazko titulazioa ez badute ere, lege honek indarra hartzen duenean, lanean diharduten O.H.O.ko irakasleen Kidegoaren bitarteko funtzionariak edo, lan-legepeko hitzarmendun gisa, O.H.O.ko ikastetxeetan, aurreko araubidean eskaturiko baldintzak betez logopeda-lanak egiten dituztenak aurkez daitezke lehenengo hiru deialdietan maisu-maistren kidegoan sartzeko. Era berean, eta epealdi beraren barnean, lege honen bidez sorturiko gainerako kidegoetan sartzeko orokorrean eskatzen den titulazioa ez duten bitarteko funtzionariek, Jaurlaritzak zehazten dituen parekotasunak alde batera utzita, deialdietan aurkezteko parada izango dute, baldin eta gutxienez hiru ikasturtetan bitarteko funtzionari gisa lan egin badute eta lege honek indarra hartzen duenean lanean badiraute sartu nahi duten kidegoen barnean dauden kidegoetan. BIGARRENA.- 1.- Aldi baterako erabaki honek honako hauengan du eragina:
a) Eusko Legebiltzarraren ekainaren 29ko 10/1988 Legean ezarritako bidetik euskal eskola publikoan sartuko diren ikastoletako irakasleak, hezkuntza-administrazioak lan-legepeko behin-betiko egoera aitortua badie.
Ikastola hauetan lan-legepeko behin-betiko izaera aitortua,
1987ko abenduaren 18a baino lehen kontrataturiko langileek eta harez gero izaera honekin eta aipatutako legea aplikatuz hezkuntza-administrazioak onartu dituen unitate-ugaltzeengatik kontrataturikoek izango dute.
b) Hezkuntza-administrazioa jabe duten ikastetxeen sarean txertatutako ikastola eta gainerako ikastetxeen zerbitzuan diharduten irakasleak, nahiz txertatze hori lege erabakiengatik izan, nahiz beste herri-ikastetxeekin bat egin izanagatik izan, nahiz beste administrazioetatiko eskualdatzeengatik izan. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Egokitzen zaien kidegoan irakaskuntzako karrerako funtzionari izatera iritsi daitezke langile hauek, baldin eta horretarako beharretsi daitezkeen tituluak badituzte; hezkuntza-administrazioak deialdia eginez jar ditzakeen hautaproba mugatuak izango dituzte, ohiz kanpokoak eta indarrean dagoen legedian jasotako aurrikuspenen arabera taiutuak. <P ALIGN="JUSTIFY">3.- Deialdia ikastetxeak eskola publikoan sartu ondoren egingo da eta izangaiak egindako zerbitzuak eta izangaiaren gaitasuna eta egokitasuna zehazteko beste edozein eratako merituak balioztatuko dira bertan, ezagupenak egiaztatzeko beharrezkotzat jo daitezen probak egitearen kaltetan gabe. <P ALIGN="JUSTIFY">4.- Hautaketa-aldian parte hartu eta gainditzen dutenek beren lanpostuetan jarraituko dute, ikastetxeetako lanpostuen sailkapenaren ondorioz egin daitezkeen moldaketen kalterik gabe. <P ALIGN="JUSTIFY">5.- Hautaketa-aldian parte hartu ez, edo gainditu ez dezatenek administrazioaren zerbitzupeko langile izaten jarraituko dute lehengo eginkizunetan, eta beren lanpostuak iraungitzekoak izango dira, lege honetako aldi baterako erabakietako bosgarrenean agindutakoa ezarri beharrik izango ez dela. <P ALIGN="JUSTIFY">6.- Aurreko atalkian aipatutako hautaketa-aldian funtzionari izatea lortuz gero, hutsik dagoen lanpostua, berez eta besterik gabe, aldatu egingo da eta lortutako kidegokoak diren lanpostu hutsen artean sartuko da. <P ALIGN="JUSTIFY">7.- Funtzionari bihurtu izanak ez die langileei lehendik lortutako eskubideetan inolako kalterik ekarriko, lortuko duten kidego nahiz mailan izan behar dituzten eskubideen eduki eta norainokoari dagokionez. <P ALIGN="JUSTIFY">8.- Aldi baterako erabaki honetan aipatutako langileei kontutan izango zaizkie lehenago beste ikastetxe batzuetan egindako lanak, lansariak jasotzeko orduan. <P ALIGN="JUSTIFY">9.- Aldi baterako erabaki hau ezartzea dagokiokeen eta lanaldi osorako akuratutakoa izan ez dadin langilegoak, aldi baterako erabaki honen 4 zenbakian ezarritakoaren kaltetan gabe, egin dezan txertaketaren ondoriozko lege-aldetikako harremana dena dela, bere lanaldi-moduan jarraituko du. <P ALIGN="JUSTIFY">HIRUGARRENA.- <P ALIGN="JUSTIFY">1.- Aldi baterako bigarren erabakian aipatutako ikastetxeetan lehenago aritu diren irakasle funtzionariei, era berean, kontutan izango zaizkie ikastetxe horietan egindako lan guztiak, lansariak jasotzeko orduan. <P ALIGN="JUSTIFY">2.- Erabaki honek honako hauengan du eragina:
a) Eusko Legebiltzarraren ekainaren 29ko 10/1988 Legean ohartemandako bidetik euskal eskola publikoan sar daitezen ikastoletan irakasle izan gabe hezkuntza-administrazioak lan-legepeko behin-betiko egoera aitortua dion langilegoarengan.
Ikastola hauetan lan-legepeko behin-betikotzat hartu,
1987.eko abenduaren 17a baino lehen era horretan akuratutakoa edo, hala behar bada, horren ordezkotza baldintza beretan egin duena hartuko da.
b) Hezkuntza-administrazioa jabe duten ikastetxeen sarean txertatutako ikastola eta gainerako ikastetxeen zerbitzuan diharduten irakasleez besteko langileengan, nahiz txertatze hori lege-erabakiek baimendutako hitzarmenengatik izan, nahiz beste herri-ikastetxeekin bat egin izanagatik izan, nahiz beste administrazioetatiko eskualdatzeengatik izan. <P ALIGN="JUSTIFY">3.- Langile horiek, aldi baterako erabaki honetako 3 zenbakian ohartemandakoa salbu, egokitzen zaien kidegoan karrerako funtzionari izatera iritsiko dira edo, hala badagokio, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administrazio nagusiaren langile-erroldan txertatuko dira, beti ere, horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak, uztailaren 6ko
6/1989 Legean jasotako ohartemateen arabera, kasu berezietan eta behin baino ez egin ahal izango duen deialdiaren bidezko hautaketa- azterketa mugatuen bidez, beharretsi daitezkeen tituluak izan beharko dituztela. Lege honen aldi baterako erabakietako bigarreneko 3, 5, 6, 7 eta 8 zenbakietan agindutakoa ere aldi baterako erabaki honekikoan erabili beharrekoa izango da. 4.- Bereziki Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakaskuntzan aritutako ikastetxeetan jagoletza, menpeko, tresnazaintza nahiz garbiketa lanetan aritutako langilegoa dagokion kidegoan iritsiko da karrerako funtzionari izatera edo, hala badagokio, toki-administrazioak bere gain legez hartuta dauzkan egitekoak oinarri izanez, ikastetxe horiek dauden udalerriko udal-batzarreko langile-erroldan txertatuko da. Aldi baterako erabaki honen 2 zenbakian ohartemandakoak kasu hauetan erabili beharrekoak izango dira. Dagokion toki-administrazioa arduratuko da hautaketa-aldia deitu eta egiteaz. 5.- Aldi baterako erabaki hau ezartzea dagokiokeen eta lanaldi osorako akuratutakoa izan ez dadin langilegoak, aldi baterako erabaki honen 7 zenbakian ezarritakoaren kaltetan gabe, egin dezan txertaketaren ondoriozko lege-aldetikako harremana eta sartzen deneko herri-administrazioa dena dela, bere lanaldi-moduan jarraituko du. 6.- Erdi edo goi-mailako tituluen jabe izanez, irakasle izan gabe, herri-ikastetxeetako administrariarentzako ezarritakoen antzeko lanak egin ditzan langilegoa Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administrazioan lan-akurapenezko langile finko gisa txertatuko da, ondorio guztietarako administrari-maila izango du eta iraungitzeko egoeran egongo da. 7.- Aldi baterako erabaki honetan esaten diren txertaketak egin ondoren, eta horien ondorioz sor dadin lege aldetikako harreman-modua dena dela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak edo, noiz nola, dagokion udal-batzarrak, lanpostu horietan aritzeari eutsiko diote, egitarauketa eta plangintza orokorrerako beharren arabera, beharrezko egokitzeak edo langileen birbanaketa egin ahal izango dituztela. LAUGARRENA.- Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen erabaki gehigarrietako zortzigarrenean aipatzen diren eta aare publikoan sar daitezen ikastetxeen zerbitzuko langilegoak, lehendik zuen maila izanez, administrazioaren zerbitzura jarraituko du, lanpostu horiek iraungitzekoak izango direlarik, eta lege honetako aldi baterako erabakietako bosgarrenean agindutakoa ez da hauei ezartzekoa izango. BOSGARRENA.- 1.- Hezkuntza-administrazioaren zerbitzupeko irakasle funtzionari edo lan-legepeko behin-betiko irakasleek, zerbitzu-harremanari ez dagokion izaerarekin sailkatu diren lanpostuak badituzte, aukera bana izango dute, behar hainbateko titulazioa izanez gero: lehenengoak langile-zerrendan sar litezke, eta besteak dagokien kidegoko funtzionari bihurtu. Horretarako hautaketa-azterketa mugatuak gainditu beharko dituzte. Azterketa horietarako deialdia, kasu berezietan eta behin baino ez, hezkuntza-administrazioak egin ahal izango du. Deialdia lanpostuen zerrenda onartu ondoko sei hilabeteetan egin beharko da. Kontutan izango dira egindako lanak eta azterketa-egilea zenbateraino den gai eta egokia neurtzeko moduko beste edozein merezimendu.
Guzti hori ez da, ordea, ezaguerak ziurtatzeko beharrezkotzat diren proben kaltetan izango. Hautaketa-aldian parte hartu ez, edo gainditzen ez dutenek administrazioaren zerbitzupeko langile izaten jarraituko dute lehengo eginkizunetan, eta beren lanpostuak iraungitzekoak izango dira. 2.- Aurreko atalkian aipatutako hautaketa-aldiaren bidez funtzionari edo lan-legepeko irakasle bihurtuz gero, hutsik dagoen lanpostua berez eta besterik gabe aldatuko da, eta lanpostu hori lortutako kidegoaren lanpostuen zerrendari dagozkion lanpostuen artean, edo bestela, lan-legearen menpekoen lanpostuen zerrendari dagozkionen artean sartuko da. SEIGARRENA.- Autonomi elkarteko administrazioak urtebeteko epean, lege honek indarra hartzen duenetik hasita eta agintzen duenari atxikiz, irakaskuntzako lanpostuen eginkizunak aztertu eta sailkatuko ditu, haietako zeintzu dagozkien funtzionariei eta zeintzu lan-legepeko hitzarmenduei zehaztuz. Epealdi beraren barnean, lanpostuen zerrendak osatu eta onartuko ditu. ZAZPIGARRENA.- Lege honek indarra hartzen duenean, behin-betiko destinoa
Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko zerbitzuetan duenak lanpostu horri atxikita iraun dezake, lan-ihardunean han jarraitzen duen artean. Aldi baterako erabaki honek aipatzen dituen langileak, lanpostuak betetzeko bideak erabiliz, beste lanpostu batera aldatzen badira
Ikuskaritza Teknikoaren edo Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko zerbitzuetan, lanpostuari atxikiko zaizkio behin-behingoz, lege honen 33. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta 33.3 atalak aipatzen duen lehentasunezko eskubidea aurreko behin-betiko destinoari zegokion herria edo eskola-bilgunea hautatzekoa izango da. ZORTZIGARRENA.- Hezkuntza Sistema Antolatzeko urriaren 3ko 1/1990 Lege
Organikoaren aldi baterako erabakietako laugarrenean aipatzen diren Oinarrizko
Hezkuntza Orokorreko irakasleei lege horretan ohartemandako araubidea ezarriko zaie. BEDERATZIGARRENA.- Hezkuntzaren antolamendu berriaren irakaskuntzak ezarri artean, lege honen bidez sortzen diren kidegoetako irakasle funtzionariak arituko dira Hezkuntza-Sistema Antolatzeko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak kidegoetan egituratzen dituen kidegoen baitan dauden kidegoei dagozkien gaiak irakasten. HAMARGARRENA.- Hezkuntza-Sistema Antolatzeko urriaren 3ko 1/1990 Lege
Organikoaren aldi baterako erabakietako bederatzigarrenean aipatzen diren funtzionariak, hor ohartematen diren betebehar eta baldintzetan, aurrez jubilatu ahal izango dira. HAMAIKAGARRENA.- Lege hau indarrean jartzean, herri-ikastetxeetan, irakasle izan gabe, herri-ikastetxeetako administratzailearentzako ezarritakoen antzeko lanak egin ditzan langilegoa Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administrazioan lan-akurapenezko langile finko gisa txertatuko da, ondorio guztietarako administratzaile-maila izango du eta iraungitzeko egoeran egongo da. <P ALIGN=“JUSTIFY”>AZKEN ERABAKIAK LEHENENGOA.- Lege hau betearazteko behar diren bezainbeste erabaki emango ditu Jaurlaritzak. Sindikatuek parte hartuko dute horrelako erabakiak egiterakoan, Funtzio Publikorako Euskal Kontseiluaren bidez, Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 8 b) atalean ohartemandako modu eta neurrietan. BIGARRENA.- Lege hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.
Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Ajuria Eneako Jauregia, 1993ko otsailak 23.